15 emaitza guzti bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

guzti
1 zenbtz. Osoa. Egun guztia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna. Frantzia guztiaren jabea. Gau guztian. Liburu guztia irakurri zuen. Familiaren diru guzti-guztia xahutu zuen. Pitxerreko ur guztia. Biltegiko ardo zuri guztia. Lortu zuen zur guztia erabili zuen. Nire ahal guztiaz. Urte guztiko meza-bezperak. Beste guztiarekin. Euskal Herri guztikoa. || (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Urte guztian egotea jai eta dantzetara joan gabe. Egun guztian hara eta hona ibili ginen. Egon zen gau guztia otoitzean.
2 zenbtz. (Izenordain gisa, mugatua). Ik. dena; oro 4. Guztia daki. Ez du erdia nahi, guztia baizik. Guztirako Jaunarengana jo behar dugu. Bere maisuari guztian obeditzen zion. || Gainerako guztia. Aitak agindutako guztia. Egin dugun guztiaren berri daki.
3 zenbtz. Multzo osoa, inongo salbuespenik gabe. (Artikulu mugatzaile pluralarekin, izen sintagma bati dagokiola). Gauza guztiak. Haren ardi guztiak zuriak ziren. Han izan ziren euskaldun guztiek ikusi zuten. Munduko hizkuntza guztietan. Lurralde guztietako ordezkariak. Alde guztietatik. Sasi guztien gainetik. Beste guztientzat. Herri guzti-guztietan. || Adamen seme guztiok.
4 zenbtz. (Izena ezabaturik). Ik. dena. Ez dute guztiek lortzen maila hau. Oso trikitizalea naiz, baina, guztien gainetik, Kepa Junkera eta Joseba Tapia dira niretzat nagusiak (Ik. guztien gainetik). Guztietan lehena da Antso Azkarra. || Gainerako guztiak. Ikusi zituen guztiei esan zien. || Guztiok dakigunez. Guztioi doakigun auzi larri honetan.
5 zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren mugatzailea erakusle bat dela; guzti-k erakusle bera har dezake artikuluaren ordez, eta erakusleak kasu markaren bat daramanean, guzti-k atzizki bera hartzen du). Beretua zutela mundu hau guztia. Bide hartan guztian. Aurrerapen galant horiek guztiek ez dute asko balio. Gizon haiei guztiei. Hau guztia. Hau guztiau. Hori guztia. Hori guztiori. Horiekin guztiekin. || Hauek guztiok. Horien guztion ama.
6 zenbtz. (Gu eta zuek izenordainekin). Gu guztion ama. Zuek guztiok. Bakea dela zuekin guztiokin. Gu guztiak errebelatuak ginen.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Aurki guztiak du bere ifrentzua. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Itsusi guztiak ederzale. Lotsa denari malda guztiak otso. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira. Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz. Zuri guztiak ez dira irin.

Aztergaia: guzti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

EEBSko corpusean, guzti- 6.594 aldiz jaso da, eta guzi- 2.685 aldiz, ondoko formetan: guz(t)i, guz(t)iahalmen, guz(t)iahaltsu, guz(t)ian, guz(t)iarekin, guz(t)ira, guz(t)iro, guz(t)itan, guz(t)itara, guz(t)itsu, guz(t)iz, guz(t)izko, guz(t)izkotasun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

guz(t)i

Euskaltzaindiaren Arauak

hau guztia; bide hartan guztian; horiekin guztiekin; hau guztiau; hori guztiori. / AS: eta guzti, guztian, guztiarekin ere, guztira, guztiz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: guztiaz ere, guztietan, guztiz ere .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

guztian; guztiarekin ere; eta guzti; guztira; guztiz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Beste lokuzio batzuk: Guztia beharrean. Hura eta guzti ere.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): guztiz garbi (‘orbangabea’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta jaso egingo dira lantaldearen proposamenak. Honela: guzti: hau guztia; bide hartan guztian; horiekin guztiekin; hau guztiau; hori guztiori; eta guzti; guztian; guztiarekin ere; guztiaz ere Zah. 'guztiarekin ere'; guztietan; guztira; guztiz adlag. 1 'erabat, zeharo'. 2 Ipar. 'batez ere'; guztiz ere 'batez ere'.

guztiagatik ere
lok. Guztiarekin ere. Guztiagatik ere, hori anitzetan gertatzen da.

Aztergaia: guztiagatik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUZIAGATIK "Guziagatik, verumtamen, néanmoins" Dv A. Guziagatik, ez nik nahi bezala, bainan zuk bezala. "Verumtamen". Dv Mt 26, 39 (He halarik ere). (guziagatik ere SP). Con todo, sin embargo. Cf. Ax 46 (V 29): Ordea erabiltze hek guztiakgatik ere, erabili ondoan bere lekhuan eta tokian gelditzen da. Guziagatik ere anhitz aldez hura baliatu izan zait. "Toutesfois". Lç Dedic * 5r. Guzia gatik ere hori hainitzetan gertatzen da. SP Phil 190s. Guziagatik ere etzen Dabid aserretu. Mb IArg I 196. v. tbn. Arb Igand 115

guztiagatik ere 3: Berria 1: ("Eta, guztiagatik ere, indibidualismoa paradoxikoa da: giza banakoa zenbat eta bakanduagoa orduan eta estandarizatuago, ekoizpen-sistema berriak, oso arrazionala izanik, gizaki mota hori behar baitu ekonomia etengabe haz dadin”), Jakin 2 (“Gaurko garapen-eredua gero eta gehiago estutzen ari da hizkuntza gutxiagotuen eztarria. Guztiagatik ere, horrelako azterketarik ez dugu aurkituko.”, “Guztiagatik ere, ezin uka daiteke, eragozpenak eragozpen, euskaldunek sindikatuetan izan dezaketela indar gehien.”); ez dugu aurkitu adiera horretako guztiagatik, guziagatik eta guziagatik ere formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guztiagatik ere 2: Jokin Muñoz (“Guztiagatik ere, ez die kontra egingo.”); ez dugu aurkitu adiera horretako guztiagatik, guziagatik, guziagatik ere formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta guztiagatik ere forman jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa guzti sarreran.

guztiahaldun
adj. Ahalguztiduna. Jainkoa zergatik da guztiahalduna? Jaunaren esku guztiahaldunak.

Aztergaia: guztiahaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guztiahaltasun
iz. Erabateko ahala, ahalmen mugagabea. Ik. ahalguztiduntasun. Jaungoikoak ez du hori egin beharrik bere guztiahaltasuna erakusteko.

Aztergaia: guztiahaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

guztian
Aldi guztietan. (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Behar duen guztian eskatzeko. Gogoak ematen dion guztian egiten du.
Loturak

Aztergaia: guztian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

guztiarekin ere
lok. Dena dela, hala ere. Ik. guztiagatik ere. Kontu honetan ez dago lege gogorrik ezartzerik; guztiarekin ere hobe litzateke, dudakoetan, arauari eustea.

Aztergaia: guztiarekin ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

guztiaz ere
lok. zah. Guztiarekin ere. Guztiaz ere Israelen baziren arima onak.

Aztergaia: guztiaz ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guzti sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

guztiarekin ere.

guztien gainetik
adb. Gauza guztien gainetik, batez ere. Ik. oroz gainetik. Guztien gainetik erregutzen dizuet, neure anaia maiteak, juramenturik batere ez dagizuela. Guztien gainetik, geure heriotzako orenean.
Loturak

Aztergaia: guztien gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUZTIEN GAINETIK Sobre todo. "Guzien, guztien gainetik, par-dessus tout, surtout" H. v. OROREN GAINETIK, DENEN GAINETIK. Ararteko on gertha dakigula bethiere bere seme Iauna gana, eta guztien gaiñetik geure heriotzeko orenean. Mat 98. Guztien gañetik izan / Ezak karitatea, / Ezen berthutetan har dik / Eramaren florea. EZ Eliç 120. Baiña baldin konsidera baditzagu Iainkoaren laguntza, ethorkizuneko esperantza [...], eta guztien gainetik ontasunean dabillanari Spiritu Sainduak emaiten dioen indarra. Ax 484 (V 313). Orduan munduko egitekoek, zor-hartzekoek [...], eta guztien gaiñetik eritasunak berak [...], trabu handia ibeniko deratzute. Ib. 201 (V 135). Legeak nork eta nola eginen zituen? Zeini bere zuzena nola [...] begiratuko zitzaioen? [...]. Eta guztien gainetik nola salbatuko ginen? ES 382. Ez xoillki Jaiñkoari, baiñan oraiño kreatura guziei haren gatik sumetitzean; gure borondate propialari osoki ukho egitean, harena segitzekotzat; eta guzien gaiñetik, hauk guziak egitean haren Izen saiñduaren gloria xoillaren amoreak gatik. He Gudu 36. Guzien gañetik galdeiten du atzartasun handi bat bihotzaren iaiduren gañean. Mih 50. Poztu biar gara, Jaungoikuak emoten deutsan zorionagaz, tristetu jazoten jakazan gatxakaz, eta guztijen gañetik nai izan biar dogu, emon deijola Jaungoikuak glorija zeruban. Astar II 23. Guztien gañetik erregututen deutsuet, neure anaje maiteak, juramenturik bapere eztagizuela. Añ GGero 186. Eta guzien gaiñetik, / Amodio propialak / Nola zituen yendeak / Lilluraturik tristeki, / Egiten haiñ hirigarri. Gy 295. Or atzian aitatu ditugun guztion artian, geien eta biarrezkuentzat, alkartasun bat edo kooperatiba sortziaren eragiña zan. Ori, guztien gañetik. Gerrika 148

adib: berro 1 iz. Ipar. Sasi sarria; sasia. Berro guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Berroz berro. Sasitik berrora: txarretik okerragora . Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du (esr. zah.). // gauza 1 iz. Edozein eratako izatea duen zernahi, izaki banako edo berezitzat hartua izan daitekeena. Jainkoa, gauza guztien egilea. Gauza beltz bat ikusi zuen. Gauzak eta gauzen izenak. Gauza ederra da adiskidetasuna. Alegiazko gauza guztiak. Jainkozko gauzetan. Daitekeen gauza da. Gauza bat da aho hizkuntza eta bestea hizkuntza idatzia. Bi gauza dira lo egitea eta atseden hartzea. Beste gauza askoren artean. Gauza guztien gainetik.

guztien gainetik : Aizu (“baina gutzien gainetik, harrijasotzaile”), Deia (“liskarrak izango ditugu bikotearekin, edo familiarekin, eta guztien gainetik, erabakitzeko beharrak egingo digu min”), Elhuyar (“Besteak beste, euskara berreskuratzeko ahaleginetan egindako akatsak aipatzen ditu Uriagerekak artikulu horretan, eta, guztien gainetik, honako hau azpimarratzen du”), Elkar (“Zelai zabalak zeuden bertan; zoologikoa, lakua, jendea nonahi, hara eta hona. Eta guztien gainetik, teleferikoa”), Consumer (“Zaborra murriztu dutenen artean, berriz, honako hiri hauek nabarmendu dira onerako: Valladolid (-% 6,7), Madril (-% 7,5), Valentzia (-% 8,4), Donostia (-% 8,9), Bilbo (-% 9,9) eta, guztien gainetik, Logroño (-% 10,6) eta Alacant (-% 10,7)”), Berria (“Gidari gehienak han ari dira entrenatzen aste hasieratik, eta, guztien gainetik, Lewis Hamilton McLaren etxekoa ari da nabarmentzen”), EiTB (“Ibarretxe plan berrien, erakundeen egituraren erreformaren, zerbitzu publikoen defentsaren, defentsa fiskalaren eta, guztien gainetik, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuak sortzearen aurrean”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guztien gainetik : Elizen arteko Biblia (“Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria”), Jose Morales (“Nire ustez, gobernadore militarra harroputza bada eta guztien gainetik dagoela erakusten hasten bada, ez dik ezer lortuko aitoren semeen aldetik”), Pello Zabala (“Baina guztien gainetik jarduten zena "Itxumendiko Joxe" genuen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada; aski izan liteke, baina guzti sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa guzti sarreran.

guztietan
adb. Aldi guztietan. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ik. bakoitzean. Deus ikustekorik den guztietan sar-jalgi eginez. Txakur bati, gauza bat egiten duen guztietan bizkarra berotzen bazaio.
Loturak

Aztergaia: guztietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guzti sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

hau baino erabiliagoa da guztian forma lehen itzulikoa.

guztira
adb. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz. Hiru handi eta bost txiki; guztira zortzi. Badira hor, guztira, ehunka galdera. Guztira ehun mila libera.
Loturak

Aztergaia: guztira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. guztira (arautua aski da, lantaldearen ustez).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta-:-ra/-tara.

guztiro
adb. g. er. Guztiz. Haserre hori guztiro kentzeko.

Aztergaia: guztiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

guztiz.

guztitara
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, guztitara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guztira].

Aztergaia: guztira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. guztira (arautua aski da, lantaldearen ustez).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta-:-ra/-tara.

guztiz
1 adb. Maila goran; oso neurri handian. Ik. erabat 1; zeharo 1;  + osoki 1; arras1; arrunt 5. Euskaldunen artean guztiz maitatua. Jainko guztiz ahaltsua. Guztiz ederki apainduak. Hor dago guztiz harritzen nauen kontua. Guztiz aldatu zuen bere bizitza.
2 adb. Ipar. Batez ere. Egunero, eta guztiz igandeetan. Guztiz, ezkondua bada.
Loturak

Aztergaia: guztiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak gehituz: "adlag. 1 'erabat, zeharo'. 2 Ipar. 'batez ere'".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z

guztiz ere
adb. Batez ere. Gero, XIX. mendean guztiz ere, sortu ziren gorabehera eta tirabirak.

Aztergaia: guztiz ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guzti sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

batez ere.

guztizko
1 adj. Osoa, osotasunari dagokiona, erabatekoa. Haren guztizko handitasuna. Zuhurtzia guztizko bat agertzen zuen hitz egitean. Ez dela egiazko bakardaderik izan, guztizkoa behintzat.
2 iz. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz ateratzen den kopuru edo zenbatekoa. Biztanleen guztizkoa. Gastuen guztizkoa.

Aztergaia: guztizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

ikusiko da azpisarrera gisa eman ala sarrera gisa

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper