17 emaitza hizkuntza bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

hizkuntza
1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. Hizkuntza motak. Afrikak hizkuntza-aniztasun handia du eta hizkuntza bakoitzak bere literatura du. Hizkuntza-atlasa. Ikuspegi formaletik, hitz-hurrenkera kanonikoa hizkuntza baten egitura sintaktiko sinpleena da. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.
2 iz. hizkl. Hitzak adierazpidetzat erabiltzeko gaitasuna; hitzezko adierazpidea, sistema edo egituratzat hartua. Ik. mintzamen. Hizkuntza eta hizketa.
3 iz. Hitzen bidezko adierazpide honetaz, formaren aldetik egiten den erabilera. Hizkuntza-mailak. Literatura-hizkuntzak. Aho hizkuntza eta hizkuntza idatzia. Herri hizkuntza. Kale hizkuntza.
4 iz. Komunikatzea ahalbidetzen duen ikur sistema ez hitzezkoa. Giza hizkuntza eta animalien hizkuntza. Gor-mutuen hizkuntza. Hizkuntza artifizialak. Musika-hizkuntza.

Aztergaia: hizkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (I.3.2): "lehen osagaia eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura edo literatura hitza (eta sei hitz hauek bakarrik) duten elkarteetan eliz, burdin, hizkuntz, kultur, natur, literatur forma >a<-gabeak zein eliza-, burdina-, hizkuntza-, kultura-, natura-, literatura- >a<-dunak berdin onargarri dira. Ongi emanak daude, beraz, bai eliz agintaria, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna (...) modukoak eta bai eliza(-)zerga, burdina(-)saltzailea, hizkuntza(-)eskola (...) gisakoak. Lehen osagaiari berezko >a< hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili (edota loturik eman, bigarren osagaia erdi-atzizki duten burdingintza modukoetan)".

Informazio lexikografikoa
Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

elkarketako lehen osagai denean, -a gal dezake (ik. Euskaltzaindiaren erabakia).

hizkuntza aldaera, hizkuntza-aldaera
iz. Hizkuntza batek hiztunen bizilekuaren, kulturaren, ezaugarri sozialen edo lan-jardueraren arabera hartzen duen era. Ik. hizkera; barietate 2. Konturatu gara herriko hizkuntza-aldaeran izenak sarri onomatopeietatik eratorriak direla. "Doinu zatarra daukate Birminghamgoek" moduko esaldiek adierazten dute nola hizkuntza aldaera batzuk besteen gainetik baloratzen diren.

Aztergaia: hizkuntza-aldaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 66; ETC: 253

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: hizkuntza aldaera: variante lingüístico; Labayru: 0; NolaErran: 0. // Euskalterm: hizkuntza-aldaera (variante lingüística, variante linguistique, linguistic variant) (TN).

Bestelakoak

barietate 2 iz. Hizkl. Hizkuntza-aldaera. Ik. hizkera; dialekto. Diglosia kasuetan hizkuntza baten bi barietate nahiko ezberdin daude elkarren ondoan: A barietatea eta b barietatea (Altua eta baxua); A barietatea b baino hobetzat hartzen da gizartean. // mirandes iz. Portugalgo ipar-ekialdean mintzatzen den hizkuntza-aldaera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza eta aldaera sarreretan.

hizkuntza eredu, hizkuntza-eredu
iz. Ikastetxe, unibertsitate eta kidekoetan, irakaskuntzan erabiltzen den edo diren hizkuntzen erabilera eta estatusa zehazten eta ezartzen duen eredua; bereziki, euskara gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala den lurraldeetako hezkuntza-sisteman erabiltzen diren hiru ereduetako bakoitza. Euskal familien % 92k B eta D hizkuntza-ereduak aukeratzen ditu hiru urteko seme-alabak eskolatzeko orduan. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko hizkuntza-eredua EHUrentzat ona izan zitekeela. Katalunian hizkuntza-eredu bakarra dute.

Aztergaia: hizkuntza-eredu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eredu (eta hizkuntz eredu) 126: Berria 68 (adib.: “Hizkuntz eredu bakarra”), EiTB 6 (adib.: “Celaak argi utzi nahi izan du egungo hizkuntza-ereduen sisteman behin betiko aldaketak egiteko ezinbestekoa izango dela adostasuna”), Jakin 43 (adib.: “Hutsune handia dago hezkuntza eta hizkuntza-ereduen inguruko informazio ofizialean”), Argia 8 (adib.: “Erraldoien Txokoan kokatuko den eskolak zer hizkuntza-eredu eskainiko duen ez da ezagutzera eman orain arte, baina azken urte hauetan ingelesaren aldeko Udalaren apustua agerikoa da”, “beste hizkuntz eredu berri batzuk ezartzearekin batera”), DiarioVasco (“Autogobernua berreskuratu ostean ezarri ziren hizkuntza-ereduak eskolan”); hizkuntza eredu 182: Deia 3 (adib.: “Ez du gogoko Euskadin planteatuta zegoen hizkuntza ereduen eztabaida”), Berria 100 (adib.: “Oraindik ere, hizkuntza ereduen sistemak indarrean jarraituko du”), EiTB 37 (adib.: “horietako lau ez dira hizkuntza ereduen ingurukoak”), Jakin 30 (adib.: “Hizkuntza ereduaren auzian zuek hartutako joeran kanpoko harremanek garrantzia izan zutela esan duzu”), Argia 10 (adib.: “Hori Kataluniako eskola sistemaren eta hizkuntza ereduaren arrakasta da”), DiarioVasco 2 (adib.: “bere garaian hizkuntza ereduen alde egin zena, esate baterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eredu 54: Berria 42 (adib.: “Batetik hizkuntza ereduen porrota salatu”, “Elebitasun integrala: Elebitasunari dagokionez, gizartean onartutako eta EAEn finkatutako hizkuntza-ereduen sistema hedatuta eta zabalduta dagoela esan zuen Ariztondok”), Koldo Zuazo 9 (adib.: “Herri txiki baten lau hizkuntza eredu izatea ez da inola ere gauza ona”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Baina ez dut uste hizkuntza ereduagatik izan zenik...”), Juan Garzia (“Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hizkuntza eredu liburuaren sarreran aipatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Admin.

hizkuntza eskakizun, hizkuntza-eskakizun
iz. Lan edo zeregin jakin bat betetzeko eskatzen den hizkuntza-maila; bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetako zenbait lanpostu betetzeko eskatzen den euskara-maila. Bigarren hizkuntza-eskakizunaren ezaugarriak 86/1997 Dekretuak ezartzen ditu. Estoniako Gobernuak 2000. urtean hizkuntza eskakizunak arindu zituen eta bertan behera utzi zuen lanpostu publikoetarako nahitaez estoniera ongi jakiteko betebeharra.

Aztergaia: hizkuntza-eskakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eskakizun 43: Deia (“Hezkuntza, Justizia, Osakide-tza, Administrazioaren euskalduntze-plana, hizkuntza-eskakizunak, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak eta abar dira atzerakada horren adibiderik behinenak, ez bakarrak”), Berria 4 (adib.: “hizkuntza-eskakizuna egiaztatua duten guztiek”), Jakin 36 (adib.: “Ebaluazioak adar biko zalantza bat mahairatzen du, hizkuntza-eskakizunen edukiei buruzkoa”), Argia 2 (adib.: “Itzultzailea, esaterako, EAEko administrazio orotan dago, lanpostuei euskararen ezagutza bermatzeko hizkuntza-eskakizunak ezartzen zaizkie”); hizkuntza eskakizun 111: Aizu 2 (adib.: “Urte berean gainditu nituen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko 4. Hizkuntza Eskakizunari dagozkion probak”), Berria 62 (adib.: “Uste dut iritsia dela garaia lasai mintza gaitezen hizkuntza eskakizunez, euskararen erabilera planez eta gisakoez, hitzak banan bana eta luze-laburrean neurtzen ibili behar izanik gabe, gainera etorriko zaigun gaitzespen zaparradaren beldur”), EiTB 6 (adib.: “Probak gainditu dituzten 4.348 hautagaiek hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketa egin ahalko dute”), Jakin 6 (adib.: “Epaian, auzitegiak adierazi du Euskadiko Gobernuak ezin dituela hizkuntza eskakizun orokorrak ezarri lantalde osoan, baizik eta lanpostu batzuetan baino ez”), Argia 20 (adib.: “Puntu honetan berebiziko garrantzia izango luke hizkuntza eskakizunak esleitzera iristea, baina hori oraingoz, Planaren oinarrian dagoen Dekretua bera bezala, auzibidean dago eta erabakiaren zain”), DiarioVasco 15 (adib.: “Azken urte hauetan, euskarazko hizkuntza eskakizunek izan duten gorakada ikusita, Tolosako Aitzol Udal euskaltegiak, ikasturte honetarako prestatu duen eskaintzan, aipatu hizkuntza eskakizunak prestatzeko modulu berezia jarriko du martxan”); hizkuntz eskakizun 53: Deia, Berria 34, Argia 8, DiarioVasco 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eskakizun : Berria 44 (adib.: “Administrazioko hizkuntza eskakizun apalena, alegia”); hizkuntz eskakizun 161: Berria 159 (adib.: “Lanpostuei hizkuntz eskakizunak ezartzea”), Koldo Zuazo (“Euskalkien erabilera Administrazioko 1. eta 2. hizkuntz eskakizunetan”), Aingeru Epaltza (“Hizkuntz eskakizuna "zero" profilera jaistea izan zen lehen neurria”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hizkuntz(a) eskakizun (hizkuntz(a) profil*). // hizkuntza. Berea du '-a', baina hitz elkartuetan gal dezake. Hizkuntz bat*[e.] Hizkuntza bat. // Hizkuntz ofiziala*[e.] Hizkuntza ofiziala.// Hizkuntza eskakizuna edo hizkuntz eskakizuna, hizkuntza politika edo hizkuntz politika

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es perfil lingüístico / fr: Elhuyar: hizkuntza-eskakizun / Nolaerran: - / Zehazki: hizkuntza eskakizun / Labayru: hizkuntz eskakizun / Adorez5000: hizkuntza eskakizun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

hizkuntza eskola, hizkuntza-eskola
iz. Hizkuntzak irakasten diren ikastetxea. Milaka eta milaka lagun dira urtez urte euskaltegietako eta hizkuntza-eskoletako ikasgelak zintzo eta gogoz bete dituztenak. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-eskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 212; EPG: 27; ETC: 724.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta eskola sarreretan.

hizkuntza eskubide, hizkuntza-eskubide
iz. Hizkuntzagatik baztertua edo diskriminatua ez izateko eskubidea. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eskubide 74: Deia 5 (adib.: “kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak desagertuz doaz”), Berria 16 (adib.: “Kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko genuen dekretu bakarra ezerezean utziko dute zehapenak kenduta”), EiTB 13 (adib.: “bederatzigarrenez esan behar dugu hizkuntza-eskubideak lurralde guztietan eta administrazio guztiek urratzen dituztela”), Jakin 35 (adib.: “2007an kudeatutako 1.230 espedienteetatik, 1.121 hizkuntza-eskubideen urraketak izan dira”), Argia 4 (adib.: “Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko lege-dekretuak eta bainurako txanoak berdinak dira”), DiarioVasco (“Osakidetzari euskaldunon hizkuntza-eskubideak berma daitezen neurriak har ditzan eskatu zion Behatokiak atzoko agerraldia”); hizkuntza eskubide 326: Deia 3, Berria 229, EiTB 27, Jakin 12, Argia 24, DiarioVasco 31; hizkuntz eskubide 251: Berria 205, EiTB 10, Jakin 5, Argia 17, DiarioVasco 14. // LB: 1000, EPG: 299, ETC: 4641

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eskubide 305: Berria 293 (“Herritarrei eta gizarte eragileei hizkuntza eskubideen defentsan egiten diren ekimenetan parte hartzeko eskatu die, beste behin ere, EHEk”), Herria 9 (adib.: “Hizkuntza eskubideen eguna arrakastatsuki iragan da Lesakan”), Txema Ramirez de la Piscina (“hizkuntza-eskubideen aldarria, baztertuen defentsa, giza eskubideen urraketaren salaketa...”), Pello Salaburu (“Euskaldunon hizkuntza eskubideek inoiz baino errespetu handiagoa dute”), Itxaro Borda (“Orain arte irabazi diren euskararekiko hizkuntza eskubide apurrak oro horrela erdietsi dira”); hizkuntz eskubide 316: Berria 296 (adib.: “Hizkuntz eskubideak gizarteratu nahi ditu Behatokiak”), Herria 19 (adib.: “Hizkuntz eskubideen egoera zertan zen 2002an Euskal Herrian aurkeztu dute joan den egunean”), Piarres Xarriton (“Hor irabaziz geroz zuzenbidearen eta hizkuntz eskubideen auzia, xurituko dugu menturaz laster fedearen eta hizkuntzarena, eta gainera, bakea hurbilduko zaigu beharbada, gure herrira eta beste asko herritara”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta eskubide sarreretan.

hizkuntza familia, hizkuntza-familia
iz. Jatorri edo arbaso bera duten hizkuntzen multzoa. Euskara jada misterio bihurtua zen Europako ikertzaileendako, hizkuntza-familia batean kokatu ezinik zebiltzan eta. Hizkuntza indoeuroparren hedapena aztertu dute, eta ondorio garbia atera dute: hizkuntza familia hori Anatolian sortu zen, duela 7.800-9.800 urte.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-familia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

familia -- (Usos figs.). * Zenbait hizkuntza-familiatan gertatzen denez. MEIG VII 94.

LB: 37, EPG: 19, ETC: 315

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta familia sarreretan.

hizkuntza gaitasun, hizkuntza-gaitasun
1 iz. Hizkuntza jakin bat erabiltzeko ahalmena. Euskararen Datu Basean topa daitezkeen azken datuen arabera, 2001ean, haurren hizkuntza-gaitasunari dagokionez, % 54,5 dira euskaldunak, % 14,5 ia euskaldunak eta % 30,9 erdaldunak.
2 iz. hizkl. Gramatika sortzailean, esaldi gramatikalki zuzenak eta onargarriak sortzeko gizakiak duen ahalmena. Baina animaliek ba al dute hizkuntza-gaitasunik?

Aztergaia: hizkuntza-gaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh152 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hizkuntza(-)gaitasun formarik.

hizkuntza(-)gaitasun 215: Aizu 4, Argia 22, Berria 45, Deia 3, DiarioVasco 14, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 3, ElCorreo, Elhuyar 20, Elkar 15, Erlea, Consumer, Euskaltzaindia 10, Jakin 44, Laneki 6, UEU 23.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hizkuntza-gaitasun : Berria 6, Bat-bateko bertsolaritza 2, Andoni Egaña 2, Pello Salaburu, Koldo Zuazo, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Joxan Elosegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza sarreran.

hizkuntza gatazka, hizkuntza-gatazka
iz. Soziolinguistikan, gizarte berean hizkuntza-komunitate bi edo gehiago daudenean sor daitekeen gatazka egoera, erabilera eremuez jabetzeko leian sortzen dena. Euskal Herrian, hizkuntza-gatazkaz eta eleaniztasunaz beste toki askotan baino gehiago hitz egiten da.

Aztergaia: hizkuntza-gatazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh58 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hizkuntza(-)gatazka formarik.

hizkuntza(-)normalizazio 158: Argia 20, Berria 50, Deia 6, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 8, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 4, Elkar 15, Euskaltzaindia 6, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 3, Jakin 27, Karmel 3, Laneki 3, UEU 8, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hizkuntza normalizazio 17: Berria 16, Txema Ramirez de la Piscina.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konbinazio librea da, baina maiztasun handikoa denez, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza sarreran.

hizkuntza geografia, hizkuntza-geografia
iz. Hizkuntzalaritzaren adarra, hizkuntza-aldaketak (fonetikoak, lexikoak, morfosintaktikoak...) non, noiz eta nola gertatzen diren aztertzen duena. Hizkuntza-geografia lantzen duten ikertzaileen artean usu izan dira eztabaida beroak. Herrialde guztietako ikertzaileak lotu zaizkio XX. mendean hizkuntza-geografiari edo dialektologiari, eta egun hainbat hizkuntzaren azterketa dialektalak guztiz aitzinaturik daude.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-geografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1, EPG: 0, ETC: 121

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta geografia sarreretan.

hizkuntza komunitate, hizkuntza-komunitate
iz. Herri edo komunitate bat osatzen duen gizataldea, kideen arteko komunikazio eta kohesio tresna naturala den hizkuntza komun bat erabiltzen duena. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-komunitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh382 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-komunitate 155: Elhuyar (“gainerako hizkuntza-komunitateek --txikiek, batez ere-- ahalegin berezia egin behar dute horretara iristeko”), Berria 88 (adib.: “arduradun politiko guztiak (agintean egon, zein egon ez), enpresak, establezimenduak eta era guztietako entitateak, sindikatuak eta, noski, hizkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonak”), EiTB (“Euskal Kultur Transmisioa aztertzeko garaian Hizkuntza komunitatearen dinamikak eta kulturgintza kokatzeko oinarriak izan dira abiapuntu aurtengo ikastaroan”), Jakin 33 (adib.: “funtsezkoa da euskara bezalako hizkuntza minorizatu batean bizitzeko bizinahia birsortzeko, hizkuntza komunitatearen iruditeria eta ametsa elikatzeko”), Argia 28 (adib.: “Hizkuntza komunitatea bezala euskaldun norbanakoa, subordinazio edo minorizazio egoeran bizi da”), DiarioVasco 4 (adib.: “hizkuntzen eta hizkuntza-komunitateen arteko elkarlana eta elkarrekiko hausnarketa suspertzeko xedez”); hizkuntza komunitate 3: Berria (“Gaur egun eraikitzen ari diren Europak, mendeetan Europan izan diren inperioek bezala, mapatik desagerrarazi nahi gaituzte lurralde horretako hainbat hizkuntza komunitate, eta, ondorioz, hainbat herritar”), Jakin (“ez dut uste idazle bikain horiek gure hizkuntza komunitateak duen aintzatespen publikoko sari inportanteenerako galtzea, euskal literaturarentzat eskubidezkoa edota mesedegarria izan denik”), Argia (“Hemen badira bi hizkuntza komunitate nagusi”). // hizkuntza(-)komunitate 393. // LB: 594, EPG: 34, ETC: 1373

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)komunitate 39: Berria 24 (adib.: “Ibon Usarraldek euskal hizkuntza komunitatearen bizindar etnolinguistikoa aztertu berri du Iñaki Martinez de Lunarekin batera”), Bat-bateko bertsolaritza 9 (adib.: “Euskararen komunitatea 600.000 hiztun inguruko hizkuntza komunitatea dugu”), Pello Salaburu 5 (adib.: “Zeren hala ez bada, zuk ez duzu hizkuntza komunitate naturalik”), Isabel Arrigain (“Txokoarekiko atxikimendua dela eta, hizkuntza komunitate txiki batek atxiki-atxikia jarraitzen du bertan sorturiko tradizioei”); hizkuntz komunitate 24: Berria 21 (adib.: “Hizkuntz komunitate guztien eskubideak parekoak direla ideia nagusitzat jo zuen”), Herria (“Beste hizkuntz komunitateak bezala, euskaldunok gure hizkuntzaz bizitzeko eskubidea dugu”), Iñaki Segurola 2 (adib.: “hizkuntz komunitateak ezinbestekoa omen du "komunikazio esparru bat, euskararen joan-etorri librea bermatzeko”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak

adib: hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa hizkuntza sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta komunitate sarreretan.

hizkuntza normalizazio, hizkuntza-normalizazio
iz. Gizarte batean hizkuntza bat, eta haren gramatika eta ortografia, arautzeko eta erabilera-eremu guztietara zabaltzeko prozesua. Gurea da hizkuntza-normalizazioko prozesuetan munduan izan den prozesu aurreratu eta eredugarrienetako bat.

Aztergaia: hizkuntza-normalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh70 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hizkuntza(-)normalizazio formarik.

hizkuntza(-)normalizazio 158: Argia 20, Berria 50, Deia 6, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 8, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 4, Elkar 15, Euskaltzaindia 6, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 3, Jakin 27, Karmel 3, Laneki 3, UEU 8, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hizkuntza normalizazio 17: Berria 16, Txema Ramirez de la Piscina.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza sarreran.

hizkuntza paisaia, hizkuntza-paisaia
iz. Hizkuntza baten presentzia lurralde, eskualde edo hiri bateko leku publikoetako errotulu eta testu idatzietan. Hizkuntza-paisaia euskaldundu eta euskarazko salerosketa bultzatu nahi dituzte udaletako euskara-zerbitzuek.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-paisaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 82, EPG: 0, ETC: 272

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta paisaia sarreretan.

hizkuntza politika, hizkuntza-politika
iz. Gobernu baten hizkuntza-plangintza, estatu edo erkidego batean mintzatzen diren hizkuntzen estatusa, erabilera eta jabetze prozesuak zehazten eta bideratzen dituena. Euskal Herriko eta Kataluniako hizkuntza-politikak aztertuko dira tesian. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
hizkuntza teknologia, hizkuntza-teknologia
iz. Batez ere pl. Hizkuntza idatziaren edo ahozkoaren prozesamendu eta tratamendurako baliabide, tresna eta teknologia informatikoen multzoa. Hizkuntza-teknologien alorrean aurrerapen handiak egin diren arren, edozein testu guztiz automatikoki eta akatsik gabe itzuliko duen makinarik ez da oraindik asmatu. Hizkuntza teknologiak funtsezkoak dira informazioaren eta komunikazioaren gizartean.

Aztergaia: hizkuntza-teknologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-teknologia 49: Elhuyar 44 (adib.: “Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da”), Berria (“itzulpengintza, irakaskuntza, edukiak eta hizkuntza-teknologiak”), EiTB 2 (adib.: “Proiektuaren helburua pertsonak eta gailuak elkarrekin komunikatzeko behar diren euskarazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea da”), Jakin (“Andoni euskararen erreferentziazko corpus baten beharraz ari zen, hizkuntza-teknologiak garatzeko eta hizkuntzaren beraren normalizaziorako, ezinbesteko tresna dena”), DiarioVasco (“hiztegiak eta corpusak, eta azkenik, hizkuntza-teknologien I+G”); hizkuntza teknologia 7: Berria 6 (adib.: “aproposa da hizkuntza teknologiak elkarlanean nola aritzen diren ikusteko”), Argia (“Euskarazko hizkuntza teknologia garatzea da proiektuaren helburuetako bat”); hizkuntz teknologia 1, Aizu (“hizkuntz teknologietan eta ahotsaren ezagutza automatikoan berde baino berdeago gaude oraindik euskaldunok”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)teknologia : Berria 2 (“hizkuntza teknologiak (unibertsitate espezialista eta master tituluak), estatistika eta konputazioa (espezialista titulua), hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua, eta Euskal Herria XXI. mendean, euskaldunak politika, kultura eta hizkuntza marko berriei begira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

hizkuntzalari
iz. Hizkuntzalaritzan aditua. Ik. linguista. XIX. mendeko hizkuntzalariak. Euskara ikertzen duen hizkuntzalaria (Ik. euskalari).

Aztergaia: hizkuntzalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. linguista.

hizkuntzalaritza
iz. Hizkuntza aztertzen duen jakintza. Ik. linguistika. Hizkuntzalaritza orokorra edo orotarikoa. Hizkuntzalaritza-hiztegia.

Aztergaia: hizkuntzalaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. linguistika.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper