11 emaitza igaro bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

igaro, igaro, igarotzen
1 da ad. Toki batera heldu eta gelditu gabe aurrera jarraitu. Ik. iragan1; pasatu. Gure aurretik igaro ziren. Handik igaroko dira. Lurpeko ura igarotzen bada gatza dagoen lekutik. Ijitoen auzotik igaro behar zen hilerrira joateko. Abiada handian igaro zen beribila. Itxaron dezagun ekaitza igaro arte. Jende asko igarotzen den kalea. || (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Mundu honetatik zerura igarotzen garenean. Beste aldera igaro ziren. Adamen bekatua haren ondorengo guztietara igaro zen. Aurrera igaro baino lehen.
2 du ad. Zerbaitetan barrena alde batetik bestera doan ibilbidea egin. Ik. zeharkatu. Aintzira gauez igaro genuen. Bertan eman zuten gaua, ibaia igaro gabe. Zubia igaro zutenean. Igaro duzun herriko sendagilea naiz. Etsaiek igaro behar zuten bidean zelatariak jarriz. || Gezi batek alderik alde igaro zion bihotza.
3 da ad. Denbora-bitarte bat edo denboran hedatzen den zerbait joan. (nor osagarria 3. pertsonan). Hiru urte igaro ziren. Uda igaro arte. Bi ordu igaro baino lehen. Igaro den mendekoa. Laster igarotzen den atseginaldia. Ez zaio oraindik haserrea igaro. || Goizegi da igaro berria dugun mende erdia aztertzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik. Aienatzeko haragiaren nahikunde eta atseginak, ez etorkizunak bakarrik, baita igaroak ere.
4 du ad. (Denbora-bitarte batez edo denboran hedatzen den zerbaitez mintzatuz). Ik. eman1 6; izan2 11. Eguna lanean igaro. Aspalditxoan ez dut igaro halako egun tristerik. Aste guztia han igaro eta larunbatean joaten zen etxera, asteko irabaziarekin. Halaxe igarotzen nituen ordu osoak. Jaiak ongi igaro. Gaua ongi igaro dezazun.
5 du ad. Jasan. Geuk ere makina bat gose igaro genuen. Nolako lotsariak igaro ditudan inork ez daki. Hamaika nahigabe igaro ondoren. Arrisku handirik igaro gabe. Geroko bizitza bat badago, bitartean igarotako nekeak ez dira alferrekoak izango.
6 du/da ad. Muga jakin bat baino harago joan; gainditu. Neurria igaro duzu. Sara zaharra eta haurrak izateko urteetan igaroa zen. Jan-edanean igaro eta horditu bazara. Hirurehun arroa igaroa omen zen apustu hartan erabili zuten harria. || Goseak, hotzak igarota egon. Ez nau oraino inork ikusi ardoak igarota.

Aztergaia: igaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

igaro, iragan.

Euskaltzaindiaren Arauak

igaro, igarotzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: igaroko .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igaro, igaro, igarotzen, igaroko.

igaroaldi
iz. Igarotzea; igarotzen den aldia; norbait edo zerbait nonbaitetik igarotzen den aldia. Honelako gizon eta emakumeei, sardean hartuta, galdan dagoen labean igaroaldi bat eman behar litzaieke. Bigarren igaroaldian.

Aztergaia: igaroaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-

igaroarazi, igaroaraz, igaroarazten
du ad. Igarotzera behartu. Alboko gelara igaroarazi zituen. Esnea irazkitik igaroarazi. Ardazleen ipuin atseginek erraz denbora igaroarazten ziguten. Gaua hantxe igaroarazi zidaten. Igaroarazi zizkion nekeei esker.

Aztergaia: igaroarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

igaroarazi, igaroaraz, igaroarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igaroarazi, igaroaraz, igaroarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-

igarobide
iz. Igarotzeko bidea. Ik. pasabide. Mendi arteko igarobidea. Igarobidea itxi, eragotzi.

Aztergaia: igarobide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharrak s.u. iragabide.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+b-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. pasillo (1996-08-20)

igaroezin
adj. g. er. Ezin igarozkoa. Harresi igaroezina.

Aztergaia: igaroezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

igarogaitz
adj. Ia igaroezina, nekez igarotzen dena. Basoko bide igarogaitzak.

Aztergaia: igarogaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2000-01-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

nekez igarotzen dena.

igaroko
adj. g. g. er. Igarotakoa. Igaroko bizitzako bekatuak.
Loturak

Aztergaia: igaroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

igaro sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

igarotakoa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

igaroko bizitzako bekatuak.

igarokor
adj. Igarotzen dena, gutxi irauten duena. Ik. iragankor; pasakor. Maiteminaren lilura igarokorra. Aditzera eman zien zein hutsak eta igarokorrak diren lurreko gauzak. Bereizten ditu gauza igarokorrak beren lege iraunkorretatik. Hemengo gauzak, berriz, igarokorrak dira, iheskorrak, mementokoak, hutsalak.

Aztergaia: igarokor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
igarokortasun
iz. Igarokorra denaren nolakotasuna. Igarokortasunaren oinazeak erdibitzen du emakumearen bihotza.

Aztergaia: igarokortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

igaroleku
iz. Igarotzeko lekua. Munduko zibilizaziorik zaharrenek igaroleku eta bizileku izan zituzten Jordania eta inguruko lurraldeak.

Aztergaia: igaroleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

igarotze
iz. igaro aditzari dagokion ekintza. Jordango ibaiaren igarotzea.

Aztergaia: igarotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper