22 emaitza landa bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

landa
iz. Lantzeko on den lur eremua. Ik. alor. Eta deitu izan da landa hura "odol landa". Landa batean gorderik dagoen altxorra. Ibar zabal, landa zelai eta haran handietara. Gari landa eta mahastiak. Landa emankorrak. Landaz landa bidea laburtuz. Landako abereak. Etxeko nagusia eta landako langileak. Landa inguruneak aurrera egin al dezake nekazaritzarik gabe? Lehendakariak landa garapenaren aldeko politiken garrantzia azpimarratu zuen.
landa eremu, landa-eremu
iz. Baserri inguruko gune edo eremua, hiriguneari kontrajartzen zaiona. Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba, langileak landa eremuetatik industria-hirietara joan ziren garaian, alegia. Landa eremuetan bizi diren emakume askorentzat ia ezinezkoa da ospitalera garaiz iristea arazoren bat sortzen denean.

Aztergaia: landa-eremu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landa(-)eremu 274: Aizu (“Hiri eta landa eremuetako hainbat zozo arren portaera aztertu zuten, eta batzuen eta besteen ordulari biologikoak ezberdinak zirela frogatu”), Deia (“Asko dago hobetzeko, baina harro gaude urteotan, denon artean, egindako lanaz, haurreskoletatik hasi eta lanbide heziketaraino, landa eremuan kokatzen direnetatik giro hiritarrean dauden ikastetxeetaraino, nola Eskola Txikiak hala Handiak”), Elhuyar 16 (adib.: “Landa-eremuan gobernatzeko, ekipamendua ezartzen zaio belatzari”), Consumer 9 (adib.: “Hirietan ioi positibo larregi izaten da eta landa-eremuan eta mendietan negatiboak izaten dira ugariago”), Berria 126 (adib.: “Landa-eremuan bizi dira eta horrek askatasuna emango die nonnahi ibiltzeko”), EiTB 29 (adib.: “ta horrekin batera auzitan geratuko dira ehunka lanpostu, ehiztariak kotoetara joaten diren landa-eremuetan, besteak-beste”), Jakin 8 (adib.: “Baina, bestalde, euskaldunen kultura eta hizkuntza minorizatzea eragin zuten, bai hirietan, bai landa-eremuko, baserrietako milaka eta milaka emigranteengan, Euskal Herriko bertako hiri industrialetara emigratu zutenengan, alegia”), Argia 38 (adib.: “Landa-eremuko Larrialdi Zerbitzuak 2008an jarri zituzten martxan Nafarroan, mendialdeko herriei kalitatezko osasun zerbitzua eskaini asmoz”), DiarioVasco 46 (adib.: “Beste zegamar batek landa-eremuaren benetako garrantzia gizarteratzen laguntzeko sentsibilizazio-lana beharrezkoa zela proposatu zion diputatuari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landa(-)eremu 59: Berria 51 (adib.: “Eusko Jaurlaritzak legez sustatuko du emakumeak ere landa eremuko ustiategien jabe izatea”), Herria (“Bertzalde, kafearen prezioa peko errekarat erori da, ondorioz kafe landa eremuzabalak debalde utziz...”), Koro Navarro 2 (adib.: “Irtenbidea, merkataritza-klasearentzat, landa-eremuetatik etorriko zen”), Txema Ramirez de la Piscina (“Horren ondorioz, gero eta jende gehiago joango zen landa-eremuetara bizitzera”), Aingeru Epaltza (“Pairagaitzak izan zaizkit beti beren haurtzaro edo nerabezaro ustez bozkariotsua landa eremua jendeztatzen duten zoko-herrietarikoren bati lotzen diotenak”), Josu Zabaleta (“Itxuragatik, etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala, etxe bakoitzeko soldadu bana-edo, edota, agian, zuhaitz bakoitzeko soldadu bana, haietatik batek, aldian behin, gerraz gogoraturik, tiro egiten zuela”), Alberto Barandiaran (“Nekazariek hondamendi eremua eskatuko dute; Suizidioen kopurua biderkatu egin da landa eremuan”), Iñaki Heras (“laguntza horiek jasoko dituzten landa-eremuetako botoak ezinbestekoak izango ditu Bush-ek berriz ere hautatua izateko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa landa sarreran.

landa lan, landa-lan
iz. Ikerketa eta kidekoetan, aztergaia dagoen lekuan, bertatik bertara, egiten den lana. Landa-lana egin dute, lehenik, Pasaian eta inguruetan. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek uztaila landa-lanerako erabili dute.
landa lur, landa-lur
1 iz. Lantzeko lurra; zerbait lantzen den lur eremu zabala. Landa-lurrak ondu behar direla baratze-lurrak bezala. Suitzan, eskuragarri duten landa-lurrak pertsonako beharrezkoa diren elikagaiak hornitu ahalko lituzke, baina horretarako nekazaritza-ekoizpena berrantolatu beharko litzateke. Hemen landa lurrak dira nagusi, baina berriz gorantz hastean pagadiak eta baso mistoak agertuko dira berriro ere.
2 iz. Landa eremua. Zazpiehun milioi pertsona bizi dira Indiako landa-lurretan. Landa lurretatik exodoa egon zen hiriguneetara hirurogeiko hamarkadan.
Loturak

Aztergaia: landa-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LANDA-LUR a) Campo. * Hetarik bia bidean zihoazela landa-lur batzuetara. HeH Mc 16, 12. b) Tierra de los campos. * Lehenbizikorik, landa-lurrak onthu behar ditugula baratze-lurrak bezala. Dv Lab 38.

LB: 77, EPG: 10, ETC: 304.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: landa-lur: iz. terreno rústico, terreno rural, medio rústico; landa-lurren katastroa: catastro de terrenos rurales; landa-lur eta abel kontribuzioko kuota finkoa: cuota fija de la contribución rústica y pecuaria; landa-lurraren katastroa: catastro rústico; Labayru: landa-lur 1 iz. suelo rústico, terreno rústico.

Bestelakoak

landa 2 iz. (Batez ere hitz elkartuetan). Hiriguneari kontrajartzen zaion eremua. Landa-lurrak ondu behar direla baratze lurrak bezala. Landa-gizonak. Landa-turismoko etxeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzeko moduko terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Orain arteko landa 2 adiera erabat ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landa eta lur sarreretan.

landa turismo, landa-turismo
iz. Landa-eremuetan egiten den turismo mota. Landa turismoa bultzatzeko eta hobetzeko. Landa-turismoko etxeak.

Aztergaia: landa-turismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

"landa-inguruneko turismo-ostatu"etan nekazalturismoko establezimendu eta landetxe definitu dituen legea: "128/1996 dekretua, maiatzaren 28koa, landa-inguruneko turismo-ostatuak arautzeko dena. Irailaren 23ko 210/1997 dekretuak aldatu egin zuen aurreko xedapena, eta honela geratu zen testua. (...) Nekazalturismoko establezimenduak, administrazio-baimena jaso ondoren, ostatu zerbitzua logeletan eta/edo osoki lagatako eraikin batean eman ahal izango dute, beti ere, ostaturako unitate hori nekazaritzako ustiategi baten barruan baldin badago. (...) Landetxea hau izango da: turismo-apartamendu eta oporretarako turismo-etxebizitza eta etxe partikularretako ostatuen eta landetxeen antolamendurako araudian jasotzen den modalitateren batean prezio baten truke ostatua ematen den establezimendua, landa inguruneko eraikin batean dagoena".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

landa-turismo 3: BAO 1994 ("aurreko artikulukoetatik aparte araupetzen dira: abelurgintza, gaur egun landa-turismoa lagun duela"), NekHizt ("Batetik es turismo rural eu landa-turismo egin dugu, bi kontzeptuak —turismo rural eta agroturismo— bereizi beharra zegoelako. Bestetik, es agroturismo egiteko eu baserri-turismo ez da egokia ipar-ekialdeko zenbaiten ustez. Beraz, nekazalturismo utzi dugu"), LandaTurismoDekretua 1999 ("Hala ere, landa-turismoaren kontzeptua nekazalturismoarena baino zabalagoa da"); landaturismo 1, Ttipi-ttapa 1995 ("Aurkezpena Mikel Petrirenak eginen du eta goiz eta arratsaldez mahainguru ezberdinak burutuko dira, nekazal dibertsifikazioa eta landaturismoa gaitzat hartuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

landa-turismo : Euskalterm 1; nekazalturismo Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez ditugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, EurItun2, HezkAdmin, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

landa-turismo : EuskHizt (landa turismo), ElhHizt, HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) turismo rural/tourisme rural: baserri-turismo , landa-turismo (ElhHizt, HiruMila) b) agroturismo/agrotourisme: baserri-turismo , landa-turismo (HiztHand, ElhHizt, HiruMila — landaturismo); nekazaritza-turismo (HiruMila) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

Internet-en jasoak dira fr: agrotourisme, tourisme rural eta en: agroturism, farm turism // Ez ditugu aurkitu ap. ca (DCC), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

batera ikustekoak dira agroturismo, baserri-turismo, landa-turismo bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea zen lehendik, baina azpisarrera gisa jasotzea egokiagoa izan liteke. Forma horrekin batera, nekazaritza(-)turismo ere gehitzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landa sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Oraingoz ez da hiztegian jasoko.

landagune
iz. Landa eremuko etxe eta bizilekuen multzo egituratua. Ik. herrigune; hirigune; landa eremu. Herri txikietan eta landaguneetan denek dakite denen berri. Landagunea da Amasa; herrigunea, Villabona; elkarrekin osatzen dute Amasa-Villabona udalerria.

Aztergaia: landagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): landagune 40: Consumer 2, Berria 21, EiTB 6, Argia 8, DiarioVasco 3; landa gune 71: Consumer 3, Berria 40, EiTB 14, Argia 10, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landagune 6, Berria; landa gune 6, Berria; landa-gune 1, Iñaki Heras.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: landagune (4) (núcleo rural).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu landagune formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es núcleo rural; medio rural / fr : Elhuyar: - / NolaErran: / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: landa-gune.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa.

landaketa
iz. Landatzea; horren ondorioa. Ik. aldaketa 2. 11:00etan zuhaitz landaketa izango da Artzabalen.

Aztergaia: landaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. aldaketa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

landan
1 postpos. g. g. er. -en ondoren. (-z edo -tik atzizkien eskuinean). Jainkoaz landan lehena. Mundu honetatik landan badela beste mundu bat.
2 postpos. g. g. er. -tik kanpo, -z kanpo. (-z atzizkiaren eskuinean). Hari atsegin egiteaz landan beste asmorik gabe.
Loturak

Aztergaia: landan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

landa 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Erabilera-oharrak

Batez ere x-z lanlan 'x-ren ondoren' eta x-tik landan 'x-z kanpo' gisa erabili izan da: Jainkoaz landan lehena; mundu honetatik landan.

landarazi, landaraz, landarazten
du ad. Landatzera behartu. Mahasti bat landarazi zien han bere morroiei.

Aztergaia: landarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

landarazi, landaraz, landarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

landarazi, landaraz, landarazten.

landare
1 iz. Berez, lekuz ezin alda daitekeen organismoa, daukan klorofilaz baliatuz, fotosintesia egin eta gai ez-organikoak asimila ditzakeena. Landare, onddo eta abereak. Landareek, eskuarki, sustraiak eta hostoak dituzte. Landarearen zurtoinean. Ez dago zuhaitza baino landare apainagorik. Euskal Herriko landareak (Ik. landaredi). Landare apaingarriak. Sendagintzan erabiltzen diren landareak. Landare klorofiladunak. Landare loredunak. Belar landareak eta zuhaitz landareak. Landare igokariak. Itsas landareak. Landare motak. Landare zelulak.
2 iz. Landare gazte eta txikia, birlandatzeko egokia dena. Bost mila lizar landare landatu zituzten. Porru landareak sartzen. Birlandatzeko landareak mintegian hazten dira.

Aztergaia: landare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehun landare; kotoi(n) landare.

landare espezie, landare-espezie
iz. Carl Von Linnek, XVIII. mendean, bi izeneko sistemarekin, 7.700 landare espezie eta 4.400 animalia espezie deskribatu eta sailkatu zituen.

Aztergaia: landare-espezie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landare(-)espezie 88: Elhuyar 27 (adib.: “Argazki txikien mosaikoan, Europaren mendebaldeko mendietako basoetan hazten diren hainbat landare-espezie ageri dira”), Consumer 19 (adib.: “Gantz gisa baliaturiko landare-espezieak ez ditu aipatzen”), Berria 14 (adib.: “Gas isurketak gutxitu ezean animalia eta landare espezieen herenak desagertuko direla ohartarazi dute”), EiTB 10 (adib.: “Azokara etorri zirenek bost mila landare-espezie ikusteko aukera izan zuten”), Jakin (“Mendi-mazela eta ibaiertzetan, kasu, landare-espezieen egiturak eta dibertsitateak babestu egiten du lurzorua isurketa-uren higaduratik”), Argia 17 (adib.: “Gatz asko duten lurrak oso idorrak izaten dira eta landare-espezie batzuk baino ez dute bizitzerik horietan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landare(-)espezie 16: Berria 12 (adib.: “Adituen arabera, atzerritik egunero 3.000 animalia eta landare espezie iristen dira portuetara, itsasontzien tankeetan”), Juan Garzia (“Aniztasun eta desberdintasun genetikoari zor zaio, animalia – nahiz landare-espezieen joritasuna bezala, giza espeziearena ere berdin”), Amaia Lizarralde (“Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da”), Xabier Kintana (“Horretan dihardutela, elementuek elkarri ekiten diote, batzuek besteei eraginez, eta nahasteak aldaketa izaten du, eta hortik lehenengo, lurrun mota ezberdinak sortzen dira, ondoren mineral mota ezberdinak, era guztietako landareespezieak eta animalia espezie ugari ere bai”), Filosofiako Gida (“Linneo-k milaka animalia – eta landare-espezieren izenak eman eta sailkatu bazituen ere, egun bizirik bost milioi inguru daudela uste dugu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Konposatu librea da.

landare olio, landare-olio
iz. Landareetatik ateratzen den olioa. Sardinak landare oliotan.

Aztergaia: landare olio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landare(-)olio 153: Elhuyar 16 (adib.: “Bioerregai-ekoizleak gai dira litro bat landare-oliotik gutxi gorabehera litro bat bioerregai ateratzeko”), Consumer 130 (adib.: “Aziko folikoa -hosto berdeko barazkietan, fruitu lehorretan edo landare-olioetan aurkitu daitekeena- oso garrantzitsua da prebentziorako”), Berria (“Gaur egun bioerregaiak egiteko erabiltzen da AEBtan ekoizten den artoaren herena eta Europako Batasuneko landare olioen erdia inguru bioerregaiak ekoizteko erabiltzen dira”), EiTB 2 (adib.: “Munduko landare-oliorik garrantzitsuena da, eta irabazi gehien ematen dituena”), Argia 3 (adib.: “Litro bat landare-oliori errauts orea pixkanaka-pixkanaka erantsi eta nahasi”), DiarioVasco (“Horrez gain, Ekograsek, landare olio erabilia kudeatzen duen enpresak, Katxiporreta eta Irrien Lagunak-ekin elkarlanean, olioaren birziklatzeari buruzko dvd-a aurkeztuko du gaur Potxonea Kultur Etxean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landare(-)olio 8: Herria 2 (adib.: “Landare olioa egiten du, ekilore edo kolzatik abiatuz, hori bera botatzen dio bere autoko motorrari eta autoa badabila beste edozein bezala”), Berria 5 (adib.: “Haatik, landare olioa oso gutxik erabiltzen du oraino”), Gotzon Garate (“Horien jana arroza, azukrea, gatza, dilistak eta landare-olioa da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es aceite vegetal / fr huile végétale: Elhuyar: landare-olio / Nolaerran: landare olio / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: landare-olio.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Ekologia): huile végétale.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa landare sarreran.

landare zorri, landare-zorri
iz. Arrautza formako gorputza duen intsektu bizkarroia, 1-2 milimetro artekoa, beltza edo berdea izan daitekeena eta landareen zatirik samurrenez elikatzen dena (Aphididae fam.). Usain-belar batzuk eraginkorrak dira onddoak, armiarmak eta landare-zorriak uxatzeko.

Aztergaia: landare-zorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh99 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 71; ETC: 57.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: landare-zorri (Zool.) pulgón, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: puceron landare zorri. / Euskalterm: landare-zorri (Biol. es pulgón).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landare eta zorri sarreretan.

landaredi
iz. Flora. Euskal Herriko landaredia.

Aztergaia: landaredi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-06-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. flora.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di/-tza.

landaretza
iz. Landaredia; landareak. Australia zoragarria da; sekulako hondartzak daude eta landaretza ere izugarria da. Landaretzak babeslekua eskaintzen dio basa bizitzari.

Aztergaia: landaretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

landaretza, zuhaitz landare.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. landaredi: landaretza onartzekoa da, landaredi forma nagusiarekin batera.

landarezaintza
iz. Landareak zaintzea eta haztea. J. Errekondo Euskadi Irratian landarezaintzaz hitz egiten hasi zela 25 urte bete dira.

Aztergaia: landarezaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: filotecnia / producción de plantas.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zaintza.

landatar
adj. Landakoa, landari dagokiona.

Aztergaia: landatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

landatar 9 (6 izond.): P. Berasategi (“bere herrietako «señorito»en medioz gizon landatarra”); NekazArkit (“Etxebizitz arkitektura landatar kultuko eraikin bikaina”), EkonHazk (“landatar gorenei eta nekazariei”), UZEI (“batez ere landatarra zen Europa”), H. Cano (“lanegun arrunt landatarra”), Islam-a (“herri xeheak eta landatarrak”), S. Ott (“Euskal Herriko gizarte landatarrean”), EUEstat (“Azienda hau egon daiteke zonalde landatarretan edo hiritarretan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

landatar : Azurm Teknika ("burgeskume landatar bat", "komunitate landatarra"); J. Arregi ("Galileako eta inguruko landatarrei zuzendu zien bere mezua batik bat; eta, antza denez, bere jarraitzailerik gehienak landatarrak ziren") // ZTC 8: Eusko Ikaskuntza (“landatar gizarte batean”); EJ (“paisaje landatar”, “izaera landatar”); Urdaibai (“itxura landatarra”, “populazio landatarra”); A. Santana (“neoklasizismo landatarra”, “gizartea gero eta landatarragoa”); A. Iñarra (“beste landatar kategorien artean").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Lantaldeak proposatua du bigarren itzulikoetan, egokitzat emanez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

landatu, landa/landatu, landatzen
1 du ad. Landare bat lurrean ipini, haz eta bizi dadin. Ik. aldatu 7. Mahasti bat landatu. Aldapa-lurretan landatu behar dira arbolak. Zuhaitz landatu berriak. || Erroetatik ilki hadi eta landa hadi itsasoan.
2 du ad. Finkatu, ezarri. Erroak ongi landatuak ditu lurrean. Euskal Herria, euskaldunen hizkuntzan landatua eta sustraitua, suharki maite zuen. Hizkuntza gizatalde batean oinak landaturik dituen zer bizi eta sendo bat da. Lizardi galdu genuenean, Orixegan landaturik gelditu ziren gure usteak, itxaropenak eta ametsak. Mugak landatzen. || Begiak haren gainean zeuzkan landatuak. Hari buruz itzuli ginen denak, begiak landatuak, zer aterako zuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: landatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

landatu, landa(tu), landatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

landatu, landa(tu), landatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

landatzaile
iz. Landatzen duen pertsona. Intxaur, piku, gaztainak zarete handitu, zuen landatzailea da, aldiz, zahartu.

Aztergaia: landatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
landatze
iz. landatu aditzari dagokion ekintza. Oihan landatze eta garbiketak. Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ditu landatze gastuak.

Aztergaia: landatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

landazabal
iz. Lantzeko on den lur eremu zabala; lurralde landu aski zabal eta laua. Baso gain eta landazabaletan dabiltzan uso, birigarro eta txori txikiak ehizatuz bizi da belatza.

Aztergaia: landazabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

landazabal 1, Ibilien Dima ("belatz handia Falco peregrinus baso gain eta landazabaletan dabiltzan uso, birigarro eta txori txikiak ehizatuz bizi den harrapari espezialista eta hegalari bikaina da, baina harkaitz eta amildegiak aukeratzen ditu txito berriak munduratzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

landazabal : HiztEn (lurralde nahikoa zabal, lau eta beherea, mendi eta baso gutxikoa, lur landuak eta giza biztanleria sakabanatuta dituena), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

landazabal : ElhHizt - HiruMila (campiña); landa-zabal : PMuj DVC (1 latifundio; 2 campiña, llanura, labrantía; 3 pampa, llanura sin arbolado; 4 estepa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ia erabili gabea da; baina adierazle baten premia dago 'lurralde landu aski zabal eta laua' adierazteko; eta hau onartzekoa iruditzen zaio J-L. Davanti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

landazain
iz. Landak zaintzeko ogibidea duen pertsona. Udare lapurretan ibili eta landazainaren beldurrez zegoenean bezala.

Aztergaia: landazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper