6 emaitza ibili bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

ibili1, ibil, ibiltzen
1 da ad. Gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitu. Oinez ibili. Herrestaka ibili. Zutik ibili ezinik. Jaiki hadi eta ibil hadi.
2 da ad. Toki batetik beste batera higitu. Euskal Herri osoan barrena ibili ondoan. Ezagutaraz iezaguzu ibili behar garen bidea. Abiatu garen bidetik ibili nahi genuke. Aurrera eta atzera ibili. Batera eta bestera ibili gabe. Nondik nora ibili haiz? Etxetik lantegira eta lantegitik etxera ibili. Ni ere Ameriketan ibilia naiz. Airean dabiltzan hegaztiak. Eguzkia egunero badabil bere bidean. Zaldiz ibili. Itsasoz ibili. Itsasoan dabiltzan denboran. Ihesi ibili. Beribil asko dabil errepide honetan. Ordura arte ongi ibili zen ontzia portuan sartzean galdu zen. Oso laster dabilen ibilgailua. Anitz esamesa zebilen haren gainean. Gauaz ibiltzen dena. Lagun onekin ibili. Ongi ibili!
3 du ad. Korritu. Berriz ibili behar ez ditugun bideak. Kalbarioko mendira igotzeko, Jerusalem guztia ibili behar zen.
4 da ad. Aritu, jardun, bereziki higituz. Beti borrokan ibili gabe. Pilotan ibili. Saltsa horietan ibili garen gehienok. Atez ate eskean dabilena bezala. Ez gara alferretan ibili, gurea atera dugu. Zer(tan) zabiltza? Zure bila nenbilen ni. Mendeku bila ez ibiltzea. Eror eta jaiki dabiltza. Zirenak eta ez zirenak eralgitzen ibili da. Lanpeturik dabil. Kontuz ibiltzeko esan zion. Argi ibil hadi! Oker zabiltza. Larri ibili zen bolada batean. Alfer-alferrik dabiltza. Eleberri bat egitekotan omen zebilen. Gerorik gerora ibili naiz.
5 da ad. Aritu, jardun. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen predikatu-osagarri batekin). (Dagokion predikatu-osagarriak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Ik. joan1 3; egon1 3. Kapilau ibili zen. Bi apaizgaiak elkarrekin ibili ziren soldadu. Behin ere aprendiz ibili gabe ofizioa ikasi.
6 da ad. Izan, egon. (Kopurua adierazten duen adizlagun batekin edo zenbatzaile zehaztugabe batekin). Lapur ugari dabil azken bolada honetan. Onen artean gaizto asko dabil. Janariak badabiltza mahaian nasai eta ausarki.
7 da ad. (Haizeaz mintzatuz). Haizea dabil. Haize handia zebilen egun hartan.
8 da ad. Norbaitekin harremanak izan. Askorekin ibili ondoren, neskazahar gelditu da.
9 da ad. Funtzionatu. Erloju hori ez dabil.
10 du ad. Erabili. Oinetakorik ez zuten ibiltzen.

Esaera zaharrak

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen. Jakitunen artean dabilena, jakitun. Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin.
ibili2
iz. Ibilera. San Pauloren ibiliak. Etxetik lanerako eta lanetik etxerako ibilietan.
ibili eta ibili
1 adb. Gelditu gabe ibiliz. Ik. joan eta joan. Ibili eta ibili, mendiaren iparraldera iritsi ziren.
2 adb. adkor. Azkenean. Ibili eta ibili, zer gertatu zitzaion? Ibili eta ibili, euria egingo du.

Aztergaia: ibili eta ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IBILI ETA IBILI (Aq, Añ). "Al que después de mucho trabajo se deja vencer, decimos, ibilli ta ibilli, ta geroenean erori (G, AN)" Aq p. 63. "Al fin, en fin" Añ. "Ibili txa ibili, eurixa eingook" (V-gip). Luisa ezkondu! Jas! Ibilli ta ibilli lortu zuan arrek bere gurutzea. Ag G 301. Agertzen ziran barriro lapurrok, eta ibilli-ta ibilli, azkenerako lengo moduan. Kk Ab I 115. Asko belutu zan suba artuten. Baña ibilli ta ibilli su-artu eban. Altuna 85. Ibilli ta ibilli, zer gertatu zitzaion? TAg Uzt 187. v. tbn. Eguzk GizAuz 77. Osk Kurl 193.

def/adib: ibilian-ibilian 2 adb. Ibili eta ibili. Ibilian-ibilian, goizeko hamarrak aldean heldu ziren herrira. // adib.: egosi, egos, egosten 3 da ad. Gorputzeko azalaz mintzatuz, minberatu. Etzanik egonarekin hainbeste minberatua eta maiz egosia duen bizkarra. Ibili eta ibili, oinak egosi zaizkio, eta oinpetan urbatuak ditu.

ibili eta ibili 10: Berria 7 (“Ibili eta ibili, Prescott Bushen seme batekin biltzea lortu zuen, Jonathan Bushekin, burezurra lortzeko”), EiTB 2 (“Ibili eta ibili, eta entzuten dugun hots bakarra Stevenena da, ikerketa zentroko beste kideei dei egiten dienean”), Erlea (“Ilargi gaua zen, eta ibili eta ibili jarraitu zuen bakar-bakarrik, kapelarik gabe eta abitua beste jantzirik gabe, egunsentian loak pixka bat hautsi zuen arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ibili eta ibili 32: Berria (“Lehen ezin genuen kalean ibili eta ibiltzekotan, beti ezkutatuta eta norbaitekin batera”), Fernando Rey 10 (“Horregatik ibili eta ibili egin behar izaten genuen, orduak eman ibili eta ibili gelditu gabe, eta halere gero ohartu nintzen ezin ginela etzan ere egin belar gainean”), Xabier Montoia 2 (“Ibili eta ibili, ekialdean zerua poxi bat gorrimindu den arte ez dizuete atseden hartzeko baimenik eman”), Jon Arretxe (“Ibili eta ibili, haietariko bikote bat begiz jo orduko, keinua egiten nion jabeari eta harantz hurbiltzen ginen biok, paseoan legez”), Joseba Urteaga (“Neure burua kalean ikusten dut beti, ibili eta ibili”), Josu Zabaleta (“Ibili eta ibili egin nuen”), Lopez de Arana (“Nekaezin, Jimmy ibili eta ibili zebilen”), Agustin Otsoa (“Ibili eta ibili, mendiaren iparraldera iritsi ziren, apur bat mendebaldera; hango magal gris eta luzeak, hautsita egon arren, ez ziren aldapatsuegiak”), Karlos Zabala 2 (“Berehalakoan, neurri guztiak galduak eta gorputz osoa dardaraz jartzen zidan irrika batez astindua, haren aurpegiaren gainean jarri behar nuela erabaki nuen, eta zaldi gainean bezala ibili eta ibili, eta horrela gozatu nuen ez dakit zenbat aldi gehiagoz, haren ahoan, haren sudurrean, haren begietan, haren mingainean, haren buruan, hartaz guztiaz gozatu nuen eta orduan jaitsi eta nik txupatu nuen hura, eta irentsi ahal nuen guztia irentsi nuen makila tente hartatik”), Iñaki Mendiguren (“Ibili eta ibili... Izeba Petunia ere ez zen ausartzen ezer galdetzera”), Unai Elorriaga (“Itsasoa ikustean lasaitu egiten zen Matias, bazekielako Idusen zegoela oraindik; bazekielako ez zela, konturatu gabe, Idusetik atera eta beste herri batera joan, ibili eta ibili”), Joxemari Iturralde (“Gainera, egun guztian ibili eta ibili besterik ez zutela egin eta aski unaturik zeudela”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Irudizko adiera ere badu eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adibideren bat gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ibili sarreran.

ibilian
adb. Ibiliz. Ibilian asko ikasten da.
Loturak

Aztergaia: ibilian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ibili 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ibilian asko ikasten da.

ibilian-ibilian
1 adb. Behin eta berriz saiatuz, ekinaren ekinez. Ibilian-ibilian, azkenean, ikasi egin du pilotan.
2 adb. Ibili eta ibili. Ibilian-ibilian, goizeko hamarrak aldean heldu ziren herrira.
Loturak

Aztergaia: ibilian-ibilian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

sasi-amreditak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ibili 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: eta IBILI-IBILIAN, ez? (2006-12-20)

ibiliaren ibiliz
1 adb. Asko ibiltzearen ondorioz. Zuri-zuri zeuden alderdi guztiak elurrez eta, ibiliaren ibiliz, Berako herri inguruetara ailegatu ginen azkenean.
2 adb. Asko erabiltzearen ondorioz. Gauzak zikindu eta apurtu denboraren poderioz egiten omen dira, baita ibiliaren ibiliz ere, eta oso denbora laburrean.
Loturak

Aztergaia: ibiliaren ibiliz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IBILIAREN IBILIZ a) A fuerza de andar, de tanto andar. Neurri baten bearra zuten ibiliaren ibiliz gurpilak alperrik gal etzitezen. Zait Plat 36. Ibiliaren ibiliz, soin atalak zimeldu egiten dira. AZink 169. Lasterka ibiliaren ibiliaz, lurrerat erortzen da, izerditan, gorritua. Ox 56. b) A fuerza de utilizar. Gogamena ere sarri-askotan okertua eta makurtua, etengabe metodu bat eta bakarra ibilliaren ibilliaz. Vill Jaink 68. Bainan, makur ibiliaren ibiliaz, Ideien gogorapena ere ahi, itzal eta ezaba ditake. Lf in Zait Plat XII

ibiliaren ibiliz 3: Berria (“Eredu jakinik gabeko bide batean gaude, ez daukagu normaltasun hori definitzeko modurik, baldin ez bada ibiliaren ibiliz”), Argia (“Ibiliaren ibiliz lehertu / zitzaizkidan juaneteak”), Laneki (“Ibiliaren ibiliz ikasten da”); ibiliaren ibiliaz 4: ElCorreo (“Munduko alkaterik onena edo onenen pareko, bilbotartasunaren ikur, bere hiria azken zokondoraino ezagutzen zuen, ibiliaren ibiliaz”), Berria 2 (“Ibiliaren ibiliaz erakusten du bakoitzak, esanak ekintza zehatzetan bilakatzen dituenentz eta Barakaldoko EAJ-k egunotan argibide batzuk eskaini dizkigu zentzu horretan”), Argia (“Bidea ibiliaren ibiliaz eginez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ibiliaren ibiliz 6: Anjel Lertxundi (“Ibiliaren ibiliz guztiz xehatu eta hausten den zaborrarekin konformatzen gaituk, hori duk inork aitortu nahi ez duen miseria”), Rafa Egiguren (“Zuri-zuri zeuden alderdi guztiak elurrez, eta ibiliaren ibiliz, Berako herri-inguruetara ailegatu ginen azkenean”), Josu Zabaleta (“Pentsa ezazu Berendia jaunak hanketako mina duela ibiliaren ibiliz, eta bere nagusi ofiziala oihuka hasten zaiola”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Aurrera egin nuen, arriskuak arrisku, eta orain, bidea ia amaitutzat jotzen dudanean - ez amesturiko lurralde zilarra begiztaturik, baizik ibiliaren ibiliz ahiturik -, amaieran nioen, lehen bezalakoxe duda-mudak dauzkat idazlan honen balioaz eta interesaz”), Joxe Austin Arrieta (“Maiz gelditzen nintzen haiek ondo lotzeko, baina, ordu-erdi baten buruan, lur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik ibiliaren ibiliz, haiek berriro binbilika...”), Elizen arteko Biblia (“Ibiliaren ibiliz nekatu egiten zinen, baina sekula ez zenuen dena alferrik zela aitortu. Behin eta berriro indarberrituz, ez zenuen inoiz etsi”); ibiliaren ibiliaz 6: Joan Mari Irigoien 2 (“Izan ere, ez dut deus ere ekarri, baina, nola ibiliaren ibiliaz ikasi baitut ezen gizonaren deuseza dela gizonaren aberastasunik handiena, hala, neure deusez horretan bizi nahi nuke etxeko elizattoan, amaren eta haren zerbitzariaren ondoan, mundutik bereizirik, Jainkoari beha...”), Lopez de Arana (“Ibiliaren ibiliaz, espaloi berrien eremu batera heldu zen, adreilu horizko eraikin-ilara baten parera”), Karlos Zabala (“Espaloia balantzaka zebilen kulunka handiz; jasanezina zen haren sufrimendua, eta oinez jarraitzea nahiago izan zuen, ibiliaren ibiliaz oinazea arinduko zitzaiolakoan”), Jon Maia (“-Besterik ezin denean, zer egingo diozu bada! - erantzun nion nik, irri batez, ibiliaren ibiliaz tentsioa pixka bat laxatuta”), Hasier Etxeberria (“Ibiliaren ibiliaz, mundu guztia zikindu eta zipriztindu da hemen eta halako geruza likitsez jantzita dator aukera oro”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura emankorra da eta aski izan liteke adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ibili sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper