49 emaitza hiru bilaketarentzat - [1 - 49] bistaratzen.

hiru
1 zenbtz. Bi eta bat, 3. (Kasu atzizkiekin, pluralean, hirur- forma hartzen du). Hiru gizon etorri ziren. Hiru alaba zituen. Hiru bertute teologalak. Donostiako hiru damatxo. Hiru egunen buruan. Haietako hiruri gertatua. Hirurak bat. Lehen hirurak. Hiru mila zaldun bezalatsu ziren. Berrehun eta hiru. Hiru bat urte zituela. Biak hiruren aurka. Hirutarik bat. Bi edo hiru adiskiderekin (Ik. bizpahiru). Biharamunean edo hiru-lau egunen buruan (Ik. hiruzpalau). Hiru aldiz saiatu da, eta hiruretan huts egin du.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirugarrena. Biaren ondotik hirua dator. Bi eta bat hiru dira.
3 (Data adierazteko). Gaur, irailak hiru. Urtarrilaren hiruan.
4 (Ordua adierazteko). Hiruretan joan ziren. Goizeko hirurak arte. Hiru eta laurdenak. Hirurak eta laurden. Hiru(rak) eta laurdenetan. Hirurak eta bostean. Hirurak hamar gutxi(ago). Hirurak laurden gutxi(ago)tan.

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.

Aztergaia: hiru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hiruna, hirunaka, hiruretan hogei Ipar. 'hirurogei'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hirutan ; eta adibide gisa: hiruretan. Bestalde, sarrera autonomoetan eskaini dira -na eta -naka osaerako eratorriak: hemengo azpisarreretatik soiltzekoak dira, beraz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hiruna, hirunaka

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

Ik. erabaki-proposamena s.u. hamabigarren.

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

Ik. Euskaltzaindiaren erabakia, deklinabideaz.

hirudun
1 iz. mus. Eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko bi notek osatzen duten bitartea.
2 adj. mus. Bitarteez mintzatuz, eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko bi notek osatzen dutena. Hirudun bitartea.
hirueledun
adj./iz. Hiru hizkuntza dakizkiena; hiru hizkuntzakoa, hiru hizkuntza erabiltzen dituena. 40 ikastetxek hezkuntza hirueleduna eskainiko dute ikasturte honetan. Eredu hirueleduna lantzeko.

Aztergaia: hirueledun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh84 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirueledun 2, X. Mendiguren B. ("Lu-dinguirraren Mezua deritzonaren bi ale hirueledun eta Ixkur, ekaitzen jainkoari egindako himno hirueledun bat ere ezagunak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirueledun : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hirueledun : ElhHizt, HiruMila (hiru eledun), PMuj DVC (iru-eledun; eta iru-ele, iru-eleko); hirueletako : Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF.

hirueledun 84; hiru eledun 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hirueledun 4; ez dugu aurkitu hiru eledun formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: hirueledun.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es trilingüe / fr trilingue: Adorez; 1 (Ling.) hirueledun; 2 escrito en tres lenguas: hirueletako, hiru hizkuntzatako / Elhuyar: hirueledun, hiru hizkuntzako; es un diccionario trilingüe: hiztegi hirueleduna da / Labayru: hiru hizkuntzako, hirueledun / Zehazki: hirueledun: diccionario trilingüe, hiztegi hirueleduna / NolaErran: hirueledun – hiru hizkuntzako.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hirueledun".

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

hobeto ikustekoa da elkartze-mota.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Horrela erabiltzen da, hezkuntzan batez ere, eta hiztegi orokorrek ere bide hori hartu dute. Jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -dun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Oraingoz ez da hiztegian jasoko.

hirugarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik bi dituena (3.). Hirugarren egunean. Hogeita hirugarren kapitulua. Hirugarrena bularrean. Aita santu Inozentzio hirugarrenak. Haren adiskide handi batek, Joao III.a Portugalgo erregeak. 1623an Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten. Bigarren astetik hirugarrenera. Hirugarrenean bizi da (Ik. hirugarrenean). || Hogeita hirugarren kapitulua.
2 (Adizlagun gisa). Hirugarren heldu zenari.

Aztergaia: hirugarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hirugarrenik, hirugarrenekorik, hirugarrengo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hirugarren adin, hirugarrenean, hirugarrenez, hirugarren mundu, hirugarren ordena .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hirugarrenik, hirugarrenekorik, hirugarrengo

Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hirugarrenekorik: 1- Sinonimoa eman: Sin. hirugarrenik. || 1- Erabiltzaileentzat mesedegarria da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, lantaldeak proposatu dituen azpisarrera berriak jasoz.

hirugarren adin
iz. Zahartzaroa. Hirugarren adinekoen elkartea. Hirugarren adinekoentzat sarrera doan. Ohiko kontua izaten da hori hirugarren adinean, adineko pertsonek lo gutxiago behar izaten dutelako.

Aztergaia: hirugarren adin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Hirugarren adina: Tercera edad; Hirugarren adinekoen arloa: Area de tercera edad" / EEgunk: "hirugarren adin" / HezkAdmin: educación para la tercera edad.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarren mundu
iz. Garatze bidean dauden herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko egoera hobetzeko neurririk ez da aipatzen.

Aztergaia: hirugarren mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "Hirugarren Mundua".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarren ordena
iz. Frantziskotarren edo kideko ordenaren batekin lotura duen elkarte laikoa, ordena horietako zenbait arauren araberako biziera hartzea helburutzat duena. Ik. hirugarrendar. San Domingoren hirugarren ordenako soinekoa zerabilen.

Aztergaia: hirugarren ordena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:016 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarren sektore
iz. ekon. Zuzenean produkturik ekoizten ez duten jarduerei dagokien sektorea, administrazioa, irakaskuntza, merkataritza eta kideko zerbitzuak barne hartzen dituena. Hirugarren sektorean aseguruen alorrak eta garraioak baino ez zuten lanposturik galdu.

Aztergaia: hirugarren sektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirugarren sektore 8: Gipuzkoako ekonomia ("INEren datuen arabera, hirugarren sektorea da, termino garbietan, 1985ean enplegua sortu zuen ekonomi sektore bakarra"), K. Igea ("Trukaketa garrantzi handiko iharduera da eta horretan hirugarren sektoreko pertsona batzuk aritzen dira"), Oñati ("Hirugarren sektorea: Komunikabideak [errepideak eta trenbidea], irakaskuntza eta euskara, etxebizitza eta hainbat zerbitzu ikusiko ditugu, bertan"), GAO 1994 ("Hirugarren sektoreko edo astialdiko herri ihardueretara xedatutako mendiak herri erabilerakoak izango dira"), Mega gaztetxo ("Nekazaritzan populazio aktiboaren % 15 ari da, industrian % 33 eta hirugarren sektorean % 52"), M.L. Odriozola 3 (adib.: "Salbuespenetako bat Zumaiako hirugarren sektorea izan zen, baina Indietako merkatua eta merkataritza horiek berreskuratzeko gai izan ez bazen ere, bere untzigintza berreskuratu zuen", "Zumaiako hirugarren sektorearen egoera tristea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirugarren sektore : DFrec 1 (ZArg: "hirugarren sektorean"), AB38 1, HiztEn - LurE (AS s.u. sektore), Euskalterm 4 (zerbitzu-sektore, sektore tertziario 2, jarduera tertziario sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hirugarren sektore : ElhHizt (AS s.u. sektore), EskolaHE (adib. gisa s.u. sektore) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal sector terciario / secteur tertiaire formen ordainak: HiztHand - ElhHizt: hirugarren sektore (AS) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FB, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): secteur tertiaire; en (Collins): tertiary sector, service industries, service sector // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell, L. Ambruzzi), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

sektore sarreran agertzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: Cf. H1.1 lantaldearen proposamenetan, sektore sarrerako adibidea: "Lehen eta bigarren sektoreak".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Adibide proposatua osatuz jasoko da, sektore sarreran: "Lehen, bigarren eta hirugarren sektoreak".

hirugarrendar
adj./iz. Hirugarren erlijioso ordena bateko kidea dena. Frantziskotar hirugarrendarra. Hirugarrendarren bilera.

Aztergaia: hirugarrendar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hirugarren ordena erlijiosoko kidea'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hirugarren ordena erlijiosoko kidea.

hirugarrenean
adb. Hirugarren aldian. Lehenengoan barkatu, hurrengoan sakatu, hirugarrenean urkatu.
Loturak

Aztergaia: hirugarrenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarrenekorik
adb. Hirugarrenik.
Loturak

Aztergaia: hirugarrenekorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hirugarrenez
adb. Hirugarren aldiz. Behin eta berriz eta hirugarrenez kanta bera jo ez dit, ba!
Loturak

Aztergaia: hirugarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarrengo
ord. Hirugarrena. Hirugarrengo eskabidea.
Loturak

Aztergaia: hirugarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hirugarrenik
adb. Aurreko bien ondoren. Lehenik, (...); bigarrenik, (...); hirugarrenik, (...).
Loturak

Aztergaia: hirugarrenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hirugihar
iz. Gihar zerrendak tartekaturik dituen urdaia. Hirugihar frijitua.

Aztergaia: hirugihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Oinarri hobetsiaren gain eraikitako eratorri-konposatua

cf. gihar hobetsia.

hiruhilabetekari
iz. Hiru hilabetean behin ateratzen den aldizkaria. Hiruhilabetekari bat izanen da, eta urtean lau ale agertuko dira.

Aztergaia: hiruhilabetekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'hiru hilabetez behingo aldizkaria' adierako formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'Hiru hilabetez behingo aldizkaria' adierakoak jaso dira: iru-illabeteroko 1, Onaind ("1901'an "Euzkadi" iru-illabeterokoa ta "La Patria" asterokoa sortu zizkigun"); hiruhilabetekari 1, A. Sagarna ("Terminfo hiruhilabetekaria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hiru-hilabetekari : DFrec 1 (Liburu zuria I: "xxx hiru-hilabetekariak alor hauetan hitz teknikoei buruz"...); hiruhilabetekari : HiztEn (hiru hilabetetik behin argitaratzen den aldizkaria) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hiruhilabetekari : ElhHizt - HiruMila (publicación trimestral), Casve EF (publication trimestrielle), PMuj DVC (iru-ilabetekari: boletín trimestral); iru-ilabeteko , iru-ile(ro)ko : PMuj DVC (2 boletín trimestral) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + {aste, hil, urte} + -kari / -ko.

hiruhileko
iz. Hiru hilabeteko aldia. Urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak. Hiruhilekoaren bukaera hurbiltzean.

Aztergaia: hiruhileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-12-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: trimestre/trimestral / BEZ: "Hiruhilekoa: Trimestre" / RENFE: "Hiruhileko txartela: Abono trimestral" / PUrib: "hiruhileko / hiruhilabeteko".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Forma hau jaso egingo da hiztegian, hedatuena bera denez: "hiruhileko iz."

hiruhortz
iz. Hiru hortz dituen lanabesa, bereziki sardea. Hiruhortzarekin irauli.

Aztergaia: hiruhortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hiruhortz /tresna/.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

hiruki
1 iz. Hiru aldeko poligonoa. Ik. triangelu. Bi alde berdin dituen hirukia.
2 adj./iz. Senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaiotakoa. Anaia hirukiak. Hirukiak izan dituzte.
3 iz. Hiru gauza edo zati berdin edo baliokidez osaturiko gauza. Ik. hiruko 1.

Aztergaia: hiruki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

triangelu, hiruki; triangelu esferiko, hiruki esferiko.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: "iz." dela esaten da; beherago, berriz "hiruzki izond. eta iz. h. hiruki" ageri da. Cf. H1.1 lantaldekoek emana: "hiruki [...] 2 izond. / iz. Senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaiotakoa".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) "izond." kategoria ere aipatuko da: "hiruki iz. eta izond."

hiruko
1 iz. Hiruk osaturiko gauza. Ik. hirukote. Hamalau lerroak bi lauko eta bi hirukotan banatuz. Aurrean zihoan hirukoari oihu egin zion.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko hiru irudi dituena. Hiruko urrea. Hiruko bihotza. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik hirukoa.
3 iz. mat. 3 zenbakia. Idatzi zero bat hirukoaren eta komaren artean.

Aztergaia: hiruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hiruko (gral.). Ref.: A y Lh. (El) tres. "El tres en el naipe" A. JE Bur (“Han hemenka baditugu hitz batzu, hunenbertzeko batekin [bateko, biko, hiruko edo laukoa] sahetsaren gaineko aldetik") (ref. a las notas de pie de página), Lek EunD (“Seiek bostekoa; bostekoak laukoa... [...] laukoak irukoa. [...] Ein ditut errezook”) (en boca de un adivino); hiru Elzb Po (“Mariak xango, Katixak zaldun, Marixumek hirua...)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adiera horretan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: hiruko, (el tres de oros) hiruko urrea, (echa el tres, que yo tengo el as) bota hirukoa, batekoa nik daukat eta; HiruMila: hiruko; ElhHizt: hiruko, (el tres de oros) hiruko urrea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hiruko ezpata, hiruko bihotza adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): hiruko iz.: hiruko ezpata, hiruko bihotza.

hirukoitz
1 adj. Hiru osagai berdinez edo mota bereko hiru gauzaz osatua. Mizto hirukoitza. Izar bikoitzak eta hirukoitzak. Hirutasun bakarra eta Batasun hirukoitza.
2 adj. Hiru halako dena. 2ren hirukoitza 6 da.
3 iz. Hirusta.

Aztergaia: hirukoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11
hirukoiztasun
iz. Hirukoitza denaren nolakotasuna. Honen guztiaren atzean Platon eta Aristotelesenganaino garamatzan tradizio bat dagoela, arimaren hirukoiztasuna.

Aztergaia: hirukoiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hirukoiztu, hirukoitz/hirukoiztu, hirukoizten
da/du ad. Hirukoitz bihurtu; hiru aldiz handiago bihurtu. Kopuru bat hirukoiztu.

Aztergaia: hirukoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hirukoiztu, hirukoitz/hirukoiztu, hirukoizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hirukoiztu, hirukoitz, hirukoizten.

hirukote
1 iz. Hiru lagunez osatutako taldea. Ik. hiruko 1. Sokrates, Platon, Aristoteles, hirukote handi hura. Kantari hirukotea.
2 iz. Hiru gauzaz osatutako multzoa. Erdaratiko hitzetan maiz ditugu etorki bereko bikote eta are hirukoteak.

Aztergaia: hirukote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hirukun
adj. g. er. Hirukoitza. Jainko hirukuna.

Aztergaia: hirukun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hirukoitza.

hiruna
banatz. Bakoitzari hiru, bakoitzak hiru. Herrian badira etxeak bina eta hiruna iturri dituztenak. Hiruna mila erreal eman diogu bakoitzari. Hiruna kilo gatz eman dizkigute. Laurogei barrika sagardo, bakoitza hiruna zamakoa. || Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen.

Aztergaia: hiruna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera gisa eskainiz eta osatuz: "banatz.: hiruna mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

hirunaka
adb. Hirunako multzoetan. Garauak binaka eta hirunaka jaten nituen, ahal nuen bezala. Hirunaka banandu gaituzte.

Aztergaia: hirunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera gisa eskainiz, kategoriarekin: adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -naka.

hirunakatu, hirunaka/hirunakatu, hirunakatzen
da/du ad. g. er. Hirunaka jarri edo banatu.

Aztergaia: hirunakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hirunaka(tu), hirunakatzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

hirur
zenbtz. Ipar. eta naf. zah. Hiru.

Aztergaia: hirur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. Zah. h. hiru.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. eta Naf. (Zah.). Ik. hiru.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hiru [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

hirurehun
1 zenbtz. Hiru bider ehun, 300. Hirurehun ezkutu eman zizkion. Urteak hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei ordu ditu. Hirurehun gizon leial haiekin. Duela hirurehun urte. Hirurehun urteren buruan. Hirurehun mila. Mila eta hirurehun soldadu.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurehungarrena. Hirurehunaren aurretik doa. Hirurehun eta hirurehun seiehun dira. Mila hirurehun eta hamahiruan.

Aztergaia: hirurehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
hirurehuna
banatz. Bakoitzari hirurehun, bakoitzak hirurehun. Hirurehuna mila euro eman zizkien.

Aztergaia: hirurehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hirurehuna mila.

hirurehunaka
adb. Hirurehuneko multzoetan.

Aztergaia: hirurehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-naka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hirurehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik berrehun eta laurogeita hemeretzi dituena (300.). Bere hirurehungarren partida jokatu zuen elastiko zuri-gorria jantzita domekan Huelvan. || Mila eta hirurehungarren urtean.

Aztergaia: hirurehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

hiruretan hogei
zenbtz. Ipar. eta naf. Hirurogei.

Aztergaia: hiruretan hogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'hirurogei'.

hirurogei
1 zenbtz. Sei bider hamar, 60. Hirurogei urte zituela. Hirurogei ontzako esan zen dotea. Hirurogei euro eskatu zizkion. Minutu batek hirurogei segundo ditu. Duela hirurogei urte inguru. || Hirurogeita lau.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurogeigarrena. Hogeita bostaren eta hogeita seiaren atzean nindoan, hirurogeiaren eta hirurogeita bataren aurretik. Berrogei eta hogei hirurogei dira. Hirurogei zenbakia.

Aztergaia: hirurogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hirurogeita lau; hirurogeita batgarren. / AS: hirurogeina.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hirurogeina, hirurogeita.

hirurogeigarren
ord. Zerrenda batean aurretik berrogeita hemeretzi dituena (60.). Hirurogeigarren kapitulua. Hogeita bat urte bete dituztenak eta hirurogeigarrenean sartu ez direnak. || Mila seiehun eta hirurogeigarren urtean.

Aztergaia: hirurogeigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

hirurogeina
banatz. Bakoitzari hirurogei, bakoitzak hirurogei. Hirurogeina zigor eman zizkieten. Hirurogeina mila.

Aztergaia: hirurogeina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera gisa eskainiz, eta gehituz: banatz. kategoria eta hirurogeina mila adibidea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

hirurogeinaka
adb. Hirurogeinako multzoetan. Orain ez gindoazen hirurogeinaka, laurogeinaka baino.

Aztergaia: hirurogeinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak: ik. oh. s.u. hamabigarren.

Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hirurogeiren
iz. Hirurogei zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Orduaren hirurogeirena da minutua.

Aztergaia: hirurogeiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

osaera bereko beste eratorri (libre) askori ez bezalako lekua dagokio hiztegian (cf. zenbaki-sistema hirurogeitarra).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + -en.

hirurogeitar
adj. mat. Zenbaketa-sistemez mintzatuz, hirurogeinaka zenbatzen edo zatitzen duena. Ik. gradu hirurogeitar; sexagesimal. Pasa itzazu honako angelu hauek sistema hirurogeitarretik radianetara, eta alderantziz.

Aztergaia: hirurogeitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Matematika/LH 2 (“sistema hirurogeitar“), Elhuyar (“gradu hirurogeitar”), Bi ta Bi/4 2 (“hirurogeitar sistema”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: Elhuyar (“oinarririk enigmatikoena hirurogeitarra da”, “sistema hirurogeitarraren gradu, minutu eta segundoekin”).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zatidura hirurogeitar.

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

hirurren
iz. Hurrenez hurreneko hiru egunez egiten diren elizkizun berezien multzoa. Predikatze lan honetan, Jaunaren, Andre Mariaren eta santuen laudoriozko sermoiez gainera, beste zeregin latzagoak ere sartzen dira, esaterako, misioak, gogo-jardunak eta hirurrenak.

Aztergaia: hirurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuko lekukotasunak: iru urren (JBDei 1919); iruurren (EE 1885; Sorarrain Lili); irurren (EgutAr 1960, eta Ol: 2 Sam 20,4).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irurren G-EB 6 (I. Omaetxebarria 1936, B. Kapanaga; Elizbarrutietako liturgia: "pazko-irurren" 4 aldiz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirurren : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; hiruurren : LurE; iruurren : AB50 1.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: hirurren : HiruMila, ElhHizt; irurren : PMuj DCV; iru-urren : PMuj DCV.

hirurteko
1 iz. Hiru urteko aldia. Funtzionarioei dagokienez, 2010ean izan duten mailan izoztuko dira soldatak 2011-2013 hirurtekoan. Hirurteko horretan, etekinak lan kostuak halako 6,6 gehitu dira. Hirurteko Liberalaren ondoren, kontrol zorrotza ezarri zen erregimen liberalaren aldekoak zaintzeko.
2 iz. Soldatari lanean egindako hirurteko bakoitzeko gehitzen zaion diru kopurua. Antzinatasunari dagokionez, langile batzordeak eta zuzendaritzak hirurteko bakoitzeko 19 euroko gehigarria adostu dute aurtengo.

Aztergaia: hirurteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirurteko 7: Azterketa Historikoak/1 2 (adib.: "Frantses armadaren kontra nabarmendu ziren Independentzi gerratearen ondoren hasiko dira Diputazioetan boterea eskuratzen, are gehiago Hirurtekoan, Fernando VII.ak mesedeturik, oligarkiak azaldutako apaltasuna ikusita"), I. Aldabe ("Hirurteko konstituzionale garaian zehar [1820-1823], errealistek, sei hilabete iraunen zuen ingurapen luze batez blokeatuko dute hiriburua"), EHAA 1988 ("aparteko soldatak, hirurtekoak eta Korporazioak jarritako gainerako osagarrizko ordainketak dituen kale garbitzailearen lanpostu bat jabetasunez betetzeko Lehiaketa-Oposaketa bateko deia egiten du"), LanSaila 1993 ("instalazio berriak martxan jarri aurreko hirurteko batezbestekoaren gainean ematen den kuota likidoaren gehikuntza"), GAO 1991 eta 1997 (adib.: "hirurtekoez eta indarrean dagoen legeriaren araberako eta Korporazioak onarturik duen edo onar dezaken gainerako ordainsariz hornitua eta jubilatzeko adina 65 urte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirurteko : AB38 3 (trienal), HiztEn (1 hiru urteko denbora-bitartea; 2 hirurtekaria), Euskalterm 5 (trienio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hirurteko : ElhHizt (trienio), HiruMila (trienal), Casve EF (triennal), PMuj DVC (irurteko: 1 tresañejo, tresañal; 2 novillo terzón; 3 tienal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: trienio; hirurtekoen eraginetarako: a efectos de los trienios; hirurtekoen likidazio: liquidación de trienios.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldeari onartzekoa iruditzen zaio; baina zalantzazkoak izan litezke osaera honetakoak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Jaso egingo da hiztegian: "hirurteko iz."

hirusta
1 iz. Belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak eta loreak buruxketan antolaturik dituena, eskualde epeletako zelaietan hazten dena (Trifolium sp. ). Ik. pagotxa. Hirusta-belarra. Hirusta sailak. Zergatik ez ditu lau hosto hirustak?
2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, hirusta-hosto beltz baten irudia ezaugarri duena. Dama hirusta.

Aztergaia: hirusta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki-ElhHizt: hirusta; Ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): tréboles; fr(DLLF): trèfle; en (Collins): clubs // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Trifolium sp.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: hirusta gorri, hirusta zuri .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehazterakoan, kartetako saila ere kontuan hartu, eta gehitu dama hirusta adibidea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): hirusta 1 iz. Trifolium sp. 2 iz. (karta-jokoan): dama hirusta. [bigarren adiera gehitu da]

hirusta gorri
iz. Belar landare lekaduna, lore arrosa-moreak ematen dituena (Trifolium pratense). Ik. sekula-belar. Tximeleta horren beldarrak hirusta gorria eta hirusta zuria ditu gustukoen.

Aztergaia: hirusta gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: hirusta: Trifolium sp.; hirusta gorri: Trifolium pratense; hirusta zuri: Trifolium repens.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. sekula-belar.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirusta sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium pratense.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)

hirusta zuri
iz. Belar landare lekaduna, animalien bazkarako erabiltzen dena eta lore zurixkak ematen dituena (Trifolium repens).

Aztergaia: hirusta zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirusta sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium repens.

hirutan
adb. Hiru aldiz. Oilarrak birritan jo baino lehen, hirutan ukatuko nauzu. Hirutan galdegin dio, maite nauzu, Petiri?
Loturak

Aztergaia: hirutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hiru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hiru aldiz.

hirutasun
1 iz. Kristau dotrinan, Jainko bakarraren hiru pertsonen batasunaren dogma eta misterioa; hiru pertsonako Jainko bakar hori. Hirutasun Santua, Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hirutasuneko bigarren pertsona, Jainko-Semea.
2 iz. Hiru izateko nolakotasuna. Gai egiten baituzu gizakia Bakarraren Hirutasuna eta Hiruren Batasuna ikusteko.

Aztergaia: hirutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: hirutasun santu.

hiruzki
adj./iz. Hirukia.

Aztergaia: hiruzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hiruzki 4, denak 'sabelaldi bereko hiru senideetako bakoitza' adierakoak: J. Otaegi 2 (adib.: "Amak hiruzkiak izan zituenez, inudea Uitzin, Nafarroan, bilatu behar izan zion Nikolasi"), P. Iztueta 2 (adib.: "Gauza jakina da [...] Orixe hiruzkia zela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

Ik. hiruki.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki/-zki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

hiruzpalau
zenbtz. Hiru edo lau-edo. Antzokiak hiruzpalau solairu ditu. Eskuinetik, hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu. Hiruzpalau aldiz urtean. Hiruzpalau hilabeteren buruan. Herrixka bakoitzean hiruzpalau mila bizilagun, nor bere buruaren jabe.

Aztergaia: hiruzpalau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper