30 emaitza hezur bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

hezur
1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. Hezur-ehuna. Hezur-zelulak. Hezur giltzak. || Ni naiz hezur eta haragizkoa.
3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.
4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.
5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

Esaera zaharrak

Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten.

Aztergaia: hezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. lantzekoak direnen informazioa, zeinena bere lekuan: ahosabai-hezur, aspil-hezur, aurpegi-hezur, aztal-hezur, bahezur, baraila-hezur, behatz-hezur, bekain-hezur, bekoki-hezur, bekostezur, belaun-hezur / belaunezur, berna-hezur / bernezur, bernezur, besahezur / beso-hezur, besondo-hezur, bizkarrezur, bomer hezur, bularrezur, buru-hezur / burezur, erreinezur, esfenoide hezur, esku-hezur, garezur, garondo-hezur, gerri-hezur, hanka-ezur, hatz-hezur, ipurtezur, iztarrezur / izterrezur, kasko-hezur / kaskezur, kopet-hezur / kopetezur, korakoide hezur, lepahezur / lepezur, litagin-ezur, loki-hezur / lokezur, malko-hezur, masailalbo-hezur, masailezur, matelezur, matrail-hezur / matrailezur, mehakezur, muturezur, orpo-hezur, saihets-hezur / saihetsezur, sorbalda-hezur, sudur-hezur / sudurrezur, txibi hezur / txibiezur, ukondo-hezur, zango-ezur.

Sektore jakin bateko informazioa

Jabier Agirrek (95.01.24): a) forma jakinok lotuta idazten ditu: belaunezur, besahezur, bizkarrezur, bularrezur, erreinezur, garezur, izterrezur, maisailezur, saihetsezur; b) normalean marratxoz lotzen ditu, adib.: ahosabai-hezur, garondo-hezur, hatz-hezur, kopeta-hezur, loki-hezur, malko-hezur, orpo-hezur, sorbalda-hezur, sudur-hezur; c) aposizioan eman ohi ditu beste hainbat, adib.: bomer hezur, esfenoide hezur, korakoide hezur, etab.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hezur eta azal (egin, egon, gelditu), hezur eta larru (egin, egon, gelditu), hezur eta mami, hezur-huts.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hezur-beltz edo hezurbeltz, hezur berri, hezur-haragi, hezur-haragizko, hezur-mami, hezur-muin, hezurrak gogortu, hezurretaraino .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hezur-huts, hezur eta larru {egin, egon, gelditu}, hezur eta azal {egin, egon, gelditu}.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur osagaiko hitz elkartuak batera ikusiko dira, informazioa konposatu bakoitzari lotuz; 3. pasaldi honetan proposatuak ditugu berna-hezur, bizkarrezur, bularrezur, buru-hezur (eta burezur : B2).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horrek beste esamolde batzuk ere eratortzen ditu: hezurretan edo hezur hutsetan geratu/jarri, hezur eta mami (uña y carne), hezurretaraino edo hezur-muinetaraino (hasta lo más profundo)...'

 - [E210]:  hezur eta azal egin, hezur eta azal egon, hezur eta azal gelditu. 1- Hiru sarrerak batu eta bakarra egin: hezur eta azal (lok. adb.). 2- Adibideak erantsi: "Hezur eta azal egina da; hezur eta azal zaude; hezur eta azal geldituko da...". || 1- Gehiegi da hiru sarrera esanahi bera adirazteko. 2- Aditzok ez diote hezur eta azal-i semantikoki ezer eransten, atribuziozko edo erdiatribuziozko edozein aditzekin etor litekeelako.

 - [E210]:  hezur eta larru egin, hezur eta larru egon, hezur eta larru gelditu. 1- Hiru sarrerak batu eta bakarra egin: hezur eta larru (lok. adb.). 2- Adibideak erantsi: "Hezur eta larru egina zara; hezur eta larru dago; hezur eta larru geldituko dira...". || 1- Gehiegi da hiru sarrera esanahi bera adirazteko. 2- Aditzok ez diote hezur eta larruri semantikoki ezer eransten, atribuziozko edo erdiatribuziozko edozein aditzekin etor litekeelako.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Heterogeneo eta hezur sarrerei buruzko oharrak ere ez dira ontzat eman'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak erantsiz; ohargilearen eskabideak, berriz, H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaizkio, hobeto ikus ditzan.

hezur berri
iz. Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

Aztergaia: hezur berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hezur sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hezur berriak ditut ('haurdun nago').

hezur berriak izan
du ad.-lok. Haurdun egon. Hezur berriak ditut.

Aztergaia: hezur berriak izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HEZUR BERRI (AN, L, BN, R ap. A; azur barri V-m ap. A), HEXUR BERRI (Sal ap. A). "Exur berri badin emazteki korrek (Sal), esa mujer está embarazada" A. "Azur barrietan dago (V-m), está preñada. Azur barriak asi dira (V-m), haber concebido" Ib. "Ezur berriak (AN, L, BN, R), nuevos huesos" Ib. (probablemente en este sdo.). Cf. hezurberritu, HEZUR EDUKI. * Exur berrik dauzkat. Laixter amona izango zera. Ib. 119.

LB: “Emakume bat haurdun dagoenean hezur berritan dagoela esaten da.” (Berria) / EPG: “Ezta ere; neure egunetan ez dut emakume hezur-berri sasoikoagorik ezagutu.” (Aingeru Epaltza) / ETC: “BEZPERAN ALDARRI EGIN ZUTEN Kontzejuko sapailotik, Madame, Carlos inperatoreren emaztea alegia, hezur berritan egonik, otoitz egin behar zela hurbil zegoen erditzearen alde.” (Koldo IZagirre), “Harritu egin zen behin alkatea gaztetan amonari entzun zionean auzoko emakume bat «hezur berriak egiten» ari zela” (Edu Lartzanguren), “Baztangarekin ez dira gutxi hezur berrietan dauden emakumeak galduriko haurrak, amaitzen da bukatu eta asteetara kondeari entregatu zion txostentxoa.” (Iñigo Aranbarri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hezur berri embarazada, encinta hezur berriak ditut: estoy embarazada; Adorez: hezur berri: iz. (mujer) embarazada, preñada: hezur berriak ditut (haurdun nago): estoy embarazada; Labayru: hezur berriak hasi. lok., ad. jako estar embarazada;

Bestelakoak

[hezur] hezur berri iz. Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak ditut: haurdun nago. Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur eta berri sarreretan.

hezur eta azal
1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Ez daukat nire gorputzean hezur eta azala baino.
2 pred. Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea. Orain askoz ere guapoagoa zara; hor hezur eta azal zaude. Hezur eta azal besterik ez nintzen.

Aztergaia: hezur eta azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75 B3

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEZUR ETA AZAL b) (Estar, etc.) muy delgado, en los huesos. * Ezur ta azal gelditzeko bidean zijoan. Etxde JJ 27. Azur eta azal biurturik. Erkiag BatB 198. Andra bat. Azur eta azal. Alzola Atalak 67.

LB: hezur eta azal egon 6, hezur eta azal gelditu 2; EPG: hezur eta azal egon 1, hezur eta azal gelditu 2; ETC: hezur eta azal egon 23, hezur eta azal gelditu 6.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hezur eta azal 2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea. [s.u. hezur]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (oharreko egin eta egon falta dira) (2021-11-23).

hezur eta larru
1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Otsoak ez zuen hezur eta larru baizik.
2 pred. Oso argal. Ik. hezur-huts. Gizon multzo bat, hezur eta larru eginak. Begiak sartuak, eriak hezur eta larru. Jarria zen dena hezur eta larru.
hezur eta mami
1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Jainkoak hartua bezala nengoen hezur eta mami.
2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat!
hezur eta mami izan
da ad.-lok. Adiskide minak izan. Garai batean hezur eta mami izan zineten.

Aztergaia: hezur eta mami izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HEZUR ETA MAMI c) (Ser) carne y uña. * Allande ta Mattin hezur ta mami ziran. Etxde JJ 133.

LB: 6 “Garai batean hezur eta mami izan zineten, edo hori iruditzen zitzaidan niri behintzat, eta argudio harekin egin nizun kontra” (Elkar) / EPG: “Mikel eta Edu hezur eta mami izan ziren karrera garaian.” (Iban Zaldua) / ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hezur eta mami izan ser carne y uña Allande eta Mattin hezur eta mami dira: Allande y Mattin son carne y uña; Adorez: hezur eta mami izan: da ad. ser amigo/ga, ser íntimo/ma, ser carne y uña; Labayru: hezur eta mami izan 1 ad. lok., ad. da ser uña y carne

Bestelakoak

[hezur] hezur eta mami 3 Hezur eta mami izan: adiskide minak izan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur eta mami sarreretan.

hezur eta mamizko
adj. Izakiez mintzatuz, egiazkoa, fikziozkoa ez dena. Beste ezaugarri bat badu nobelagile garaiak: izaki biziak sortzen ditu eta itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari.

Aztergaia: hezur eta mamizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEZUR ETA MAMIZKO. De carne y hueso. v. HEZUR ETA HARAGIZKO. Zu, ordea, ezur eta mamizkoa zaitugu. MAtx Gazt 52. Zu eta ni ez al gaituzu ezur eta mamizkoak? Lab SuEm 196. Horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari. MIH 271 Mami ta ezurrezko lagun bizi ura. Vill Jaink 131

adib: hezur eta mami 2 adb. Hezur eta mamiz. Gregorio Muxikaren lanak, Arantzadi, Urkixo, Txomin Agirre, hezur eta mami dakartza gure aurrera. || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari

hezur eta mamizko 1, Argia (“Beste era batera esanda, hezur eta mamizkoago agertzen dituztela euren buruan poetek”). LB: “Hasiera kaxkarra duk hau, eta ez zekiat ahots hori norena zen, baina adarra jo nahian dabilen norbait duk, hezur eta mamizko norbait, hara zer esaten dizuedan” (Elkar) / EPG: “Idazlea hezur eta mamizko irudikatzeko balio zuten” (Ana Urkiza) / ETC: “Beste era batera esanda, hezur eta mamizkoago agertzen dituztela euren buruak poetek; eta, ondorioz, hurbilagoak egiten direla.” (Ana Urkiza)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hezur eta mamizko : Ana Urkiza (“Idazlea hezur eta mamizko irudikatzeko balio zuten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa jada hezur eta mami azpisarreran, eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa hezur eta mami azpisarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur eta mami sarreretan.

hezur hutsetan
pred. Hezur-huts, oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Hezur hutsetan gelditu da. Itxura izugarria nuen, bisaia ubelez eta urdinez betea, eta hezur hutsetan nengoen. Hogeita hamar edo berrogei egunen buruan sukarra joan egin zen, eta argaldurik utzi zuen umea, hezur hutsetan.

Aztergaia: hezur hutsetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEZUR HUTSE(T)AN. (Estar, dejar, etc.) descarnado, en los huesos (sentidos prop. y fig.). "Azur utsean gelditu de (V-arr)" Gte Erd 152. Antxiñatxu joandako lagunok, azur utsetan, ondar barruan estaldurik. Ag Kr 199. [Zuaitzak] negu beltzean ezur utsetan bezela. Ag G 209. Beti eztago loretan [elorria]. Eria ezur utsean uzterañokoan. Ir YKBiz 142n. Zarpil ta ezurrutsean ere nabari da franko aldiz. Vill in Gand Elorri 14. Izakiak ezurrutsetan, diren bezalaxe, azalduko balitzaizkigu. Vill Jaink 153 Ezurruts billoizetan / zugatzak aldatuta. TP EEs 1927, 31. Bakartadea [...] ez eban egundaiño ezagutu ordurarte, bere azurruts eta gabezian. Erkiag BatB 99

adib: hezur-huts 2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio. || Hezur hutsetan gelditu: hezur-huts gelditu

hezur hutsean 1, EiTB (“orain ia hezur hutsean gelditu da”); hezur hutsetan 1, Berria (“Esan dute dagoeneko ez dela garai bateko gizon sendoa, hezur hutsetan dagoela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hezur hutsean 1, Xabier Montoia (“Hezur hutsean utzi dute ohartu aitzin”); hezur hutsetan 11: Ibon Uribarri (“Aspalditik zuen hetikaren eraginez, besoak hezur hutsetan zituen, baina gogor heltzen zuen, Egutxiren hatzak mintzeraino.”), Karlos Zabala (“Atsoaren hitz jarioak ez zuen etenik; hori, behinik behin, ez zegoen hezur hutsetan”), Koldo Biguri (“Ez al haiz konturatzen hezur hutsetan dagoela ume gaixoa?”), Jose Antoniko Mujika (“Gero, ordea, beste zazpi behi irten ziren Nilotik, itxura txarrekoak eta argal-argalak, hezur hutsetan zirenak; hauek ere ibaiertzera joan eta aurreko behien ondoan jarri ziren”), Elizen arteko Biblia (“Baina ez: ongia gorroto eta gaizkia maite duzue. Larrua kentzen diozue jendeari, eta hezur hutsetan uzten”), Aingeru Epaltza, Patxi Ezkiaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur hutsetan forman. Eta ‘hezur-huts gelditu’ izan liteke definizioa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (oharreko egon eta utzi falta dira) (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur sarreran.

hezur iliako
iz. anat. Sakroarekin eta uzkornoarekin batera pelbisa osatzen duen hezurra, beste hiru hezurrez (iskiona, iliona eta pubisa) osatua dena. Motor bat jo, eta mokorreko hezur iliakoa apurtu zenuen.

Aztergaia: hezur iliako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

iskiotibial forma aztertzean, sartzeko proposatua azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur eta iliako sarreretan.

Jakite-arloak

Anat.

hezur muin, hezur-muin
iz. Batez ere pl. Muina. (Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz erabiltzen da). Ik. hezurretaraino. Hezur-muinetaraino beldurtu. Hezur-muinetaraino sartua dugun ustea. Negu mineko hotzikara hezur-muinetan nabaritzen.
hezur-haragi
iz. pl. Hezurrak eta haragia. Baina iratxoak ez du, nik bezala, hezur-haragirik. Lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

Aztergaia: hezur-haragi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezur-aragi 5: Mb IArg I ("Duendeak ez du nik dudan gisako ezur-aragirik"), Etxde 2 ("Ni naiz ezur-aragi Alostorreko jauna!", "Ezur-aragitan barrena dardaraldi batek astindu zion"), NEtx 2 ("Lo zegoen, bere ezur-aragiak atsedenari ematen", "Ordurako nun ote-dituk nere ezur-aragiok?"); hezur(-)haragizko 3, MEIG ("Hezur-haragizko kristau jatorrena", "Hezur-haragizko gizakien artean", "Hezur haragizko euskaldunen aurrean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hezur-haragi 3 (eta hazur-h.): X. Kaltzakorta ("Hazea urratu eta hazur-haragirik ez ebala ikutzen irudian"), A.M. Toledo 2 (adib.: "Gizataldearen hezur-haragiek ematen duten itxuratze-modua"); hezur-haragitan 1, P. Iztueta ("Berak hezur-haragitan bizi izandakoa"); hezur-haragizko (eta [h]azur-[h]aragizko) 6: Olerti 1980 ("Gizon guztiak orain artean / azur-aragizko gera"), Etxde JJ-2 ("Poetaren lehen amodioari "Mayia" edo "Mayi" ezarri diogu, hezur-haragizkoa Mari Arrozpide baitzen"), X. Kaltzakorta ("Eleiza barruan egozan zurezko gizairudiak hazur-haragizkoak emoten eben"), X. Monasterio ("Hezur-haragizko automata gogortu, aberetu eta drogatuak baizik ez ginen"), J. Urkijo ("Robotek, ez bait zen inondik ere agertzen hezur-haragizko inbasorerik, ondo babestuta erantzun zioten erasoari"), F.J. Mangado ("Bera bezalakoak ziren hezur-haragizko gizaki haien misterio eta usadioak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hezur-haragizko : DFrec 2 (Vill Jaun eta morroi: "hezur-haragizko gizaki"), HiztEn (AS), LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hezur-haragi : EuskHizt (adib. gisa); hezur-haragizko : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (AS), EskolaHE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hezur sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

pl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

hezur-haragizko
adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, benetakoa, hezur eta haragiz osatua. Hezur-haragizko gizakiak. Aipatzen dituzun idazle horiek hezur-haragizko gizonak ziren, zu eta ni bezalakoxeak.

Aztergaia: hezur-haragizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hezur sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hezur-haragizko gizakiak.

hezur-huts
1 iz. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. Denborak zuritutako hezur-huts bat.
2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru; hezurretan; hezur hutsetan. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio.
3 adj. Oso argala. Asto zahar eta hezur-huts bat.

Aztergaia: hezur-huts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hezur-mami
iz. Batez ere pl. Hezurrak eta mamia. Nork ez du sumatu goitik beherako astindua hezur-mamietan?

Aztergaia: hezur-mami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hezur sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

batez ere Pl.

hezurbeltz, hezur-beltz
iz. Belarrimotza. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Erdal herritik etorri diren langile biraozale hezurbeltzak.
Azpisarrerak
hezurberritu
1 pred. g. er. Haurdun.
2 pred. g. er. Emakumeez mintzatuz, erdi berri. —Bart gure etxe honetan alaba jaio da. —Beraz, andrea duzu hezurberritua; abisa iezadazu noiz den bataioa.

Aztergaia: hezurberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-berritu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

pred.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

'haurdun'.

hezurdun
adj. Hezurra edo hezurrak dituena. Gereziak, aranak eta beste holako fruitu hezurdunak.

Aztergaia: hezurdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

hezurdura
iz. Gizakien eta animalien hezurrezko egitura. Ik. eskeleto. Hezurdura larriko gizonak dira zuberotarrak.

Aztergaia: hezurdura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskeleto, hezurdura.

hezurgabe
adj. Hezurrik ez duena. Haragi hezurgabea.

Aztergaia: hezurgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. molusku (1996-05-20)

hezurki
1 iz. Hezur zatia. Zur eta hezurki zernahi zizelkatuz.
2 iz. Hezur gaia. Haurren hezurrak bihotz-bihotzetik dira ondoko hilabeteetan hezurtzera abiatzen; barnetik azalera hedatuz doakie hezurkia.

Aztergaia: hezurki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hezurmamitu, hezurmami, hezurmamitzen
da/du ad. Gauzatu, mamitu; hezur eta mamizko egin. Hamar Aginduetan hezurmamitzen dira kristauen eginbeharrak. Jainkoaren gogoan mundu posible guztiak daude, borrokan beti, denek nahi baitute hezurmamitu. Zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duen sentipen hori.

Aztergaia: hezurmamitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta G 1) (h)ezur-mamitu 4: Aste Santua 1983: "Gogoan duzue Jaunak emandako itza: 'Ni zuekin nauzue egunero', eta itz ori ezur-mamitzeko biltzen dira kristauak"; M. Zalbide: "Hor biltzen du txostengileak, nere irudiz, azken hamar urteotan Herri Aginteen erabakimenez hezur-mamitzen ari den hizkuntz jokaeraren gizarte-antolakuntzazko ezaugarri nagusia"; X. Mendiguren B.: "Gizartean, ezkutuan nahiz hertsatuki, ahaltasun batzuk badirela uste du, eta kondaira zehar aukera hoik hezur-mamitzea ardiets daitekeelakoan dago"; Sinonimoen hiztegia: "Lanorduetatik kanpo, astirik ezari ere nondik edo handik ostutako ordu galduetan hezur-mamitu dugu [hiztegia] zatika, bakarka eta taldeka"; hezurmamitu 6: J.M. Torrealdai: "Gizarte-giroa aldatzean, kultura-beharkizunak ere aldatu egiten dira; eta, orobat, idazleak, kondizionamendu horieri erantzuteko, hezurmamitzen duen problematika ere"; Azurm: "Beste problema bat zera da: arte oro eta edozeinek izan behar al duen partignost horrek hezurmamitua, ala artearen parte batek bakarrik (Alderdiaren arteak bakarrik, esaterako)"; H. Knörr: "Hondarribian erabaki zena hezurmamitu behar du orain Euskaltzaindiak"; J.R. Etxebarria: "Orain dagoen talde errektoralaren inguruan hezurmamitu da hautagai-taldea"; A. Lertxundi: "Gauzak horrela, denborak esango du guzti hau nola hezurmamitzen den"; A. Eizagirre: "Epealdiaren bukaeraldean delako erreibindikazio horiek beren ekintzak erregulatzen saiatuko diren erakunde sortu berrietan hezurmamituz joango direla ikusi ahal izango dugu"; hezurmamitze (eta gizarte-h.) 2: ELA/STV 1992: "Sinesgarritasunez eta eraginkortasunez garatuz joan behar du gizartearen eta instituzioen hezurmamitzeak gizarte-talde desberdinen interesa eta ikuspuntua egokiro bil eta islada dadin", "... eta ez bakarrik gune autogobernatu bat garatzeko borondatearekin koherentziaz baizik eta demokrazi, integrazio eta gizarte-hezurmamitzerako ahalbide handiagoak eskaintzen dituelako uste osoz".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hezurmamitu : DFrec 4, AB50 2 ('materializar' eta 'identificar' itzuliak), HiztEn, AB50 1 ('concretar, concretizar'); ezur-mamitu : AB50 1 ('desarrollar'); hezurmamitze 1: Euskalterm (prozedura hezurmamitze) // Ez dugu aurkitu ap. LurE, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hezurmamitu : EuskHizt (1980), HiruMila (materializar), ElhHizt (plasmar, realizar, dar forma); ezur-mamitu : PMuj DVC (plasmar, realizar, dar forma); hezurmamitze : EuskHizt, HiruMila (materialización) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hezurmami, hezurmamitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

hezurrak gogortu
zaio ad.-lok. Zahartzea adierazteko erabiltzen den esapidea. Hezurrak gogortu eta oinak baldartzen zaizkizunean. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu; modu honetan, mutilzaharraren inbidia nork du?

Aztergaia: hezurrak gogortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hezur sarrerari dagokion azpisarrera.

hezurrak utzi
ad.-lok. Hil, bizia galdu. (Leku bat adierazten duen sintagma batekin erabiltzen da). Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera. || Hezur zahar hauek Txinan utzi behar ditut nik.

Aztergaia: hezurrak utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEZURRAK UTZI. Dejar sus huesos, morir (en un sitio). Nonbaiko desterruan hezurren uzteko. Hb Esk 157. Artu zuen bere errira itzultzeko asmoa, bere aideen artean ezurrak uztera. Lard 159. Baso-mortuaren biotzera itzuli bear izan ziran, bakardade illun artan beren egunak igaro eta [...] ezurrak uztera. Ib. 92. Bertan ezurrak utzi, aldeaurrekoen ondoan. Ag G 256. Ezurrak uztera nator nere etxera. Urruz Zer 45. Asmo gogorra artu ebela iñora ez alderik egiteko, eta euren azurrak emen izteko. Kk Ab II 186. Esaten eben: Sasoi orretan / zertarako Amerikara? / Berrogei eta amabi urtegaz / beren ezurrak iztera? BEnb NereA 68. Ezur zar auek Txinan utzi ber ditut nik. A. Zavala in Goñi 16. Joxe Mari gaixotu, ta esaten omen zuan bere lurrera etorri bear zllala ezurrak uztera. JAzpiroz 17.

adib: hezur 1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. || Ni naiz hezur eta haragizkoa. || Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera.

Ez dugu aurkitu hezurrak utzi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hezurrak utzi 1, Juan Garzia (“behin baino gehiagotan gertatu da dagoeneko: alegia, norbaitek, nork daki noiz, nork daki nondik etorririk, menturaz uholde nagusia baino lehenagoko den garai urrun batean, mea-zain bat aurkitzen duela, ez diola inori deus esaten, harria berak bakarrik induskatzen saiatzen dela, hezurrak uzten dituela hantxe, eta mendeak iragaitenen direla gero”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, azpiadiera da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur sarreran.

hezurretan
pred. Hezur-huts, oso argal. Hezurretan zegoen txakur zaunkari bat. Gaitzak hezurretan utzi zuen. Hainbeste ariketarekin hezurretan gelditzen ari naiz.
Loturak

Aztergaia: hezurretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEZURRETAN (BARRENA, BARNA) SARTU. Meter(se) hasta los huesos, hasta la médula, hasta lo más hondo. Usantza hura hezurretan barrena sarthu baitzaitzu. Ax 94 (V 64). Erredura samina sar zakion hezurretan barna. Jnn SBi 151. [Hotza] hezurretan barna sar litzagukek. JE Bur 121. Sartu dakie ezurretan otzikara. Or Eus 342

adib: pausatu, pausa/pausatu, pausatzen 2 da ad. Batez ere Ipar. Hil. Gaitza hezurretan sartua zuen: 1947an pausatu zen, heriotzak lotsatu gabe. Jainkoa baitan pausatu // sarrarazi, sarraraz, sarrarazten du ad. Sartzera behartu. Hobi sakon bat eragingo duzu eta bertan sarraraziko duzu atera duzun lur guztia. Sarrarazi zion ezpata Piarresi bere tokian. Martinek irekitzen du atea, sarrarazten ditu bi gizon eta jarrarazten. Naiarako dukeak sarrarazi zuen Ignazio erregeren gorteko eskolan. Sarraraz ezazu nire hezurretan barna infernuaren ikara.

Ez dugu aurkitu hezurretan (barrena, barna) sartu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hezurretan sartu 7: Xabier Amuriza (“Hotsak murruak zeharkatzen ditu eta etxe hormetan barna hegatzen, hotz bizia hezurretan sartzen da”), Elizen arteko Biblia (“Bizi-arnasa sartu zen hezurretan”), Daniel Landart (“Denbora guztian euria jauts-ahala ari eta haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan”), Josu Zabaleta 2 (“Esan zidatenean "Badakizu Jacques Parent erotuta hil dela eroetxe batean", hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena”), Karlos Zabala (“Eta orduan egin zuen bere triskantza basapiztia ilehori horrek, kirtenarekin kolpatu zuen, puntarekin zulatu zuen, eta hotzikara sartu zion hezurretan; nola erortzen zen sentitu zuen, hankak indarrik gabe, betileak taupadaka”), Patxi Altuna (“Badirudi penitentziarik egokiena eta seguruena oinazea haragian sentikorra izatea dela, eta hezurretan barrura ez sartzea, mina, bai, eman dezan, baina gaitzik egin ez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezurretan forman, hezurretaraino formarekin egin bezala.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hezur sarreran.

hezurretaraino
adb. Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz, barne-barneraino. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Sinesmena hezurretaraino sartua. Hotzikara bat hezurretaraino sartu zitzaiona. || Hezurretarainoko izua.
Loturak

Aztergaia: hezurretaraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-raino.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hezur sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

beldurra zeukaten hezurretaraino sartua.

hezurtegi
iz. Hezurrak, eta, bereziki, hezur-hutsak, lurperatzen diren edo lurperatuta dauden lekua. Erorien Haraneko kriptetan eta hezurtegietan azterketak egin dituela jakinarazi du gaur Gobernuak.

Aztergaia: hezurtegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hezurtoki
iz. Hezurtegia. Gorputz hila zaldi, asto eta zakur ustelduen hezurtokira bota zuten.

Aztergaia: hezurtoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

hezurtsu
adj. Hezurrak asko nabaritzen zaizkiona. Gizon argal, zimel, hezurtsu bat. Asto hezurtsu bat da.

Aztergaia: hezurtsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

hezurtu, hezur/hezurtu, hezurtzen
da/du ad. Hezur bihurtu; ehunez mintzatuz, hezurraren gogortasuna eta zurruntasuna hartu. Erraz da ohartzea hezurrak ez direla berehalakoan hezurtzen; haur sortu berriak ez ditu hasiak baizik.

Aztergaia: hezurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hezurtu, hezur(tu), hezurtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hezurtu, hezur(tu), hezurtzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper