14 emaitza hots bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

hots1
1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Kantu hots alaia. Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Telefono hotsa. Turuta-hotsak.
2 iz. hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.
3 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Xahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.
4 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.

Esaera zaharrak

Intxaurrak baino hotsak handiago. Urruneko neskak anderauren hots.
hots2
lok. Aurretik esan dena argiagotu nahi dela adierazteko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Ik. alegia. Galian, Hispanian, Italian, Britanian, hots, Europaren sartalde guztian. Batasunaren aldekoek —hots, guk— ez dugu arras zuzen jokatu "politikari" dagokionez. Egia zor du kritikoak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea.

Esaera zaharrak

Intxaurrak bost, hotsak hamabost.
hots egile, hots-egile
iz./adj. Hots egiten duena.
hots egin
1 du ad.-lok. Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen.
2 du ad.-lok. Deitu. "Mikaela!" hots egin zuen Patxik sukaldetik. Lasterka atera zen sendagileari eta apaizari hots egitera. Ezteietara hots egiten badizute. Telefonoz hots egingo dizut. Ez digute hots egin.
3 du ad.-lok. Oihu egin; esan. "Kontuz!" hots egin zien orduan Nikanorrek. "Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak!" hots egiten du noizean behin. "Ni naiz", hots egiten die Jesusek apostolu izutuei.

Aztergaia: hots egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hots egin (+ ots egin, ots ein) formak 129: B 20 (Astar II, Mg PAb, AB AmaE, Azc PB, A BeinB, A BGuzur, Laux BBa, Laux AB, Altuna, Kk Ab II, Erkiag Arran, Erkiag BatB, SM Zirik); G 108 (Cb Eg II, Cb Eg III, Cb Just, Mb IArg I, Mb IArg II, AA III, VMg, Izt C, PE, Lard, EA OlBe, Jaukol Biozk, Ir YKBiz, Aran SIgn, Apaol, Tx B I, Inza Azalp, ArgiDL, A Ardi, Ag G, Ldi IL, Lek EunD, Zait Sof, ABar Goi, Gazt MusIx, Vill Jaink, Anab Poli, Anab Aprika, Etxde AlosT, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, JAIraz Bizia, Or Aitork, Zait Plat); EB 1(Mde HaurB); ots-egin (+ots-ein) formak 25: B 11 (Laux BBa, Laux AB, Altuna, KK Ab II, SM Zirik, Erkiag Arran, Erkiag BatB), G 14(Mb IArg II, Lard, EA OlBe, Jaukol Biozk, Ir YKBiz, Ldi IL, Anab Poli, Ibiñ Virgil); hotsegin (+ otsegin, otsegiñ) formak 188: B 5 (fB Ic II, Erkiag Arran, Erkiag BatB); G 181 (Cb Eg II, Cb Eg III, Cb Just, AA I, AA III, AzpPr, PE, Ud, Arr May, Lard, Tx B I, Arrantz, EusJok, Or Eus, SMitx Aranz, Inza Azalp, Ir YKBiz, Ill Testim, ABar Goi, Ldi IL, Or Mi, Or SCruz, TAg Uzt, Lab EEguna, Uzt LEG I, Uzt BZO, Gazt MusIx, Vill Jaink, Etxde AlosT, NEtx LBB, Or Aitork, Or QA, Salav, Lab SuEm); IE 2 (FIr, Mde Pr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hots egin (+ots egin, ots ein + -ñ) 49 aldiz ageri da: B 9 (F. Zubiaga, I. Larrakoetxea, S. Onaindia, A. Zubikarai, J. San Martin); G 18 (J. Etxaide, P. Lhande, Arbelaitz, I. Zaitegi, J.A. Orbegozo, Beneditar Gaztek, B. Larraul, Itunbe, A. Ibinagabeitia, B. Iraola, J. Etxaide, S. Garmendia, E. Zipitria, J. Agirre); EBan 22 (I. Añon, UZEI, Vill, K. Santisteban, X. Kintana, J. Iturralde, X. Galarreta, X. Amuriza, Urrezko arraultzedun oiloa, J. Forcada, P. Sastre, Amatiño, I. Uharte, Donostiako haurren katekesia, A. Zelaieta, E. Agirretxe); hots-egin (+ots-egin) 7 aldiz: B 3 (L. G. de Etxabarri, Lauaxeta in Euzkadi, 1931-07-02, Euzkadi, 1935-03-23); G 3 (S. Onaidia, J.A. Loidi, Beneditarrak); EBan J. Azurmendi; hotsegin (+otsegin) 63 aldiz: G 18 (P. Lhande, J. Azurmendi, S. Mitxelena, J. Kerexeta, A.M. Labayen, Orixe, Elizbarrutietako liturgia, M.M. Zubiaga, J.M. Lertxundi, A. Begiristain); EB 45 (M. Atxaga, J.M. Arrieta, Elizbarrutietako katekesia, J. M. Lekuona, Jakin, II. Euskal Mundu-Biltzarra, Sinisterik ezak zer?, I. Mujika, J. Goikoetxea, S. Garmendia, L. Dorronsoro, P. Zabaleta, B. Hidalgo, Elizbarruti arteko liturgia, Itun Berria. Eliz arteko biblia, B. Atxaga, Ipuin harrigarriak I, J.M. Arrieta, X. Gartzia, J. Etxaide, Elizbarrutietako liturgia, Haurren idazkaritza, X. Amuriza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hots egin : DFrec 11; AB38 2; AB50 5; HiztEn-LurE; Euskalterm 1; hotsegin : AB38 5; AB50 29; LurE; Euskalterm 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " hots egin / hotsegin: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

hots eman
1 ad.-lok. Gidatu. Ardiak hots emateko.
2 ad.-lok. Akuilatu. Hots eman idiei.

Aztergaia: hots eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)ots eman 21 aldiz ageri da: G 1 (Mb IArg I); IE 20 (Lg II, Gy, Ox; Xarlem 16, Arch Fab); hots-emon behin (Gy); otseman 4 aldiz: G 2 (Lard), IE 2 (O Pr, Mde Pr); hots emaile IE 2 (Ox, Xa Odol); hots-emaile IE 1 (Xa EzinB); otsemoile B 1 (Erkiag BatB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hots emaile IE 1 (Ox in GH 1952); otsemaille G 1 (B. de Amezaga in Euzko Gogoa 1952); eta otsomak 1 (B. Estornes Lasa Mundua Euskal-Erriaren gogoan: "Nik ba diat, saguak laister sakabanatuko dituan pizti bat. Otsomak (adizak), ikusi dezagun ba nola sakabanatzen dituan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hots eman : HiztEn; hotseman : AB38 1 ("otseman"); LurE; hotsemaile : LurE.

Hiztegietako informazioa

hots eman : HiruMila, ElhHizt: ots-eman: PMuj DVC; hotseman : Casve EF; ots-emaile : PMuj DVC hotsemaile : HiruMila, ElhHizt, Casve EF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'gidatu': ardiak hots emateko. 2 'akuilatu'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "hots egin eta hotseman. Hitzak banaka-banaka aztertzeak ez al ditu kontraesanak sortzen? hots egin eta alde egin alde batetik eta hotseman eta galdegin bestetik..." (1995-07-10)

hots eragin
ad.-lok. Batez ere bizk. Hots eginarazi. Txilinari hots eraginez.

Aztergaia: hots eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hots 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

hots espektro, hots-espektro
iz. Hots baten analisia irudikatzen duen espektroa.

Aztergaia: hots-espektro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

espektro 1 iz. Fis. Uhin fenomenoen, bereziki argiaren, maiztasunaren araberako banaketa. Eguzki espektroa: argi zuriaren irraden barreiatzearen ondorioa. Hots espektroa: hots baten analisia irudikatzen duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hots eta espektro sarreretan.

hotsa atera
ad.-lok. Hotsa sortu. Ik. hots egin. Hotsik atera gabe, isilka ibiltzeko. || Hots handia ateratzen. Halako kirrinka hotsa atera du.

Aztergaia: hotsa atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOTSA (HOTSAK, etc.) ATERA a) Lanzar (un) grito. Ea zergatik ots aiek aren kontra Juduak ateratzen zituzten. Lard 523. Ikaragarrizko otsak atera zituan. Bv AsL 144. Hacer, meter (un) ruido. Justuri batek alako otsik / ez dau iñoz atera. AB AmaE 10. Aldapa bera indarra daramalako, ots aundia ateratzen du an. Etxeg in Muj PAm 22. Sutegi-auspo antzeko otsa ateraz. Or Mi 76. Otsik atera gabe ixilka ibiltzeko. TAg Uzt 139. Izarrok [...] berebiziko otsa ateraten omen dute. Zait Plat 58. Alako kirrink otsa atera du. NEtx LBB 107. Lurrean lertzen ziranak baiño ots aundiagoa ateratzen zuten. AZink 79. [Errebolber kartutxuek] zelako otsa ateraten eben jakin gurie. Gerrika 23. v. tbn. Munita 19. Ugalde Iltz 33. Onaind in Gazt MusIx 155. Lab SuEm 181. Insausti 26. b) Sonar, ser famoso. Munduan ainbeste ots atera zuten filosofo [...] sonatuak. Arr May 55. c) Difundir(se) un rumor. Otsa atera zuten, alegia, Amadeok egundañoko urre-pilla zeramala Italira. Or SCruz 52. Kataluñara eraman bear giñuzten otsa atera zan. AZink 112. Baiña gauza garbirik ez da jakin. Ots auek batik-bat aterako ziran, eta bearbada alaxe izango zan. Insausti 229

def: hots egin 1 Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen

hotsa atera (X hotsa atera dira batzuk) 10: Consumer (“karranka hotsa ateratzen duen koltxoia”), Berria 4 (“Bozgorailu baten alarmak ematen zuen seinalea. Hura entzun orduko, parte hartzaileek potoari eragiten zioten, hotsa ateratzeko”), EiTB 3 (“2ttorren tripak hotsa ateratzen dute”), Argia 2 (“egurrari burdinaren hotsa atera”); hots X atera 14: Elkar 3 (“hots amaigabea ateratzen”), Consumer (“hots handia ateratzen”), Berria (“hots, zarata atera”), EiTB (“hots arraroa ateratzen zaizu!”), Jakin (“hots gehiago atera dute”), Argia 3 (“hots handirik atera gabe”), Laneki (“hots normala ateratzen duen begiratu behar da”), Erlea 2 (“hots hura atera zuen”), DiarioVasco (“karranka-hots ederra aterako zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hotsa atera 58: Iñaki Mendiguren 9 (“Ziztu bizian alde egiten entzun zuten, armaduretan hotsa ateraz ondotik igarotzean”), Itziar Otegi 4 (“Ziur naiz, txirulak bezalako hotsa ateratzen zuen eta”), Juan Garzia 3 (“[…] ezen kanpaien gisako hotsaateratzen baitzuten”), Karlos Zabala (“Claireren atearen aurretik pasatzean, guraizeek igeltsuan hotsaateratzen jarraitzen zutela entzun zuen.”), Pako Aristi (“Motoa berotzen ari den heinean haizea kentzen diot; bestela, irrintzia moduko hotsa ateratzen hasten da”), Elizen arteko Biblia (“metal landuzko turutak joz egundoko hotsa ateratzen zuten, Goi-goikoa israeldarrez oroit zedin”), Anjel Lertxundi (“Hilkutxa baten gainera jaurtikitako zokor-pusken hotsa atera zuten haien atzaparrek soroko tresnak gordetzeko erabili ohi nuen txabolako teilatu-hegalean pausatzerakoan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ez baita guztiz gardena.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hots sarreran.

hotsandi
iz. g. er. Hotsandikoa denaren nolakotasuna. Ik. arrandia 4.

Aztergaia: hotsandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

hotsandiko
adj. Handitasunez, jasotasun bereziz egiten edo ospatzen dena. Ik. solemne. Hotsandiko zeremonia.

Aztergaia: hotsandiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hotsandiko zeremonia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Segur gaude ez genukeela hots handiko gomendatu behar?'

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Hotsandiko eta [...] hitzei buruz Knörr jaunak egindako oharrak ez dira ontzat eman'.

hotsean
adb. Ipar. g. er. Bat-batean.
Loturak

Aztergaia: hotsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'bat-batean, berehala' adierako hotsean 4 aldiz jaso da, beti ap. X. Kaltzakorta: "Hotsean, horma ganetik zintzilik egoan artatxiki aihen bati uhala lotu, idunaren inguruan ipini eta samea luzatu eban urkatutako itxurak eginaz"; "Hotsean zuzendu zan soinua etorren lekura eta han idoro zituan hamar gizon lurrean jarririk edaten"; "Gero kopa bat ardao opetsi eutsan, lurrin zoragarriduna, ahokada baten edan eban, eta beste zaldun batek hotsean bete eutsan barriro"; "Lapur bat harrapetan zan bakotxean hotsean izaten zan urkatua".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

otsean : DRA (en nombre de, a título de), PMuj DVC (al momento, al punto, apresuradamente); otsean-otsean : DRA (a cada momento o golpe), PMuj DVC (a cada momento, a cada paso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hots 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bat-batean.

hotsemaile
iz. Eragilea, gidaria. Nola jarraiki gizona bideari, ez balu hotsemaile Jesusen elea? Axular, euskaldun idazle, gure hotsemaile.

Aztergaia: hotsemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'eragilea, gidaria'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ile/-le.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eragile, gidari.

hotsera
1 adb. Aipatzen denaren ahotsa edo deia entzutean. (-en atzizkiaren eskuinean). Ume gaixoak jaikitzen dira aita zakarraren hotsera. Neskatxen hotsera, mutil gazteek ere, bazekiten iturri aldera egiten.
2 adb. Aipatzen denak ateratako hotsa entzutean. (-en atzizkiaren eskuinean). Rosa zaldizkoen hotsera azkar asko jaisten zen ateraino. Atearen hotsera itzulita. Nire hitzaren hotsera ikusten duela itsuak. || Eta bertan, korneta hotsera, lerroak hautsi, eta sakabanatzen dira.
Loturak
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper