10 emaitza leun bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

leun
1 adj. Azalez eta gainaldeez mintzatuz, koskorrik edo zimurrik ez duena. Anton. latz. Adarrak leunak eta argiak izan behar ditu behiak. Larru lodi leunezko gerrikoa. Pareta leunak. Harri leun-leunak. Esku leunak. Olioa baino leunagoa haren lepoa. Arrautza bezala osoki biribil eta leun. Abarka leun eta labainak. Eskularru leunez tratatu ditut. Zuhaitz azal-leuna.
2 adj. Laztasunik edo gogortasunik ez duelako, zentzumenei atsegin zaiena. Ile leuneko aberea. Haize mehe leun bat. Mendixka leunak. Jantzi leunak. Soinu ezti, leun eta atsegingarria. Txarak dirdira berde leun bat hedatzen du. Usain leuneko urrina. Eguraldi leuna. Hitz leunez. Ez da hori lan arin eta leuna. Haren iritziak, zorrotzak ala leunak, beti egokiak dira. Hiztun atsegina, leuna, ugari-ugaria. Handikien biziera leuna.
3 (Adizlagun gisa). Ik. leunki. Mintzatzea da aurrenik; leun mintzatzea atzerago dator. Beti leun erantzuten.

Aztergaia: leun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "legun forma betea hobesten dut; lagun eta ez laun, ezagutu eta ez ezautu, nagusi eta ez nausi, naustu etabar. Dudak baditut halere eta neurri adibidez onartzen dut errexkiago" (1993-02-20)

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu. Musika: 'soinu leuna'..." (1993-02)

leunarazi, leunaraz, leunarazten
du ad. Leuntzera behartu.

Aztergaia: leunarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

leunarazi, leunaraz, leunarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

leunarazi, leunaraz, leunarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

leundu, leun/leundu, leuntzen
da/du ad. Leun edo leunago bihurtu. Bide makurrak zuzendu eta latzak leundu. Aurpegiko azala leuntzeko. Urteek leundu duten zizeilu galanta. Ahotsa leuntzen ez bazaio. Segaren ahoko akatsak mailuaz leundu. Labana uhalaz leundu. Ur-lasterrak harriak leuntzen ditu. Ez zituen hitzak leundu eta gorrotoak estali. Maitasunak dena arintzen eta leuntzen du. XVI. mendean, hein batean, gizartea leundu eta txukundu zenean.

Aztergaia: leundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

leundu, leun(du), leuntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

leundu, leun(du), leuntzen.

leungarri
1 adj./iz. Leuntzen duena. Ik. leuntzaile. Katalinek ez zuen bere semearentzat leungarririk entzun nahi. Garbitzen ari den arropari leungarria ipini.
2 iz. Gogorregia gerta daitekeenaren ordez erabiltzen den hitza. Ik. eufemismo. Alajaina alajainkoa-ren leungarria da.

Aztergaia: leungarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

leunkeria
iz. Leuntasun gaitzesgarria; bereziki, inoren borondatea irabazteko lausengua. Ik. koipekeria. Hiriko leunkeriak eta diru hotsa. Honelako leunkeria eta losintxekin israeldarren gogoak beretu zituen. Leunkeria eta zurikeria, zerbaiten eskaria.

Aztergaia: leunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
leunketa
iz. Leuntzea. Euskara txukunago agertzen da oraingoan bestetan baino: lehen falta zuen azken leunketa apur bat badu orain. Harri leunketan harginak ez zuen lan handirik izan.

Aztergaia: leunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
leunki
adb. Leuntasunez. Leunki ferekatu. Leunki esan. Lanparak leunki argitzen zuen. Ongi jaioa eta leunki hazia. Goizeko haize gozoak leunki ukitzen zuen. Orga leunkiago ibil dadin. Hura eta ni, leunki adieraz dezadan, ez gentozen beti bat.

Aztergaia: leunki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

leunkiro
adb. Leunki. Leunkiro hitz egin zien.

Aztergaia: leunkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

leuntasun
iz. Leuna denaren nolakotasuna, laztasun edo gogortasunik eza. Ilearen leuntasuna. Gogorki mintzatu beharko dugu, leuntasunera eta txairotasunera iritsi baino lehen.

Aztergaia: leuntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
leuntzaile
adj. Leuntzen duena. Ik. leungarri. Gai leuntzaileak eransten dizkiete garbigarrien formulei.

Aztergaia: leuntzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zoru-leuntzaileak.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper