42 emaitza jakin bilaketarentzat - [1 - 42] bistaratzen.

jakin1, jakin, jakiten
1 du ad. Zerbaiten berri eskuratu edo izan. Badakizu zergatik ez den etorri? Nondik dakizu hori? Ez daki zer dioen. Ez daki gaurko ikasgaia zein den. Ongi daki gauza horiek nola diren. Zer genioen jakin gabe. Nahi nuke ere jakin ea zergatik agertzen den hitz hori frantsesez. Nork lapurtu zuen ez baleki bezala. Bere etxean gertatu zena jakin zuenean. Laster jakin zen nongoa zen. Badakit maite nauela. Dakienak daki eta ez dakienak ez daki. Buruz dakit hori. Oraindik jakiteko nago zer nahi duzuen. Jakinik ez zitzaiola horrelakorik gertatuko. Mundu guztiak dakien gauza. Nork ez daki hori? Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla. Berak ezertxo jakiteke egin ziotena.
2 (ez dakit zer, ez dakit zenbat eta kideko esapideetan, ziurra ez den zerbait edo ongi gogoratzen ez den zerbait adierazteko, indargarri gisa). Horregatik ezagutu ninduen Andonik gaur dela ez dakit zenbat urte. Kalte berriak ekarri dizkiotela euskarari, ez dakit zer kasketaldi egoskor dela medio.
3 du ad. Gai bati buruz aski ezaguera izan, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan. Ez daki gaurko ikasgaia. Hizkuntza ongi dakiten guztiak. Ongi daki ingelesez. Ez zekien bere Oiartzungo hizkera besterik. Euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen ari direnentzat. Badaki irakurtzen, idazten, josten. Pilotan jakin. Ez daki dantzan.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Albiriste, ez dakienak hobe uste. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen. Dakienak hartzen, dakike ematen. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Ibia duenak iragan, daki osina zein den barren. Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa. Orratzetik hariraino behar du jakin. Ustea ez da jakitea.
jakin2
1 adj. Ezaguna. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.
2 adj. Mugatua, zehaztua izan dena. Indar jakin bat behar da pisu jakin bat jasotzeko. Azentu hori silaba jakin batean zegoela. Toki eta une jakin batean kokatua.
3 adj. Jakituna. Mediku anitz jakina. Zarelako bertsotan osoki jakina.
jakin ez
(Jokatu gabe, osagarritzat zehar-galdera bat hartzen duela). Ik. ez jakin. Egia den ala ez den, seguru jakin ez. Neskatila, zer esan jakin ez, eta txintik ere atera gabe zegoen.
jakin-behar
1 iz. Jakin behar den gauza. Gure hizkuntzarekiko oinarrizko jakin-beharrak.
2 iz. Jakiteko gogo bizia; bereziki, besteren gauzak jakiteko irrika. Ik. jakin-min; jakin-nahi 2. Haren jakin-behar mugagabea ez zen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.
3 adj. Jakin behar dena. Erakutsi zizkien gauza jakin-behar asko.
4 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. jakin-nahi. Iraulka zebiltzan bazter orotara begi jakin-beharrak.
Loturak

Aztergaia: jakin-behar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-behar.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

jakin 1 sarrerako azpisarrera gisa eskain liteke, jakin-egarri eta jakin-gose bezala.

Forma baten adiera(k)

1 iz.: gure hizkuntzarekiko oinarrizko jakin-beharrak. 2 izond.: erakutsi zizkien gauza jakin-behar asko.

jakin-egarri
1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-gose. Bere jakin-egarria asetzeko elementuak.
2 adj. Jakiteko nahi bizia duena. Jakin-egarriago dira burudun baino.

Aztergaia: jakin-egarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jakin 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 iz.: bere jakin-egarria asetzeko elementuak. 2 izond.: jakin-egarriago dira burudun baino.

jakin-gose
1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-egarri. Jakin-gose ergel batek bultzaturik.
2 adj. Jakiteko nahi bizia duena.

Aztergaia: jakin-gose

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gose.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jakin 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 iz.: jakin-gose ergel batek bultzaturik. 2 izond.

jakin-min
iz. Jakiteko edo zerbait jakiteko gogo bizia. Ik. jakin-nahi 2. Jakin-mina zuen Sokratesek. Jakin-mina sortzen duen liburua. Irakurlearen jakin-mina zirikatzeko. Kanpoko mundua, nahiz jakin-minaren pizgarri izan, ez da beste gizakiren bat bezain ernagarri guretzat.
Azpisarrerak

Aztergaia: jakin-min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+m-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: jakinmin [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-08-24)

 - [E302]: " jakinmin / jakin-min: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

jakin-minez
adb. Jakiteko edo zerbait jakiteko gogo biziz. Jakin-minez irrikan nauzu. Udaltzaina jakin-minez hurbildu zitzaien, kartelen azalpena jakin nahian. || Haren berrien jakin-minez. Nongo herritarra zen jakin-minez.
Loturak

Aztergaia: jakin-minez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAKIN-MINEZ Deseando saber, con curiosidad. Nongo erritarra zen yakin-miñez. Or Mi 14. Nor naizenez ez itandu; yakin-miñez ez zirikatu. Zait Sof 111. Eztizut jakin-miñez egin galde ori. Etxde JJ 160. Ta zure lagunengana zoaz erantzun-billa jakin-miñez. MAtx Gazt 20. Neu legez, beste geienak egoeraren barri jakin miñez. Gerrika 58.

adib.: jakin-min iz. Jakiteko edo zerbait jakiteko gogo bizia. Jakin-mina zuen Sokratesek. Jakin-mina sortzen duen liburua. Irakurlearen jakin-mina zirikatzeko. Jakin-minez irrikan nauzu. Kanpoko mundua, nahiz jakin-minaren pizgarri izan, ez da beste gizakiren bat bezain ernagarri guretzat. || Haren berrien jakin-minez. Nongo herritarra zen jakin-minez.

jakin(-)minez 410: Deia 6, Elhuyar 2, Elkar 4, Consumer 2, Berria 75, EiTB 291, Jakin 5, Karmel, Argia 16, Erlea 5, DiarioVasco 3; jakinminez 27: Deia, Consumer, Berria 2, EiTB 20, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jakin(-)minez 218: Berria 17, Iñaki Mendiguren 19, Elena Touyarou 10, Jon Muñoz, Karlos Zabala, Julen Gabiria, Fernando Morillo, Juan Kruz Igerabide…; jakinminez 58: Berria, Joan Mari Irigoien, Jon Alonso, Jose Morales, Patxi Zubizarreta, Juan Martin Elexpuru, Aitor Arana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jakin sarreran.

jakin-nahi
1 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. ikusgura; ikusmin. Zaharrago eta jakin-nahiago.
2 iz. Jakiteko gogoa. Ik. jakin-min. Jakin-nahiak zirikatzen gaituelako. Izan ditzakegun jakin-nahiak eta zalantzak baretzeko. Oroitzen naiz nire jakin-nahi bizian zenbat galdera egin nizkion.

Aztergaia: jakin-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

jakina
adb. Esaten dena ezaguna dela edo begien bistakotzat hartzen dela adierazten duen hitza. Ik. noski. Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz. Lerro hauek, jakina, aski da urteari begiratzea, Londrestik datoz. Gobernariek, jakina, goramenez bete dute. Eraginok, jakina, ez zuten beti nondik norako berdina izango.
Loturak

Aztergaia: jakina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: jakina! || 1- Berezia da, eta maiztasun handikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Lantaldeak proposatuak jasoz (nik al dakit adibidea onartuz eta abisu-oharrak isilduz), bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, bestelako forma berririk erantsi gabe.

jakinarazi, jakinaraz, jakinarazten
du ad. Dagokionari, jakin dezan, zerbaiten berri eman; norbait zerbaiten jakitun egin. Malentxoren asmoa Joseri ere jakinarazi zioten. Berria anaiei jakinarazteko. Ohoinak ez du jakinarazten non den, noiz datorren.

Aztergaia: jakinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jakinarazi, jakinaraz, jakinarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jakinarazi, jakinaraz, jakinarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-.

jakinarazle
iz. Zerbait jakinarazten duen pertsona.

Aztergaia: jakinarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Jakinarazleak: Agentes notificadores".

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

jakinarazpen
iz. Jakinaraztea; zerbait jakinarazten duen mezua edo agiria. Oraindik jakinarazpen ofizialik ez dute jaso, ez dirulaguntzei buruz, ezta bilerari buruz ere. Jakinarazpena erdara hutsez bidali dute.

Aztergaia: jakinarazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuzenbidearen arloan, hitz hori sarritan erabiltzen da notificación adierazteko'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'onartu dira honako [ohar] hauek: [...] jakinarazpen'.

jakinaren gainean
adb. Zer gertatzen, egiten edo esaten den jakinik. Jakinaren gainean esaten ditu honek horrelakoak. Ongi jakinaren gainean egin du. Jakinaren gainean nahiz ezjakinean.

Aztergaia: jakinaren gainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jakinaren gainean egon
da ad.-lok. Gertaera, egoera edo albiste baten berri jakin. Hara! jakinaren gainean al zeunden? Zuen arteko ibileraz jakinaren gainean dago.

Aztergaia: jakinaren gainean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: jakinaren gainean egon zaitezen: para su conocimiento; jakinaren gainean egon zaitezen eta dagozkion eraginetarako: para su conocimiento y efectos.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

aski da jakinaren gainean esapidea jasotzea (lehendik jasoa dagoen bezala, alegia).

jakinaren gainean ipini
du ad.-lok. Norbaiti gertaera, egoera edo albiste baten berri eman. Jakinaren gainean ipini ditu lagunak eta ezagunak. Jakinaren gainean ipini gabe bidali ditugu.
jakinaren gainean izan
da ad.-lok. Gertaera, egoera edo albiste baten berri jakin. Jakinaren gainean al hintzen hi ere?
jakinaren gainean jarri
du ad.-lok. Norbaiti gertaera, egoera edo albiste baten berri eman. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut.
jakinaren gaineko
adj. Ohartuki eta ezagueraz egiten edo esaten dena.
Loturak

Aztergaia: jakinaren gaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jakin 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

jakinbide
iz. Jakiteko bidea; argibidea. Herria eta inguruak ongi ikusteko jakinbide eta erraztasun guztiak eman zizkidaten. Mintzabide eta adierazpide da hiztunarentzat hizkuntza, ez historia eta historiaurreko harremanen jakinbide. Ez zela gerokoa asmatzeko jakinbiderik.

Aztergaia: jakinbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+b-.

jakinduria
iz. Jakitea, norbaitek dakizkien gauzen multzoa. Ik. jakitate. Nire jakinduria eskasa ez da horraino hedatzen. Bizitzak irakatsi dion jakinduria mingotsa daki. Bere jakinduria erakusteko. Gizaldiz gizaldi, inoiz nabarmendu ez diren arbasoengandik datorkion jakinduria eta zuhurtzia.

Aztergaia: jakinduria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. jakituria.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+d-.

jakinean
adb. Jakinaren gainean. Jakinean egiten dute gaizki. || Anaiaren jakinean lapurtu zion dirua amari.
Loturak

Aztergaia: jakinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) jakinaren gain-: 41 aldiz jaso da (B, G eta EB-EgAs 25); a1) jakinaren gainean soila: 8 aldiz (B 1, G 1, EB 6); a2) jakinaren gainean egon : 16 aldiz (G 5, EB 9); a3) jakinaren gainean jarri : 6 aldiz (G, EB); a4) jakiñen ganera ( ipini ): B 2. Beste formak (EB): jakinaren gainean izan 2; jakinaren gainean geratu 1; jakinaren gain 1; jakinaren gaineko 3; b) jakinean, ezjakinean: guztira 39 aldiz agertu da; b1) (-ren) (ez)jakinean soila 20 aldiz (B, G, IE, EB); b21) (-ren) (ez)jakinean egon 9 aldiz (G, EB); b22) jakinean izan 5 aldiz (IE, EB-EgAs); b23) jakinean jarri 4 aldiz (EB-EgAs); b24) -ren jakiñian ipiñi behin (B).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) jakinaren gainean: DFrec 5; HiztEn; LurE; Euskalterm; jakinaren gainean egon : DFrec 4; jakinaren gainean jarri : DFrec 3; AB50 1; HiztEn; Euskalterm; b) -ren jakinean: DFrec 1; jakinean egon : DFrec 1; jakinean jarri : DFrec 1; AB50 2; jakiñean gelditu : DFrec 1; jakiñean izan : DFrec 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

jakinaren gainean (egon) eta jakinean (egon), biak dira onartzekoak; baita ezjakinean (egon) ere.

jakinean egon (izan)
ad.-lok. Jakinaren gainean egon, izan.
jakinean ipini (jarri)
ad.-lok. Jakinaren gainean jarri, ipini.
jakineko
1 adj. Jakina, ezaguna. Bekatu edo gaiztakeria ageriak edo jakinekoak.
2 adj. Espero daitekeena. Haren erantzuna jakinekoa izan zen.
3 adj. Jakina, mugatua, zehaztua izan dena.

Aztergaia: jakineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jakineko 7, B eta G: fB Ic I ("Ta onera jakinekua Euskal Errijetako kura jaun, ta eleisa-gizonentzat"); Itz Azald ("Esan al leitekez pekatu edo gaiztakeria agiriyak edo jakinekoak?"); JMB ELG ("Jakiñeko leize batzuetatik irteten emen da"); Etxba Ibilt ("Baña jakiñeko ondamendi au ta guzti, bixak bizi ziran maitte eta bake onian"); MAtx Gazt ("Aren erantzuna jakiñekoa izan zan"); Etxde JJ ("Mattinek (...) bere ezkon-nahastearen berri guzion jakiñekoa bezala kontatu zion"); NEtx Antz ("Egintza Katoliko-lana egun auetan jakiñekoa dezu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jakineko 23 (B-G 6, EB 17): Gure Erria 1989 ("Erantzuna jakiñekoa izan zan!"); I.M. Manzisidor ("Aien izketak jakiñekoak ziran"); Basarri ("Aizea, euria, bisutsa edo txingorra, jakiñekoak oi ziran"); J. Bergaretxe ("Jakiñeko gauza izanik, batzar ura egin aurretik, Gotzai berbera ibilli izan zala (...) esandako batzarrera bere iritziko presonak bialtzeko lana egiten"); Garm Bidaso ("Jakiñeko nasketa oni zegokiona ain zuzen: amaika kilo terdi kakau, emozortzi terdi azukre, bost terdi iriñ, kilo erdi urra eta irureun gramo kanela"); J.L. Iriarte ("Zilindroa da jakineko egitura duten arriekiko eskurakoiena"); Amatiño ("Baina telebista (...) jakineko hizkuntza batez baliatzen da bere komunikazio-funtzio hori bete ahal izateko"); M. Zalbide ("Historiaren jakineko une bat"); Mintzamena ("Kultura batean (...) eta jakineko une batean, episteme bat besterik ez dago sekula"); J. Oregi 3 (adib.: "Azterketa hoietarako teknikabide-moeta asko dago; hoietako bakoitza jakineko alor baten erabili, eta berarizko gaiak ezagutzea eskatzen du"); P. Saez ("Jakiñekoa dan bezela, gizarteak ezarritako gobernua sustraitik aldatu nai badu, legezko bideak bearrezkoak ditu"); G. Ansola ("Baloreek jakineko korritua ematen dute"); Ondare eskualdaketa 1990 ("Faktoreak zehaztea eta prezio honen kalkulurako formula onartzea positiboa da, zergapeko guztien jakinekoa delako"); ArauErab 1988 ("Ahalmenak ematea jakineko pertsonei"); EHAA 1988 ("Jakineko aldi baterako izendapena egin bazen, kargu-uztea dagokion aldia bukatzerakoan gertatuko da berez eta besterik gabe"); A.M. Toledo ("Neurri tradizionalez, prozedura narratiboz, jakinekoak diren metaforaz... ehotako bertsoak dira"); LEF ("Bistan da, izan ere, guztien erantzunei ezin zaiela beti pisu berbera eman: ez, behintzat, jakineko auzigai batez iritzi zehatzak ematerakoan"); Elhuyar ("Hau [kromatina] koloratzaile basikoekin tindatzen den substantzia dela jakinekoa da"); JAMuj 2 (adib.: "Jakineko gazteak ekarri zituen arropa haiek"); J. Juaristi ("Irtenbidea ez da hain erraza, jakinekoa bait da postaz bidalitako muxuak mamuek jaten dituztela bidean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jakineko : DFrec 5 ("jakineko zenbait lankide", "jakineko aste egunetan", "ezin sinpleago da eta jakinekoa", "jakinekoa denez...", "erromatar deretxoa jakiñeko pentsakera ta jokabide batzuen iturri da"); AB50 12 ('fijo', 'determinado', 'sistemático' itzuliak) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jakineko : HiruMila (sabido, conocido); DRA (que es del conocimiento de — Dv); PMuj DVC (jakiñeko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

jakina; ezaguna.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bekatu edo gaiztakeria ageriak edo jakinekoak.

jakinez
1 iz. g. g. er. Ezjakintasuna. Hasiberriaren jakinezarekin.
2 adj. g. g. er. Ezjakina. Gazte jakinezari erakusten.

Aztergaia: jakinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. g.g.er. 'ezjakintasuna'. 2 izond. g.g.er. 'ezjakina'.

jakingabe
1 iz. g. g. er. Ezjakintasuna.
2 adj. g. g. er. Ezjakina.

Aztergaia: jakingabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. g.g.er. 'ezjakintasuna'. 2 izond. g.g.er. 'ezjakina'.

jakingai
iz. Jakite gaia. Itsas handian ibiltzeko behar diren jakingaiak ikastera. Lurbira osoan euskal jakingaien berria zabaldu duen RIEV hura.

Aztergaia: jakingai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

jakingarri
1 adj. Jakitea merezi duena. Ik. interesgarri. Argitasun ugari eta jakingarriak eskaintzen dizkigu txostenak. Iztuetari buruz hainbat berri jakingarri bildu dituena. Egilearen bizitza ere, bizitza jakingarria gainera, badakar liburu honek hasieran. || (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Euskaldun irakurleak jakingarri dituelakoan hizkuntza horren gorabeherak. Haren aurkako bertso mingarriak zabaldu zituen, jendearen jakingarri.
2 (Izen gisa). Orain, xehetasun horien berri jakin nahi duenak badu non idoro jakingarririk aski. Han galdu ziren betiko Donostiaren historiako hainbeste jakingarri.

Aztergaia: jakingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jakingura
1 iz. Jakin-mina, jakin-nahia. Hori duk jakingura! Jakingura asetzeko. Inoren faltak pozik entzuten dituenak, nahiz jakinguraz, nahiz gorrotoz (...).
2 adj. Jakin-nahia. Jende jakingura.

Aztergaia: jakingura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

jakinguratsu
1 adj. Jakin-nahia, ikusnahia. Irakurle jakinguratsua.
2 adb. Jakinguraz beterik, jakin-minez beterik. Etxekoen begiradak sumatzen ditut, kezkati, jakinguratsu.

Aztergaia: jakinguratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-05-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

iakin-guratsu 1, A BeinB ("Iakin-guratsua zana ez ukatutearren, Errokeri ta Leberin zaarrari itandu eutsen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jakinguratsu (eta iakinguratxu 1) 4: A Ipuiñak ("Emakumea dan aldetik iakinguratxua da a bere ta itandu eutsan elizgizonari zer zan kotorra arek esanikoa"), I. Uharte ("Iratxoak oso jakinguratsuak izaten zaretenez, eguzki-lorearen jukutria egin dizut"), Jakingarriak 1991 ("komunikaziorako irekiak, jakinguratsuak, galderak egiteko gaituak"); K. Santisteban ("Ezer otutzen al zaizue? — galdetzen du Eiderrek jakinguratsu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

jakingura arautua aski dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu izond.ekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Onartu egin da forma, eta kategoria zehaztuz aipatuko da: "jakinguratsu izond."

jakinki
adb. Jakinik. Gertatua jakinki, anitz adiskide bildu ziren.

Aztergaia: jakinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki moduzko-kausazkoa.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

jakinik.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gertatua jakinki, anitz adiskide bildu ziren.

jakinkizun
1 iz. Jakingaia.
2 pred. Jakiteko dagoena. Erabakia hartu aurretik erakundeak zer berme jaso dituen dago jakinkizun, baldin eta ezer hitzartu badu.

Aztergaia: jakinkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

jakingaia.

jakintasun
iz. Jakinduria. Ik. jakitate. Bozkario gehiago ematen du kontzientzia onak eta garbiak, ezen ez filosofoen jakintasun guztiak. Lehenbizikoa, jakintasunaren dohaina.

Aztergaia: jakintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jakindasun forma 2 aldiz ageri da, B (Kk Ab); jakintasun (+ y-) 62 aldiz: B 2 (Cb CatV, CatBus), G 19 (Cb, Arr, Bv AsL, Zait Plat, Ir YKBiz), IE 41 (Ch, ES 24, Mih, Lg II, CatB, Monho 2, Dh, Dv LEd 4, Legaz); ez-jakintasun G 1 (MAtx Gazt).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jakindasun B 1 (Kk); jakintasun 18: B 1 (Euzko Gogoa: "jakintasun-iturri"); G 14 (Aita San Ignacio Loyolacoaren ejercicio santuac, G. Mujika, E. Furundarena, Anab, J.M. Lertxundi, B. Biguria, Or, J. Etxaide), EB 1 (G. Aldabaldetreku), EgAs 2 (Euzkadi, El Día); ez-jakintasun EgAs 1 (El Día).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jakintasun : DFrec 5, AB38 1, HiztEn-LurE.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kentzea proposatzen du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): kentzea onartu da.

jakintsu
1 adj./iz. Jakintzagaiez edo gai jakin batez asko dakiena. Greziako zazpi jakintsuak. Antzinako jakintsuak. Irakasle jakintsua. Rene Lafon euskalari jakintsua. Euskal gramatikan jakintsua zen. Jakintsuen arteko eztabaidak.
2 adj. Jakinduria erakusten duena. Izkribu ikasi eta prediku jakintsuak.
Azpisarrerak

Aztergaia: jakintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jakintsu (eta iakintsu, yakintsu...) 711; jakintsun (eta iakintsun, jakinsun, euskal-jakintsun...) 262; jakintsu eta jakintsun erabili dituzten autoreak honakoak dira">Dv 5: jakintsu 1 ("Mur de Abadi, Arraztoy jauregiko jaun, Frantziako jakintsuen baldernako ihardesdunari"); jakintsun 4 ("Urthe edo ephe laburrik barnean, nere zoriaz jakintsun eginen naiz", "Ai Jauna, badakit nere hoben guziez jakintsun zarela, eta nik hek egiten nintuenean, niri begira zinaudezila", "Behinere, ez haste, ez akhabantzarik gabe, izan zaite botheretsu, jakintsun, on eta zuzen!", "Debru mulso batek erdian ekhartzen du gizon estimatu, aberats, jakintsun bat, marrumaka diotelarik: Bitoria!") // Echag 4: jakintsu 2 ("zeruetatik jatxia; El los dirige, ellos le siguen, jakintsua da laguna", "Nagusi, etxekoandre, baratz lanekoak, ditugu agintari denboretakoak, biak guztiz azkarrak eta jakintsuak, beren aurtasunetik nekean oituak"); jakintsun 2 ("Karlosen konsejari jakintsun bakarra, Abarca Obispoa, jeneral azkarra: Eleizaren abea, fedeko indarra, bedeikazioakin egiten du gerra", "Zortzi langille maisu jakintsun, andreak aldamenean, garbi egoki apaindurikan jazkai onenak soñean") // Zerb 21: jakintsu 1 ("etzen apez jakintsu batek, ikasirik Euskara, itzuli zuen lehen aldikotz liburu hori"); jakintsun 20 (adib.: "Moisek Egyptoako eskolarik handienetan irakasten zirenak ikasi zituen eta gazterik heldu zen jakintsun aiphatuenen heinerat", "Tenploan zen, eliza-jakintsunen erdian jarria, heien aditzen eta heieri galdeka", "Elizan ez da ikusi saindu hau baino jakintsun handiagorik", "bospasei saindu jakintsunek", "saindu jakintsunenetarik bat!", "Hamazazpigarren mendeko misionest jakintsun horietan ez du segur azken lerroa Eskualdun batek", "Etchepare jaun miriku jakintsunak han edo hemen hala erran badu ere", "Segur han eta hemen jakintsun aintzinatu batzuek hameka ixtorio pollit balukete biltzeko") // Elzb 6: yakintsu 1 ("Yakintsu batek aditu dut / Nonbait erran duela: / Eskualdun izan baino lehen / Gu erdaldun ginela"); yakintsun 5 ("Yakintsun ergela, / Ez erran guri, arranoa, / Beletik heldu dela!", "Yakintsunen arabera / Nork berak du berea", "Yakintsunen arabera nork behar du berea, mundura-agertu denean ekharria zortea", "ez direla eskas izan gizon abil eta yakintsunak", "egia niola erranez orai bezala lehenago ere gizon abil eta yakintsunak ez direla eskas izan Sarako gure herri maitean") // Etcham 3: jakintsu 1 ("Zorigaitza bagindu errebelatzeko, Jakintsuak badira gure gidatzeko!"); jakintsun 2 ("Airea: Jakintsunen arabera", "Damurik, hartaz artzeko, ez bainaiz jakintsuna") // EZ 12: iakintsu 2 ("Zuetarik bakhotxa da zuhur eta iakintsu" bi aldiz); iakintsun 10 (adib.: "Hek aute iakintsunago laster errendaturen", "Predikari iakintsuna duk laboraria", "O Iongoiko elizaren iakintsun pilltua, zeruetan lauda zazu nitzaz egin hautua", "Oriente bazterrean izar bat da agertu, hirur Errege iakintsun guztiz ditu atzartu", "Hain eskola sanduan sarri egin ziñen iakintsun, zeren baitzinduen dotor adituena entzun", "Zeure legeen iakintsun egin nazazu arren", "Hiru khoroa ohi tuk guztien ederrenak, martiri, birjina eta dotor iakintsunenak", "O Serafin iakintsunen eskola nausia, irakatztera eman zait zure lege eztia", "Errepusta iakintsunei bihurtu zinaroen, Iaun onaren ohorea zinduela altxatzen") // JE 20: jakintsu 11 (adib.: "Jakintsuek kausitzen diote bizkitartean akatz bat", "jakintsu hanitzek baitiote Lurra ez dela Iguzkiak noizbait airez-aire aurdiki ziliporta bat baizik", "iduri baino jakintsuago da", "Medikurik jakintsuenak alde dituzte", "Inazio etzen jakintsua"); jakintsun 9 (adib.: "jakintsunen asmuak xuriturik", "Jakintsunek baitiote", "Gogotik entzuten ere zuten orok, ez baita deus jakintsun batentzat goxoagorik", "Hanitzetan laborari iduriz gaizoenetik eta jakintsunik bipilenera ez da arte izpi bat baizik, harrigarri baita zoin ttipia", "emazte baten ondoan laboraririk goibelenak berdin nigar, berdin irri egin dezake, berdin maita nola jakintsunik argituenak", "Liburuetarik buruan hartuko ditu jakintsunen amets eta erran xoragarriak") // Gy 4: yakintsu 3 ("Mediku zelebre baten dizipulu izatua Belhar suerte guzien puxantzaz yakintsua", "Baiña ya yakintsu baita", "Astoa ezen deithatzen du yende yakintsu eztena"); yakintsun 1 ("Ikhusi dut nik kluba asko / Egiten espantu franko, / Obratzen aldiz gutisko: / Ez kluba arratoiñezkoak / Baiña zitoienezkoak, / Baita yakintsunezkoak") // HU 30: jakintsu 3 ("Baziren eta toki hetarat joanak, xeaxak eskuan, jakintsu batzu, marraren xuxenago begistatzeko, nondik noraino izanen zen ilundura osoa", "Aste huntan hil izan da Frantziako jeneralik handiena eta jakintsuena, Miribel deitua", "Nola den erraiteko baizik ez da; horrengatik itsu jakintsu dela jaun hori aipatzeko litake bardin, ez gonbertitua izanikan ere"); jakintsun 27 (adib.: "Jakintsunek bazakiten aintzinetik, ez bakarrik izanen zela, bainan xuxen-xuxena, noiz, nola, non, zer heinetan; orenak eta oro bazazkitzaten", "Eta hoik hola jakin holetan jakintsunek aintzinetik?", "Marra bat egina zuten Jakintsunek gogoz", "Noiz izanen den orai lehena, ez dakigu; bainan ahal bezen laster jakinen dugu... jakintsunetarik", "Christophe Colomb deitu gizon handi jakintsun batek", "Bizkitartean jakintsun handi zelarik, ez zen medikua", "Jakintsun eta bazter-ikusle arrotzak ohartuago dire guhauri baino gure mintzaiari", "Jakintsun guziak eztire bardin larri") // FIr 11: jakintsu 3 ("Ez uste gero erranera mamidunak, mihi jakintsuenetarik ikasiko ditugula bakarrik", "Bonaparte jakintsuak orren maite zuen izkelgia", "Azkue jakintsuak eta langile azkarrak Erronkarin bertan maiz luze egonik eta, orai berriki an ikasi bildu dituen berri argi eta garbi ematen digu"); jakintsun 8 ("azken berri aren jakintsun egin zituen", "Gauza baten jakintsun dela edo artarik deusik ez dakiela adiarazteko diote", "Menderen mende eliz artako eliz gizonek, aundi-maundi eta jakintsunek", "Oraia untako aundi-maundiek eta jakintsunek ez datik antzi ote duten Orreagako Andre Dena dagon leku ederra", "jakintsun antzera jotzeko aski dugu", "Aspaldidanik, gauza oketan jakintsun direnen arteko eztabaia da izpiritua edo alkohola gizonarentzat azkurri edo pozoina ote den", "apezak jakintsun gelditzeko", "Sendalari jakintsunek diote") // It Fab 6: jakintsu 4 ("jakintsua eta nekazaria", "Jakin bear da bada: da indartsuena, ez gorputz bortizkoa, bai jakintsuena", "gizon jakintsuak", "jende jakintsua eta indartsua"); jakintsun 2 ("da dudarik zala txit txikia, bizkar makurra eta jakintsun andia", "Baldin noizbait norbaitek nai baluke jakin lenbiziko gizona zeñek zuen egin, bijoa aditzera jakintsun andiak, eta ikusiko du zer astakeriak aien mingañetatik dituen aditzen, eta nola len bezin illun dan gelditzen") // Izt C 27: jakintsu 25 (adib.: "Euskarazko itzkuntz jakintsu maitagarri au Españaren kaltarki ta lotsagarri balitz bezala", "Euskaraz esan nai ezdutela gizonik jakintsuenak", "gizon jakintsu ustekoai", "Errege bi oen arteko itzaldi gozo begiramen andiko au adierazten du garbiro Garibay jakintsuak"); jakintsun 2 ("Bañan Euskara jakintsun argiak bizi dan arte guztian ezagutuko ditu bere zatiak, munduaren araurrunean ere", "itzkuntz eder jakintsun leun guri gozoa") // Lard 27: jakintsu 25 (adib.: "jakintsu askok diote", "jakintsuen iritzian oietatik bat gure Euskera zan", "Biaramonean-goiz Erreinuko jakintsuak beregana erakarri zituen", "Buruzari jakintsu, eta biotz andiko onek Kanaan'tar geienak menderatu zituen", "bada, jakintsu egon nai zuela, ark ziona gertatzen bazan, bere esker-erakutsia egiteko", "Ori egia da, jakintsuak esan zion", "argia, iztun ederra, jakintsua, bere bizieran ezertan ere maixiatukizun gabea"); jakintsun 2 ("Egikera onek eta beste asko onelakok, Salomon'en jakinduria banatu zuten, eta aitortzen zan, munduan izan zan jakintsunik argiena Salomon zala", "Salomon jakintsun egin zan") // Legaz 2: yakintsu 1 ("Afarusitako artu daiteke arima oneko yendeen artean usatzen dena, duda edo enura denean konfesore yakintsu bati galdinez"); yakintsun 1 ("Jaun bat amaigabe ona, botheretsua, yakintsuna, zuzena, gauza guzien astepena, ta azkena") // Mde 21: jakintsu 20 (adib.: "bere herritarrak iduri, sasi-jakintsua zenuten", "beti zekarzkien liburu jakintsu haundiak", "psykhastenia dauka izentzat jakintsuen mordoilloan", "Jakintsu horren araura, Irlandan enda horiek elkarren ondozka bizi izan dira", "jakintsu batzu jarraiki ziren herriko mintzaera beren idazkietan eta irakaskintzan usatzen", "Geroztik, munduko jakintsu haundienetatik zenbait ikerkuntza horietaz guti edo asko arduratu dira"); jakintsun 1 ("Ezpain likhits, esku lizun, atseginetan jakintsun bulharretik belhaunera haragi biok ikhara, jauzten zaitut, neska lizun!") // Or 32: yakintsu 31 (adib.: "Gauza askotan izatekoa din: onago izatekoa, yakintsuago izatekoa, orain ez dan zerbait izatekoa", "Etziran epaille on agindu zidaten aiek: izketan txoratzen zitulako zirudien zugur eta iakintsu", "Faustu baiño iakintsuago mintzo zan, baiñan ez ain legun eta xoragarri", "Ez al ninduzun egin Zuk, eta lauroiñeko ta egaztien aldean iakintsu egin ere?", "Itsusi zaie aien iakintsueri Iainkoa giza-gorputzez mugaturik siñestea", "Eta animako guraso iakintsu bat arkitzen ez badute, kezka gogorrak sortzen zaizkie"); yakintsun 1 ("Aita Saindua bera ere, yakintsun berri orietako omen") // Uzt 2: jakintsu 1 ("Zu adarreko txoriya zera, Lasarte berriz usua, zu ere mutil jatorra eta ura zu bezin gozua, nik berarekin pasa nai nuke nere bizitza osua, berez sortu zan jakintsua ta ark zertako du maisua?"); jakintsun 1 ("Basarritarrak izaten dira bertsolari geientsunak, jeneralean lan ortarako berak dira jakintsunak") // JanEd 2: jakintsu 1 ("Gizon jakintsuak esaten dute liburuetan letua"); jakintsun 1 ("Aziyo onen kontra jo degu Madrilla, an ere bazeguan gizon bat abilla, jakintsuna dalarik ona eta umilla") // Zait 41: jakintsu 38 (adib.: "Poib yakintsuaren berri Teiresi yakintsuak baño areago dunik eztazagut", "Esaidazu, ba, noiz ta zertan izan zera azti yakintsu?", "Tzeu ta Apolon, egiz, yakintsu dira ta gizakumeen biotzondoa ikertzen dute", "Oraingo aldiotan beste bide berriak barna io dute iakintsuek", "Alde-aurretik loretu ziran Elade'ko zazpi iakintsuak", "Arrezkero, bera baino iakintsuago ziruditen gizonen bila iarri zan", "Ez naizen-arren, iakintsu bat nintzala esango dute"); jakintsun 3 ("Egungo egunean, jakintsunek ez baitute aho-mihitan", "Oraino egin dezagun urhats bat goiti: zoin xoragarri zuhur eta jakintsunek dir-dir jalgi-arazten dauzkuten egia handien ederra!", "Platontiar berriak ez zaizkoia hurbildik jarraiki, heien medioz Kristoren erlisioneari sortu baitzaio jakintsun-mintzaire berezi bat?") // Zub 14: yakintsu 10 (adib.: "Baxenabartar yakintsu hau Doniane Garazin sortua zen 1530-an", "eta autatu zuen gure yakintsu au", "Azpilikueta, denbora hetako gizon yakintsu larrienen artekoa zen"); yakintsun 4 ("Zonbat eta zonbat ez da idatzi eta mintzatu liburu hortaz, mintzaira zaharren argitzen eta ikertzen ari diren yakintsunez Europan!", "eskualtzale yakintsunaren lumakoa, diteken eskuara ederrenian idatzia", "gizon yakintsuna eta idazle aipatua", "bai eta ere heien artean yakintsun hoberenarekin baino geiago argitzen dutala", "Aitortzen dut nik ere denen araberan baditutala nere hutsak, eta ene herriko baserritarren ondoan, mintzaiari doazkon trebetasunetan, anitz ikastekotan nizala; bai eta ere heien artean yakintsun hoberenarekin baino geiago argitzen dutala, baldin iluntasun zonbait izaten badut").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jakintsu (eta iakintsu, yakintsu, jakintzu) 454; jakintsun (eta yakintsun) 54; jakintsu eta jakintsun erabili dituzten autoreak honakoak dira">Lfn 6: jakintsu 5 ("Ospe aundiko jakintsu batzuek, guzien gañetik Wilhelm von Humboldt, Achille Luchaire eta Hugo Schuchardt'ek, au erakutsi dute", "Biltzar jakintsu eta agurgarri onek badaki zenbat atsegin erabazi orrak egin didan, eta zenbatez aunditzen nauen nere begien aintzinean", "Beraz esan nai nizuteke zertan, Euskaltzaindiaren iritziz -bederik ez banaiz enganatzen- euskera nolakoa orain dan eta lenago izan zan begiztatzen duten jakintsuak, eta aren jatorria billa dabiltzanak, euskeraren zaintzalleak eta begiraleak diran, eta aen sartzea Euskaltzaindian ez dan bidegabezkoa, ez badarabillate ere euskera beren lanetan", "Aren izena emen, Euskaltzaindiaren aintzinean, aitatu bear det, euskera bereziki ez ikasiarren, bere adimenezko indar guziaz maiz erakutsi duelako euskera garrantzi aundiko gai bat dala jakintsuentzat", "Euskeltzale jakintsua dan andre adiskide batekin idatzi du"); jakintsun 1 ("Jakintsun batzar onek autu nauelako, senditu det indar berri bat biotzean jaio zaitala") // P.X. in Herr 1992 2: jakintsu 1 ("Pontet eta Zink, bi andere jakintsuek"); jakintsun 1 ("Aste osoa iragan ondoan, Maulen eta Donapaleun, Arlande Oihenart handiaren IV. mendeurrenkari bildu diren 8 unibertsitatetako gizon eta emazte jakintsunak entzutez zerbait ikasi dugula erraten badugu, ez ahal da nehor harrituren") // Donibanekoa in Euzko Deya 1937 2: jakintsu 1 ("Ez dazkigu gauza guziak oraino xuxen, Geroak emanen du erakusterat. Jakintsuek diotena, gerla hortako berrien behar bezala emaiteko, behar da denbora, il faut le recul de l'histoire"); jakintsun 1 (eta testu berean berriz: "Ez dazkigu gauza guziak oraino xuxen. Geroak emanen du erakusterat. Jakintsunek diotena, gerla hortako berrien behar bezala emaiteko, behar da denbora, il faut le recul de l'histoire") // Xarritton 5: jakintsu 2 ("Platonen hiru aurpegi bait dira bakarrik aipu, azken puntu hau hartzen dugu adibide: Heidegger-ek Platoni egiten dion kritikari -baizik eta aitzineko jakintsuek ez bezala, elkarretarik osoki bereizten zituela Platonek izatea eta agertzea- ihardesten dio Lafittek, bere mendeko sofista txoriburuei zitzaiela bakarrik aiher filosofo handia eta ez bere aitzineko jakintsuei"); jakintsun 3 ("Jakintsun batzuek diote badirela bi eskual gorphutz ara", "Bainan eskual gorphutz araren gainean ez badute elgar aditzen jakintsunek are gutiago haren gogo araren gainean", "Bertzalde ez gira egungo jakintsunak berak baino gehiago fida gure ethorkiaren gainean dituzten ustekunder") // Alkat E. 3: jakintzu 1 ("Nahiz zahar ta jakintzu, zuhurrak hartzen du abisu"); jakintsun 2 ("So egilea beti jakintsun", "Jakintsuna ixil, ez dakiena dena haro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jakintsu : DFrec 54, AB38 9, AB50 7, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; jakintsun : DFrec 15.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jakintsu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE; HaizeG BF (émérite), DRA (1 sabio, instruido; 2 sabedor, conocedor; 3 prudente), PMuj DVC (sabio, docto, erudito, científico eta jakintsu-arrandia egin: alardear de sabio, jakintsu-eritzi: pedante); jakintsun : DRA (1 sabio, instruido; 2 sabedor), PMuj DVC (sabedor, conocedor, noticioso); jakintsu(n) : Lur EF/FE (instruit, lettré, érudit, savant), Casve EF (-ü-: érudit, savant), HaizeG BF (savant, érudit), Lh DBF (docte, instruit, savant, érudit), jakinsu : DRA (sabio); jakinsun : DRA (sabio).

jakintsu usteko
adj. Bere burua jakintsutzat duena, jakintsua dela uste duena. Asko ikusi duen gizonak beti daki zerbait, eta sarri jakintsu usteko askok baino gehiago.

Aztergaia: jakintsu usteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAKINTSU USTE, JAKINTSU USTEKO Sabiondo, (el) que se cree sabio. Asko aldiz entzun izan diet gizon jakintsu ustekoai [...]. Izt C 76. Sinagogako jakintsu-usteko batzuek jaiki zitzaiozkan. Lard 488s. Misterio horik jakintsü uste ürguillütsier gordatzen tüzün denboran. CatS V. Asko ikusi duan gizonak beti daki zerbait eta sarri jakintsu usteko askok baño geiago. Ag G 3.

adib.: usteko adj. Halakoa dela uste dena. Ik.ustezko Hutsak eta huts ustekoak. Asko ikusi duen gizonak beti daki zerbait, eta sarri jakintsu usteko askok baino gehiago. Horrela agertzen dira gertatuak eta gertatu ustekoak "kondaira" horretan

jakintsu usteko 2, Berria (“Ikusleak ikus dezake nola aldatzen den Arquette fisikoki, baita nola bihurtzen diren ongi hezitako nerabeak, haurrak zirela jakintsu ustekoak zirenak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jakintsu usteko 7: Xabier Kintana 2 (“Hori gizon zentzudunak berarekin aurrez aurre elkarrizketan arituko litzatekeenarengandik onartuko ez balu, nola egin lezake liburu batean, jakintsu usteko edozein ergelen maiseaketa-xedea izateko arriskurik gabe, haren aurka bere ezjakintasunaren geziak jaurtirik?”), Josu Zabaleta (“Edozein aukera aprobetxatuko dut Van Daan andrearekin eztabaida puntu askori buruz argi eta garbi hitz egiteko, eta jakintsu usteko fama daukadan arren, ez dut beldurrik izango nire iritzi neutrala adierazteko”), Elizen arteko Biblia (“Horregatik dira haren beldur gizakiak, eta berak ez ditu jakintsu ustekoak kontuan hartzen”), Patziku Perurena (“Terminologia sexualeko euskal labelik ederrenetakoa dela uste dut bere fonosemantika xuhurra, eta pena dut horren zabar zokoratu izana, berbaro ofiziala beste eredurik gabe gelditu den jendaje ustel jakintsu usteko honek”), Joxe Austin Arrieta (“Gaixotu egiten ninduen gazte hark, haren "barka, jauna" adeitsuak, haren "barka, jauna" etorkorrak, halako aparatu bat erabiltzen lekikeen lehen gizona bera bailitzan, optikari buruzko haren solaskeria ergelak, deus ere ez baitzekien optikaz, baina batez ere haren "barka, jauna" jakintsu-usteko hark gaixotzen ninduen”), Pello Zabala (“"Jakintsu usteko" esango dezu... /... "ez dira tipo ederrak"”); jakintsu uste 1, Anjel Lertxundi (“Eta kasu zipitzik ez atariko haizeari hitz egiten dioten jakintsu usteei”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa, jakintsu usteko forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jakintsu eta usteko sarreretan.

jakintsutu, jakintsu/jakintsutu, jakintsutzen
da/du ad. Jakintsu egin. Gure laguntzari esker, jakintsutu dira eta indartu. Zuk bihotzak argitzen eta jakintsutzen dituzu.

Aztergaia: jakintsutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jakintsu(tu), jakintsutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gure laguntzari esker, jakintsutu dira eta indartu; Zuk bihotzak argitzen eta jakintsutzen dituzu.

jakintza
1 iz. Helburu jakin bat eta metodo berekia duten ezaguera sailen multzoa; horrelako ezaguera sail bakoitza. Ik. zientzia. Filosofia eta jakintza. Galileo aurreko gizona, jakintza berria sortu baino lehenagokoa. Jakintzaren muga estu zorrotzak zituen maite. Egungo jakintza. Jakintzaren adarrak. Jakintza ezkutuak. Erlijioen Kondaira: horra jakintza bat, sinesgabeek asmatua. Gogoko du bizimodu horretan aurkitutako bakea eta lanerako aukera ona, batez ere jakintza-lanerako. Ikaragarria da argitaletxe hori jakintza-liburuen alorrean egiten ari den lana. Ezin dugu inolako zientzia adarrik edota inolako jakintza motarik bazterrera utzi. Nekez izango da gaur filosofiarik jakintza-oinarri sendorik gabe.
2 iz. Jakinduria. Euskal Herriaren jakintza.

Aztergaia: jakintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jakintza arlo, jakintza-arlo
iz. Jakintzaren adarretako bakoitza. Emakumeei unibertsitatean sartzeko bidea errazteko eta emakumeak jakintza arlo guztietan aritzea bultzatzeko.

Aztergaia: jakintza-arlo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh260 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

jakintza(-)arlo 225; jakite-arlo 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jakintza(-)arlo 47; jakite-arlo 1.

Bestelakoak

def: aurkikuntza iz. Ezagutzen ez zena aurkitzea, bereziki lurraldeez mintzatuz edo jakintza arloan; aurkitu den gauza bera. Ik. aurkiberri. Amerikaren aurkikuntza. Arkeologia aurkikuntzak. Elektroiaren aurkikuntza. XX. gizaldiko aurkikuntza nagusietako bat penizilina izan da. XIX. mendeko aurkikuntza eta asmakariak. // diziplinarteko adj. Hainbat diziplinak edo jakintza-arlok parte hartuz gauzatzen dena, hainbat diziplina edo jakintza-arlori dagokiena. Diziplinarteko lana. Bauhaus, arte eskola diziplinarteko handi hura. // filosofia 2 iz. Jakintzaren adarra, jakintza-arlo jakin baten printzipio nagusiez aritzen dena. Zuzenbidearen filosofia. Argitaratu berria den Dogmak zientzian? zientziaren filosofia alorrean kokaturiko liburua da. // ikertu 2 du ad. Jakintza-arlo batean, bereziki zientzietan, aurkikuntzak egiteko azterketak egin. Irlandako mitologia ikertzen. // topaketa 2 iz. Batez ere pl. Jakintza arlo, arte jarduera edo lanbide jakin batean ari diren pertsonen arteko bilera moduko jardunaldia. Iparraldeko bertsolari gazteen topaketak egingo dituzte Bidarrain. Herriarteko mendizaleen topaketak. // adib: jakintza 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Jakintza-arloan ari dena. Antze sailetik jakintza sailera. Jakintza motak. Nekez izango da gaur filosofiarik jakintza-oinarri sendorik gabe. Jakintza-lanak. Jakintza-liburuak. Lau gazte haiei jakintza-gai ororen ezagutza sakona eman zien Jainkoak (Ik. jakintzagai).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Askoz erabiliagoa da jakintza(-)arlo forma eta hori jasotzea proposatu da. Euskaltzaindiaren Hiztegian jakite-arlo forma erabiltzen da bilaketa aurreratuetan, baina datuak ikusita, komeni da formulazio hori aldatzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jakintza eta arlo sarreretan.

jakintzagai
iz. Irakasgaia, ikasgaia. Erlijio katolikoa ikasteko eskaerarik ez dagoenean bakarrik gerta daiteke ikastetxe batek jakintzagai hori ez irakastea.

Aztergaia: jakintzagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2000-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: jakintza-gai / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: jakintzagai: asignatura / materia / disciplina.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

jakintzari
1 iz. g. er. Aztertzailea.
2 iz. g. er. Filosofoa.

Aztergaia: jakintzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

jakinzale
1 adj./iz. g. er. Aztertzailea.
2 iz. g. er. Filosofoa.

Aztergaia: jakinzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Atzizkien araberako erabakiak

-zale.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'maiztasun gutxiko hitza da, eta 'filosofoa' esateko erabat baztertua. Beharrezkoa al da pasaldi honetan sartzea? Grafia, gainera, eztabaidagarria da, jakintzale normalagoa genuke eta. Agian oraingoz kentzea hobe'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'jakinzale hitza zerrendatik kenduko da, ez baita beharrezko eta, gainera, grafia problemak ditu'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper