36 emaitza marra bilaketarentzat - [1 - 36] bistaratzen.

marra
1 iz. Seinale edo marka estua eta zuzena. Zorrino izeneko animaliak marra urdin bat du bizkarrean. Marrak egin. || Pilotalekuko marrak.
2 iz. Muga. Neurri, marra eta mugarik ez duen ontasuna.
3 iz. Zenbaki negatiboen edo kenketaren ikurra (–). Ik. ken; minus.
marra luze
iz. hizkl. Puntuazio-marka, marratxoa baino luzeagoa, elkarrizketa bateko parte hartzaile bakoitzaren adierazpenak bereizteko (esaldiaren ezkerrean jarrita) edo testu batean tartekatzen den iruzkin osagarria markatzeko (iruzkinaren hasieran eta amaieran jarrita) erabiltzen dena (—). Bai parentesiek eta bai marra luzeek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko.
marradun
1 adj./iz. Marra bat edo marrak dituena. Jertse marraduna. Presoen jantzi marraduna zeraman. Oilo marraduna.
2 iz. Oilo marraduna.
Azpisarrerak

Aztergaia: marradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jertse marraduna; (oilo) marraduna.

marragailu
iz. Altzairuzko lanabes punta-zorrotza, landu behar diren metalezko piezetan marrak egiteko erabiltzen dena.

Aztergaia: marragailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

marragaillu 2: MarrazkiOEO/1 ("Irudi txikietarako marragailluak erabilli ditzazkezu"), MarrazkiOEO/2 ("Marragailluaz idatzi kulatzezko lerroetan bakoitzaren esanaia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

marragailu : AB38 2 (rotulador); HiztEn (Teknol. Landu behar den materiala marratzeko erraminta puntazorrotza); Euskalterm 1 (rayador; punta de trazar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // 'rotulador' itzulitako besteak: errotuladore : AB50 1, AB38 1, Euskalterm 2; lapitz markatzaile : Euskalterm 1; rotuladore : AB38 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

marragailu : HiruMila (ikus errotuladore), ElhHizt (Teknol. punta de trazar, trazadora); PMuj DVC (tiralíneas, rotulador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

rotulador/marqueur: arraiari (HaizeG FB); errotuladore (Heg. ElhHizt, HiruMila); errotulagailu : (HiruMila); markatzaile (ElhHizt arkatz markatzaile, HaizeG FB, Casve FE markazale); marratzaile (Lur EF/FE); otzazale , ozkazale , xixailü (Casve FE); arkatz markatzaile (HiztHand, Vox CE) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): dessinateur, marqueur, crayon feutre; en (Collins): felt-tip pen, marking pen; ca (DCC): retolador; it (S. Carbonell): che o chi intitola, targa; de (Langenscheidts): Beschrifter; Schriftschablone; Filzschreiber.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "marragailua = rotulador".

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ongi eratua da, lantaldearen ustez, markatzaile bezala: baina marratzaile arautua aski ote den aipatu da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu/-tzaile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-31) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

marraka
iz. Ardien, ahuntzen eta kidekoen orroa. Bildots marrakak.

Aztergaia: marraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

marraka, marraska.

Euskaltzaindiaren Arauak

'ardien, ahuntzen, etab.en orroa' / AS: marraka egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: marrakaz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

marraka egin.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ardien, behien,... orroa.

marraka egin
ad.-lok. Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du.

Aztergaia: marraka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

marraka sarrerari dagokion azpisarrera.

marrakaldi
iz. Marraka-saioa; marraka egiten den denbora edo aldia. Beste marrakaldi bat eginez.

Aztergaia: marrakaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

marrakari
adj. Marraka egiten duena, beti marrakaz ari dena. Artalde marrakaria. Axuri marrakariak.

Aztergaia: marrakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrakatu, marraka/marrakatu, marrakatzen
da/du ad. Marratu. (Partizipio burutuan erabiltzen da batez ere, izenondo gisa). Ik. marradun. Arropa marrakatuak. Katu handi baten heinekoa, arratoi muturra, azeri buztana, ilea hauts kolore marrakatua.

Aztergaia: marrakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

izond. gisa erabiltzen da: arropa marrakatuak; ilea hauts kolore marrakatua.

marrakaz
adb. Marraka eginez. Ardia ikaratzen da, eta marrakaz, lasterka ihesi doa.
Loturak

Aztergaia: marrakaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

marraka sarrerari dagokion azpisarrera.

marraketa
iz. Landu beharreko pieza baten gainean marrak egitea. Marraketan, piezaren gainazalak mekanizatzeko behar diren marka guztiak egiten dira, egin beharreko zuloen zentroak zein diren eta abar adierazteko.

Aztergaia: marraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrakuku
iz. Ipar. Barnean gazta zati bat biltzen duen taloa. Ik. kukumarro. Zer goportarak, zer marrakukuak gasna dariola! Gasna marrakukuan bezain goxoki bizi ziren.

Aztergaia: marrakuku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

taloz eta gaztaz egindako opila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: ikus kukumarroa. || Bestalde ikusi behar da Zuberoan nola deitzen den lucano intsektua.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

marranta
1 iz. Eztarriko hanturaren edo trabaren baten ondorioz, ahotsa laztea edo zakartzea. Eztarrian marranta ederra duzu. Marrantak joa.
2 iz. Ipar. Buruko hotzeria. Marranta tzar batek hartua naiz.

Aztergaia: marranta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'eztarri latza'. 2 Ipar. 'buruko hotzeria'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ba al du katarro eta mafrundi-ren adiera ere?" (1996-05-20)

marrantatu, marranta/marrantatu, marrantatzen
1 da/du ad. (Ahotsa, eztarria) laztu edo zakartu; norbait ahotsa lazturik gertatu edo utzi. Ik. erlastu. Zintzurra marrantatua dut. Eztarria marrantatu zait. Kontzientzia da behin ere lokartzen ez den zerbitzari bat, marrantatzen edo erlasten ez den predikari bat. Gau ihintzak marrantatu nau. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ahots marrantatua.
2 da ad. Hotzeriak joa gertatu. Marrantatua dago.

Aztergaia: marrantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

marranta(tu), marrantatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

marraño
iz. Marratxoa.

Aztergaia: marraño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

marraska
iz. Batez ere Ipar. Orroa, marrua, oihu ozena. Marraska eta auhen tristeak. Ez dute entzungo oihurik, negarrik, marraskarik, hasperenik eta deitorerik baizik. Marrasketan egonen da, munduko itsaso guztietan ur den bezainbat negar isuriko du.

Aztergaia: marraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'orroa': nigar-marraskak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibideko nigar zuzenduz: negar-m.; eta AS gisa gehituz: marraska egin, marraskaz .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  marraska izena agertu beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-07-23): onartu egin da. Argibide honekin: batez ere Ipar. 'orroa' nigar(-)marraskak.

marraska egin
ad.-lok. Negar eta marraska egingo duzue.

Aztergaia: marraska egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

marraska sarrerari dagokion azpisarrera.

marraskari
adj./iz. Karraskaria (ugaztuna). Abere marraskaria. Untxiak eta saguak marraskariak dira.
marraskatu1, marraska/marraskatu, marraskatzen
du ad. Karraskatu, poliki-poliki jan. Hezurrak marraskatzen dituen txakurra. Gaineko azala marraskatzen eta mamira iristen ikasi behar.

Aztergaia: marraskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

marraskatu, marraska(tu), marraskatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

marraskatu 1 gisa aurkeztuz, eta gehituz: Ipar. g.er. 'marraska egin'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

marraskatu, marraska(tu), marraskatzen.

marraskatu2, marraska/marraskatu, marraskatzen
du ad. Ipar. g. er. Marraska egin.

Aztergaia: marraskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

marraskatu, marraska(tu), marraskatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

marraskatu 1 gisa aurkeztuz, eta gehituz: Ipar. g.er. 'marraska egin'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

marraskatu, marraska(tu), marraskatzen.

marraskaz
adb. Marraska eginez. Hasiko dira negarrez eta marraskaz. "Utz ezak", dio marraskaz, "otoi, utz ezak".
Loturak

Aztergaia: marraskaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

marraska sarrerari dagokion azpisarrera.

marraskilo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, marraskilo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. barraskilo].

Aztergaia: marraskilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-11-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. barakuilo.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

marraskilo* e. barraskilo.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. barraskilo.

Lexemen erregulartasuna

b-/m-.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Helix aspersa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hitz batzuekin burutik eginda bukatu behar dugu eta marraskilo da horietako bat. B letra zerrenda hartu nuenean (1994ko apirilaren 29ko data) halako ohar bat zetorren: "34.3: barakuilo, barakuilu, barakoil, barekuillo, eta gisako formen artean zein da hedatuena? Gaur, bestalde, marraskilo dateke erabiliena". B zerrenda horretan barraskilo hitzik ez zegoen. Uste izatekoa zen, beraz, m-duna izango zela ontzat hartzekoa. Are gehiago. Hartu hiztegi batzuk eta konprobatu: Elhuyar Hiztegia: Ikus marraskilo; Sarasolaren HLEH: Ez dago barraskilo; bai, ordea, marraskilo; Hiztegia 3000: Ikus marraskilo. Horrela, bada, ortografia lantzeko argitalpenetan (95 eta 96koetan, Idatz 1 eta Idatz 2) marraskilo erabili dugu. Baina... Hartu dut 96ko ekaineko arauen atala eta... hara ustekabea! Ez da marraskilo, barraskilo baizik. Egia esan, aurtengo apirilaren 16ko M eta N letren zerrendan konprobatu beharko nuen, horretan bai baitago ohar bat: "Ikus barraskilo"; baina, batzordekide agurgarriok, hau gehiegi da. Marraskilo ontzat ematea eskatzen dut" (1996-07-30)

marratu, marra/marratu, marratzen
du ad. Gainazal batean marra edo marrak egin, marraz markatu. Ganibet puntak zur guri bat marratzen duen bezala. Liburuan marratua den ibilbidea.

Aztergaia: marratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

azpimarratu.

Jatorrizko forma

marrazki, marratu.

Euskaltzaindiaren Arauak

marratu, marra(tu), marratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

marratu, marra(tu), marratzen.

marratxo
iz. Ortografia-marka, bereziki bi hitzen artean kokatzen dena (-). Marratxoz idazten diren hitz elkartuak.

Aztergaia: marratxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

marratzaile
adj. Marratzen duena. Tresna edo lanabes marratzaileak.

Aztergaia: marratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marraza
iz. Ipar. Ganibet handia. Kanabera baten buruan marraza bat estekaturik. || Gillotinako marraza.

Aztergaia: marraza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ganibet handia'.

marrazain
iz. kirol. Futbolean, tenisean eta kideko jokoetan, epailearen laguntzailea, besteak beste, baloiak edo pilotak joko-zelaiaren muga seinalatzen duen marra gainditu duen jakinarazten duena. Marrazainak jokoz kanpo zegoela adierazi zuen, baina epaileak balekotzat eman zuen gola.

Aztergaia: marrazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

marrazain : HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

marrazain : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "marrazaina = juez / a de línea (juego)".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

marrazketa
iz. Marraztea. Marrazketa-teknika klasikoak ondo menderatzen zituen.

Aztergaia: marrazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrazki
1 iz. Gauza edo gauzaki baten irudia, gainazal lau batean marra bidez egiten dena. Marrazkiak egin. Arkatzaz eginiko marrazkia. Loreontzi baten marrazkia. Marrazki ederrez apainduriko liburua. Marrazki sariketa. Marrazki film bat.
2 iz. Marren bidez irudikatzeko antzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: marrazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

marrazki, marratu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: marrazki bizidun .

marrazki bizidun
iz. pl. Animazio tekniken bidez mugiarazten diren marrazkiez eginiko filma. Marrazki bizidunekin hazi eta hezi nintzen.

Aztergaia: marrazki bizidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2003-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

marrazki bizi 2: HezkSaila 1984 ("Marrazki bizietako filmeak"), J.A. Mujika ("zer ari natzaik ordea, Jokin, usteldu haizen etxe horretan marrazki bizietatik ez zineten pasako eta?"); marrazki bizidun 14: Euskararen Progr ("Marrazki bizidunen pelikulak"), Habe 1988 ("Marrazki bizidunen dekoragile bezala aritu zen"), GIE HizkLiter ("Telebistako marrazki bizidunen egileek"), P. Zubizarreta 2 (adib.: "nire gustoko marrazki bizidunak"), Ekintza/4 ("Marrazki bizidunak hastear daude"), J.K. Igerabide ("Telebistako 'marrazki bizidun' horien bidez"), Ingurua/4 ("Filmeak eta marrazki bizidunak"), I. Urbieta ("Marrazki bizidunetako musika"), J. Muguruza 2 (adib.: "Hamar minutu barru marrazki bizidunak hasiko dira"), A. Barreña ("Erdal telebistako marrazki bizidunen ikusketa"), EIMA 1995 ("Irudi errealak eta irudi animatuak edo marrazki bizidunak"), Baietz ba! ("Etxeko ordenadorean [...] marrazki bizidunak sor ditzakegu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

marrazki biziak : LurE (AS); marrazki bizidunak : HiztEn (marrazki bizidun AS), Euskalterm 2 (hauetan 1 marrazki animatuak sinonimoarekin); marrazki bizitu : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

marrazki biziak edo bizidunak : EuskHizt (adib. gisa); marrazki bizidunak : ElhHizt (marrazki bizidun AS); HiruMila (adib. gisa); marrazki biziak : EskolaHE (adib. gisa) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal dibujos animados / dessins animés formen ordainak: marrazki bizi : Casve FE; marrazki biziak / bizidunak : HiztHand; marrazki bizidunak : ElhHizt, HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): dessins animés; en (Collins): cartoon (film); de (Langenscheidts): Zeichentrickfilm // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

m. bizi ere ageri da, baina hedatuagoa da m. bizidun.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

bizidun/bizi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

marrazki sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Marrazki bizidun" hedatuago den arren, nik ez nuke "marrazki bizi"ren kontra egingo, bultzatu baizik; bestea baino biziago baita" (2008-07-02)

marrazkigile
iz. Marrazkilaria. Gidoilariak eta marrazkigileak batera dihardute.

Aztergaia: marrazkigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrazkigintza
iz. Marrazkiak egitea; marrazkiak egiten dituenaren jarduera. Duela 50 urte hasi zen Quino umorezko marrazkigintza lantzen.

Aztergaia: marrazkigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orma-marrazkintza 1, JMB ELG ("Santimamiñeko madeleinetar orma-marrazkintzak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

marrazkigintza 8: Bitez ("Marrazkigintzan, gehien erabili zuen euskarria kolore zuriko papera izan zen, koadrikulatu gabea"), GIE HizkLiter 3 (adib.: "Komikiak marrazkigintza dauka, jakina"), Ribera ("Marrazkigintzako bere maisutasuna"), BAO 1994 2 ("Idazguko gai eta marrazkigintza"), P. Apalategi ("Arte femeninoa —iparmendebaldeko kostan ehungintzara eta txirikorda lanetara mugatua, gainera Brasilgo hegoaldeko eta Paraguayko indigenen baitan marrazkigintza barne dela— arte ez-irudikakorra da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

marrazkigintza : AB38 1, AB50 7 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

marrazkigintza 7: Sustrai Colina 2, Alberto Barandiaran, Mikel Onaindia, Ane Olaizola, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: marrazkigintza 11: Berria 7, Xabier Olarra, Joan Mari Irigoien, Edorta Jimenez, Joxe Austin Arrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

hedatua da eta, beraz, sartzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza osaerako librea.

marrazkilari
iz. Marrazkiak egiten dituen artista edo langilea. Argazkilaria eta marrazkilaria. Batez ere marrazki bizidunak egiten dituen marrazkilaria. Makina-marrazkilaria.

Aztergaia: marrazkilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
marrazo
iz. Itsas arrain handi eta indartsua, ahoa buruaren azpiko aldean eta arku itxurakoa duena, jatun handia (Lamnidae fam.). Marrazoa itsaso bero edo epeletan bizi da.

Aztergaia: marrazo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lamnidae.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Lamnidae.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. tramana (1997-04-16)

marrazte
iz. Marrazki bidez irudikatzea. Hemen egin dudan hoberena ene marrazte lana da.

Aztergaia: marrazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

marraztu, marraz/marraztu, marrazten
du ad. Marrazki bidez irudikatu. Txakur bat marraztu zuen horman. Arkatzaz marraztu.

Aztergaia: marraztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

marraztu, marraz(tu), marrazten. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

marraztu, marraz(tu), marrazten.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper