21 emaitza igo bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

igo, igo, igotzen
1 da ad. Toki batetik, gorago dagoen beste batera joan. Ik. goratu. Anton. jaitsi. Zeruetara igo zen. Zerura igotzeko hau da bide handia. Mendi gora batera igo nintzen. Enborraren gainera igo da. Zuhaitz gainera igo behar zuen. Asto gainera igota. Trenera igotzeko. Azkaratera igotzerakoan ostatu bat dago. Apaiza aldarera igotzean. Suaren garra igotzen ikusi zuenean. Eskaileretan gora igo zen (Ik. igo 3). Ardoa burura igo zaio. Odola igo zitzaion ile muturretaraino. Hegan igo. Zure otoitzak Jainkoaren aurrera igo dira.
2 da ad. Hierarkia batean edo balio sistema batean gora egin. Apaizen mailara igo nahi dutenak. Euskal prosaren erpin garaietara igotzeko gauza ez garelako. Zenbat eta gorago igo bertutean, hainbat eta bortitzago izan ohi da kontzientziaren ausikia.
3 du ad. Toki batean zehar gorantz joan. Eskailerak lasterka igo zituen mutilak. Elkarri helduta igo genuen maldatxoa.
4 du ad. Zerbait edo norbait, gorago dagoen lekuren batera eraman edo jaso. Eta ni, lurreko har hau, ondra horretaraino igo nahi nauzu. Larre goitituetara igo behar izaten zituzten etxeko artaldeak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Tximinoa gora igoago eta uzkia ageriago.

Aztergaia: igo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-03-09
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. igan.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

igo, igan

Euskaltzaindiaren Arauak

igo, igotzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

igo berretsi du batzordeak, igon (Bko B) lehiakidearen kaltetan: Gko B, G (eta GN) denez, hedatuagoa da eta maizago erabilia (Bko idazleren batzuek ere bai); eta horren gain egingo dira eratorriak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igo, igo, igotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez igon behar du, nik neuk dakidanez, Gipuzkoako bizkaieraz hala egiten delako, eta forma zaharragoa izateaz gain, gehiago erabilia beraz, oharretan esaten denaren kontrara: igongailu / igonaldi / igonarazi e.a" (1996-06-12)

igoaldi
iz. Igotzea, norbait norabait igotzen den aldia. Ik. igoera. Mendi gainera bi igoaldi egin ditugu.

Aztergaia: igoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-

igoarazi, igoaraz, igoarazten
du ad. Igotzera behartu. Jainkoak Elias eta Henok piztu eta igoaraziko ditu zerura. Zer gauza mota dira suak lurretik igoarazten dituen horiek?

Aztergaia: igoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

igoarazi, igoaraz, igoarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igoarazi, igoaraz, igoarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-

igobide
iz. Igotzeko bidea. Ez zuten igobide onik aurkitu.

Aztergaia: igobide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+b-

igoera
iz. Igotzea. Ik. igoaldi. Jesusen igoera zeruetara (Ik. igokunde). Etzegarateko igoeran. Igoeran asko nekatu ginen. Igoerako mailak. Igoera errazagoa da jaitsiera baino.

Aztergaia: igoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+e-

igogailu
iz. Eraikin batean pertsonak eta gauzak solairu batetik beste batera eramaten dituen tresna. Igogailua solairu guztietan gelditzen zen.

Aztergaia: igogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da forma hau azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guztira 15 aldiz agertua (G 1, EB-EgAs 14); igogailu formakoak 11 dira (igo-gaillu, igogailu, trans-igogailu); honako hauek erabili dute: Ezezaguna, in: Deia, 1983; E.J.: EHAA, 1986; Manzisidor, M. in: Saski-naski, 1989; Suarez B., J.: Esperientzi. Gizarte Natura 4 OHO; ELORZA, J.: Teknika eta unibertsoa; Sastre, P.: Hotel majikoa; Suraso, J.: Arabelen belearen ipuinak; Loidi, A. in: Lankide T.U., 1989; igongailu 4 aldiz jaso da:Ezezaguna, in: Hemen, 1987; Mendiguren B., X.: Natura; Gereño, X.: Afrika beltzean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

igogailu : AB38 (4); AB50 (2); HiztEn; LurE; Euskalterm (11); igogailuzain: HiztEn; igongailu : AB38 (4); igangailu : AB38 (4).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

aszensore, igogailu.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+g-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zergatik ez gomenda igailu?'

 - [E208]: 'Igongailu dela eta, ordea, bizkaitarren izenean protesta egin behar dut, hor royalty edo jabego eskubide kontu garbia baita. Hitza, jatorriz, Bizkaian asmatu eta geuk hedatu genuen, eta ez da gisa, orain inor gurea desitxuratu nahian aritzea. Nori berea baita zuzenbidea. Igongailua, beraz, Iparraldean duela mende bat beste esangura batez, asmatu zuen igangailu haren bide beretik'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Dauden-daudenean uztea erabaki da [...] igogailu [...] Igongailu hitza Bizkaian asmatua ez (oharrean aldarrikatzen den bezala), baizik P. Mujikak asmatua omen da. Igogailu bere horretan utzi da, hortaz'.

igogailuzain
iz. Etxe edo eraikinetako igogailuak ibilarazteaz, ateak irekitzeaz eta kideko zereginez arduratzen den pertsona. New Yorkeko hirian igogailuzain ibili zen, garai batean.

Aztergaia: igogailuzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "igogailuzain / igon-".

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

igokari
adj. Igotzen dena, bereziki horman gora doana. Landare igokaria.

Aztergaia: igokari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
igokunde
1 iz. Jesus zeruratzea. Jesu Kristoren igokundea irudikatzen zuen behe-erliebearen aurrean gelditu zen.
2 iz. Mirari horren urteurreneko egunean Elizak egiten duen festa. (I larriz). Jaunaren Igokundea. Igokunde eguna. Igokunde ondoko larunbata.

Aztergaia: igokunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
igorbide
iz. Zerbait igortzeko bidea edo modua. Ahozko euskal literatura liburuan, izenburuak berak iragartzen duen bezala, ahotsa igorbide izan duten egintza literarioez dihardu autoreak.

Aztergaia: igorbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: modo de envío.

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

igorgailu
iz. Uhin elektromagnetikoen bidez soinua edo irudia igortzen duen tresna. Telebista igorgailua.

Aztergaia: igorgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(ri)+g-

igorle
iz. Aipatzen dena igortzen duen pertsona. Ik. bidaltzaile. Gutunaren igorlea.

Aztergaia: igorle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

azalduak L dira; igorle : Ax; igorzale : Barb Sup; igortzale : HU Zez; Larz Iru.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(ri)+l-

igorpen
1 iz. Igortzea.
2 iz. Gasez eta kidekoez mintzatuz, airera bidaltzea. Gas kaltegarrien igorpena murriztea.
3 iz. Uhin elektromagnetikoen bidez soinua edo irudia bidaltzea. Satelite bidezko igorpenak debekatzea aztertzen ari dira.

Aztergaia: igorpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
igorrarazi, igorraraz, igorrarazten
du ad. Igortzera behartu.

Aztergaia: igorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

igorrarazi, igorraraz, igorrarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igorrarazi, igorraraz, igorrarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(ri)+a-

igorretar
1 adj. Igorrekoa, Igorreri dagokiona. Ik. igorreztar.
2 iz. Igorreko herritarra.
igorreztar
1 adj. Igorrekoa, Igorreri dagokiona. Ik. igorretar.
2 iz. Igorreko herritarra.
igorri, igor, igortzen
1 du ad. Bidali. Zelatariak igorri zituen etsaien hirira. Espiritu Santua igorriko dizuet. Senarra biga bat erostera igorri zuen. Donibane Lohizunera igorri zuten bikario. Urkamendira igorri. Igor ezazu zure txostena gure helbidera. Postaz igorri. Nire Aitak igorri nau zerutik mundura. Mutila etxetik igorri du, zerbait ebatsi diolako. Frantziako lurretatik urrun igorri nahi zituen serora guztiak. Harrika igorri dute.
2 du ad. Zerbaitek, energia, uhinak, bulkadak eta kidekoak sortu, kanporatu eta hedatu. LFAS sonarrek 220 eta 240 dezibel inguruko uhinak igortzen dituzte. Eguzkiak mikrouhinak igortzen ditu intentsitate txikian. Masa transmititu gabe ere energia igor daiteke. Horren ondorioz aurkitu zuen metalek elektroiak igortzen dituztela erradiazio elektromagnetikoak erasotzen dienean.
3 du ad. Gasez eta kidekoez mintzatuz, airera bidali. Bainuaren ordez dutxa hartzeak urtean 531 kg CO2 igortzea aurrezten du.
4 du ad. Uhin elektromagnetikoen bidez soinua edo irudia bidali. 102 MHz-eko maiztasunean igortzen duen irratia. Iragan ostegunean hainbat irratitatik igorritako irratsaio berezia.
5 du ad. Ipar. Eralgi, xahutu. Sos guztiak igorri.
Ohiko lexiak

Aztergaia: igorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

igorri, igor, igortzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igorri, igor, igortzen.

igortzaile
iz. Igorlea. Eskerrak ematen dizkiegu laguntza horien igortzaileei.

Aztergaia: igortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik OEH argitaratuan: a) 'el que envía, remitente, emisor': igortzale : HU Zez ("Ez dautzuet nik ebatsiko zuen eliza. Ba ordean zuen igortzalek"), Larz Iru ("Ez dira ez harat joaiten direnak aberasten... bainan, harat gazte horien igortzale trafikantak!"); igortzaile : Prop 1894 ("Eskerrak diozkategu laguntza hoikien igortzaileeri"); egortzaille : Lg ("Sinhetsi zuen errexki dirua bietan egortzailleak egorriren zioela"); igorzale : Barb Sup ("Sorgina denaz geroz, badakike, segur, nor gitezken goraintzi igorzaleak"); b) 'dissipateur, dépensier - pródigo': egorzaile : Egunaria 1849 ("Batzu xuhurrak eta begirazaile, bertze batzu egorzaile, gormant, jokolari"); igortzale : A ("Aita biltzale, seme igortzale"). c) igortzale 'emisora': Herr 3-12-1959 ("Frantzian radio igortzale postak gobernuaren eskupean daude").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

igortzaile : AB38 2 (emisor), LurE (igorlea) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

igortzaile : EuskHizt (igorlea), HiruMila (1 librador; 2 ik. igorle), EskolaHE (igorlea), DRA (enviador), PMuj DVC (1 pródigo; 2 remitente, emisor); igortzale : Lh DBF (1 expéditeur; 2 prodigue, dépensier), DRA (enviador, emisor; pródigo — gastador), PMuj DVC (pródigo); igorzale : Casve EF (1 expéditeur; 2 dépensier, prodigue), Lh DBF (1 expéditeur; 2 prodigue, dépensier) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

igorlea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Librador esateko hitz hori erabiltzen da Bizkaia eta Gipuzkoako letren formularioetan'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Urrutia jaunaren oharretan ematen diren [...] ibilge(tu) eta igortzaile bigarren itzulirako uztea proposatu du batzordeak eta hala onartu euskaltzainek'.

igortze
iz. igorri aditzari dagokion ekintza. Ik. bidaltze. Kanadatiko igortze gastuek bikoiztu egin zuten liburuaren prezioa.

Aztergaia: igortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

igotzaile
iz. kirol. Txirrindularitzan, bide malkartsuak igotzeko gaitasun handia duen txirrindularia. Azken urteetako igotzaile onena izan da Pantani.

Aztergaia: igotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): igotzaile 63: Berria 50 (adib.: “Haren igotzaile sena baliatu nahi du Euskaltel-Euskadik Vueltan nabarmentzeko”), EiTB 12 (adib.: “Bi erlojupeko lauek ez dute alde handirik markatu eta igotzaileek ez dute bat ere aukerarik galdu erlojuaren aurkako bi saio hauen ostean”), Argia (“Marco Pantani igotzaile handia txirrindularitzatik kaleratu zuten, dopinaren kontrako kontrol bat ez zuelako gainditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: igotzaile 86: Berria 85 (adib.: “Ez du aparteko mailarik igotzaile jardunean, edo erlojupekoetan”), Jon Arretxe (“Han otsoak behar zituzten, hiltzaile seneko zapaltzaile-igotzaile errukibakoak, eta gure ingeniari finak ez zituen ezaugarri haiek inola ere betetzen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es escalador (ciclismo) / fr grimpeur (cyclisme): Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: igotzaile (ciclismo) / Labayru: - / Adorez5000: igotzaile (ciclismo).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia kirol-munduan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

igotze
iz. Toki batetik, gorago dagoen beste batera joatea. Ik. igoera. Igotze nekagarria. Nantesen nengoela gaztigatu zidaten kapitain egin nindutela; axola gutxi niri igotze horregatik, ez bainuen gogorik soldadutzarako. || Haren zeruetara igotzeaz zer probetxu dugu?

Aztergaia: igotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper