4 emaitza irabazi bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

irabazi1, irabaz, irabazten
1 du ad. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz, diru sari bat eskuratu. Zenbat irabazten duzu hilabetean? Ikazkintzan irabazten zituen sos apurrak. Bost talentu zituenak beste bost irabazi zituen. Lan asko egiten du, eta gutxi irabazten. Salmentan irabazi zuenarekin. Nekearen nekez irabazitako txanponak. Eguneroko ogia irabazteko. Jateko adina irabazi.
2 du ad. Jokoan garaile gertatuta sari bat eskuratu. Anton. galdu 4. Dirutzak irabazi zituen musean. Jokoan irabazia omen zuen zeukan guztia.
3 du ad. Onura edo abantaila bat lortu. Itzul-lanetan irabazi duen entzutea. Guztion aitormenez irabazia zuen gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok. Barkamen osoa irabazteko. Betiko bizitza irabaz dezagun. Ongi irabazia du gaur egiten zaion omenaldia.
4 du ad. (Onurak edo abantailak ez diren gauzez mintzatuz). Ik. garagarrak irabazi; zaldaleak irabazi. Gure mutiko bihurriak zigorra irabazita zuen. Bekatuaz egin naiz bere arerio; irabazi dut infernua eta galdua naiz betiko.
5 du ad. Lehiaketa edo txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu. (Objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean, dio ad.). Cannesko urrezko palma irabazi duen filma. Aurkeztu den lehiaketa guztiak irabazi ditu. Hauteskundeak irabazi zituenean. Gerra irabazi zutenak. Gure hizkuntzaren borroka irabazi arte. Ea nolatan irabazi zuen hainbeste garaitia. Beti irabazten dio pilotan. Alde handiz irabazi digu.
6 du ad. Konkistatu. Gizonak hilaz eta lurra odolduaz erreinu asko irabazi zituen. Geroztik, irlanderak ezin irabazi du lehen galdu zuen eremua. Bere arma guztiez baino hiri gehiago irabazi, garaitu eta erdietsi zituen hitz onez eta arrazoi gozoz. Irabazten zituzten herriei beren hizkuntza harrarazten zien. || Zer balio du gizonak mundua irabaz dezan, arima galtzen baldin badu? Balaku eta losintxekin israeldarren gogoa irabazi eta beretu zuen. Jainkoaren legearentzat arimak irabazi.
7 du ad. (Pertsona, animalia edo landare bat) hazi, sendotu. (nor osagarririk gabe). Arbolak aski irabazi duela iruditzen zaizunean. Joan den urtetik hona anitz irabazi du gure semeak.
8 du ad. Zerbaitetan hobetu. (nor osagarririk gabe). Batek baino gehiagok esan dio bere lanak asko irabaziko lukeela hitzaurre bat balu.

Esaera zaharrak

Oiloa irabazi eta kapoia galdu.
irabazi2
1 iz. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz irabazten den gauza. (Pluralean nahiz singularrean). Ik. irabazkin; etekin; mozkin. Zure lanaren irabazia egunero hartzen duzu. Urteko irabaziak. Irabazi garbia, gordina. Irabaziak eta galerak kontuan harturik. Irabaziak eta zorrak. Niretzat lana, zuretzat irabaziak. Irabazien erdia emango ziola. Ez du ezerk irabazi handiagorik ematen aziendak baino. Lur haiek urteko mila euroren irabazia emango diote beren jabeari. Liburuen irabaziak behartsuen artean banatzen zituen. Irabazi motza, laburra. Irabazi urriak lortu. Jokalariak azkenean irabazi gutxi. Bakoitzaren irabazien arabera. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango.
2 iz. Merezimendua. Zerurako irabazirik egin gabe. Zoriontasuna izango da handiagoa edo txikiagoa, bakoitzaren irabazi eta merezimenduen neurrian.

Esaera zaharrak

Irabaziak oinak arin.
irabazi-asmo
iz. Jarduera edo ekintza batean irabaziak lortzeko asmoa. Irabazi-asmorik gabeko erakundea.

Aztergaia: irabazi-asmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-02-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-01-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irabazi(-)asmo 5: GAO 1992 ("Drogamenpekotasun alorrean parte hartzeko dauden irabazi asmorik gabeko ekinbideak bultzatzea"), Droga 1998 2 (adib.: "Irabazi-asmorik gabeko erakundeak"), MerkatLegea 1999 ("Merkataritza-lehiaketa ofizial hauek irabazi-asmorik gabekoak izango dira"), Lan-prestakuntza ("Besteen konturako langileen elkarte iraunkorra eta autonomoa, irabazi-asmorik gabekoa"); irabaztasmo 1, BAO 1997 ("Haztaturiko irabaztasmoko ustiapena"); irabazasmo 1, BAO 1999 ("irabazasmorik gabeko Erakundeak"); cf. gainera, irabazte-xede 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irabaz-asmo : AB50 1 (irabaz-asmorik gabeko no lucrativo); irabazi-asmo : Euskalterm 8 (afán, ánimo de lucro; lucrativo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

irabazasmo : ElhHizt (ánimo de lucro) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

irabazasmo forma dagokio, batetik, oraingoa edo berria denez (ik. Hitz-elkarketa/4, 75); eta bestetik, (sin) ánimo de lucro gaztelaniazkoaren kalkoz eratua dirudi, eta lantaldeak ez daki Iparraldekoek onartzeko modukoa den (cf. association à  but non lucratif).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-22) Onartu egin da sintagma, maiz erabiltzen denez, eta [iz. + iz.] osaerakotzat har litekeenez, eta irabazi sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

irabazian
1 adb. Irabazten. Norgehiagoka hauetan, bat gertatuko da irabazian eta bestea galduan.
2 adb. Etekin bat lortzen. Dirua irabazian ipintzeko.
Loturak

Aztergaia: irabazian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-n

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper