24 emaitza haragi bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

haragi
1 iz. Gizakiaren eta animalien gorputzaren zati mamitsua. Haragia eta hezurrak. Adar punta haragian sarturik zuela iruditu zitzaion. || pl. Gaitzak eta ohe luzeak zauritu zizkion haragiak.
2 iz. Animalien, bereziki ugaztunen eta hegaztien (baina ez arrainen) zati mamitsua, janaritzat hartua. Ik. okela. Nahiago du arraina haragia baino. Kristauek haragirik ezin jan duten egunak. Haragi errea. Har ezazue haragi puska bana eta edan ezazue ardo zahar honetatik. Harakinak saltzeko errazenak diren haragi zatiak erosten ditu.
3 iz. Giza gorputza (arima eta kidekoen aurrez aurre). Sinesten dut haragiaren piztueran. Espiritua haragiaz nagusiturik. Shakespeareren hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak.
4 iz. Giza gorputza, grina txarren egoitzatzat hartua. Arimaren etsaiak hiru dira: deabrua, mundua eta haragia. Haragiaren lohian lizundua.

Aztergaia: haragi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)aragi, (h)arat-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: haragi bizi(t)an (egon, jarri), haragi egin: hitza haragi egin zen, haragita(ra)ko, haragi(-)uzte, haragi(-)xerra, haragizale, haragizko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: haragi bizi, haragi(-)salda ; eta adibide gisa: haragi-bulda; haragizale azpisarrera gisa arautuari, berriz, sarrera dagokiola uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

haragi bizi(tan egon, jarri), haragi egin, haragita(ra)ko, haragi-uzte, haragizale, haragi-xerra/zerra, haragizko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "badakit oso zaila izanen litzatekeena, baina batzordeak haragi/okela bikotea bultzatu beharko lukeela uste dut eta ahal delarik, adibidez, haragixerra-ren ordez okelaxerra adibidez proposatu" (1995-06-29)

 - [E302]: "okela / haragia / erraiak: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) Nola definitu bakoitzaren eremu semantikoa?" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  haragi bizian egon edo haragi bizitan egon || 1- Idazkera aldatu: haragi bizian edo haragi bizitan. || 1- "Egon" aditzaz gainera, beste aditz askorekin ere erabil daiteke: "ibili", "utzi", "ipini", "etorri"... Nahiko da adberbiozko lokuzio gisa ematea, aditz gabe.

 - [E210]: E210: haragi bizian jarri edo haragi bizitan jarri. 1- Zerrendatik kendu egitea. || 1- Nahikoa da haragi bizian edo haragi bizitan azpisarrera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere horretan utziko dira oraingoz lehen itzuliko azpisarrerak (grafia bikoitzak adierazteko modu berria besteetan bezala eginez), eta onartu egin dira lantaldearen proposamenak.

haragi bizi
adb. Haragi bizian, haragia estaltzen duen azala galdurik. Ikusten du txakurrak lepogaina haragi bizi duela.

Aztergaia: haragi bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bizi.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

predikatu gisa erabiltzen da ("gorputz guztia haragi bizi egiteraino zigortua") edo haragi bizitan (egon, jarri,...) esapideetan ("asto bat bizkarra eta saihetsaldeak haragi bizitan zituena").

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haragi sarrerari dagokion azpisarrera.

haragi bizi egin
du ad.-lok. Haragi bizian utzi. Zigorrez zehatu zuten, gorputz guztia haragi bizi egiteraino.
haragi bizi(t)an
adb. Haragia estaltzen duen azala galdurik. Haragi bizian dut orpoa, ospelekin. Asto bat, bizkarra eta saihetsaldeak haragi bizitan zituena. Hatzak haragi bizitan nituela.
haragi bola, haragi-bola
iz. Haragi xehatuzko bola, gehienetan saltsarekin zerbitzatzen dena.

Aztergaia: haragi bola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Azken urteotan 'almandrongila' zabaldu da; hiztegietan ere badu lekua. Egia da euskaldun zaharroi 'barregarri antzekoa' gertatzen zaigula, geuk esatera ausartzen bagara.. Edo onartu, edo bestela 'haragibola' bultzatu: gardena da; gainera fr 'boulette (de viande)' eta en 'meatball'. 'Okelabola' ere proposa liteke, baina kakofonikoa eta agian 'almandrongila' bezain 'barregarri antzekoa' da" ()

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ezin da jarri 'haragi bola' edo holako zerbait? (h. 'haragi bola' esaterako?)'

 - Erabakia: (2002-06): 'albondiga* e. (haragi) bola AS gisa sartu hau 'bola'ren azpian (almandrongila-rekin ere gauza bera egin, izarra jarriz eta baztertuz'.

haragi egin
ad.-lok. erl. Gizon egin. Hitza haragi egin zen.

Aztergaia: haragi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hitza haragi egin zen.

haragi euli, haragi-euli
iz. Arrautzak haragi ustelean jartzen dituen euli mota (Calliphora vomitoria).
haragi salda, haragi-salda
iz. Okelaz eta barazkiz egiten den salda. Haragi, haragi salda eta arraina ez beste edozein janari har dezakete barau eguneko afari arinean.
haragi uzte, haragi-uzte
iz. Haragirik ez jatea. Bi hilabeteko haragi uzte eta barauak.

Aztergaia: haragi uzte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

haragi xerra, haragi-xerra
iz. Haragi xerra bat eman zioten ogi tartean.

Aztergaia: haragi xerra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aragi-xerra behin azaldu da, IE (Gç); aragi zerra (aragi-zerra 1) 4 aldiz, G (Ag G, Etxde JJ, Lab SuEm 2); besteak dira: xerra soilak 9: B 1 (Or Tormes), G 4 (Or Eus, Iraola), IE 4 (Barb Sup, JE Ber, Lf Murtuts); eta x- xerra 8: B 1 (Or Tormes: "ogi-xerra"); IE 7 (JE Ber 3: "ardi-gasna-xerraño", "pastitza-xerra", "pudding-xerra"; MarIl: "paper xerra" 3; ECocin: "pastanagre xerra"); zerra soilak 2, G-IE (Lab SuEm; Zub); x -zerra 8: B 2 (Otx: "solomo zerra"; Or Tormes: "koipe-zerra"); G 4 (Lard: "ogi-zerra"), IE 2 (Barb Leg: "ogi zerra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

haragi-xerra/-zerra formarik ez dugu aurkitu; xerra formakoak 13 dira: xerra soilak 8, G-EB (A. Arozena, J. Azpiroz; Txill, J.C. Hernandez, Balea eta euskaldunak; El Diario Vasco, Hemen; G. Garate: "xerra puska"); x -xerra 5: G 1 (J. Bergaretxe: "lepo-xerra"); IE 1 (B. Mendisco: "ogi xerra"); EB 3 (A. Irastorza, Egin 1988: "liba xerra", "makailaua xerra"; J.A. Aduriz: "laurden xerra"); zerra formako bat, G (A. Anabitarte: "bakallo-zerra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haragi-xerra : Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

Ipar. zati txiki/zati handi banaketaren araberakoa dateke haragi-xerra/haragi-zerra bereizketa; Heg. (ala Gip. soilik?), aldiz, -xerra bide dira denak.

haragi-euli
iz. Arrautzak haragi ustelean jartzen dituen euli mota (Calliphora vomitoria).
haragidun
adj. Haragia duena. Arimak gorputz haragidun bat izan behar du.

Aztergaia: haragidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arimak gorputz haragidun bat izan behar du.

haragijale
iz./adj. Haragia jaten duena. Ik. karniboro. Agindu hori haragijaleek hausten dute. Giza haragijaleak.

Aztergaia: haragijale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
haragikeria
iz. Haragiaren atseginaren gurari eragabea, haragizko bekatua. Ik. lohikeria. Lapurreria, haragikeria eta beste bekatu guztiak. Haragikeriaren aurka, garbitasuna.

Aztergaia: haragikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
haragiki
iz. Okela. Ez zuela jaten haragikirik ez eta arrainik ere.

Aztergaia: haragiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-11-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

okela.

haragikoi
1 adj. Haragikeriak menderatua dagoena. Gizon haragikoiaren grina.
2 adj. Haragikeriazkoa. Hitz haragikoiak. Keinu haragikoiak.

Aztergaia: haragikoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-koi atzizkiduna onartu da, eta hori adinatsu erabili den haragikor bazter utzi, arauari jarraituz

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-koi/-kor.

haragita(ra)ko
1 adb. Abereez mintzatuz, haragia lortzeko. Ik. okelatarako. Haragitarako haziriko abereak.
2 adj. Abereez mintzatuz, haragia lortzeko hazten dena. Haragitako zezena.
Loturak
haragitsu
adj. Haragi asko duena. Ik. mamitsu. Ez dira euskaldunak hegoaldekoak bezain iharrak eta meheak, ez eta iparraldekoak bezain haragitsuak. Behiak errapea izan behar du zuria, handia eta ez haragitsua. Luzakin haragitsua.

Aztergaia: haragitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
haragitu, haragi/haragitu, haragitzen
1 da ad. Jateko haragi bihurtu. Ik. haragitarako. Haragitzeko hazten diren abereak.
2 da ad. Kristautasunean, (Jainkoa) haragi egin. Horra izate Jainkozkoa, gugatik haragitua, Jainko-Gizon, Gizon-Jainko, ordutik Jesus deitua. Haragitu edo gizon egin baitzen Espiritu Santuaren obraz. Eta Hitza haragitu zen.
3 da ad. Mamitu, gauzatu. Eder-ametsik ezinena, haragituta!

Aztergaia: haragitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haragitu, haragi(tu), haragitzen. da ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

haragitu, haragi(tu), haragitzen.

haragitze
iz. Haragi egitea, haragi bihurtzea. Jainkoaren Semearen haragitzea. Arimaren haragitze bakoitzean.

Aztergaia: haragitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
haragizale
adj. Haragiaren zalea dena, haragi asko jaten duena. Haragizaleak dira oso anaia guztiak.

Aztergaia: haragizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gabe, sarrera dagokiola uste du lantaldeak.

haragizko
adj. Haragiari, giza gorputzari, dagokiona. Haragizko grina, bekatua. Maitasun berorik ere ez zaio ernatzen; haragizko jolasetara iraultzen da gehienez inoiz edo behin.
Loturak

Aztergaia: haragizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

haragiztatu, haragizta, haragiztatzen
da ad. g. er. Haragitu.

Aztergaia: haragiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

haragizta, haragiztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

haragiztatze
iz. g. er. Haragitzea.

Aztergaia: haragiztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper