3 emaitza hura bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

hura
1 Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hori1; haiek. Etxe hura. Gutxi behar zuen iraun alaitasun hark. Leku hartan (Ik. han). Toki hartara (Ik. hara). Hiri hartako kaleetan. Arrazoi hargatik.
2 (Izenordain gisa). Hura da bilbotarra, ez hau. Hark nahi duena egingo dut. Erregina arras eri da; aspaldion medikuek ez dakite zer egin hura sendatzeko (Ik. bera1). Hura bera jaikitzen da gure kontra. Soinua, eta harekin batean hitza, agertu zenean zineman. Erdararen mendean ibili, haren morroi izan. Maiz erabili behar izan ditut haren lanak. Nire eta haren arreba (Ik. bere2).
3 (guzti-rekin). Ergelkeria iruditzen zitzaion hura guztia. Ez nuen jakin iskanbila hura guztia zergatik ateratzen zuten. Hark guztiak ez zuen inolako zentzurik. Nor zen haren guztiaren erruduna?
4 (Hizketaldi batean, lehenago edo gorago aipatu ez diren, edo lehenaldian edo halako urruntasuna markatuz aipatu diren pertsonak edo gauzak adierazteko). Atzo kontatu nizuen ipuin polit hura. Erdi Aroko aho poesia bizi eta sendo hura. "Faust"-eko pertsonaia haren gisa. Mistiko hura bera genuen mila bider, polemista bortitza. Hobe dugu inguru erabili barano baino: Euskal Herri osoan zabaldua dago hura; hau, berriz, ez. Urte hartan sekulako izozteak izan ziren. Badakizue Genesi 2, 19ko hura: (...). Unamunoren hilezkortasun behar hura. Hizkuntzak, ibilian, galdu beharko du harako lehengo garbitasun hura. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauzak aldatzeko.
5 (Harridurazko esaldien sarrera gisa). Hura zen gizona hura! Hura liburua, eta batez ere hura mintzaera! Hura zen euskaraz egitea! Hura ekaitz ikaragarria! || (bai-ren ezkerrean). Hura bai gogorra! Burgos!; hura bai zela hiria!

Esaera zaharrak

Apirila euritsu, urte hura ogitsu. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik. Zer ikusi, hura ikasi.

Aztergaia: hura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
hurakan
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurakan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urakan].

Aztergaia: hurakan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-12-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urakan 3: AB AmaE 2: "urakan gogorrak oi dauz zugatzak ausi", "Urakan gogorrak mendi goietatik Beor eta beiak bota dauz beera"; Azc PB: "gizon ta ontzi irunsten daben urakana".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hurakan 3: Etxde: "Atlantiko-ko hurakanekin, Txina-ko itsasoko tifoiekin eta Itxaropen Oneko Lurradarreko horma-uharteekin borrokan jardun eta gero"; HizkLiter: "Osa ezazu koadro hau irakurgaia kontutan hartuz. Titularea. Nork? Zer? Noiz? Non? Zergatik? Hurakan batek"; J.M. Elexpuru: "Hurakanak bezala astindu zuen apaizgai-ohi eta iraultzaile-berrien erdi inuzentzia Genovako giro 'lizunak'".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hurakan : DFrec 1, AB38 3, HiztEn; urakan : LurE, Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urakan : EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; hurakan : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal huracan / ouragan formen ordainak: aizebeltz : Casve FE, PMuj DCV (aize-beltz); aldagoi : Lur EG/CE, PMuj DCV; ekaitz : XarHizt, T-L LBF (- tempête), HaizeG FB; haizerauntsi : HiruMila, XarHizt (erauntsi), HaizeG FB (haize-erauntsi), PMuj DCV (aiz-erauntsi eta erauntsi); hurakan : HiruMila, ElhHizt; urakan : Lur EG/CE eta EF/FE; zirimola : HiruMila, Lur EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF (eta - tempête: ekaitz), PMuj DCV (eta zirimol); zoperna : XarHizt; zurrunbilo : XarHizt, PMuj DCV (zurrunbillo) // Casve FE: kürübillo, aizeburrunba, tiribiti, maierronda // PMuj DCV: tulubio, txirimilo, aizetzar; b) es huracanado formarenak: PMuj DCV: zirimol-antzeko, tulubio-antzeko; vientos huracanados: zirimol-aizeak, aize eroak // Ez dugu aurkitu ohiko beste iturrietan.

Erdaretako formak

es: huracan; fr (DLLF): ouragan; it (S. Carbonell): uragano; fig.: vento impetuoso; ca (DCC): huracà; en (Collins): hurricane; de (Langenscheidts): Orkan; es: huracanado; fr (DLLF): impétueux, euse; violent, e; viento huracanado: vent violent; it (S. Carbonell): uragano; (...) viento -: vento di uragano; ca (DCC): Ø; en (Collins): viento h.: hurricane wind, violent wind; de (Langenscheidts): orkanartig; es huracanarse; fr (DLLF): Ø; it (S. Carbonell): diventare uragano; ca (DCC): Ø; en (Collins): Ø; de (Langenscheidts): zum Orkan werden.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. urakan.

Lexemen erregulartasuna

h zal.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Horrela aipatuko da hiztegian forma baztertua, ordaina ondoan duela.

huraxe
hura erakuslearen era indartua. Ez gutxiago heriotzako orduan; ordu huraxe da geroko guztia erabakitzen duena. Denek zekiten huraxe zela amaren borondatea. Aitak egiten duena, huraxe bera egiten du Semeak ere. Huraxe bai gauza ikusgarria! Hots harexek iratzartu ninduen.

Aztergaia: huraxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper