38 emaitza jainko bilaketarentzat - [1 - 38] bistaratzen.

jainko
1 iz. Erlijio monoteistetan, izaki gorena, pertsona-izaera ematen zaiona eta munduaren sortzailetzat hartzen dena. (J larriz). Sinesten dugu badela Jainko egiazko bakar bat. Jainkoak gauza guztiak dakuski eta gauza guztiak dakizki. Jainkoagan sinetsi. Jainkoa ukatu. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainean. Jainko gure Jauna. Jainkoaren grazia. Jainkoaren borondatea egiteko. Jainkoaren erreinua. Jainkoaren legeko aginteak. Jainkoagandik hartutako dohainak. Jainkoaren beldurra. Jainko handia, Jainko guztiz ahaltsua. Sei egunean sortu zuen Jainkoak mundua ezerezetik. Abrahamen Jainkoa. Jainkoaren hiru pertsonak (Ik. hirutasun). Jainko seme gizon egina. Jesus, Jainko eta gizona. Jainkoaren Bildotsa. Jainkoaren beldurraren seinale hauek guztiak otoitzarekin etorri zitzaizkidan. Haren mezuak Jainkoaren herria bere ituna haustera eraman zuen. Hori bai, asteburuetan jai, Jainkoaren legeak agintzen zuenez. Behin liburu batean irakurri nuen nekeen saria Jainkoaren maitasuna dela.
2 iz. Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena. Ik. jainkosa. Marte jainkoa. Greziar mitologiako jainkoak. Itsasoetako jainkoa. Jentilen jainkoak. Eguzkia jainkotzat daukatenak. Jainko gezurrezkoak gurtzen dituztenak. Jainko eroria dirudi gizonak. Honela, bere bizia galbidean ipintzen duelarik, jasotzen du bere burua, hilkorra izan arren, jainko hilezkorren gainetik. Jainko etsaiei, izadiaren indar itsuei alegia, gogor egitean dago gizonaren handitasuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Jainkoa luzakor, ez ahanzkor. Jainkoari otoi eginez, eta beharrari ekinez. Nori berea, Jainkoaren legea.

Aztergaia: jainko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: Jainkoagatik, Jainkoak daki, Jainkoa lagun, Jainkoaren izenean, Jainkoari esker, Jainkoari eskerrak, jainko txiki ; eta adibide gisa: Jainko Aita; Jainko gizona; Jainko-herria; Jainko Jauna; Jainko-legea; Jainko-semea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adierak zehaztu: 1) 'Jaungoikoa' 2) 'izaki jainkotiarra'. 2- Azpisarrera erantsi: Jainkoz || 1- Lehen adierari dagokionez, letra larriz idatzi behar dela adieraztea komeni da. Hiztegiko "Laburdura-zeinuak" zerrendan ez dugu, baina, halako erabilera-markarik ikusi... Halere, ekarri behar luke, gure ustez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Lantaldeak proposatuak jasoz, bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, forma berririk orain erantsi gabe (eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu bestelako azalpenak).

Jainko Aita
iz. Kristau dotrinan, Aita, Hirutasun Santuko lehen pertsona. Jarririk dago Jainko Aita botere guztia duenaren eskuineko aldean.
Jainko Jaun
iz. Jainkoa. Ni naiz Jainko Jaun guztiahalduna. Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz. Hire begira Jainko Jauna aingeruekin zeruan.
Jainko maitea
interj. Harridura edo ustekabea adierazteko erabiltzen den esapidea. Zein da hor barreneko bidetik datorrena? Jainko maitea!, Joana da eta!

Aztergaia: jainko maitea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAINKO MAITEA (Exclam. de asombro, sorpresa). Baionan? Jainko maitea! Haraxko da Baiona! Barb Sup 21. Gezurra baitzen, ez ttipia. Ba eta zuek orok sinetsi!... Jainko maitea! JE Ber 103. Zein da or barreneko bidetik datorrena? Jainko maitea! Juana da ta! NEtx LBB 26. Jainko maitea! Zer iritxi da / orain nere belarrira? Olea 64. (Precedido de Jesus). Jesus, Jainko maitea! Zer da hau! Barb Sup 42. Jesus, Jainko maitea! Nondik dakizu? Ib. 88.

adib: maite 1 adj./iz. Maitatua dena. Ik. laztan 3; kutun2. Ene seme maitea. Jainko maitea! Nire kristau maiteak. Irakurle maiteari. Alaba guztiz maite hura. Gure ama maite-maitea. Bere adiskide maiteenari. Euskal Herri maitea. Euskara ezti maitea. Ene adiskide maite Antonio Iñarrari. Nire maite laztana, kutuna. Ene maite polita. Maite bat maitatzen dut maitagarria. Oso maitea du ilobatxoa.

jainko maitea 61: Berria 3 (“Ta zenbat denbora diozu daukazula arazo hori? Baina, baina, baina… Jainko maitea!”), EiTB 53 (“Jainko maitea, hemen denak erotzen ari gara edo zer? Eta zure kulpa da!“), Argia 3 (“Jainko maitea! Gehiegikeria izan zen”), DiarioVasco 2 (“Jainko maitea, orain ez aspaldi mende erdia bete dudalako baizik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jainko maitea 165: Lopez de Arana 34 (“Jainko maitea, ez! - deiadar egin zuen Phil Sandbournek, mahaian ukabilaz jotzen zuelarik”), Filosofia apaingelan 17 (“Eugeni, espero ez zuen gizon bat gelan ikusita, guztiz harriturik: Jainko maitea! Adiskide, hau traizioa da!”), Mirentxu Larrañaga 15 (“-Jainko maitea! - esan zuen emakumeak -, hori al da Katherine Burke?”), Antton Olano 12 (“Jainko maitea!”), Patxi Zubizarreta 8 (“-Jainko maitea! - oihukatu zuen, izan ere jeinu hura sinestuna baitzen -, mutiko hau ederrenetan ederrena da!”), Jose Morales 6 (“Jainko maitea, ezin dut! - errepikatzen zuen, buruaz ezezkoa eginez, bide izoztuan arrastaka; eta ardoa ematen zioten etengabe, ardoa etengabe”), Fernando Rey 7, Patxi Iturritegi, Karlos Zabala, Jon Alonso, Oskar Arana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta harridurazko esapidea jasotzekoa izan liteke, azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jainko sarreran.

jainko txiki
1 iz. Idoloa, jainko gisa gurtzen den pertsona. Cánovas zen orduko jainko txikia, baita kultura gauzetan ere.
2 iz. Sasimedikua. Arruntzako jainko txikiak ere sendatzen ditu-eta holako gaitzak, gizona!

Aztergaia: jainko txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jainko sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 idoloa. 2 sasimedikua.

jainko txikiaren berri ez jakin
ad.-lok. Tolesgabea izan, mundu honetako gauzen berri ez jakin. Horrek jainko txikiaren berri ez daki.

Aztergaia: jainko txikiaren berri ez jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAINKO TTIPI, JAINKO TXIKI. c) "Ik Jainko ttikiyan berri eztakik, tú no sabes nuevas del dios pequeño (significa que no entiende la vida de este mundo) (G-to)" AEF 1924, 50. "Orrek Jainko txikerraren barri eztaki, ése es muy sencillo; litm. ése no tiene noticias del dios chiquito (V-ger)" A EY III 335. * Jainko txikiaren berri bazekitek; aundiarenik ordea ... Ez izatea naiago. Ataño TxanKan 130.

LB: 0; EPG: “Eta, errege eta hilazti zen zure aitak aginduta, egin baldin bada hau, beldur zelako alegia nik ez nizula behar duzun laguntzarik emango, hauxe esango dizut: jainko txikiaren berri ez zekiela, eta oso gutxi ikasia zela zaldun-kondairez” (Patxi Ezkiaga); ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[jaio] jainko txiki 3 Horrek jainko txikiaren berri ez daki: hori pertsona tolesgabea da, ez daki mundu honetako gauzen berri

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Beraz, jainko txiki 3. adiera kentzekoa da. Bide batez, jainko txiki azpisarrerako 2. adieran adibide bat gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jainko, txiki, berri eta jakin sarreretan.

Jainkoa lagun
Jainkoak nahi badu. Gertaera zoriontsu hau, Jainkoa lagun, urriaren 15ean izango da.
jainkoaganatu, jainkoagana/jainkoaganatu, jainkoaganatzen
da/du ad. Jainkoagana joan edo eraman. Honek, nahi badu berriz Jainkoaganatu, bere ofizio txarrari uko egin beharko dio.

Aztergaia: jainkoaganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jainkoagana(tu), jainkoaganatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta Jainkoarenganatu ez?" (2007-05-08)

Jainkoagatik
Zerbait eskatzen denean erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoaren izenean. Zaude isilik, Jainkoagatik!
Loturak
jainkoaizun
iz. Idoloa, jainko faltsua. Juduek jainkoaizuntzat zeukaten Baal jainkoa.

Aztergaia: jainkoaizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-aizun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

idoloa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  jainkoizun, jainkizunkeria || izun/aizun-ean emandakoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatuak (ik. izun sarreran aipatuak).

jainkoaizunkeria
iz. g. er. Idolatria.

Aztergaia: jainkoaizunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

idolatria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  jainkoizun, jainkizunkeria || izun/aizun-ean emandakoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatuak (ik. izun sarreran aipatuak).

Jainkoak begira
Batez ere Ipar. Aipatzen dena gertatzea ez dela nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. (Gehienetan -tik atzizkia duen osagarria hartzen du). Jainkoak begira gure euskararen galtzetik.

Aztergaia: jainkoak begira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAINKOAK BEGIRA (Sin aux.). Dios nos libre. Yainkoak beira haren haurra ukitzetik. Hb Egia 44. Jainkoak begira gure eskuararen galtzetik. Arb Igand 7. Jainkoak begira behin jaidura tzarreri esku hartzerat uztetik. Ib. 150. Ez badire salatari nahi, Jinkoak beira, ez diten izan berak salatuak. HU Aurp 138. Jainkoak begira, guk asto bat arrapatzetik bidean! Etchebarne 22.

adib: begiratu1, begira/begiratu, begiratzen 5 da/du ad. Gauza kaltegarri edo arriskutsuez mintzatuz, babestu. Begira gaitzazu gaitzetik. Hala begiratu zituen Israelgo semeak etsaien erasoetatik. Jainkoak begira zaitzala ohitura gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik. Ugazaba iraintzetik begira zaitez. Asmakeria horietatik begira gaitezen. Adiskideetatik begira nazazu: etsaietatik neu begiratuko naiz.

jainkoak begira 1, Berria (“Ordian, sekula uskaraz ai baginen, baginien makila ttipiño bat, eta hua pasatzen ginien, gue madam errientsak emaiten zion bati, eta jainkoak begira eta haik atzemaiten bazien lagun bat uskaraz, hari pasatzen zien, eta orduan hua punitia zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jainkoak begira 20: Herria 5 (“Kosta hegia bada ere jadanik kondenatua, zer litazke bazterrak laboraririk gabe? Jainkoak begira gaitzala amets gaixto hortarik!”), Patxi Zubizarreta 9 (“Jainkoak begira zaitzala gaitz guztietatik”), Daniel Landart 3, Piarres Xarriton 2, Karlos Zabala; jainkoak begiratu 2: Herria (“Jainkoak begiratu derauku bizia”), Piarres Xarriton (“Bigarrenik zeren eta Jainkoak begiratuz behere honetara agindu baitzion berak kreatu gizonari biderka zedin, ikus Hasiera I. II., eta ondorioz nahi izan zuen gizonen elkartea, edo gizartea izatea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta harridurazko esapidea jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa, Batez ere Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jainko sarreran.

Forma baten adiera(k)

Batez ere Ipar.

Jainkoak daki
Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen esapidea. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den mendeko perpausa har dezake). Ik. auskalo. Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Noiz arte? Jainkoak daki. Idatzi baino 80 urtez geroago argitaratua, eskuizkribu batetik eta Jainkoak daki nola. Zorion betean bizi izan ziren, Jainkoak daki zenbat urtez. Jainkoak daki non ibilia den!
Jainkoak dizula (dizuela...) egun on
Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. egun on. —Jainkoak dizula egun on, Maria. —Bai zuri ere, nagusia. Egun on Jainkoak digula.
Jainkoak gorde zaitzala
Norbaiti, bereziki bidaia bat egitera edo kanpora doanari, onginahia opatzeko erabiltzen den esapidea. Jainkoak gorde zaitzala bide horietan!
Jainkoak guarda
Aipatzen dena gertatzea ez dela nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. Jainkoak guarda, maitea, ni traba bat izatea zure zorionean!
Jainkoak nahi badu
Arazorik edo ezustekorik sortzen ez baldin bada. Ik. Jainkoa lagun; ondo bidean; ontsalaz. Bihar arte, Jainkoak nahi badu. Laster, Jainkoak nahi badu, agertuko dena.
Jainkoaren Ama
iz. Ama Birjina. Ik. Andre Maria. Jainkoaren Amak leku hartan hazi zuen eta altxatu bere seme adoragarria.
Jainkoaren graziaz
adb. Jainkoaren grazia bitarteko dela. Izan ere, Jainkoaren graziaz eta haren kontseiluari jarraituz, geure gogoz egin gara behartsu.

Aztergaia: jainkoaren graziaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAINKOAREN GRAZIAZ Por la gracia de Dios. Aingerua da, Iainkoaren graziaz berak bere zerbitzuko kreatu zuen integritatean persistitu eta iraun duen Spiritu on bat. Lç ABC I 8r. Sendatu zen Iondone Petri Iainkoaren garaziaz, eta gelditu zen sendatu gabe Iudas. Ax 109 (V 72). --Kristi zireia? --Bai, Jinkoarean graziaz. Bp I 43 (v. tbn. Jainkoaren g. en el mismo contexto en CatBurg 9, CatLuz 7, CatJauf 35; Jinkuaren g. en CatLan 18 y CatS 1). Jainkoaren graziaz higitua zen Franzizko. Laph 127.

Jainkoaren graziaz 2: Berria (“Eta niri artzaintza gustatzen zitzaidan, eta, ez dakit suertez edo Jainkoaren graziaz, artzaintza nire gain erori zen”), Karmel (“Erreinu horren hasikin izatea eta Erreinua iragartea da bere eginkizuna. Izan bere, “salbamen-sakramentu da munduarentzat, baina mundu hori benetan, bere gehiengoan, edozein eleiz-erakundez kanpo salbatzen da Jainkoaren graziaz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jainkoaren graziaz 21: Berria (“Eta, beraz, alde bateko eta besteko borondate oneko jendeak gai izanen dira, Jainkoaren graziaz, etorkizuneko bideak aurkitzeko, batzuetan ustekabekoak diren bideak”), Asisko Frantzizko 12 (“Eta hala, handik laster, Jainkoaren graziaz eta Frantziskoren merituez osasun betea berreskuratu zuen”), Patziku Perurena 3 (“Sevillako Isidoro Sainduak hala dio, baskoiak mendean hartu zituen Suintila erregeaz: (grati divina ergni susceptit sceptra) errege makila jainkoaren graziaz beregandu zuela, alegia”), Fernando Rey (“Deika aritzen nintzaion, bat-batean sastraka baten atzetik aterako zen esperantzan, edo Jainkoaren graziaz zerutik halako batean Antje erromes honengana noiz jaitsiko zain”), Joan Mari Lekuona (“Ene lagunok, Jainkoaren graziaz esan dizkizuet gauza hauek guztiak”), Txiliku (“Karolingioen leinua ez zen "Jainkoaren graziaz" errege izateko egokia - erlijioak eta ezkontzak legitimo egindako seme-alaben zerrendetatik aldentzen ziren sasi-adarrak baitziren -, baina hori ez zen oztopo izan”), Michel Oronoz (“hemendik goiti elizaren gainean dugun nagusitasuna eta erretore berri baten hautatzeko dugun eskubidea, Thibalt, ohoratzen eta maite dugun Jauna eta auzoa, Jainkoaren graziaz Nafarroako errege denaren eskuetan uzten dugula eta haren ondokoenetan, beraz, apezpikuaren adostasunarekin guri aurkeztuko daukun erretorea, den bezalakoa onartuko dugu”), Juan Garzia (“Gamaliel Ratsey nauzue, Jainkoaren graziaz bide zabaleko lapurra, eta ez dut atsegin itxarotea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jainko sarreran.

Jainkoaren hitza
iz. Kristau erlijioan, Biblia; kristau doktrina. (Mugatua). Buru eta bihotz ekin zion Jainkoaren hitza aldarrikatzeari. Biblia, Jainkoaren hitza, ez zen historikoki zehatza, orduko kristauek sinesten zuten bezala.
Loturak
Jainkoaren izenean
Zerbait eskatzen denean, indargarri gisa, erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoagatik. Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean! Buka ezazu berehala, Jainkoaren izenean!
Jainkoaren Seme
iz. Jesu Kristo. Norengatik, edo zertako, Jainkoaren Semea gizon egin zen?
Jainkoari esker(rak)
Nahi edo espero zena gertatu delako sentitzen den poza eta lasaitasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ez dira gutxi, Jainkoari eskerrak, horretan ari direnak. Jainkoari esker, oraino ere badira herri onak.
Jainkoari nahi dakiola
adb. Zerbait gertatzeko nahia adierazteko erabiltzen den esapidea. Jainkoari nahi dakiola ongi bukatzea. || Jainkoari nahi ez dakiola.

Aztergaia: jainkoari nahi dakiola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar. "Dios me libre de eso, Jainkoari nai eztakiola" Ib. Jaikoari nai ez dakiola zu joan da ni eben gera nadila. Lazarraga 1151v. Jainkoari nai dakiola. Zab Gabon 29. Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea. Berron Kijote 118. Ez dakiola Jainkoari nahi! MIH 82. Badira, Jainkoari nahi dakiola, oraindik erantzunaz oroitzen direnak. Ib. 215.

Ez dugu aukritu jainkoari nahi dakiola formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Jainkoari nahi dakiola 9: Jose Morales 4 (“Jainkoari nahi dakiola mina joatea”), Patxi Ezkiaga 2 (“Teresak - bizi dadila oiloa, nahiz eta mikatua; bizi zaitez bai, eta eraman ditzala deabruak munduko gobernamendu guztiak; hara, gobernamendurik gabe atera zinen zure amaren sabeletik, gobernamendurik gabe bizi izan zara orain arte, eta gobernamendurik gabe joango zara edota eramango zaituzte hilobira Jainkoari nahi dakionean”), Iñaki Iñurrieta (“Jainkoari nahi ez dakiola ni hemen erlijioak onartutako zelibatoaren kontra mintzatzea, baina nor isil liteke galdukeriak ekarri duen zelibatoaren kontra?”), Koro Navarro (“Ez dakiola Jainkoari nahi!”), Antton Olano (“Jainkoari nahi dakiola ergelen bat edo beste uztea gure artean!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta egokia liteke adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa da jainko sarreran.

Jainkoarren
interj. "Jainkoaren izenean!" esapidearen kide den hitza. Ik. Jainkoagatik. Jainkoarren, ez zaitez hil!
jainkoetsi, jainkoets, jainkoesten
du ad. g. er. Jainkotzat hartu.

Aztergaia: jainkoetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jainkoets, jainkoesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jainkotzat hartu.

jainkogabe
adj./iz. Jainkoagan sinesten ez duena, jainkotasun oro ukatzen duena. Ik. ateo. Gizon jainkogabeak. Jainkogabeen eskuetan erori zen.

Aztergaia: jainkogabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

jainkoilo
iz. Tximeleta. Jainkoiloaren harra bere kuskuan bezala.

Aztergaia: jainkoilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

tximeleta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  jainkoilo (non erabiltzen den esan) h. tximeleta || Batasunerako forma seinalatu eta bultzatzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

jainkojale
adj. g. er. Deboziozko jardunei atxikiegia dena. Jainkojale horiek ez zidaten entzun nahi izan.

Aztergaia: jainkojale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

jainkosa
iz. Emakumezko jainkoa. Atena, greziarren jainkosa. Venus jainkosa lizuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

Aztergaia: jainkosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
jainkotasun
iz. Jainko izatasuna, izate jainkozkoa, jainko denaren nolakotasuna. Hiru pertsonatan izate bat eta jainkotasun bat bakarra duzuna. Jainkoaren Seme bakarra gizon egin zen, bere jainkotasuna galdu gabe. Jesu Kristoren jainkotasuna eta gizatasuna. Kristoren jainkotasunaren ezkutukia. Jainkotasuna hastapenik gabea eta amaierarik izango ez duena baita. Honda dadin artean jainkotasunaren itsasoan. Zure jainkotasuneko argitasunean. || Erromako enperadoreen jainkotasuna.

Aztergaia: jainkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
jainkotiar
1 adj. Jainkozalea. Ik. elizkoi. Jainkoa maite duen arima edo arima jainkotiarra. Gizon jakintsu eta jainkotiarra. Emakume jainkotiar eta bertutetsua. Gizona zer den galdetzen badidazue, abere jainkotiar bat dela erantzungo dizuet.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Ik. jainkozko. Olerki jainkotiarrak.
3 adj. Jainkoari dagokiona. Bertute jainkotiar edo teologalak.

Aztergaia: jainkotiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-01-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jainkotiar (eta aldaerak) 116, izlag. 4 eta izond. 88: a) Ip Hil (“Jinkotiar gizonek egürikitzen ziena”), Mb IArg I (“Jangoikotar gizona, zer da jatera ematen diguzuna?”), Gazt MusIx (“jankotiar olerkaria”, “zerutar ta jainkotiar gauzetaz mintzatzen zan”); b) Ip Hil (“hanitz gizon Jinkotiar”, “Itho erazi dit gizon Jinkotiar haren seme bakhoitza”), Mb IArg I (“Busto deritzan gizon jangoikotar bat”), Ch (“Arima Jainkotiar batek”), Lg I (“emazteki Jainkotiar bati dagokion modestia guzian”, “arima Jainkotiar eta munduko plazer zoragarritarik ihes dabiltzanei”), MarIl (“emazte Jainkotiar harrek etzuen aurkhitzen erresurtsik Birjina Sainduaren aratekortasunean baizen”), Arb Igand (“Aitoronseme on eta Jainkotiar haren baithan”), Jnn SBi (“Izeba hura emakume Jainkotiar bat zen”), HU Aurp (“emazte jainkotiar urrukalmendutsuetarik”), Vill Jaink (“animalia Jainkotiar bat”), Mde HaurB (“gizon zintzo, zindo, jainkotiar bat”), etab.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jainkotiar 24 (eta jaungoikotar 2); ez da izlag.ik jaso, eta 18 dira izond.ak; adib., Ibiñ Virgil ("Alkimedon iainkotiarra"); J.M. Lasagabaster ("...gure nobelagile jainkotiar eta elizkoi haiei"); Vill (“egia jainkotiarrak ia nundik artu bear zituen Elizak”), J.M. Lekuona (“Boskarren zerutik aruzko bizibide jainkotiarra”); YAzp ("gauza saill guztiak erraztutzen dituan indar Jaungoiko'tarra"); Kondairan zehar ("hartu zuen mezu jainkotiarra azaldu zion"); Elexp Delitu ("Justizia jainkotiarra eta naturala aldaezinak eta iraunkorrak dira berez").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: jainkotiar 13.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

jainkotu, jainko/jainkotu, jainkotzen
da/du ad. Jainko bihurtu, jainkotzat hartu edo erabili. Antzinateko herriek izadiaren indarrak jainkotzen zituzten. Jainkoa hartzean, jainkoturik bezala gelditzen da arima. Beren burua jainkotzen duten gizonak.

Aztergaia: jainkotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jainkotu, jainko(tu), jainkotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jainkotu, jainko(tu), jainkotzen.

jainkotze
iz. Jainko bihurtzea, jainkotzat hartzea edo erabiltzea. Gizon santuak bere jainkotze bidean segi dezan.

Aztergaia: jainkotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

jainkozale
adj./iz. Erlijioari zinez atxikia dena, Jainkoaren aintza bilatzen duena. Ik. jainkotiar; elizkoi. Arima jainkozaleek irrika biziz irakurri izan duten liburua. Eliztar jainkozaleak. Jainkozale garbia.

Aztergaia: jainkozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
jainkozaletasun
iz. Jainkozalea denaren nolakotasuna. Euskaldunen jainkozaletasuna. Jainkozaletasuna hedatzeko.

Aztergaia: jainkozaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
jainkozko
adj. Jainkoari edo jainkoei dagokiena, Jainkoagandik datorrena. Jainkoa eta jainkozko gauzak maitatzen. Jainkozko izatea duena. Horra izate jainkozkoa, gugatik haragitua. Jesus, haur jainkozkoa. Betor zure jainkozko sua. Jainkozko argitan blai. Tabor mendian Jesus jainkozko edertasunean agertzean. Ezkonduen jainkozko biziera. Lurrean egin ahal daitekeen bizitzarik hoberena eta jainkozkoena eginez. Jainkozko neurtitzak. Hiru aldiz jainkozko, horra zer naizen: jainkozko, nire zer honek Jainkoagan duelako bere jatorria; jainkozko, nire gogamena Jainkoaren gogamenaren arabera taxutua izan delako; jainkozko, nire egintzetan Jainkoaren borondatea betetzen dudalako. Jainkozko bihurtu. || Ik. jainkozale. Oso emakume jainkozkoa zen.

Aztergaia: jainkozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Jainkozko bizitzea" (A. Villasante)" (2007-05-08)

jainkoztatu, jainkozta, jainkoztatzen
da/du ad. Ipar. Jainkotu.

Aztergaia: jainkoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jainkozta, jainkoztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

jainkotu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper