22 emaitza hurbil bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

hurbil
1 adb. Txikitzat jotzen den distantzia batera. (Dagokion izen sintagmak edo adizlagunak -tik atzizkia hartzen du). Lazkaotik hurbil Aralar mendia. Zugandik hurbil bizi naiz. Bazen etxe bat handik hurbil. Etxetik hurbil samar zegoenean. Oso hurbil. Hain urruti eta hain hurbil! Ni baino zer nigandik hurbilago? Elkarrengandik hurbilegi zeuden. Erortzen zen tokitik hurbilen zegoenak jo behar zuen pilota. || Ipar. (Dagokion izen sintagmak -i atzizkia hartzen duela). Bide-bazterrari hurbil aurkitzen ditugu hiruzpalau herrixka.
2 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Pikondoari hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. Hurbil dugu urte berria. Ordu latzak hurbil.
3 adj. Hurbil dagoena. Ik. hurko. Herri hurbilenera. Gertakari baten kausa hurbila. Ekialde Hurbila.
4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa). Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean.
5 adb. Ipar. eta naf. Ia. Duela ehun urte hurbil idatzia. Mariak bazituzkeen berrogeita bost urte hurbil. || Gizon gaitza zen egiazki gure Piarres: bi metro gora edo hurbil.
hurbil-hurbila
adb. Ipar. Hurbil-hurbil. Gure saihetsean, gugandik hurbil-hurbila, errekako ura gurekin batean doa. Etsaia hurbil-hurbila dugu.
Loturak

Aztergaia: hurbil-hurbila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HURBIL-HURBILA (H). Muy cerca. "Hurbil hurbila da, c'est tout près, tout proche" H. Nere beldur izan gabe / yauts adi urbil-urbila. Elzb Po 182. Karkailaz ari zen beraz, Martinen sudurrari hurbil hurbila. Barb Sup 10. Gure sahetsean, gutarik hurbil-hurbila, errekako ura gurekin batean doha. JE Ber 40. Etsaia hurbil-hurbila dugu. Herr 8-11-1956, 1. Izan ginen urte batez Loiolan, Gipuzkoako Azpeitia herritik hurbil hurbila. Larre ArtzainE 302. Hain baiginen guhaur lurrari hurbil hurbila haziak izanak. Ib. 111

hurbil-hurbila [adb.] 2: Berria (“hatsa senti daiteke hurbil-hurbila”), Erlea (?) (“izan zahartzaroa era heriotza hurbil-hurbila”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hurbil-hurbila [adb.] 28: Herria 25 (“Eta hurbil hurbila Hitlerrek ez du bertzerik egin jendeak errez Juduak zirelakotz edo Rom jendetarik zirelakotz, bere pentsatzeko moldean, garbiketa bat egiten zuen”), Monika Etxebarria 2 (“Adolpheren begitarteak hor dirau, txokolate koloreko paretan bermaturik; hurbil-hurbila dirudi”), Patziku Perurena (“Tobera-mustra hori apailatu zute erretoretxeari hurbil-hurbila”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide egokia Iparraldean; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hurbil sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

hurbilagotu, hurbilago/hurbilagotu, hurbilagotzen
da/du ad. Hurbilago etorri, hurbilago jarri; areago hurbildu. Egunetik egunera pozten zen, hurbilagotzen ari nintzelako.

Aztergaia: hurbilagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hurbilagotu, hurbilago(tu), hurbilagotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hurbilagotu, hurbilago(tu), hurbilagotzen

Atzizkien araberako erabakiak

-ago-tu.

hurbilarazi, hurbilaraz, hurbilarazten
du ad. Hurbiltzera behartu. Hurbilarazi nau, ahuldua baitu ikusmena.

Aztergaia: hurbilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hurbilarazi, hurbilaraz, hurbilarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hurbilarazi, hurbilaraz, hurbilarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+a-.

hurbilbide
1 iz. Hurbiltzeko bidea. Emakume horrengana hurbiltzeko kausituak ditut hurbilbideak.
2 iz. Lasterbidea.

Aztergaia: hurbilbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

hurbildanik
adb. Hurbiletik.
Loturak

Aztergaia: hurbildanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-etik/-danik/-dik.

hurbildik
adb. Hurbil dagoen tokitik. Ik. gertutik; hurretik; bertatik 4. Gertaerei hurbildik begiratu.
Loturak

Aztergaia: hurbildik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hurbildu, hurbil/hurbildu, hurbiltzen
1 da ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Ik. hurreratu; gerturatu. Ni ez naiz sekula gorengo gailur horietara hurbildu. Negarrez hurbildu zen nigana. Atzetik hurbildu zitzaion. Jainkoari hurbil nakion. Hurbiltzen da, baina ez aski. Ezen hartaz mintzatzeko ordua da hurbildu. Erditzeko ordua hurbildu zitzaionean. Bere azken ordura hurbildua dena.
2 du ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Hurbildu zuen burua hormara eta bertan gelditu zen lo. Edontzia ezpainetara hurbilduz.

Aztergaia: hurbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eragiketa hurbildu, eragiketa aproximatu; zatiketa hurbildu.

Euskaltzaindiaren Arauak

hurbildu, hurbil(du), hurbiltzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hurbiltzeko(rik) ere .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hurbildu, hurbil(du), hurbiltzen.

hurbilean
adb. Hurbil. Aita han zuten hurbilean. Etxetik hurbilean bizpahiru akazia luze zeuden.
Loturak

Aztergaia: hurbilean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hurbil sarrerari dagokion azpisarrera.

hurbileko
adj. Hurbil dagoena. Hurbileko herrietan. Zure hizkerak hurbilekotzat salatzen zaitu. Betaniakoa zen sortzez, hots, Jerusalemdik hurbilekoa.
Loturak

Aztergaia: hurbileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eko/-go

Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

hurbilera
adb. Hurbil dagoen toki batera. Ekar iezaguzu hurbilera balea.
Loturak

Aztergaia: hurbilera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hurbil sarrerari dagokion azpisarrera.

hurbiletik
adb. Hurbil dagoen tokitik. Ik. gertutik; hurretik; bertatik 4. Hurbiletik jarraitu. || Arazoa hurbilagotik aztertuz gero. Hurbilegitik begiratzen badiozu.
Loturak

Aztergaia: hurbiletik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hurbildik (+ -ll-, u-) 26 aldiz ageri dira: G 10 (Txill Let, Zait Plat, Vill Jaink, Gazt MusIx), IE 15 (He Gudu, Mih, Gy, Hb Esk, Elzb Po, Elzb PAd, Iratz, Mde Pr, Zerb Azk, Larz Senper), EB 1 (MEIG); hurbiletik (+ -ll-, u-) 16 aldiz: G 1 (Etxde JJ), IE 12 (EZ Man I, EZ Noel, Ax, SP Phil, Zby, HU Aurp, Barb Sup, FIr, JEtchep, Ardoy SFran), Zu 1 (Arch Fab), EB 2 (MEIG) eta urbilxeagotik behin (Vill Jaink); hurbildanik (+ hurbil danik) 17 ager.: IE (Dh, MarIl, Hb Esk, Dv Lab, Laph, Arb Igand, HU Aurp, JE Bur, Barb Sup, Ox), Zu 1 (AstLas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)urbildik 5 aldiz jaso da: G 1 (Vill in Egan 1960), IE 1 (M. Landerretche in RIEV 1911), EB 3 (Lf Gure Almanaka 1970, Vill Sarrera in Cristaubaren icasbidea..., Txill Freinet-teknikak lilitegian); hurbiletik (+ urbilletik) 14 aldiz: G 1 (Vill Kataliñen gogoetak), EB-EgAs 13 (P. Xarriton, B. Urkizu, Oihenart Taldea, B. Oihartzabal, J. Suarez Barrutia, X. Gereño, I. Mendiguren, X. Mendiguren Bereziartu, J. Erzibengoa, Zabal 1976, Egin 1977, Egin 1990, Eguna 1990); hurbildanik behin (JE Med).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hurbildanik : DFrec 1; hurbildik : DFrec 2; hurbiletik : DFrec 2 eta urbilletik 1.

Hiztegietako informazioa

ez dugu aurkitu HiruMila, Casve EF, ElhHizt eta PMuj DCV hiztegietan.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-etik/-dik/-danik (eta -eko/-go) banaketa argitzeko txosten sistematikoa landuko da.

hurbilketa
iz. Hurbiltzea. Ez dirudi presoen hurbilketa berehalakoan gertatuko denik.

Aztergaia: hurbilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hurbilkor
adj. Gauza bi edo gehiagoz mintzatuz, puntu komun baterantz ari direnak. Ik. konbergente. Lerro hurbilkorrak.

Aztergaia: hurbilkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

segida joerabakar hurbilkorrak, segida joerabakar konberjenteak.

Euskaltzaindiaren Arauak

lerro hurbilkorrak.

Informazio osagarria
Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea, baina beharrezkoa

nahiz tradiziorik ez bide duen, beharrezkoa da, eta ongi eratua.

hurbilpen
1 iz. Hurbiltzea, hurbilketa.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurbilpen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, 1. adieraz bestelakoetan hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. planteamendu; ikuspegi; ikuspuntu...].

Aztergaia: hurbilpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh143 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu hurbilpen formarik aurkitu; ager. banakoak dira hurbiltze (SP Phil: "Zarena, Philothea, hurbiltze suerte guzien beldur, zenbat ere aphurrak baitira; eztezazula lausenguzkeriarik nihoiz ere paira zure aldean") eta urbilze (Mb IArg I: "Bidez igaro zen Jeriko zeritzan erri batetik; erri onetara urbilze berean arkitu zuen bidetik baztertua zegon itsu eskelle bat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hurbilpen eta konposatuak 15: B. Urkizu ("Hizkuntzalaritzaren beste hurbilpen bat da"); Baga-bigaMat ("Egin dugun lanak hurbilpen baten esanahia du"); K. Fernandez ("Gure ikerketan errealitateranzko hurbilpena bilatzean, aldagai bi baino gehiago kontsideratuko ditugu"); X. Mendiguren B. 2 ("Aski da berak jarrai dezakeen eredu bat ematea, nahiz eta haren lehen hurbilpenek batere jatorrizkoaren antzik ez izan", "Poesia lirikoaren kasuan formarekiko hurbilpen moduren bati eutsi beharra dago"); OinEntz/3 2 ("1 cm sobra denez oraindik hurbilpen bat besterik ez da", "Balio bat edo bestea aukeratzea lortu nahi dugun hurbilpen-graduak esango digu"); I. Zuazo ("Hurbilpen zientifiko bat proposatzen du prozesu analitikoaren bidetik"); J. Berruezori omenaldia ("Bere ezagupen zabalak Historiatik Bizitzara ezartzen zuen hurbilpen kezkatia eginez"); Agenda 1990 ("Hurbilpen bat egin zen ahozko literaturaren forma nagusi eta errotuetara"); Demografia 1986 2 (adib.: "Informazio horiek lortzeko, atzera-begirako hurbilpen bat erabiltzen du inkestak"); V. Huici ("1876arte, jauntxo eta merkatarien arteko elkarketa edo hurbilpenetik urrun, hauek karlista / liberal dikotomiaren muturretan egoten ziren"); Zutabe 1993 ("Glotodidaktikaren alorreko kontzeptuekiko hurbilpena egin nahi da"); ELA/STV 1992 ("ELAk jarrera irekia mantendu behar du sindikalismo abertzalearen barruan hurbilpen handiago bat bultza dezaketen ekintzen aurrean"); (h)urbiltze eta konposatuak 14: J.J. Bergaretxe ("Betidaniko urbiltzea aintzat arturik, gaurko jakintzaren aurrerapenekin uztartu nai dute"); UZEI ("Estatu kideen arteko hurbiltze bat lortu"); J. Kortabarria ("Problema askotan, hemen goiko hurbiltzerako metodoa baino zehatzagoren bat erabiltzea gogokoagoa egiten da"); N. Balluerka ("Gizarte horrentzat postulaturiko izaera nazionalezko 'ideiala'rekiko hurbiltze bat lortu nahi zuten"); B. Urkizu ("Hurbiltze honen gainean eraikitako sistemetan gauzatu beharrekoak dira"); M. Orbe ("Kanpaina honen inguruan sor zitezkeen iniziatiba, ekintza jaialdi, mobilizazio, talde ta pertsonen arteko hurbiltze, kontzientziatze... eta abarri buruzko ametsak"); M. Arrieta 3 (adib.: "Poesia azken finean, danetarako hurbiltze bat da"); J. Haritschelhar ("Egiazko hurbiltze zientifiko bat"); Eutsi/1 ("Hurbiltze adlatiboa: Iruñerantz; Donostiarantz"); GIE ("Ikastolei publiko eta doakoa izateko hurbiltze aukera [...] ematea"); G. Ansola 2 ("... aurrerapen estimagarriak eta iraunkorrak lortu behar direla elkar hurbiltze-bidean", "Elkar hurbiltze-higidura zenbaterainokoa izan den aztertuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hurbilpen : AB50 1; Euskalterm 1; hurbiltze : DFrec 4; AB38 3 (hauetan h. tresna, h.-abiadura); LurE; Euskalterm 13 (hauetan h. esperimental, h.-angelu, -erreakzio, -ibilaldi, jokabide, -mugimendu, -leiar, -lente, -politika) // Ez ditugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hurbiltze : EuskHizt; HiruMila; PMuj DVC (u-); urbilpen : PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

hurbilpen 1 iz. Hurbiltzea, hurbilketa. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurbilpen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, 1. adieraz bestelakoetan hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. planteamendu; ikuspegi; ikuspuntu...].

hurbilpen 143.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hurbilpen 42.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da ingelesezko ‘approach’en eraginez ageri delako espezialitate-testuetan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

hurbiltasun
iz. Hurbil dagoenaren egoera; hurbila denaren nolakotasuna. Ik. hurkotasun. Jainkoaren hurbiltasuna bilatu. Arriskuaren hurbiltasunak hartaraturik. Nire etxeak duen hoberena, elizatiko hurbiltasuna.

Aztergaia: hurbiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hurbiltxo
adb. Hurbil samar; aukeran hurbilegi. Bata bestearen hurbiltxo zeuden.

Aztergaia: hurbiltxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo leku-denborazkoetan.

hurbiltzaile
adj. Hurbiltzen duena.

Aztergaia: hurbiltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

hurbiltze
iz. Hurbil edo hurbilago etortzea edo joatea; hurbil edo hurbilago jartzea. Nolabait ere gertatu da ekologiaren eta ekonomiaren arteko hurbiltze bat. Hurbiltze saio xumea.

Aztergaia: hurbiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

hurbiltze adlatibo, hurbiltze-adlatibo
iz. hizkl. Gutxi gorabeherako norabidea edo jomuga adierazten duen kasua. Hurbiltze adlatiboak norantz galderari erantzuten dio.
hurbiltzeko(rik) ere
Inondik ere. (Ezezko esaldietan). Ik. ezta hurrik eman ere. Tenplu berria ez zen, hurbiltzeko ere, Salomonek eginarazi zuenaren heinekoa. Egur zurituak ez du, hurbiltzeko ere, egur azalduna balio. Jokoa ez da, hurbiltzekorik ere, hain polita.
hurbilxko
adb. Hurbiltxo. Hurbilxko zerabilen hark sudurra.

Aztergaia: hurbilxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: hurbilsko / LurE: - / ElhHizt: hurbilsko / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper