12 emaitza izotz bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

izotz
1 iz. Tenperatura uraren izozte puntutik beherakoa den giroa. Ik. horma1; lei; jela; karroin. Izotza ari du. Izotz handi batek ihartua. Batetik elurra, bestetik izotza. Otsaileko izotzak. Izotz haizea.
2 iz. Giroa hoztearen ondorioz kristalezko masa bat osatuz trinkotzen den ura. Izotza ur gogortua besterik ez da. Izotz puska bat. Izotza zegoen bideetan. Izotz gogorra bezain gogor zuen bihotza. Izotz gaineko irristaketa. Izotzezko hormak. Izotz bihurtu (Ik. izoztu 1).

Esaera zaharrak

Izotz urte, gari urte. Izotz zuria, eurien mandataria.

Aztergaia: izotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. horma.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

horma, lei, izotz.

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. horma, lei / AS: izotza egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: izotz-aro, izotz-hockey, izotz-kontrako ; eta, hala onartuz gero, adibide gisa: itzotz gaineko irristaketa.

Izotz Aro
iz. Hotz handiaren eraginez Lurreko eremu zabalak izotzez edo glaziarrez estaliak gertatzen diren aldi geologikoa. Ik. glaziazio. Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru.
izotz beltz
iz. Tenperatura 0 °C-tik behera jaisten denean gertatzen den izozte gogorra, landareak ihartzen dituena. Ni arduratzen nintzen kimua zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz.
izotz burruntzi, izotz-burruntzi
iz. Izotz kandela. Teilatuetako izotz burruntzietatik, ura tantaka-tantaka.
izotz geruza, izotz-geruza
iz. Izotzezko geruza. Ibaiaren izotz geruza hauskorraren mende. Ozeano Artikoko izotz geruza mehetzen ari da uda giroa luzatzen ari den heinean. Hamasei zentimetroko izotz geruza batek estali zuen Sadar futbol zelaia 2004ko martxoaren 6an.

Aztergaia: izotz-geruza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): izotz-geruza 35: Deia (“izotz-geruzaren azpian gordeta dauden erregaiak zein bestelakoak eskuratzea ere are errazagoa izango da”), Elhuyar 25 (adib.: “Antartikaren mendebaldeko izotz-geruzaren azpian aktibo jarraitzen duen sumendi baten berri eman dute Nature Geosciences aldizkarian”), EiTB 8 (adib.: “Poloetako Ikerketetarako Scott Institutuan, Julian Dowdeswell-en iritziz, 80 metroko izotz-geruza honetantxe sortuko zen Titanic jo zuen iceberga”), DiarioVasco (“Izotz-geruza mehe baten gainean dan-tzan bizi gara”); izotz geruza 43: Deia (“Katarroak, hezetasuna, goizetan ontzian egiten den izotz geruza...”), Consumer 13 (adib.: “Pescanovak izan ezik, produktua babesteko glaseatu edo izotz geruza lodiegia ipini dute guztiek”), Berria 15 (adib.: “Maiz aipatzen diren klima aldaketaren eta izotz geruzen desagertzearen arazoak ez ezik, Euskal Herritik gertuago ikus daitezkeen beste batzuk ere aipatu ditu Hartok”), EiTB 11 (adib.: “izotz geruza lodiaren azpian”), Argia 2 (adib.: “Biziaren Bidea esan zioten pasabideari, baina ibaiaren izotz geruza hauskorraren eta alemaniarren erasoen menpe zegoenez, irtenbidea ez zen nahi bezain eraginkorra izan”), DiarioVasco (“Goizean zegoen izotz geruza mardulari aurre eginez, Zegamako kaletik oinez abiatu ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: izotz(-)geruza 17: Berria 11 (adib.: “Antartikako 4.000 metroko izotz geruza zulatzen ari ziren”), Urtzi Urrutikoetxea (“treneko egur-oholen ordez nire bizkar pean zoru harriztatua eta izotz-geruza“), Iñaki Mendiguren (“eskimalei, ordu arte errugabeki latza zen izotz-geruzaren kontra eroso habian babestuta egonak, izotz hori edozein homo homini lupus baino auzoko hobea zutelarik”), Anjel Lertxundi (“Baita hotz gordin-gordineko goiz albetan eta leihoak izotz-geruza lodi batek estalita zeuden egunetan ere”), Karlos Zabala (“Negu siberiarrean, lerek eta karabanek zeharkatzen dute lehorreko itsaso hori, hainbat oinetako izotz geruzaren gainean ibiliz”), Iñigo Aranbarri (“Antz handiagoa du Amazoniako oihanarena, Antartikako izotz geruzarena edota Txinako pandarena”), Pello Zabala (“Antartidako izotz-geruza urtzea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa izotz sarreran.

izotz hockey, izotz-hockey
iz. Seina jokalariz osaturiko bi talderen artean izotz gainean irristailuekin jokatzen den hockey mota. Izotz hockeyan jokatzen du.
izotz kandela, izotz-kandela
iz. Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz puska. Hotzaren hotzez ur jelatuzko izotz kandelak egin dira.
izotz zuri
iz. Ihintz izoztua, oskarbi denean gertatzen dena. Ik. antzigar. Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lurgainean.

Esaera zaharrak

Izotz zuria, eurien mandataria.
izotz-kontrako
iz. Zerbait izoztea eragozten duen gaia; bereziki, motorra hoztea helburu duen ura izoztea eragozten duen produktua. Ibilgailua erabiltzea nahitaezkoa bada, komenigarria da pneumatikoak, izotz-kontrakoa eta balaztak begiratzea.

Aztergaia: izotz-kontrako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2005-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izotz-kontrako : Euskalterm 3 (anticongelante) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izotz-kontrako : ElhHizt (anticongelante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal anticongelante / antigel formen ordainak: HiztHand: izotz-aurkako // ElhHizt: 1 izotzaren aurkako/kontrako, ez izozteko; 2 izotz-kontrako // HiruMila: antiizoztaile, antizozgarri // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

egokia iruditzen zaio lantaldeari, nahiz ez den hori kontra postposizioaren ohiko joskera.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kontrako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. antikoagulante.

izotza egin
ad.-lok. Eguraldiaz mintzatuz, hotz handiaren eraginez, inguruak izotzez estali edo izoztu. Bart izotza egin du. Izotz handia egin du eta ezin gara irten.

Aztergaia: izotza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

izotza egin, hormatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
izotzaldi
1 iz. Izotza, izotza egitea; izotza egiten duen denbora. Neguko oskarbiek gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin.
2 iz. (izotzaldia urtu esapidean, ‘egoera deseroso edo tirabiratsu bat lasaitu’, ‘harreman bateko errezeloa gainditu’ adierarekin). Haien arteko izotzaldia urtu zenean. Lagun taldea algaraka hasi da; horrela urtu dugu izotzaldia. Lehen plateren etorrerak izotzaldia urtzen eta giroa goxatzen lagunduko du.

Aztergaia: izotzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izotzil
iz. naf. Urtarrila.

Aztergaia: izotzil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Naf. h. urtarril.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Naf. Ik. urtarril.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-08-24)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper