46 emaitza indar bilaketarentzat - [1 - 46] bistaratzen.

indar
1 iz. Izaki baten egiteko edo aritzeko gaitasun edo ahalmen fisikoa. Ik. kemen. Indar handiko gizona. Besoetako indarra. Nik baino indar gehiago du. Ez du zama hori higitzeko indarrik. Urteek ez diote indarra kentzen. Zure indar eta ahalegin guztiaz. Nire sormen-lana barne-indarretik jaiotzen da. || pl. Goizetik gauera, nire indarrak lan gogorrean urtzen.
2 iz. Zerbaiten egite edo eragite ahalmena, edo eragite horren bizkortasuna. (Gauzez mintzatuz). Haizearen indarra. Lurrunaren indarra erabiliaz. Ez baitzekien zer indar zuen ardoak. Indar handiko erremedioa. Hitzen indar ezkutua. Indarra elkartasunean dago. Maitasunaren indarra. Elizaren indarra. Indar eragilea. Nahi hutsa, ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa. Bortitz nazazu zeruko indarraz. Oraingoz euskarak duen indar urria Gipuzkoan dago. Indarraren dohaina gure eginbideak betearazten dizkigun grazia bat da. || Euskarak ez du indar azentu nabarmenik.
3 iz. Hertsatzeko edo ondorio jakin bat izateko ahalmena. Ik. botere. Indarra erabili. Indar basa, zakarra. Indarrean oinarritutako aginpidea. Batasun osorik egiteko ez du Euskaltzaindiak ez eskurik ez indarrik. Epaiketa batean bi lekukok gauza bera aitortzen badute, haien aitormena egiazkoa da, indarra badu.
4 iz. Batez ere pl. Botere edo iritzi talde jakin bat ordezkatzen duen pertsona multzoa. Ezkerreko indarrek beren ahotsa entzunarazi behar dute, eta batera lan egin. Indar demokratikoek aurrera egitea eskatu behar da. Indar politiko independentista bateko burua.
5 iz. pl. Armada edo talde armatu bateko kideen eta horiek erabiltzen dituzten baliabideen multzoa. Presidentearen agindupeko indar armatuek gerrillari talibanen erasoaldia galaraztea lortu zuten. Bere erreinuko indar guztiak bildu eta armada arras indartsua antolatzeko agindu zuen Antiokok.
6 iz. fis. Gorputz baten forma edo higiduraren norabidea edo abiadura alda dezakeen eragingarria. Geldirik dagoen gorputz bati eragiten dioten indarren oreka. Erakartze indarra.
7 iz. Elektrizitate indarra, bereziki motorrak-eta higiarazten dituena. Indarra joan da hiruretan. Indarreko kableren bat eten dela eta, herri guztia gelditu da indar gabe. Joan den udan Eibar eta inguruko herriak indar gabe larri ibili dira, lantegirik gehienak geldituta.
Ohiko lexiak

Aztergaia: indar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektra energia, elektra indar; elektra korronte, elektra indar; elektrika, (indar)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: indar egin, indar eman, indarrean: indarrean dagoen legea; indarrean zeuden ohiturak, indarrez, indarrezko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: indar hartu, indar-neurtze, indarrak berritu, indarrak bildu, indarrak neurtu ; eta indarrean AS arautuaren adib. gisa: indarrean izan, indarrean jarri, indarrean sartu.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

indar-etxe, indar egin, indar eman, indarrezko, indarka, indarrean.

indar egin
1 du ad.-lok. Zerbaiti indarra ezarri. Arrakalan eskuak sartuta indar egiteko esan omen zioten. || Indarra egin behar izan zuen atea irekitzeko. Indarra egiten saiatu da gizona soldaduen eskuetatik askatzeko.
2 du ad.-lok. Eragina izan. Hainbeste indar egin zuten hitz bigun hauek aitaren bihotzean, non (...).
3 du ad.-lok. Ahalegindu, saiatu. Nekatzen direnek edo indar egiten dutenek iritsiko dute zeruko erreinua. || Galdua berriz eskuetaratzeko zer indar egiten dut nik? Gobernuek ere indarra egin beharko lukete banketxeek hala jokatzeko.
4 dio ad.-lok. Zerbaiti buru egin, gogor egin. Horrelakoek ez dakite zer den grina gaiztoari indar egitea. Zeruratu nahi badugu, geure buruari indar egin behar diogu.

Aztergaia: indar egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

indar elektroeragile
iz. Zirkuitu batean elektroiei eragiten dien indarra, sorgailu elektriko baten bi poloen artean dagoen potentzial diferentzia adierazten duena.
indar eman
dio ad.-lok. Zerbait indartsu edo indartsuago bihurtu. Arimari indar emateko etsaiaren tentaldien aurka. Haren baieztapenari indar ematen dioten argudioak. || Osasunak ematen duen indarra. Ongarriak ematen dio lurrari belar guztiak hazteko indarra.

Aztergaia: indar eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

indar hartu
du ad.-lok. Indartsuago bihurtu. Sua sortu eta garrek indar hartu dute. Iparrak indar hartzen badu. || Teoria hori indarra hartzen ari da; alegia, birusa aldatu egin dela. Biderako indarrak hartzen.

Aztergaia: indar hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

indar sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sua sortu eta garrek indar hartu dute.

indar joko, indar-joko
iz. Lehiakideen indarra eta antzea neurtzen dituen norgehiagoka. (Batez ere herri kirolez mintzatuz erabiltzen da). Arratsaldean, berriz, indar jokoak izanen dira plazan, eta puzgarriak ere ezarriko dituzte haurrentzat.

Aztergaia: indar-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: INDAR-JOKO Prueba, competición (de fuerza). Indar eta zalhu jokuetan artzen direnak [...] gauza guzietarik begiratzen direla. AR 365. Indar-yokuetan azkarrak, arro samarrak. Kk Ab II 164. Kartajokulariak, goruetan andrak, idiekin indar-jokoak, erromeriak [...]. Alzola Atalak 78. Ikusi zuten mandazaiek beren beorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makillak artu-ta joan ziran eta makilka eraso zioten. Berron Kijote 164.

indar joko 12: Berria 10 (“Horiekin batera, indar jokoak hurbiletik ezagutzeko aukera ere izanen da”), EiTB (“4 kilometroko ibilaldiaren inguruan, partaideek janaria eta edaria, haurrentzako jokoak, dantzak, bertsolariak, erakusketak, indar jokoak, txotxongiloak, disko eta liburu salmenta eta beste hainbat ekitaldi aurkitu dituzte”), Karmel (“Bazkalostean animazio ugari izan ziren: euskal dantzak, indar jokoak, botülüzea ---garai batean Zuberoako artzainek ordu aspertuak hobeto eramateko egiten zuten pilota jokoa---, eta elkarteek antolaturiko koreografia moduko bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

indar joko 147: Herria 145 (“Ortzegun aratsean, indar-jokoak Senpereko pilota plazan.”), Piarres Xarriton (“Baina indar joko eta sokatira izan dela, egundainotik, politika, ez dugu ahantzi behar”), Patxi Ezkiaga (“Baina haiek, agi denez, beste hartarako baino jaterako gogo gehiago zuten eta ostikoka eta hozkaka hartu zuten, eta oso gutxian, biluzik zegoen, hedeak hautsiak eta gaineko aulkirik gabe; baina zer honek eman zion minik gehiena: ikusi zuten mandazainek beren behorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makilak hartuta joan ziren eta makilaka eraso zioten; lurrean zerraldo utzi zuten hebaindua.”), Jean Baptiste Etxarren (“Berantago ere, luzaidarrak famatuak ziren Donibane Garazin eta beste hiri zenbaitetan muntatzen ziren indar jokoetan: aizkolari eta segari sailetan bazekiten lehen ateratzen eta zer xistuan!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, lexikalizatua dagoenez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar sarreran.

indar magnetoeragile
iz. Fluxu magnetikoaren sortzailea, zirkuitu magnetikoetan zirkuitu elektrikoetako indar elektroeragilearen parekoa dena.
Loturak
indar neurtze, indar-neurtze
iz. g. er. Lehiaketa. Indar neurtze horretan galdutako estropada.
indarberritu, indarberri, indarberritzen
da/du ad. Berriro indarra hartu edo eman. Ik. indartu. Indarberritu zenean ekin zion berriz ere lanari. Gero eta sutsuago ekin zion emakume hark mutil gaztearen adore galdua indarberritzeari. Gure arloa da etxeak hartu dituen kalteak nolabait konpontzea, hizkuntza, aurrerantzean ere bizitzeko behar duen kemenez, indarberritzea.

Aztergaia: indarberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

indarberritu, indarberri(tu), indarberritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

indarberritu, indarberri(tu), indarberritzen.

indarberritze
iz. Berriro indarra hartzea edo ematea. Arestiko makalaldiak sekulako indarberritzeari eman zion bide. Euskal antzerkiak bizi duen indarberritze horren adibide dira gaurkoan aipatuko ditudan hiru antzezlan hauek.

Aztergaia: indarberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

indarberritze 4: Urtzi Urkizu (”indarberritze prozesu bati ekin genion”), Ibon Gaztañazpi (“Iparraldeko gaupasa zaleen indarberritze gune”), EiTB 2 (“indarberritze saio bat”, “baimenen indarberritzea aipatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: indarberritze 6: Berria 4, Iñaki Mendiguren 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

Onartu oso zabaldua egon ez arren.

indardun
adj. Indarra duena. Ik. indartsu. Zuen legean idatzirik dago bi lagunen aitormena egiazkoa dela, indarduna dela. Silaba indardunak eta indargabeak aldizka banatuz.

Aztergaia: indardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
indargabe
adj. Indarrik ez duena, indarrik gabekoa. Lur agorrean belar gutxi biltzen da; lur hezean, aldiz, belar indargabea. Berriz irekitzen ditu begi indargabeak. Silaba indardunak eta indargabeak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Indargabearen haserrea, hur errea.

Aztergaia: indargabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

indargabeko
adj. Indargabea. Argal, erkin, indargabeko gizontxo batzuk direlako.
Loturak

Aztergaia: indargabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: INDARGABEKO Débil, falto de fuerza(s). Indar gabeko kolera [...] bano da, alfer eta guti balio. Ax 332 (V 220). Osagarri makal, indarbagako luzabidiak dakarrezanak. Mg PAb 203. Zer sare ondo zabaldua! Baña Jainkoaren eskuarentzat indar gabekoa. Lard 524. Zer laguntasun emon eikeon berak, emakume indarbagako zirzill batek? Ag AL 70. Argal, erkin, indar bageko gizontxu batzuk dirialako. Kk Ab II 116. Herri bateko gizon guziek nahi ukanikan ere Jainko-legea bazterrerat eman, zuzen kontrako legea litake; indar gabeko legea. HU Aurp 83.

indargabeko 3: Berria (“Frantziari Afganistanen zabalduta dauzkan militarrak handik erretiratzeko ohartarazte bat bezala hartua izan zen Parisko Le Printemps saltoki handian atzo lehergailu indargabeko bat aurkitzea”), Jakin 2 (“Postmodernitatean baieztatzen den bezala eta Mardonesek azpimarratzen duen bezala, fedea esperientzia bat bada eta esperientzia hori Jainko hustuarekin, maitasunezko Jainko indargabekoarekin lotuta badago, postmodernistak prest ote daude euren europar bizitza burgesari uko egiteko eta Somalian kokatuta nekez bizirauten duen gizadiarekin bat egiteko?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

indargabeko 7: Berria 4 (“Unerik zoragarriena iristear zegoenÉHautsi-mautsi ikaragarria Hirugarren ataletik laugarrenera, haize eta hari instrumentu baxuak indargabeko taupadak handitasunik gorenera zuzendu zituzten, zoriontzeko amaiera baten aurrean gisa”), Josetxo Azkona (“Bata, itsasora jaurti zuen; eta hain izan zen indargabekoa harrikadaren zurrunbiloa, etxeko bainuontzira bota baitzuen bestea.”), Michel Oronoz (“Harek erran du haundiena dela ttipiena, indargabekoa, haurra”), Elizen arteko Biblia (“Zein ederki laguntzen diozun ahulari eta eusten indargabeko besoei!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, izengabeko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indargabe sarreran.

indargabetasun
iz. Indarrik ez duenaren nolakotasuna, indarrik gabe dagoenaren egoera. Ik. ahultasun; ahuleria; ahulezia; moteltasun. Jainkoaren atsegina da bere boterea distiraraztea gure indargabetasunean.

Aztergaia: indargabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
indargabetu, indargabe/indargabetu, indargabetzen
1 da/du ad. Indarrak edo indarra galdu edo kendu, indargabe bihurtu. Gaitz luze hark gorputza argaldu eta indargabetu zion. Lanean ari zirenak indargabetu ziren bizigarriaren faltan. Iaz, urte osoan, 79 lehergailu indargabetu zituen Ertzaintzak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Eguzki epel indargabetua.
2 da/du ad. (Lege edo arau batez mintzatuz). Ik. ezeztatu. Lege hori indargabetzeko egin diren ahaleginak. Errepublikako gobernuaren dekretu guztiak indargabetuz.

Aztergaia: indargabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

indargabetu, indargabe(tu), indargabetzen. da/du ad.: gaitz luze hark gorputza argaldu eta indargabetu zion; gobernuaren dekretu guztiak indargabetuz.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

indargabetu, indargabe(tu), indargabetzen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gaitz luze hark gorputza argaldu eta indargabetu zion; Gobernuaren dekretu guztiak indargabetuz.

indargabetzaile
adj. Xedapenez mintzatuz, arau edo lege bat indargabetzen duena. Xedapen indargabetzailea.

Aztergaia: indargabetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

xedapen indargabetzailea.

indargabetze
iz. Indarrak edo indarra galtzea edo kentzea, indargabe bihurtzea. Zabaltzen hasia zen gripe epidemiari leporatu zion ustekabeko indargabetze hura.

Aztergaia: indargabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

indargarri
1 adj./iz. Indar ematen duena. Ik. sendogarri. Janari indargarria. Grina txarrak hezteko indargarria. Izan zaitez etxearen zaintzaile, argalen indargarri, emaztearen lagun zintzo.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Gure iritzien indargarri gertatu den jazoera.

Aztergaia: indargarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
indarge
1 adj. Indargabea. Zepoan harrapatutako txoriaren moko indargeari begiratzen genion.
2 (Adizlagun gisa). Gerritik behera guztiz elbarri eta indarge zegoen.

Aztergaia: indarge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2003-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

indarge, aldaera eta eratorrienak 39 ager. dira, B (eta Vill, Zait eta Mde): indarga 6: Ag Kr ("Emakumeak, indarga ta zurbill, buruko oialak jasten elizarako"); Echta Jos 2 (adib.: "Oso indarga egoan Josetxo; osta-ostan egitten eban berba bat edo beste"); A Ardi 3 (adib.: "Etxekoak, egunero ikusten dutelako edo, eztakite beintzat zein indarga, zein aul dagoen"); indarge 13: Enb 2 (adib.: "Itzak bakarrik indarge dira"); Ag G 7 (adib.: "An gelditu ziran autsez loituta, miñez ta negarrez, txiki, mengel, indarge ta makalak"); Eguzk GizAuz ("Oneik asmau leikiezan biderik egokienak be, indarge ta utsalak izango dira nai dan elburu ori jardesteko"); BEnb NereA (Enb errepikatuz); Vill Jaink ("Aul, indarge eta babesik gabe aurkitzen zan oien aurrean"); Mde HaurB ("Ezti bat izan balitz bezala jakitzen zituen Isabelaren begitartean agiri ziren harridura, gorroto indargea, lotsa, bai eta bihotz-mina ere"); indargetasun 2, Ag Kr ("Nire irudimenak sortu ebanean, eznerabillen eder-amesik, neure indargetasuna badakit eta", "Andreak sendatuteban sarri, etxean, gizon orren indargetasuna"); inddargatu 1 eta indargetu 16: cf. infra; indarke 1 Zait Sof ("Azkenean atxikitzen du zartzaro adiskide-gabe, indarke, zokokari, gaiztetsiak"); OEH argitaratuan, gainera, inddargatu: Ezale 1897; indarge: Ayerb EEs 1916; indargetu: TAg Y 1933; indarkatu: Ezale 1899.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

indarge, aldaera eta eratorriak 31 dira, HM eta EB: indarga 2: Jesusen ("Makalak ortxe dauke sendagarria, indargak indarra, otzak berotasuna, larri ta gogo-illak poza, artegatuak arte ta lasatasuna"); Echta Jos (OEHko testuinguruetako bat); indarge 13.: BAizk Agur ("Gure besuetatik ataretan bai-abe; / makalaguak eta indarge gozakala, / eurai ezin eragon"); Euzkadi 1918 ("Elorriotarrak! beti-beti, ordurarte beintzat, biotz onekoak ixanik, eztakusabe txiro bat indarge dardar nori joko ateak?"); J. Garitaonaindia ("Giro onetan, kristiñauok be indarge, makal eta triste-zamar aurkitzen gara"); A. Eguzkitza ("Ene, ondo edo... Aurrera, hits zein indarge"); J.M. Torrealdai ("Gizona indarge, bilutsik, desarmaturik aurkitzen zen"); L. Etxeberria ("Baina Europa kapitalista indarge bat Yankitarrei ez zitzaioten komeni"); E.L. Adan ("Estatuak botere eta biolentziaren monopolioa eskuratzen du, eta, haren aurrean, gizartea indarge gelditzen da"); X. Gereño 2 (adib.: "Oinak ahul sentitzen zituen, indarge"); P. Aristi ("Bi metro falta zitzaizkion baina izotz indargeak ez zuen gehiago agoantatu"); A. Iñarra ("Herri kronika honetan, kontalariak ez du gehiegi sakontzen hiltzailearen psikologia, eta susmagarriaren aurkikuntzaren prozesua elementu ahuletan oinarritzen da testuetan trama indarge geratzen delarik"); A. Gabikagogeaskoa ("Gizabanako isolatu eta indargeak butxatuta ikusten du bere zentzu-, hunkipen- eta adimen-potentzialtasunen bidea"); K. Izagirre ("Bihar eskuak indarge izango ditu, eta hezur guztiak dardar batean"); indargetasun 1: M. Gartzia ("Neke-sentsazioa, dastamenik eza eta lanerako zein bestelako ihardueretarako indargetasuna agertzen da"); indargatu 2, indargetu 8, indargetzaile 3; indargetze 2: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

indarge : AB38 2, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

indarga : DRA, PMuj DVC; indarge : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, PMuj DVC; indargetasun : PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

aski da indargabe arautua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe/-ge.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bidaltze-oharra eman: indarge h. indargabe.

 - [E208]: Sartzea, indargabe-rekin batera. || Oso ezaguna da, literaturan bederen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): Jaso egingo da hiztegian, lehen itzulian arautua definitzaile duela: «indarge izond. 'indargabea'».

indargetu, indarge/indargetu, indargetzen
da/du ad. Indargabetu. Pentsa daiteke, hiztunak bere bi hizkuntzetako bat erabiltzen duenean, bestea automatikoki indargetzen dela interferentziarik gerta ez dadin.

Aztergaia: indargetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-05-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

inddargatu 1: Echta Jos ("Estropadan asi-zirean arraunketan Mundakarutz, baña laster inddargatu zirean"); indargetu 16: Zav Fab ("Leoi-artz auska indargetuak, ta lukia"); Añ EL2 4 (adib.: "Eta orduan, eukiko dot burua konfesetako, gatxagaz indargeturik eta konorte on bagarik ozta ozta egongo banas berba egiteko?"); Enb 2 (adib.: "Zaurijen zauriz indargeturik / Irutan kurutz-azpira / Jausten da Josu Jainko-Semia"); Ag 6 (adib.: "Itxasoan asi, itxasoan indartu ta itxasoan indargetua zan"); BEnb NereA 3 (adib.: "Badoia aurrera gorputza indargetuta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

indargetu (eta indargatu 2) 10: Eleiz GurutzaD ("¿Nork, ene Jauna, jausi-erazo ete-zau lurrera indargetuta?"), A Latsibi ("Onen lanak indargatu ta ezereztu gura badoguz, bidali dagiogun aurkaritzat gure Perico Viñas"), Euzkadi 1930 ("Bai noski; baña eurotariko batzuk gai nasayagaitik, beste batzuk indargatuta edo bizi diralako, bazter guztietara ezin eldu"), A. Eguzkitza ("Lasaituz noa, desesperoaren indarra ahaulduz, indargetuz"), J. Agirre 2 ("Germen bizi baina indargetuz eginak", "Haurdun dauden emakumezkoak salbuespen bezala bakarrik txertatzen dira, eta inola ere ez germen bizi indargetuekin"), A. Gabikagogeaskoa ("Alemania irato eta indargeturik utzi nahiaz akusatzen ditu"), L. Erriondo ("Batetik, pentsa daiteke hiztunak bere bi hizkuntzetako bat erabiltzen duenean bestea automatikoki indargetzen dela interferentziarik ez gertatzeko"), I. Unzurrunzaga ("Nere bizimodu berdin, lasaiak indargetu eta aldi berean babestu egiten ninduen"), K. Santisteban ("Luzaro jolastu zuten elkarrekin harik eta eguzkiaren errainuak indargetu eta ilunsentiarekin batera lo egiteko etxeratu ziren arte"); indargetzaile 3: Kimikako Problemak ("Disoluzioa indargetzaile bezala konportatuko da"); UZEI 2 (adib.: "Azido/base indargetzaile boteretsua den hemoglobinarekin erreakzionatzen du, eta hau gertatzean, egoera alkalinoetan hemoglobinak finkatzen dituen potasio ioiak askatzen ditu"); indargetze 2: Mekanika eta uhinak ("Ekuazioan azaldu den erako erantzun-funtzioak irudikatu dira b eta g indargetzearen parametro desberdinen kasuan"); EHAA 1988 ("Indargetze-erabakia: Urriaren 13ko 328/1987 Dekretua...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

indargetu : DFrec 4, AB38 3, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 2; indargetzaile : AB38 1, Euskalterm 2; indargetze : AB50 2, LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

indargetu : EuskHizt (*1745, 1821), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, DRA (eta indargatu), PMuj DVC (eta indargatu); indargetze : EuskHizt; indargetzaile : ElhHizt, HiruMila; indargegailu : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal amortiguar / amortir formen ordainak: HiztHand: moteldu, arindu // ElhHizt: moteldu, indargetu, arindu, leundu // HiruMila: indargetu, moteldu, epeldu // Lur EF/FE: arindu, eztitu, goxatu // HaizeG FB: goxatu, eztitu, ordaindu, pagatu // Casve FB: eztitü // PMuj DVC: 1 erdi illa utzi, illaunditu; 2 ematu, gozatu, jabaldu, ibitu, eztitu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

-getu osaerako hau baztertzekoa bada (isildu egin zuen Euskaltzaindiak lehen itzulian), moteldu izan liteke ordain egokia, erdarazko amortiguar / amortir adierazteko.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

indargetu, indarge(tu), indargetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe/-ge.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Teknol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-05): kendu egin dira indargetu, indargetzaile.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-08) Onartu egin da, eta indargabetu definitzaile duela aipatuko da: "indargetu, indarge/indargetu, indargetzen. da/du ad. 'indargabetu'".

indargune
iz. Norbaiten edo zerbaiten alderdi edo gune indartsua. Anton. ahulgune. Ikaslearen ahulguneak eta indarguneak ezagutzeko. Negoziazio prozesu batean, argi eduki behar da zeintzuk diren alde bakoitzaren indarguneak. Defentsa gogorra eta kontraerasoa dira donostiarren indarguneak, eta joan den astean hortxe egin zuten huts, defentsa lanean.

Aztergaia: indargune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): indargune 112: Deia (“gobernu zentralaren eta baita etxekoarenaren ahulezia gaindituta, barne indarguneak probestu eta merezi dugun irudiaren eraikuntzan buru-belarri sartzekoa”), Elhuyar 3 (adib.: “Tresnaren indargunea bilaketa-terminoen itzulpena da”), Berria 53 (adib.: “Gure idatziaren urritasunari negarrez hamarkadak pasatu ostean, sasoia da gure indarguneak non dauden marrazten hasteko”), EiTB 4 (adib.: “Porrotaren erantzule nagusia naizela sentitzen dut, hartutako erabakiek arazoak konpondu beharrean taldearen indarguneak ahuldu dituelako”), Jakin 20 (adib.: “Bolognako prozesuaren indargune eta ahulguneak”), Argia 28 (adib.: “Eskualdearen indargune bereziak baliatuz eta bailara esperimentazio gune bihurtuz, prozesu zibil zabal bat martxan jartzen du mende berrirako helburu sozialei begira”), DiarioVasco 3 (adib.: “Ikastolaren indargunetako bat irakasleen formazioa eta dedikazioa da”); indar gune 8: Deia (“Batasuna izan daiteke beste indar gune garrantzitsua”), Berria 3 (adib.: “Kokagunea aterpetxearen indar gune eta ahulezia da aldi berean”), Argia 4 (adib.: “indar guneak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren eta hauei aurre egiteko bideak nondik nora joan daitezkeen aipatzen dira besteak beste”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: indargune 27: Berria 20 (adib.: “Ondareari dagokionez eragileek planean aipatzen dituzten indargune eta ahulgunetako batzuk”), Herria (“Kongresu hunen helburu nagusiak dira: euskarazko kazetaritzaren diagnostikoa egin, ahuleziak eta indarguneak sektorez sektore zehaztuz”), Pello Salaburu (“Ez litzateke gaizki egongo ditugun ahalmen eta jakintza indarguneei garrantzi gehiago ematea”), Iñaki Iñurrieta (“Uhartean, axis mundian; Donostiaren indargune sekretuan; azar objektiboaren erdigune geometrikoan; onfalosean, Lurraren zilborrean”), Amaia Lizarralde (“Hala eta guztiz ere, garbi geratu zen kontzeptuaren erabilera komun horixe zela garapen iraunkorraren indargunea; anbiguotasuna, berriz, ahulunea”), Koro Navarro (“indargunearen gero eta erdirago, haren barneko ertz beldurgarritik gero eta hurbilago”); ez dugu indar gune formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es punto fuerte / fr point fort: Elhuyar: indargune / Nolaerran: puntu azkar / Zehazki: indargune / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta premia dago.

indarka
1 adb. Indar eginez; ahaleginduz. Gerlan gauza guztiak irabazten dira indarka, bortxaz eta garaitiaz. Zezenari indarka eusten dio.
2 Ahalegina, bereziki indarraren bidezkoa. (Izen gisa). Zerbait lortzeko indarka egin. Indarka handiak egiten ditu Infernuak Elizaren kontra.

Aztergaia: indarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: 1 aslag. 2 iz.: indarka handiak eginez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

indarkatu, indarka/indarkatu, indarkatzen
da ad. Indarka egin, ahalegindu. Zerbaitek bortan baratu ninduen eta alferrik indarkatu nintzen sartu nahiz.

Aztergaia: indarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

indarka(tu), indarkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

indarka egin, ahalegindu.

indarkatze
iz. g. er. Indarka egitea, ahalegintzea.

Aztergaia: indarkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

indarkeria
iz. Norbait menderatzeko indar zakar eta basa; zerbait indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria, indarraren erabilera gaitzesgarria. Ik. bortxa; bortizkeria; gogorkeria 2. Indarkeriak indarkeria dakar. Bortxa eta indarkeria gizarteko harremanetan sendo erroturik ditugu. Indarkeria erabili. Indarrez eta indarkeriaz bereganatua. Indarkeriarik gabeko borroka. Indarkeriazko ahaleginak.

Aztergaia: indarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
indarketa
iz. g. er. Indar egitea, indar saioa.

Aztergaia: indarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

indarketa EB 2: a) 'ahalegina' adierako 1: MEIG ("Batera eta bestera itxuraldatuaz, eta lasai, arnas estuka indarketan ibili gabe, mugiarazten ditu aukeratu duen antzeztoki zabalean"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Eusk 1919-20: "Euskaltzaindi bat jartzeko egin izan ziran indarketa guziak argal, mee ta makal izan ziran"; b) 'dinamismoa' adierako 1: MEIG-NEtx ("Eta nik azkenerako borobildu beharko ere gai horren indarketa" eta horko oh. - sic pro "indarketa horren gaia") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, 1. eta 2. adierak: LE Kop: "Humiltásun, mansotásun, / paziénzia, peniténzia, / indarkéta, edertásun / emánes ta dilijénzia"; EEs 1914: "Egunero ordu laurden bat indarketan edo zabuan ibilli"; Ag EEs 1917: "Beste gauza bat nai luke garai onetan, ukaldi ospatsua, indarketa berria, gudari gazteak arestian erakarri duten jolasa: zaldikoen borroka"; Anab EEs 1919: "Indarketa guztietan, edota kirol guztietan, arnasa artu ta botatzen ondo jakin biar da"; Or LEItz: "Oitura bat bakarrik aipatuko dut atzerako iturburu littekena: indarketa"; A Y 1934: "Egungo egunean, ta gure gizonen artean edozein indarketan ari diranak dauzkagu".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

indarketa 5: B 1 (L. Baraiazarra: "Geiegizko tensiñotik, indarketa gogorretatik, biotz-zarrasta -emoziño- biziegietatik, alkoholkeritik eta abar"); G 2 (Argia 1931: "Zazpi urteko 'ezpata' bildurgarri izan ez bada iñorentzat oraingo 'indarketa' oyek ez dira izango"; EG 1950: "gure abertzaleak indarketa gogorraren bitartez lortu zuten gure ele maite-maitea [txekoera] gaizkatzea"); EB 2 (J.M. Torrealdai: "Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko harremanak urratsez-urrats ikustean konturatzen da bat [...] indarketa edo sokatira izan dela bien artekoa"; I. Haranburu: "Indarketan ihardun zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

indarketa : DFrec 1, AB38 1 (forcejeo) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

indarketa : HiruMila (1 forcejeo; 2 refuerzo); DRA (1 gimnasia, ejercicio físico; 2 ánimo, fortaleza); PMuj DVC (1 esfuerzo, vigor, fuerza; 2 competición atlética, atletismo, concurso de fuerza, pancracio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

indarra ahitu
zaio ad.-lok. Indarra ahitzen ari zitzaidan. Indarrak ahitu zaizkit. Indarrak ahituta, oldarraldia bertan behera utzi dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: indarra ahitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Pluraleko adibideak ere jaso.

indarra galdu
1 du ad.-lok. Indarra gutxitu. Ike urakanak indarra galdu du azken orduetan. Larunbat gauean olatuak indarra galtzen hasiko dira apurka-apurka. Eguzkia indarra galtzen doa eta mendi artean ezkutatzen da.
2 du ad.-lok. Garrantzia, bizitasuna edo eragina gutxitu. Indarra galduz doa euskara Donapaleu buru duen Amikuzeko eskualdean. Azterketen emaitzak jaso ahala, uste hori ere indarra galtzen joan da, eta, oraingoz, ikertzaileek ez dute ezer garbirik eskuartean.

Aztergaia: indarra galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: prescribir (caducar, vencer).

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar eta galdu sarreretan.

indarrak batu
du ad.-lok. Helburu jakin bat lortzeko asmoz ahalmenak batu. Azken hauteskundeetan indarrak batu ditugu. Auzolanean jarraitu indarrak batzeko. Estrategia bateratuak aldiz, indarrak batu eta emaitza positiboak lortzeko aukera emango liguke.

Aztergaia: indarrak batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da indarrak bildu formarekin egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar eta batu sarreretan.

indarrak berritu
ad.-lok. Indarberritu. Indarrak berritzeko geldialdi luze bat egin ondoren. Ogia jan eta indarrak berriturik.

Aztergaia: indarrak berritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

berritu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

indar sarrerari dagokion azpisarrera.

indarrak bildu
du ad.-lok. Helburu jakin bat lortzeko asmoz ahalmenak bildu. Altxatzeko indarrak bildu nituenean. Kanaango erregeak elkarganatu ziren eta beren indar guztiak bildu zituzten israeldarrei aurpegi emateko.

Aztergaia: indarrak bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bildu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

indar sarrerari dagokion azpisarrera.

indarrak neurtu
1 du ad.-lok. Norbaitek zerbait egiteko duen ahalmena zenbaterainokoa den neurtu. Hobe genuke indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen.
2 du ad.-lok. Lehiatu. Prest zeuden gure mutilak indarrak neurtzeko edo nor ziren agertzeko.

Aztergaia: indarrak neurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

neurtu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

indar sarrerari dagokion azpisarrera.

indarraldi
iz. Indarrezko ahalegina, indar egiten den aldia. Arraunlarien indarraldi bakoitzean. Hiru indarralditan ahaleginak egin zituen saskigilearen oinpetik itzurtzeko.

Aztergaia: indarraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
indarraren indarrez
adb. Ahalegin handiak eginez; indar handia eginez. Indarraren indarrez gizonak hiri batetik bestera egin dituen bideak. Indarraren indarrez ontzia abiaraziz.
Loturak

Aztergaia: indarraren indarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: INDARR(AR)EN INDARREZ Haciendo mucha fuerza; empleando mucha fuerza. Indarraren indarrez gizonak uri batetik bestera egin dituan bideak. Ag G 12. Arraiñaren jarrai urrunago ta urrunago, beti abant eta abant, tostaganean jesarrita, indarren indarrez untzia abiau-araziaz. Erkiag Arran 79. Bat mutua zan. Etzuan zaunkarik egiten erbia altxatu arte. Orduan karrasi zelebre bat egiten zuan, indarraren indarrez. BBarand 60

indarraren indarrez 1, Berria (“Orain dela hamar urte indarraren indarrez itxi zituzten bi komunikabide haiek gogoratzeko lanen bat eskatu diotenean, ez dakit nik lamiei buruz arestian esandako guztia kontuan izan duen Gorritik, baina, sinboloa aukeratzean, bete-betean asmatu duelakoan nago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

indarraren indarrez 3: Martin Anso (“Mende erdi bat geroago ere, Gaztela indarraren indarrez Nafarroa Garaiaren jabe egin zenean, Erasotarrek inbaditzaileekin bat egin omen zuten”), Edorta Jimenez (“Kamainan etzanda, heriotza arinago bat erregutu nuen, itsasoaren indarrak, bere indarraren indarrez, iltzeak euren lekutik irten eraginez eta zuakerrak askatuz, gu denok hondora joan eragingo gintuelakoan bainengoen”), Pako Aristi (“Gu, orduan, mendez mende, herriz herri ele hori barreiatzeko lurrak aukeratutako ihiak baino ez gara! - esan du Kandidok indarraren indarrez ia zutituz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, baina adibide gisa jasotzea aski izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa indarrez azpisarreran.

indarrean
1 adb. Indarrez, indarka. Han daramate indarrean gaizkilea. Atea indarrean zabaldu eta han sartzen ziren.
2 adb. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran. Gutxienik, indarrean diren legeak bete ditzatela.
Loturak

Aztergaia: indarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-03-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

indarrean egon 4 aldiz agertu da eta behin indarreanago egon (Añ GGero: "Denpora gaisto onetan bere oñean ta indarrean balego lege au edo beronen antzeko bat..."; Izt C: "Probinziaren alde jarraitu zeban Aide nagusien kontra, oen genaste eta zegarrera kaltarkitsuak indarrean zeuden denporan"; Lard: "Ugoldea bitarteko milla eta geiago urtean lege au bere indarrean egon zan" eta Lek SClar: "Santa Clara`ren Kanta onetan oso indarrean dagola dirudi [Jesusa eta Prantziskua erabiltzeko ohitura] (...) XV`gn gizaldian, bear bada, indarreanago egongo zan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. guztiak EB eta EgAs (cf. hauetan buletinak) dira: a) indarrean egon 70 aldiz agertu da, EB-EgAs, eta indarrean egote behin (subjektuak dira: lege, ordenantza, hitzarmen, ezagutza zientifiko, xedapen, erregelamendu, hezkuntz sistema, hezkuntz maila, legedi, foru, BEZ, baliatze, itun, arau, araupide, kontratu, eskubide, printzipio, plangintza, sistema absolutista, eredu, agindu, prezio-taula, ordutegi-taulak); indarrean jarri 40 aldiz (subjektuak: lege, araupide, agindu, dekretu, diru-egitamu, konstituzio, araudi, xedapen, sistemak); indarrean sartu 17 aldiz (xedapen, agindu, hitzarmen, ordenantza, arau, BEZ, dekretuak); indarrean iraun 2 aldiz (helburua, konstituzioa); indarrean izan 2 aldiz (arauak); indarrean eman behin (administrazio-egitarauak); indarrean ipini behin (erasoak); indarrean jo behin (baliatzeak); indarrean segitu : behin (xedeak); b) indarreango 13 aldiz (manu, erregimen, testu, lege-manu, kontzeptu ekonomiko, hitzarmen, arau, sailkapen, aurrekontu, xedapenak...); indarreangotasun 1; indarreko 20 aldiz (arautegi, legeri, xedapen, ordenamendu, lege, erakunde); c) jadaneko behin (arauak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: a) indarrean jarri 'entrar, poner en vigor'; indarrean jartze 'entrada, puesta en vigor', 'aplicación de los principios'; indarrean jartzekoa '(titulo) ejecutivo'; indarrean egon 'subsistir, regir (tarifak), estar en vigencia (araudi, legeria), estar en vigor (pentsioa); indarrean egote 'vigencia'; indarrean sartze 'entrada en vigor' (plan bat, arautegia, erregelamendua); indarrean sartu 'entrar en vigor'; indarrean jarraitu 'seguir vigente'; indarrean iraun 'quedar en vigencia'; b) indarreango (legeria, erregimen, arau(tegi), plan, tasa-lege, xedapen, lege, garai, epe, baremo, estatutu, gordailu, interes, arrisku) 'vigente'; indarreangoen taula 'tabla de vigencias'; indarreangotasun 'vigencia'; indarreko 'vigente'; c) jadaneko egin 'entrar en vigor'; jadaneko izan 'estar en vigencia'; jadaneko bihurtu 'poner en vigor'; jadaneko (legeria, plan(gintza), arautegi, xedapen, lege, arau, estatutu, gordailu, interes, arrisku, ekitaldi, alokairu, agindu, mailegu) 'vigente'; jadanekotasun (kontratu, mailegu) 'vigencia'. AB50: indarrean jarri 'rehabilitar, poner en servicio, entrar en vigor, establecer'; indarrean jartze 'rehabilitación, entrada en vigor'; indarrean egon (araupidea, legea) 'vigente, estar en vigor, estar con fuerza'; indarrean sartu 'entrar en vigor'; indarrean sartze 'entrada en vigor'; indarrean iraun 'estar vigente, vigencia'; indarrean 'vigente, en vigor'; indarreango (agindu, araupidetza, tarifa) 'vigente, en vigor'. LurE: indarrean: adlag . indarrean dagoen agindua. HiztEn: balio: iz. Arau, adierazpen edo gertakari baten eraginkortasuna. Erabaki horien balioa badaezpadakoa da; indar: iz. INDARREAN EGON, JARRI. ZUZ. Legeak, arauak, aginduak, etab. bete beharreko edo kontutan hartu beharreko egoeran egon, jarri; jadaneko: izlag. Indarrean dagoena. Jadaneko legea. EEgunk: †indarreango. Ez erabili 'indarreango legeak', baizik eta 'indarrean dauden legeak' edo 'gaur egungo legeak'. Cf. HLEH s.u. indargabetu: Delako legea indargabetzeko egin diren ahaleginak. Errepublikako Gobernuaren dekretu guztiak indargabetuz.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: indarrean dagoen legea; indarrean zeuden ohiturak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: indarrean izan, indarrean jarri, indarrean sartu.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

honen gain eraturiko izlag.aren forma berezia (cf. indarreango / indarreko) erabakitzea ez dagokio batzorde honi, ez pasaldi honetan behintzat; oraingoz esan daitekeena da, egokiak direla ondoan aipatzen direnak bezalakoak, tradizioan oinarri handirik gabeak izan arren:

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

indarrean dagoen legea; indarrean zeuden ohiturak.

indarrean egon
1 da ad.-lok. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran egon. Indarrean dagoen legea. Ohitura horiek indarrean zeuden artean. Garbizalekeria artean indarrean zegoenez, bertsoen euskara mordoiloa ez zuten begi onez ikusten.
2 da ad.-lok. Indartsu, sasoi betean egon. Zuhaitz gazte eta indarrean dagoena.

Aztergaia: indarrean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adierak bereiztea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar eta egon sarreretan.

indarrean ezarri
du ad.-lok. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran ezarri. Ik. indarrean jarri. Jabeen eta udalaren artean adostasuna lortu zenean, legea indarrean ezarri zen. Gaurtik aurrera indarrean ezarri da BEZ zergaren igoera.

Aztergaia: indarrean ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar eta ezarri sarreretan.

indarrean jarri
du ad.-lok. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran jarri. Ik. indarrean ezarri. Indarrean jarri diren azken neurriak. Lege hau indarrean jartzen denetik zazpi urte igaro arte.

Aztergaia: indarrean jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 2000-01-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, indarrean azpisarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar eta jarri sarreretan.

indarrean sartu
1 da ad.-lok. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran sartu. Legea indarrean sartzen den egunetik kontatzen hasita. Erreformak indarrean sartu zirenetik. Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna 1998a arte ez zen indarrean sartu.
2 da ad.-lok. Indarka, indarra erabilita sartu. Indarrean sartu ziren hirian.

Aztergaia: indarrean sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2000-01-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: entrar en vigor.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, indarrean azpisarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar eta sartu sarreretan.

indarretxe
iz. Elektrizitate indarra sortzen duen fabrika. Indarretxe hark urte askoan eman dio indarra teila fabrikari.

Aztergaia: indarretxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
indarrez
adb. Indarraren bidez; indarkeriaz. Sikem-era joan, indarrez sartu, biztanle guztiak hil eta herria erre zuen. Ingurukoak batzuetan gezurrez eta bestetan indarrez azpiratu nahian.
Loturak

Aztergaia: indarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

indarrezko
adj. Bizi izan dituzten indarrezko eta indarkeriazko ekintzak. Indarrezkoa dela dirudi, ez borondatezkoa.
Loturak

Aztergaia: indarrezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

indartsu
1 adj. Indar handia duena, indar handikoa. Ik. bortitz; indardun. Bi aizkolari sendo eta indartsu. Bertso berriak, mutil gazte indartsu bati jarriak. Etsai asko eta indartsuak. Ipar haize indartsua. Kolpe indartsu batez. Zure eskua izan dadila denen aldera indartsu. Jakintza handi baina apala, borondatez indartsua. Dirua oso indartsua da, astintzen ditu bazterrak. Erro zaharrak indartsu.
2 (Adizlagun gisa). Hizkuntzak indartsu bizi nahi badu, sail guztiak hartu behar ditu.

Esaera zaharrak

Argalak kideko egiten badira, haiek indartsuen izango dira.

Aztergaia: indartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
indartu, indar/indartu, indartzen
1 da/du ad. Indarra hartu edo eman, indartsuago bihurtu. Ik. bortiztu; sendotu. Gaixoaldiaren ondoren, pixka bat indartu nintzenean. Baserrian hazia eta indartua. Zuhaitz mota hori lur garaietan ere ondo indartzen da. Lanak gorputza indartzen du. Haien itxaropena indartu eta sendotzeko. Nire osasuna indartzen dela holako toki batean. Ilunabarrak haizea dakar, indartuz doa gauean. Herri txikietan ere ingelesa indartzen ari da.
2 da/du ad. Gotortu. Dorrontsoro, beldurturik, Oñatin indartu zen eta Lizarragari adierazi zion Tolosari erasotzeko.

Aztergaia: indartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-03-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

indartu, indar(tu), indartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

indartu, indar(tu), indartzen

indartzaile
adj./iz. Zerbait edo norbait indartzen duena, zerbaiti edo norbaiti indar handiagoa ematen diona. Ik. bizigarri 2; indargarri. Niri ezin mikatzagoa iruditzen zait kola, baina eragin indartzaile nabarmena dauka. Ahulen indartzaile izan da hainbatetan futbola. Zapore-indartzaileek apetitua areagotzen dute.

Aztergaia: indartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh69 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: indartzaile (El) que da fuerza. Yakoben indartzalleak, / Ixraelen Artzai eta Arkaitz danak / beso-eskuak zaluitu dizkio. Ol Gen 49, 24 (Ker indartzaille).

LB: 111; ETC: 156.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: indartzaile 1 iz./izond. reforzador, -a; vigorizante; fortalecedor, -a; 2 iz. (Arg.) reforzador, 3 iz. (Hizkl.) intensificador, Adorez: 0; Labayru: indartzaile iz. que hace fuerte, que vuelve poderoso; NolaErran: 0. / Euskalterm: ile-indartzaile (Merkat. TN da; reforzador); irudi-indartzaile, zapore-indartzaile (Herrizaintza, Industria [hurrenez hurren] termino onartuak dira; intensificador de imagen, potenciador de sabor).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa da. Zapore-indartzaile (iz.) moduko adibideren bat ere jaso.

indartze
iz. Indarra hartzea edo ematea, indartsuago bihurtzea. Japoniaren indartze handi eta eraginkorra.

Aztergaia: indartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper