26 emaitza mahai bilaketarentzat - [1 - 26] bistaratzen.

mahai
1 iz. Gain lau batek eta hanka batek edo gehiagok osaturiko altzaria, jateko, idazteko edo lan egiteko erabiltzen dena. Zurezko mahaia. Harrizko mahai bat. Mahai luze batean. Leiho ondoko mahai biribila. Hamahiruak bildurik zeuden mahai baten inguruan. Mahai gainean utzi zuen egunkaria. Txakurrek jaten dute mahai azpian haurren apurretarik.
2 iz. Jateko mahaia, plater, koilara, edalontzi eta kidekoz hornitua. Mahaia bedeinkatu. Haren mahaitik erortzen ziren apurrak biltzen. Mahai lagunak (Ik. mahaikide).
3 iz. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. epaimahai. Eusko Legebiltzarreko Mahaia. Neurriak hartzeko Krisi Mahaia Eusko Jaurlaritzako egoitzan bilduko da. Sailburuak udalerri guztietan krisiaren aurkako mahaia eratzea proposatu du. Sindikatuek elkarrizketa mahaia osatu nahi dute.

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.

Aztergaia: mahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mahai(n).

Jatorrizko forma

apain-mahai(n); salmahai; zurgin mahai(n).

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gau(-)mahai, mahai(-)futbol, mahai(-)inguru, mahai(-)zapi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mahaia eman, mahai(-)tenis, mahai(-)tresna ; eta adibide gisa: mahai-laguna.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gau-mahai; mahai-inguru.

Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Azken bileretako batetan mahai iparraldean ere esaten dela esan zigun Haritschelharrek" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'nahitaezkoa da mahai(-)futbol agertzea, futbolin baztertzean berori hobetsi zelako. Arrazoi berberaren ondorioz, mahai(-)tenis ere agertu beharko litzateke'.

 - [E210]:  mahai-zapi edo mahai zapi. 1- Forma aldatu: mahaizapi. 2- Kokapena aldatu: sarrera nagusi gisa. || 1- "Mukizapi" dago hiztegian; oraingoan ere berdin formulatzea komeni da.

 - [E123]:  mahaia jarri. Azpisarrera hau ez sartzea. || Beste hiztegi batzuek ere ez dute sartu. Elhuyar hiztegi elebidunak "mahaia jarri" adibide gisa ematen du, esaterako.

 - [E123]:  mahaia ipini. Azpisarrera hau ez sartzea. || Inguruko hiztegietan ere ez da ageri.

 - [E123]:  mahaia jaso. Azpisarrera hau ez sartu. || Beste hiztegi batzuek ere ez dute jaso.

 - Erabakia: BAgiria (1998-06-26): 'mahai(-)futbol sartzea onartu da. Mahai(-)tenis, ostera, bigarren itzulirako utzi da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): a) Lehen itzulian arautuak bere hartan utziko dira; b) lantaldeak proposatu dituenak jasoko dira, abisu-oharrak isilduz, eta c) lantaldeak eta ohargileak aipatu dituztenetako bi jasoko dira azpisarrera gisa: mahaia jarri eta mahaia jaso.

mahai futbol, mahai-futbol
iz. Futbol zelai bat irudikatzen duen mahai antzeko batean egiten den jokoa, futbolari irudi batzuk dituzten haga kirtendun batzuei eraginez, bola txiki bat ate moduko zulo batean sartzean datzana. Egunero badute han txikienek zer egin: bideojokoak, puzgarriak, mahai futbola eta beste hamaika jolas euren eskura.

Aztergaia: mahai futbol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

mahai inguru, mahai-inguru
iz. Arazo edo gai bati buruz eztabaidatzeko, mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa. Bi hitzaldi eta mahai inguru bat euskararen batasunari buruz.

Aztergaia: mahai inguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'Gai bati buruz eztabaidatzeko mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa' adierakorik ez da agertu. Jaso den bakarra da: " Maai-Inguruko zaldun ibiltarietakoa egi-egitan izan bazan ere, jende aiek ez zuten arengatik bi sosik ere emango" (Berron Kijote).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mahai inguru 22 (L. Villasante, A. Erkoreka, Euskal kulturaren urtekaria 88, J. Arkotxa, J. Sudupe, Egin, Deia, DV Zabalik, Habe, X. Elias, J.M. Satrustegi); mahainguru 13 (P. Uribarren, I. Irazabalbeitia, J. Bergara, Euskal kulturaren urtekaria 85, Kuxkux 6. Giza Zientziak, A. Gorrotxategi, J. Aranalde eta Egin); mahai-inguru 10 (K. Navarro, J. San Martin, J. Azurmendi, Argia, Deia, Egin, Gaur express 89, I. Uria, Habe); mai-inguru 4 (P. Berrondo, J. Urkiza eta A.M. Labayen); mahain inguru 2 (Herria, 83); mai inguru 1 (Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz, 86).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

maai inguru: AB50 1; mahai inguru: DFrec 21; AB38 2; AB50 12; mahai-inguru: DFrec 2; AB38 1; AB50 15; mahain inguru: DFrec 10; AB50 1; LurE; mahain-inguru: DFrec 7; mahainguru: DFrec 1; AB38 3; AB50 26; HiztEn; Euskalterm 1, EEgunk 1; mahinguru: AB50 1; mai inguru: AB50 1; mai-inguru: DFrec 1; AB50 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-i+i-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-inguru.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mahai sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "mahainguru grafia nire ustez (...) hobea [da]" (1996-06-13)

mahai joko, mahai-joko
iz. Joko mota, dado, karta, fitxa edo kideko piezez, taula baten, mahai baten edo bestelako gainazal lau baten gainean jokatzen dena; pieza, taula eta gainerakoek osatzen duten multzoa. Erakusketa horretan, euskarazko mahai jokoak, jostailuak, ipuinak, DVDak eta joko elektronikoak jarriko dira erakusgai.

Aztergaia: mahai-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mahai(-)joko 56: Consumer (“Mahai jokoak biziki baliagarriak dira”), Berria 15 (adib.: “haren pertsonaia eta ikurren irudiak dituzten mahai-jokoak, kamisetak, panpinak, txokolate barratxoak, txikleak, paretan jartzeko paperak, sakelako telefonoak, animazio pelikulak, apaingarriak...”), EiTB 19 (adib.: “"Ontziak hondoratu" mahai-jokoaren filma egingo dute”), DiarioVasco 21 (adib.: “Gazte txokoak dituen baliabideen artean, besteak beste, futbolina, mahai jokoak, aldizkariak, pin-pon mahaia, musika, dardoak, malabareak... aurkitzen dira”); DiarioVasco (“Gaur, berriz, mahaiko jokoen txanda izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mahai(-)joko 16: Berria 3 (adib.: “Alderdi Popularreko gazteek asmatu duten mahai-jokoa da”), Herria (“Alaitasunean ospatu dira hemen ere ihauteriak, maska-mozorro, dantzaldi eta, guziz, mahai-joko gozamenduekin, horietan odolgi-jate, xerri xango eta kausera ongi harrotuak ere ez baitziren txarrenak”), Iñaki Arranz 2 (adib.: “Bikote-mikote mahai jokoa ere aipa genezake, edo Xirula Mirula kanten bilduma, eta Zirkus Mirkus pailazo ikuskizuna”), Joxan Elosegi (“Café hitzak idatzirik zeramatzaten lau burdinazko kutxak, garagardo pitxerren ondoan kristala tailaturik ageri ziren katiluak, zurezko upel txikiak, aluminiozko gurin-ontziak, behartu guztietan erabiliko ziren plater haiek, eta zamau, ezpain-zapi, kotoiz, lihoz, lastoz, parpailaz eta poliesterrez itxuraturiko mahai joko pilo handi hura?”), Juan Garzia (“Begira egoten zitzaizkien orobat neskatook bidaztiak Saint-Merry esaten zaion mahai-jokora limurtzen zituztenei”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es juego de mesa / fr jeu de société: Elhuyar: - / Nolaerran: gizarte joko; (avec dés, pions) mahai joko / Zehazki: mahai joko / Labayru: - / Adorez5000: mahai-joko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai sarreran.

mahai lagun, mahai-lagun
iz. Mahai batean jatera biltzen diren lagunetako bakoitza. Ik. mahaikide. Ikaslerik kutunenak egunero ohi zituen mahai-lagun bazkari-afarietan.

Aztergaia: mahai-lagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MAHAI-LAGUN Comensal, convidado. v. mahaikide. Adrianen aideak izan genituen mai-lagun. A Ardi 78 (48 y 67 mailagun). Ez dira ere ixtorio gose, ene mahain-lagun maiteak. JE Ber 97. Ikaslerik kutunenak egunero oi zituen mai-lagun bazkari-afarietan. Zait Plat 23. Otordu bat eskeñi zioten an. [...] Lazaro, mai-lagunetako bat [zan]. Or Io 12, 2 (Ol bazkaldar, Leon afaltiar). Eztegu-tokia mai-lagunez bete zan. Orduan, erregea mai-lagunak ikustera sartu zan. Ker Mt 22, 10-11 (Or mai-lagun; Ol maikide, Leon, BiblE bazkaltiar).

mahai-lagun 3: Berria (“Gaztaina mousa, mahai-lagun ahozurientzat”), DiarioVasco 2 (“Burruntzi sail baten ondoan, mahai jaki goxoz mukuru beteak ikusi zituzten; mahai-lagunak, berriz, amorratzen zeuden, su batean, ezin zutelako inola demonio ezer jan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mahai(-)lagun 2: Oskar Arana (“Tony's Steak House jatetxean bazkaltzera, eta, bederatzi urte lehenago espetxetik askatu zutenetik lehenbiziko aldiz, bere sekretu guztia eman zuen jakitera, bere bizitza alferrik galduaren istorio gordin ergel guztia, bere barnea husten zuelarik, aldika barrez eta aldika negarrez, sinesten lanak zituen bere mahai-lagunaren aurrean”), Rataplan (“Aski izaten zen mahai on baten inguruan bildutako mahai-lagunetako batek keinu txiki bat - idazten zuen Gabilondok -, denak mugitzen hasteko eta bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lagun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, mahai sarreran.

Forma baten adiera(k)

mahaikidea.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai sarreran.

mahai santu
iz. Aldarea, meza ematen den mahaia.

Aztergaia: mahai santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: mahai santu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza libretzat eman liteke, edo adibide gisa jaso mahai sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-31) Onartu egin da forma, eta mahai sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

mahai tenis, mahai-tenis
iz. Tenisaren antzeko kirola, mahai batean, zeluloidezko edo plastikozko pilotaz eta pala biribilaz jokatzen dena. Mahai tenisean jokatu. Mahai-tenis taldea.

Aztergaia: mahai tenis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mahai(-)tenis 2: P. Iztueta ("Kirol-iharduerei dagokienez, Ikastetxeko ikasleek barruko bai kanpoko hainbat lehiaketa eta txapelketatan partehartu dute eskubaloiarako [sic], saskibaloiarako [sic], futbolerako, xake-jokorako, mahai-teniserako, pilotarako, areto-futbolerako, etab. ekipoak eratu direlarik"), Egin 1991 ("Mahai tenisa egiteko aukera bazkideek bakarrik izango dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mahaiko tenis : AB50 1; mahai-tenis : HiztEn (AS), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mahaiko tenis : EuskHizt (AS), EskolaHE (AS); mahai-tenis : ElhHizt (AS) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "nahitaezkoa da mahai(-)futbol agertzea, futbolin baztertzean berori hobetsi zelako. Arrazoi berberaren ondorioz, mahai(-)tenis ere agertu beharko litzateke". // BAgiria (1998-06-26): "mahai(-)futbol sartzea onartu da. Mahai(-)tenis, ostera, bigarren itzulirako utzi da".

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

mahai-futbol arautua bezala eratua hobetsi da, bakarra aski delakoan, eta hori baita hedatuena (E. Egunkaria-n 6 aldiz jaso da mahai-tenis, 23 aldiz mahai tenis, 2 aldiz mahaiko tenis).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tenis.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mahai sarrerari dagokion azpisarrera.

mahai tresna, mahai-tresna
iz. pl. Otorduetan erabiltzen diren koilara, sardexka eta ganibeta. Zilarrezko mahai tresnak.
mahai zapi, mahai-zapi
iz. Otorduak egitean mahaia estaltzeko erabiltzen den ehuna. Ik. dafaila; zamau. Zerbitzaria gosari hondarrak jaso eta mahai zapiak astintzen hasi zen.

Aztergaia: mahai zapi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EarauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  mahai-zapi edo mahai zapi. 1- Forma aldatu: mahaizapi. 2- Kokapena aldatu: sarrera nagusi gisa. || 1- "Mukizapi" dago hiztegian; oraingoan ere berdin formulatzea komeni da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): a) Lehen itzulian arautuak bere hartan utziko dira; b) lantaldeak proposatu dituenak jasoko dira, abisu-oharrak isilduz, eta c) lantaldeak eta ohargileak aipatu dituztenetako bi jasoko dira azpisarrera gisa: mahaia jarri eta mahaia jaso.

mahaia eman
ad.-lok. Ipar. Mahaia otordua egiteko prestatu. Ik. mahaia jarri. Mahaia ematen du eta askaria zerbitzatzen.

Aztergaia: mahaia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erabilera-erregimenak argitu behar dira

du motakoa bizirik dela dio P. Xarritonek; dio motakoa, berriz, ez. Esapide hau bezala, mahaia jarri, ipini eta mahaia jaso ere aipatzekoak izan litezke.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mahai sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

(mahaia) prestatu, jarri.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mahaia ematen du eta askaria zerbitzatzen.

mahaia jarri (ipini, paratu)
ad.-lok. Mahaia otordua egiteko prestatu. Ik. mahaia eman. Emaztea mahaia jartzen ari zen eta umea, sutondoan belauniko, sutara egurra botatzen. Ireki ditzatela leihoak seietan, gela egurats dadin, eta mahaia jar dezatela gero.
mahaia jaso (batu, bildu, altxatu)
ad.-lok. Otordua egin ondoren, plater, koilara, edalontzi eta kidekoak jaso. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.
mahaian eseri
1 da ad.-lok. Mahai baten inguruan eseri. Ik. mahaian jarri. Mahaian eseri zen eta ordenagailua piztu zuen. Mahaian eseri ziren afaltzeko. Jatun txarra naiz; mahaian eseri bezain laster betetzen naiz.
2 da ad.-lok. Negoziazio batean parte hartu. Herrizaingo sailburuak esan du akordioak lotzeko eta mahaian esertzeko prest dagoela.

Aztergaia: mahaian eseri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera ohikoena ez da konposizionala, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai eta eseri sarreretan.

mahaian jarri
1 da ad.-lok. Mahai baten inguruan eseri. Ik. mahaian eseri. Mahaian jarririk, eztabaidan ari dira. Gogora noren mahaian jarri behar duzun. Mahaian jarri da Edurne, afaltzeko gogorik ez duen arren. Sukaldera sartu ziren eta bi adiskideak mahaian jarri ziren gosaltzen.
2 da ad.-lok. Negoziazio batean parte hartu. Su-etena proposatuko dugu elkarrizketarako mahaian jarri bezain laster.

Aztergaia: mahaian jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera ohikoena ez da konposizionala, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai eta jarri sarreretan.

mahaiburu
1 iz. Mahaiko toki nagusia. Mahaiburuan jarri zen. Mahaiburuko eserlekua.
2 iz. Mahaiburuan dagoen pertsona; epaimahai eta kidekoetan, buru gisa aritzen den pertsona. Alkatea jarri da mahaiburu. Mahaiburu egiten zuenari.

Aztergaia: mahaiburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mahaiburuko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

mahaiburuko
iz. Mahaiburua. Mahaiburukoak dastatu zuen ardoa. Aitona mahaiburuko zutelarik. Alkate jauna eseri zen aurrenik mahaiburuko, eta haren atzetik besteak.

Aztergaia: mahaiburuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mahaiburu sarrerari dagokion azpisarrera.

mahaiburuorde
iz. Mahaiburuaren hurrengoa, zenbait eginkizunetan haren ordez jarduten duena. Eusko Legebiltzarreko Mahaiko mahaiburuorde izan zen.
mahaigain
1 iz. Mahaiaren gaina. Badugu, ba, nondik hasi —iragarri zuen irakasleak bolalumaz mahaigaina atabalatuz.
2 iz. inform. Ordenagailua piztu, eta, sistema eragilea eta programak kargatu ondoren, pantailan azaltzen den edukia edo irudia. Mahaigainean hainbat ikono daude; ikono horiek beste elementu batzuen irudikapen grafikoak dira.

Aztergaia: mahaigain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-07-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mahai(n)gain (mahai[n] gain, mai-gain) 9: Lf ("Othoi arrats guziz emadazu mahain gain hortan, eske ibiltzeko beharrik gabe, biek erditik jan dugun bezalako ogi kozkor bat"), P. Duhour ("Itsasoa ere urjin-urjina dago, mahaingain bat bezala"), J.A. Irigarai ("mahain gainetan eta paretetan zenbait argimutil"), J. Dorronsoro ("ikas-gelako arbela, zure mai-gaina"), Elhuyar 3 (adib.: "zulatzeko makina baten ardatza eta mahai gainaren arteko elkartzutasuna egiaztatzeko, konparagailua makinaren ardatzean muntatzen da"), X. Gereño ("Mahai gaina, berdin"), Bi ta Bi/4 ("Marraztu zeure mahaigaina 1/10 eskalan"); mahaigaineratu (maiganeratu, maigañeratu) 6: Lek 2 (adib.: "Zaitegi jaunaren idaztiak, Euskerari dagokion problema bat maigañeratu du"), M. Zalbide ("Komeni da, hortaz, gai hau aukeratu izanaren zergatikoak, axal-axaletik izango bada ere, mahaigaineratzea"), J. Amezaga ("Juaristik zalantza batzuk mahaigaineratzen ditu"), J. Chueca ("ETAk estreinako harremanetan honako lau puntu mahaigaineratu zituen"), Gara 1999 ("Parisen izan diren azken atxiloketak mahaigaineratuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mahaigaineratu : ElhHizt (plantear, traer a colación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, eta grafia horrekin onartzekoa (hala proposatu da informatikan eta).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-31) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

mahaikide
1 iz. Mahai laguna, mahai batean jatera biltzen diren lagunetako bakoitza. Ik. bazkaltiar. Hura sartu zenean, mahaikide guztiak zutitu ziren. Donostiako jauntxo liberalen hizketa-lagun eta mahaikide izan genuen Iturriaga.
2 iz. Mahai baten inguruan zerbaitez eztabaidatzera biltzen diren lagunetako bakoitza. Eusko Legebiltzarreko mahaikideen aurkako auzia. Tribunaleko mahaikidea.

Aztergaia: mahaikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

mahaiko
1 iz. Mahaikidea. Bederatzi mahaiko gaituk gurean eta zeinek baino zeinek jateko gogo ederragoa.
2 iz. Epaimahaikoa. Mahaikoek, batzar isilean, gertakizunak eztabaidatuko dituzte.

Aztergaia: mahaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

mahaipe
1 iz. Mahai azpia. Mahaipeko ogi apurrak biltzen. Mahaipean lo. Mahaiperen batean sartu zirelakoan, mahaiperik mahaipe katamar hasi zen.
2 iz. (Otordu batera berandu iritsi denari jan gabe geldituko dela adierazteko erabiltzen diren zenbait esapidetan). Berandu datorrena, mahaipe. Berandu etorriak mahaipetik txistu.

Aztergaia: mahaipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-pe.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

1 leku-denborazko kasuetan erabilia (mahaipean lo; mahaipeko ogi-apurrak). 2 'jan gabe (geratu)' adierako esapideetakoa: berandu datorrena mahaipe; berandu etorriak mahaipetik txistu.

mahairatu, mahaira/mahairatu, mahairatzen
1 da ad. Mahaian jarri, eseri. Jesus joan zen fariseuaren etxera eta mahairatu zen.
2 du ad. Mahaira eraman. Edozeinek ardo onena mahairatzen du lehenbizi. Jakiak mahairatu.

Aztergaia: mahairatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mahairatu, mahaira(tu), mahairatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mahairatu, mahaira(tu), mahairatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

mahaitik altxatu
1 da ad.-lok. Mahai baten inguruan ezarrita dagoen eserlekutik altxatu. Ik. mahaitik jaiki. Mahaitik altxatu zen eta bulegotik irten zen. Orain mundu osoko egunkariak eskura ditugu, mahaitik altxatu gabe. Guk bazkaria amaitu baino lehen, mahaitik altxatu zen komandantea. Mahaitik altxatu eta edarien bila abiatu da. Ordaintzera zihoazela, Jean-Marie mahaitik altxatu eta kalerantz abiatu da.
2 da ad.-lok. Negoziazio batetik alde egin. Mahaitik altxatu egin ziren LAB eta ELAko ordezkariak.

Aztergaia: mahaitik altxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera ohikoena ez da konposizionala, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai eta altxatu sarreretan.

mahaitik jaiki
1 da ad.-lok. Mahai baten inguruan ezarrita dagoen eserlekutik jaiki. Ik. mahaitik altxatu. Hau esanda, mahaitik jaiki eta Galileara joan ziren. Mahaitik jaiki, bulegoa gurutzatu eta fitxategi metaliko sail bati begira gelditu zen. Kafea bukatu eta mahaitik jaiki dira. Handik gutxira Joxemi mahaitik jaiki zen, platera amaitu gabe utzita. Amaitu arte ez da mahaitik jaiki behar.
2 da ad.-lok. Negoziazio batetik alde egin. Arduragabekeria litzateke mahaitik jaikitzea; ikuspuntuak hurbiltzeko unea da. Guk ez dugu prozesua galaraziko, eta ez gara mahaitik jaikiko.

Aztergaia: mahaitik jaiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera ohikoena ez da konposizionala, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai eta jaiki sarreretan.

mahaitxo
iz. Mahai txikia. Jantoki polita, lau lagunentzako mahaitxoekin.

Aztergaia: mahaitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper