4 emaitza herritar bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

herritar
1 iz. Norbaitentzat, herri berekoa den pertsona. Ik. herrikide. Cela galiziarra da, Valle-Inclánen herritarra. Neure herritar bihotzekoei.
2 iz. Herri edo estatu bateko biztanle edo kidea, bereziki betebeharrak eta eskubideak dituen gizabanakotzat hartua. Ik. hiritar. Bergaran milaka herritar haren gorputzaren zain geratu ziren arratsean. Gerrak eraman digu, beste hainbeste herritar bezala. Herritarren eskubideak zaintzeko. Erromako herritarra zelako. Frantziar herritarrei.

Aztergaia: herritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 5: Egiat (“herritar ontzi bat ere bathürik”), Monho (“Herritar kalitatea”), Hb Esk (“herritar semekin”), HU Aurp (“bere herritar boz-emaile biarnesen aitzinean egin du mintzaldi bat”), Etcham (“Nere herritar pertsulari hau”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) Basarri (“Erritar maixuari”), Mde (“herritar eskolatu gabeak”), JE GH (“herritar hilen alderako orhoitzapena”, “herritar soldadoa”), Zabal 1973 (“herritar langileak”), Oihenart Taldea (“herritar jendetzaren maioria”), J. Arriola (“herritar jauntxoen kontra”), Herr (“hirur herritar eskolier”, “herritar abeslari hoberenak”); a2) J. Etcheverria (“herritar askatasuna”), B. Albizu (“erritar usai goxoz ornitua”), Zabal 1973 (“herritar populua”, “herritar klase xumeak”), P. Zabaleta (“Herritar omenaldi egiazkoa”), NekazArkit (“herritar kutsu sendokoa”), SM Landuz (“Herritar artea”), Egin (“Herritar mugimendu bat”), Onaind (“erritar mugimentuaren buru”), Lantziri (“herritar eskubideez desjabetua”); b1) Euzkadi 1919 (“abertzale erritarrak”), N. Mujika (“euskaldun herritarrek”), Anai elkarte bat (“emakume herritarra”), A.M. Toledo (“pertsonaia herritarren ahotsean”); b2) Urteko Domeca (“guda erritarra”), Ldi IL (“Lan ertitsu erritar”), I. Sarasola (“liburugintza herritarraren pisua”), Azurm (“lan-tresneriaren jabego herritarrean”), Zabal 1973 (“Bangladex-eko Errepublika Herritarra”), E.L. Adan (“harmada herritar-gorriak”, “borroka herritarrak”), UZEI (“forma herritar eta politizatuetan”, “Kultura herritarrak”, “oinarri herritar hori emanez”), Kide Aurrezkia (“gestio herritarrezko Ikastegi publiko”), E. Zabala (“Euskara herritarra”), NekazArkit (“eskualdeko arkitektura herritarra”), Elhuyar (“klase herritarrenen altzoan”, “mugimendu herritarra”), Egin (“jai herritarrak”, “Errepublika Herritarra”, “bazkari herritarra”, “fronte herritarrek”), VozEusk (“antzerki herritar proiektu batean”), Azurm (“Demokrazia Erritarrak”, “literatura herritarra”), J.A. Letamendia (”euskera erritar batera”), X. Arzelus (“gudalozte herritarra”, “polizia herritarra”), Punto y Hora (“Erakunde herritar guziak”), A. Azkargorta (“gerra herritar luzea”), A.M. Toledo (“Osagai herritarrak”), P. Agirrebaltzategi (“eskola herritarraren sinboloa da ikastola”), Egunk (“iniziatiba herritarra”), X. Gereño (“euskal kultura erritarra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Erlijioa Hiztegia ("Eliza herritarra").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

herritar izen, herritar-izen
iz. Norbaiten sorlekua adierazten duen izena. Ik. gentilizio. Udal izen guztiekin batera, lau informazio ageri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoen lurraldearena. Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak sortzeko irizpideak.

Aztergaia: herritar-izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gentilizio forma aztertzerakoan, sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herritar eta izen sarreretan.

herritartasun
iz. Nonbaiteko herritarra denaren nolakotasuna, nonbaiteko herritarra izatea. Ik. herritasun. Frantziar herritartasuna galdu.

Aztergaia: herritartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herritartu, herritar/herritartu, herritartzen
1 da ad. Herritar bihurtu. Juduak eta mairuak ezin herritartu ziren Bizkaian. Berebat dira hiritarrak herritarturik dauden kanpotarren semeak.
2 da ad. Herriaren gauza bihurtu. Erdaran bertan Iruñea/Pamplona bikoiztasuna sartua eta herritartua zegoen.

Aztergaia: herritartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

herritartu, herritar(tu), herritartzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

herritartu, herritar(tu), herritartzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper