1 emaitza gozatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gozatu, goza, gozatzen
1 da/du ad. Zerbaitek eskaintzen duen atseginaz edo onuraz jabetu. Nahi dugu egiazko argiaz gozatu. Munduko atsegin guztiez gozatzen ziren. Guk gozatu beharko genukeen aberastasuna hark gozatzen du. Maitasun horren berotasunaz luzaz dezatela goza. Haren emazteaz gozatzeagatik. Bere zorion berria eragozpenik gabe gozatu ahal izateko. || Horiek ikusi eta txit gozatu zen. Goza gaitezen lurreko atseginetan.
2 da/du ad. Gozoago, eztiago bihurtu, gozotasuna hartu edo eman. Ura azukrez gozatu.
3 da/du ad. Eztitu, ematu, leundu. Haserrea gozatzeko. Jauna, goza itzazu ene atsekabeak. Jende asaldatu hura gozatzeko eta baketzeko. Loak gozatu du nire buruko mina.
4 du ad. Janariez mintzatuz, zapore atseginagoa izateko behar dituzten gozagarriak gehitu. Ik. ondu. Aza-lapikoa, urdai eta okela gazituaz gozatua.
5 du ad. Lurrez mintzatuz, ongarritu; harrotu edo xehatu.
6 du ad. Burdinaz edo burdinazko lanabes edo armez mintzatuz, beharrezko gogortasuna eta malgutasuna eman. Ezpata gozatu.
7 du ad. Musika-tresnez mintzatuz, tonu egokian jarri. Gozatu zuen bere gitarra.
8 du ad. Pilota jokoan, pilota eskuan ondo sartu eta indar, abiadura eta norabide egokiarekin jo. Tanto horretan Belokik ez zuen gozatu, zabalera joan zitzaion pilota. Beginok pilota guztiak gozatu zituen.

Aztergaia: gozatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gozatu, goza, gozatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gozatu, goza, gozatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Ez da aipatzen izen gisa erabiltzen dela. "Gozatu ederra hartu dut Zabalaren idazlanok berrirakurtzen". Pello Esnal, E. Egunk., 28.VI.96'.

 - [E210]: Zuzenbide zibilean eta gozamenaren erakundeari ekinez, esangura berezia du aditz horrek, jabe batek gauzak gozatu eta xedatu ahal dituen bitartean, gozamendunak gozatze-eskubidea bakarrik duelako, alegia, gozamenpeko ondasunaren etekinak eskura ditzake (fruitu natural, industrial eta zibil guztiak), baina ezin izango du ondasun hori saldu edo kargatu. Horrenbestez, esparru horretako adibideren bat sar daiteke: jabetza da gauzak gozatu eta xedatzeko eskubidea, eta legean ezarritako mugapenak baino ez ditu (KZ, 348. art.); gozamendunak jabearekin batera ordaintzen badu gozamenpeko lurraren asegurua, ezbehar-kasuetan gozamendunak eraikin berria gozatzeari eutsiko dio eraikina egiten bada (KZ, 518. art.).

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da jaso.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua (eta, hasteko, H1.1 lantaldeak hornituko du dagozkion azalpenez).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper