29 emaitza goiz bilaketarentzat - [1 - 29] bistaratzen.

goiz
1 iz. Gauerditik eguerdia arteko denbora-bitartea, bereziki egunsentitik eguerdia artekoa. Goiza etorri zenean. Goiz, eguerdi eta arrats, beti porrusalda. Goiz guztiek dute beren arratsaldea. Goiz hartako egitekoak. Udaberriko goiz bat. Igande goiz zoragarri batean. Goiz guztia lanean igaro. Goiz osoa eman du etxean. Goizetik arratsera, dantzan eta kantari. Bihar goizean. Hurrengo goizetan. Goizean bost eta erdietan jaikita. Goizeko ordu bietan. Goizeko hamarretan. Goizeko ihintza. || Goiz-goizean ekin zioten ibilaldiari.
2 adb. Egunaren lehen orduetan. Nora zoaz horren goiz? Biharamunean goiz, ikasleei deitu zien. Eguzkia gero eta goizago agertzen zen. || Oso goiz da.
3 adb. Ordu edo garai ohikoa edo seinalatua baino lehen. Ik. goizik. Anton. berandu1. Ordubete goizago jaikiz. Goiz etxeratzea. Goiz afaldu genuen. Goiz ala berant noiz joko nauen herioak, hori nik ezin jakin. Goiz hasi zen bizibide eroso baten bila. Goiz ontzen diren pikuak. Goizago ohera zaitez. Goizegi da zertan geldituko garen jakiteko. Neska-mutilen goizegiko harremanak.

Esaera zaharrak

Goiz gorri, arrats euri. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi. Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik. Itsasturiaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. Marinel-emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. San Jurgi, artoa ereiteko goizegi; San Marko, artoak ereinda balegoz.

Aztergaia: goiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goiz-alba, goizeko izar , goizetik gauera .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "iz. / izond." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  goizeko Sartu.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): goiz beranduan (‘eguerdi-partean’), goiz-partea.

 - [E126]:  goiz-ezkila ikus AL (ezkille).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko; lantaldeak proposatuak, berriz, jaso egingo dira; gainera, beste azpisarrera bat jasoko da: goizetik: zergatik jaiki zara hain goizetik? eta pare bat adibide: goiz-arratsetako freskura; goiz edo berandu, altxatuko du burua.

goiz argi, goiz-argi
iz. Egunsentia. Biharamunean, goiz-argiarekin, astoak hartuta bidean jarri ziren gizonak. Hurbil da nire garaipena, badator nire salbamena, goiz-argia bezala.

Aztergaia: goiz-argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZ-ARGI (Foix ap. Lh), GOIZTARGI. Aurora. Cf. goizargitu. Itxaso apalak irri dagi / goiztargi sotillaren antzera. Elizdo EEs 1928, 79. Hara: heldu zare / goiz-argien pare. Iratz 191. Argi gozo dario [kantari], goiz-argi, Asisko bertako egun-sentiak bezela. Lek SClar 121. Gau ixil paketsua, / goiz-argitik urbilla. Or in Gazt MusIx 199 (Gazt ib. 187 goizalde, Onaind ib. 206 argi-nabar). Mendi axala goiz argiz zillar / egun atari denean. NEtx LBB 338. v. tbn. Zait Sof 164. SMitx Aranz 18 20.26: goiz(-)argi 1: DiarioVasco (“Portua, etxea. Marinelak atera dira ontzigaineko goiz argitara eta, ai ene bada: den-denek aho-bueltan zer?, eta orban gorri zikin itsusia!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiz(-)argi : Herria (“Nork daki zer gertatuko den? Lurrikara izigarria egin du larunbat goiz argi hastean Asia hegoan, India, Pakistan eta Afganistan herriak elgar jotzera dauden gunean Kaxemiran, Xina– Tibeta ere urrun ez dagoen aldean, bi kontinentek (India eta Eurasia) elgarri so egiten duten aldean”), Elizen arteko Biblia 5 (“egunsentiko argia bezalakoa da, goiz-alba garbian jaikitzen den eguzkia, lur bustian ernetako belarrari dizdiz eragiten dion goiz-argia”), Urtzi Urrutikoetxea 1 (“Ikusi ditut: bi, hain zuzen ere, goiz-argian, gure norabidean aurrez aurre zegoen eraikinaren zati estuan, hormaren goiko aldean”), Piarres Aintziart 2 (“Goiz-argian erreka baten bazterra segitzen nuela, uraren jario mutua ene urrats isilekin jarraikiz, ikusi dut zurzuria ari laino eztiaren artilea sistatzen”), Asisko Frantzizko 2 (“Eta beste hau ere bai: Gose denari zeure ogitik ematen badiozu, orduan, goiz-argiak bezala egingo duzu distira, eta justizia izango duzu aurretik gidari”), Xabier Montoia (“Lotan egonen dira, harik eta goiz-argiak, insomnioak jotako edonoren gelako lanpararena baino argiagoa den horrek kantari iratzarri arte.”), Imanol Zurutuza (“Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS: goiz argi / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: goiz argi

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-argi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goiz beranduan
adb. Eguerdi inguruan, goizeko lehen orduez gerozko garaian. Atzo, goiz beranduan. Goizerdian nahiz goiz beranduan.

Aztergaia: goiz beranduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOIZ BERANDU (V, G, AN ap. A), GOIZ BERANT. (BN, S ap. A; Foix ap. Lh). a) (En casos locales de declinación). Cerca del mediodía. * Atzo goiz beranduban. Echag 48. Atzo eguarte azkenean edo goizberanduan. A Ezale 1899, 10a. Goiz erdian naiz goiz beranduan. Erkiag BatB 25.

LB: “Goiz beranduan: eguerdi inguruan. Goiz gorri, arrats euri” (Karmel) / EPG: 2 “Goiz beranduan esnatu zen biharamunean.” (Jose Morales) / ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: goiz-beranduan etorri da: ha venido hacia el mediodía.; Labayru: 0;

Bestelakoak

goiz 1 iz. Gauerditik eguerdia arteko denbora-bitartea, bereziki egunsentitik eguerdia artekoa. Goiza etorri zenean. Goiz, eguerdi eta arrats, beti porrusalda. Goiz guztiek dute beren arratsaldea. Goiz hartako egitekoak. Udaberriko goiz bat. Igande goiz zoragarri batean. Goiz guztia lanean igaro. Goiz osoa eman du etxean. Goizetik arratsera, dantzan eta kantari. Bihar goizean. Hurrengo goizetan. Goizean bost eta erdietan jaikita. Goizeko ordu bietan. Goizeko hamarretan. Goizeko ihintza. Goiz beranduan: eguerdi inguruan. Goiz gorri, arrats euri (esr. zah.). || Goiz-goizean ekin zioten ibilaldiari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, baina komeni da definizioa gehiago zehaztea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz eta berandu sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) goiz beranduan (`eguerdi-partean'), goiz-partea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28) Forma berririk ez da orain erantsiko.

goiz edo berandu
adb. Lehenago edo geroago. Goiz edo berandu, altxatuko du burua. Goiz edo berandu, saiatu beharko zuen.

Aztergaia: goiz edo berandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

eraikuntza librea (edo adibide gisa jasotzekoa, osagaien segida horretan finkatua denez).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

edo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Bat nator lantaldearekin”.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Adibide batean jasoko da, goiz sarreran: goiz edo berandu, altxatuko du burua.

goiz eta arratsalde
adb. Goizez eta arratsaldez, egun guztia, etengabe. Ik. gau eta egun. Goiz eta arratsalde, ez didate bakerik eman. Bazebilen gau eta egun, goiz eta arratsalde.

Aztergaia: goiz eta arratsalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZ ETA ARRATSALDE a) (Con sufs.). Mañana y tarde. v. GOIZ-ARRATSALDE. Laudatua zaradela goiz eta arratsaldean. EZ Man I 13. Eta hala eramatzik goiz eta arratsaldeak. EZ Man II 160. v. tbn. Azc PB 174. b) (Uso adv.). Por la mañana y por la tarde, durante todo el día. Egunaz eta gabaz, / goiz ta arratsalde. Echag 87. Bazebillen gau ta egun, goiz ta arratsalde. Ag G 125. Bigarrena [eguna] Loiolako, goiz eta arratsalde. JE Ber 97. Berez zortzi egun, goiz ta atsalde, biok bakarrik. Or QA 53. Goiz eta arratsalde, ez didate pakerik eman. NEtx LBB 116. Zenbat sasi artetan / lanean debalde, / atsedenikan gabe / goiz ta arratsalde. Insausti 340. v. tbn. Azc PB 46. A BeinB 68. A Ardi 6. ArgiDL 128. TAg Uzt 314. (Una vez) por la mañana y (otra) por la tarde. Goiz da arratsalde joaten zan elizara. Echta Jos 285

adib: bakea eman Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio. Bere kontzientziak bakerik ematen ez zion. Goiz eta arratsalde ez didate bakerik eman. Zoazte hemendik!, emazue bakea!

goiz eta arratsalde 300: Aizu 2, Deia 8, Elhuyar, Consumer 9, Berria 87, EiTB 14, Jakin, Argia 5, DiarioVasco 173

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiz eta arratsalde 48: Herria 5, Berria 16, Elizen arteko Biblia 6, Gotzon Garate 3, Felipe Juaristi 2, Txillardegi 2, Xabier Mendgiuren Elizegi, Jose Antonio Mujika, Juan Garzia, Pello Zabala, Joxerra Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

goiz parte, goiz-parte
iz. Goiza, goizari dagokion egunaren zatia. Bertsotarako txarra baita goiz-partea. Goiz parteko zurrutak.

Aztergaia: goiz-parte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZ-PARTE (V-arr-gip, G-goi-azp). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 251. Mañana (parte del día). "Goiz partean etorri zen (V-arr, G-goi-azp), goiz partetik etorri zan (V-gip, G-azp)" Gte Erd 251. Gox parteti etxe biarrak gaztiak egitia. fB Olg 56s. Goiz parteko zurrutak. Basarri 147. Bertsotarako txarra / baida goiz-partia. Uzt Noiz 119. Egun orretan trumo-euri ikaragarria egin eban goix partetik. Gerrika 291

adib: parte 3 iz. Alderdia, aldea. Euskal Herriko parte honetan. Aita San Martin jaio zenean Beasaingo partean. Goiz parteko zurrutak. || Medikuak egiten duen guztia estimatzen da, eta parte onera hartzen da.

goiz parte (gehienak goiz partean dira) 131: Aizu (“Goiz partean, ohi denez, hiriko kaleak izango dira bertsoaren plaza nagusi”), ElCorreo 2 (“Goiz partean neurean guztiz zentratuta egon nintzen eta besteen lanei ez nien gehiegi erreparatu”), Deia 4 (“Oihana hi-tza ere entzun zen goiz partean, liburu eta disko artean galtzeko oihan ikusgarria baita urteroko hi-tzordua”), Consumer 10 (“Nahiz eta, lanarengatik, ahalegin fisiko bizia egin beharrik ez duten, laneko ordutegiak hala agindurik, goiz partean janari bat hartu behar izaten duten pertsonek zerbait arinago hartu ahal dezakete, hala nola esnekiren bat eta sasoiko fruta”), Berria 24 (“Goiz parteak baditu gauza politak baina niri gehiago gustatzen zait arratsalde-iluntze partea, ordu garai hori”), EiTB 29 (“Goiz partean zeru urdina nagusituko da eta haizea noraezean ibiliko da”), Erlea (“Denak batera kabitzen ez eta mutilek izaten genuen maisuarekin eskola goiz partetik, eta arratsaldez, maistrarekin, neskek”), DiarioVasco 60 (“Goiz partetik eta egun osoan zehar, animazio handia eta herriko kale eta plazak jendez gainezka”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiz parte (gehienak goiz partean dira) 40: Berria 9 (“goiz partean zerbait bateratua egitea”), Herria 6 (“Baiona Santespietako posta bulegoa hetsirik egon da goiz partean grebarengatik”), Anjel Lertxundi 5 (“Goiz partean, ariketa fisikoak egiten ari ginela, Robert Walser jarri zait ondoan”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Egunez egun gehiago etortzen ziren goiz parte horretan, eta egunero jarri behar izaten nien bideo berria”), Aingeru Epaltza (“Goiz partetik, Foru Poliziak eta Polizia Nazionalak hasitako orrazketak azken frankotiratzaileekin akabatzea lortu duela esan du Gobernuko bozeramaileak”), Itxaro Borda (“goiz parteko orduetan Propreté de Paris apaindura berdeen menean, kaleak garbitzen ari ziren behialako tiratzaile senegaldar eta maliar seme-alaben langileen erditik”), Joxemari Urteaga (“Goiz partean ahaztuxea eduki bazuen ere, triangeluari zirrizturen bat bilatu nahi izan zion arratsalde hartan”), Pedro Alberdi (“Gaur, goiz partean, kantaldia izan omen duk Martuteneko kartzela barruan”), Patxi Zubizarreta (“Goiz partean, kalezuloa itzalpean egoten da, hotzak eta hezetasunak hartua”), Edorta Agirre (“goizeko kopak eta goiz parteko gosariak atera ondoren”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke parte formaren adiera hori nabarmentzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Jasoa dago jada Euskaltzaindiaren Hiztegian adibide gisa parte sarreran

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) goiz beranduan (`eguerdi-partean'), goiz-partea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28) Forma berririk ez da orain erantsiko.

goiz-arrats
1 adb. Goiz eta arrats; egun guztia. Umeei ematen zaie goiz-arrats, ura arto irin lipar batez zuriturik. Goiz-arrats ez zen isiltzen.
2 iz. pl. Goiza eta arratsa. Goiz-arratsetako freskura. Goiz-arratsetako otoitzak.

Aztergaia: goiz-arrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

elkarketa librea dela uste du lantaldeak, nahiz finkatua izan ohi den, eta ez librea, dvandva hauetako izenen segida: goiz-arrats(etan) erabiltzen da, adib., baina ez arrats-goiz(etan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Goizarrats: egun osoaren adierazteko B.G. L. bN, gN, Z. maiz erabiltzen da'.

 - [E123]: “Egia da elkarketa librea dela, edo, behintzat, ez dela ihartua; baina uste dut ez duela kalterik egiten jasotzeak, adibideren bat ere emanaz, argi gera dadin pluralean erabili behar dela. Egunetik egunera maizago entzun eta irakurtzen dugu seme-alaba bat, zure seme-alaba… singularrean erabilia”

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Adibide batean jasoko da, goiz sarreran: goiz-arratsetako freskura.

goizabar
iz. Egunsentia. Goizabarreko eguzki argitan.

Aztergaia: goizabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goizabar (eta goxabar) B 2 (Mg PAb: "Goisabar, edo egun usaiñagaz batera; ta belu neritxon beste egunetakuen aldian"; A BeinB: "eguna argitu iakenean, bat batera ta goizabar baga argitu zan orduan"); eta OEH argitaratuan, gainera: Ol 1 Sam 30,17 eta goiztabar : Ur Os 11,1; goiz-abar 1 (Anab Aprika: "Goiz-abarra asi, baño tankera berean segi"); goiznabar G 6 (EA OlBe 2: "Goiznabarrean era xamurrez otoi eztitsu garbia egin ondoren idikitzen det bordagaraiko esia", "Lo gozatsua egin ondoren jeiki naiz goiznabarrean ego-aldetik enadatxo bi etorri zaizkidanean"; Zait Sof: "Goiznabarra da"; Etxde JJ 3: "ta Garazitik goiznabarrarekin aterata eguerdirako Etxahuniara eldu ziran", "gauerdi edo goiznabarra baiño len", "goiza urratzearekin atera oi zen etxetik (...) goiznabarrarekin etxeratzeko"; Ibiñ Virgil: "goiznabarrak, gu uzten gaituenean, ara omen daroa eguna"); IE 1 (Mde Pr: "goiznabarrean suizkilotua"); goiznabar-zale G 1 (Zait Sof: "txori goiznabar-zalien txorrotxiotxi zoliok").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goizabar (eta goxabar) 4: B 2 (J. Kerexeta: "Gau illuna azkenetan, / Eta ixarrak diz ta diz / Agurka goxabarran", "italiak bakarrik / Goxabar oztiñian"); EB 2 (L. Baraiazarra: "goizabarreko kanpaiak jo behar izaten zituzten"; P. Aristi: "Gero geografi ariketa bat goizabarrean"); goiznabar 4: G 1 (A Ortzuri: "Zirzil galduak ibilli oi ditun goiznabarrean mutillen atzetik"); IE 2 (L. Etxezaharreta: "Egunak luzeak ziren goiznabarretik goiznabarreraino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goizabar : HiztEn, LurE; goiznabar : AB38 1, HiztEn ("ik. goizabar") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goizabar : DRA, PMuj DVC, ElhHizt, HiruMila; goiznabar : Lh DBF, DRA, HiruMila, PMuj DVC (goiz-nabar); goiztabar : Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

goizalde
iz. Egunsenti inguruko orduak; gauerditik egunsentia arteko orduak. Goizalde lainotsu batean. Goizaldean argitzen duen izarra. Goizaldera ohartu ziren argi bat bazela. Goizaldeko loa.
[Oharra: Euskaltzaindiak, goizalde-k euskara idatzian izan duen adiera kontuan harturik, goizaldea lanean eman dute eta kidekoak ez erabiltzea gomendatzen du, goiza/goiz-partea lanean eman dute adierazi nahi denean].

Aztergaia: goizalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'egunsentia' (*goizaldea lanean eman dute e. goiza, goiz-partea...)

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

goizaldera etorri da (baina ez *"goizaldea lanean eman dute", baizik goiza, goiz-partea...)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Erants: "Ekialde". "Zoaz goizalde, edo Orienteco bazterretara". Agirre Ast., III, 190'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da onartu.

goizdanik
adb. Goiz, goizik. Bildotsak ez dira ernarazi behar bi urte beteak izan arte, bestela, goizdanik ahultzen dira. Urrun etzatera zihoan odoletan eguzkia, goizdanik baitzen jaikia.
Loturak

Aztergaia: goizdanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik

goizean goiz
adb. Goizeko lehen orduan, goizean oso goiz. Goizean goiz atera ziren.
Loturak

Aztergaia: goizean goiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

goizean goizetik
adb. Goizean goiz; goizean goiz hasita. Jaiki goizean goizetik, usteltzen ohean egon gabe. Txistulariek goizean goizetik iragarri zuten Bermeon egun berezia dela. Goizean goizetik mozkortuta dabilenaren antzera mugituz.
Loturak

Aztergaia: goizean goizetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZEAN GOIZETIK (A DBols), GOXEAN GOXETIK (Añ). A la mañana temprano, desde por la mañana temprano. "(Muy de) mañana" Añ. Tr. Loramendi (87) y B. Enbeita (NereA 36) usan g. goiztik. Jagi goxean goxetik, usteletan oean etzan baga. Añ EL1 79. Zer egiten dezute goizian goizetik? Sor Bar 102. Goizian goizetik, eguna zabaldu baño lenago. Kk Ab II 122. Goizean goizetik asi-ta euri faltarik eztaukagu egun guztian. Alzola Atalak 83. Goizen goizetik aizea gendun / azkeneko ostoen kontra. Insausti 277. v. tbn. Zav Fav RIEV 1909, 34. AB AmaE 386. Canala Jesucristo 32 (ap. DRA). Azc PB 118. A BGuzur 141. Echta Jos 38. Ag G 227. Etxde JJ 194. Akes Ipiñ 20. Erkiag BatB 187. FEtxeb 127. Aizarnarako bidea artu zun urrengo goizean-goizetik. TAg Uzt 212.

goizean goizetik 277: Deia 3, Consumer, Berria 152, EiTB 74, Jakin 2, Argia 8, Erlea 2, DiarioVasco 35.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizean goizetik 46: Berria 27, Patxi Zubizarreta 4, Josu Zabaleta 2, Hasier Etxeberria 2, Oskar Arana, Edorta Jimenez, Mirentxu Larrañaga, Bego Montorio, Koldo Biguri, Eneko Bidegain, Elizen arteko Biblia, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano, Pello Zabala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goizean goizik
adb. Goizean goiz.
Loturak

Aztergaia: goizean goizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

eraikuntza librea.

goizeko izar
iz. Artizarra. || Mutil horrekin ezkondu; horixe nire goizeko izarra.

Aztergaia: goizeko izar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goiz sarrerari dagokion azpisarrera.

goizerdi
iz. Goizaren erdia. Goizerdian nahiz goiz beranduan.

Aztergaia: goizerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
goizero
adb. Goiz guztietan, goiz oroz. Goizero dator. || Bere goizeroko gosari txikia.

Aztergaia: goizero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ero

goizerri
iz. g. er. Sortaldea.

Aztergaia: goizerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goizerri 6: Ir YKBiz 2: "Goizerri-aldean etxeak oso apalak izaten dira", "Goizerri aldean, etxetan izaten dira eskuz erabiltzen diran eiera txikiak"; O Pr: "Goizerria denean gorriago ezenez hori, eure euritakoa eztemala nehori"; UNLilia: "Hor dütü goizerritarik / erregiak dohañekin"; Mde 2: "Goizerriko mistikoek", "Goizerritiko Jaungoikoaren / herri hautetsi maitea", eta OEH argitaratuan, gainera: Mde Egan 1960: "Goizerritik argia".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goizerri behin, Zait: "Eskualde gorri ta soillaren erditik irtenda, paradisua bezin begi-betegarri azaltzen zan goizerriko izararria".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goizerri : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goizerri : EuskHizt, HiruMila (oriente), ElhHizt (oriente, este), EskolaHE, Casve EF (orient), Lh DBF (orient), DRA (oriente), PMuj DVC (goiz-erri: 1 sembrado de fruto temprano; 2 pueblo oriental; 3 oriente, levante, este) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Mailak

Liter.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sortaldea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'goizerri: e. ekialde'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

goizetik
adb. Goiz, egunaren lehen orduetan. Zergatik jaiki zara hain goizetik? || Goiz-goizetik zetorren oso eguraldi ederra.
Loturak

Aztergaia: goizetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: E210: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Adibidea (jarri): norako jaiki zara hain goizetik?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): goiz sarrerako azpisarrera gisa jasoko da: goizetik: zergatik jaiki zara hain goizetik?

goizetik arrats
adb. Goizetik gauera, egun guztia. Goizetik arrats lanean ariz. Goizetik arrats, kantari.

Aztergaia: goizetik arrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZETIK ARRATS (H). a) De la mañana a la noche, todo el día. Gozetik arrats aspertzen ez da / jan eranean jendea. Echag 220. Erleak goizetik arrets lanean hari dira. Dv Dial 26 (It e Ip goizetik arratsera, Ur goxetik gaberaño). Goizetik arrats hariz. Dv Act 28, 23 (Lç goizetik arratserano). Goizetik arrats lanean hariz. Elzb PAd 16. Goizetik arrats, gauaz ez egunaz etzen ateratzen jendea. HU Zez 59. Goizetik arrats berdin ari zen beti kanta eta kanta. Xa Odol 143. v. tbn. Hb Egia 142. Sor Bar 54. JE Bur 164. Barb Sup 25. b) "Du matin au soir, promptement, en peu de temps" H

adib: arrats iz. Iluntzea; ilunabarra eta gaueko lehen orduak. Arratseko otoitza. Goizetik arratsa etorri artean. Arratseko hamarretan. Bart arratsean. // erresiñol iz. Urretxindorra. Nire alaba Mariak erresiñolak bezala xaramelatzen du goizetik arrats.

goizetik arrats 19: Consumer (“Zuhaitzaren oinean, jendea dabil, eskailera lagun dutela edo batere gabe, eta ontzi batera edo zumitzezko saski batera biltzen dituzte, goizetik arrats, banan-banan”), Berria 10 (“Eguzkia lagun edo euripean, goizetik arrats han harrapa daitezke Christiane Giraud Uztaritzekoa, Jean Escaffre Senperekoa, Jean-Jacques Abdallah Pirinio Garaietatik etorria eta Yann Liebard bretoindarra”), Argia 7 (“Musikari frustratua naizela uste dut, beti musika entzuten dut goizetik arrats, eta beti nabil musika berezi bila, eta berdin entzuten dut klasikoa edo Madona, edo musika tribalak edo...”), Erlea (“goizetik arrats kabalak arta eta alorrak landu“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizetik arrats 31: Herria 6, Berria 8, Daniel Landart, Elizen arteko Biblia, Itxaro Borda, Oskar Arana, Jose Morales…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da esapide erregularra eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

goizetik gauera
1 adb. Egun guztia. Goizetik gauera, jai eta aste, nire indarrak lan gogorrean urtzen.
2 adb. Bat-batean, berehala. Ik. gauetik goizera. Usterik gutxien denean, goizetik gauera, etxe hori beste batena dela entzun du.

Aztergaia: goizetik gauera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goiz sarrerari dagokion azpisarrera.

goizetik goizera
1 adb. Egunetik egunera. Goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen etxera.
2 adb. Egun bateko goizetik hurrengo eguneko goizera. Goizetik goizera izaten da festa.
Loturak

Aztergaia: goizetik goizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZETIK GOIZERA. a) "Cada mañana (AN-5vill)" A Apend. "Goizetik goizera lan izaten dute (AN-5vill)" Gte Erd 85. Goizetik-goizera lana / arratsaldean jainko beltzakin josta. Lasa Poem 79. b) De mañana a mañana. Ekia geldi egonik, goizetik goizera obo osoan deman aiña aldi iragan baledi. Or Aitork 328. Goizetik goizera alkarren berri jakiten joan ziran gazte biak. NEtx LBB 42

goizetik goizera 1, Berria (“Goizetik goizera izaten da festa, eta interes turistikoko eguntzat aitortuta dute hainbat erakundek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizetik goizera 5: Patxi Zubizarreta 3 (“Goizetik goizera, azala indartsuago ikusiko duzu: bizi baino biziagoa, sendoagoa, tonifikatuagoa”), Josu Zabaleta (“Tamalez, ordea, egunak aurrera zihoazen eta antz etsigarria zuten batak bestearena; bulegariak erantzun bera ematen zion goizero doktoreari, eta goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen hura etxera”), Felipe Juaristi (“Bordeleko agintariek egun oso batez hirian gelditzeko baimena eman zieten itsasontzikoei, hogeita lau orduko epea, goizetik goizera, arazoak konpondu bitartean”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goizik
1 adb. Egunaren lehen orduetan. Goizik jaiki.
2 adb. Ohi edo behar baino lehen. Goizik galdu zuen aita. Arratsaldean goizik abiatzen dira nor bere etxera.

Aztergaia: goizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik (hau ez da automatikoa: cf. *berandurik)

goiztiar
1 adj. Goiz jaikitzen dena. Mendizaleak beti goiztiarrak. Txori goiztiar alaiak.
2 adj. Ohiko zaion garaia baino lehenagokoa. Udaberriko fruitu goiztiarra.

Aztergaia: goiztiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiztiar 79, ZTC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

goiztiar formak 6 ager. ditu, guztiak IE-ZuAm (EZ, Ax, Arch, Gy, HU); goiztar (eta go(i)xtar) 58 aldiz agertu da: B 19 (Añ, fB, AB, Azc, A BeinB, Ag Kr, Gand, Erkiag), G 38 (Mb, Lar, Sor, EA, Ldi, Or, Ag G, Mok, TAg, Ill, Lab, Zait, Anab, Berron, Etxde), IE 1 (Mdg)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goiztiar(tasun) 22 aldiz jaso da: B1, G 1, EB 18, EgAs 2; goiztar 20 aldiz: B 3, G 8, EB 9

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: goiztiar 1, goiztar 1; AB38: goiztiar 3, goiztar 2; AB50: goiztar 3; Euskalterm: goiztiar 31, goiztar 1; HiztEn: goiztiar(tasun); LurE: goiztiar, goiztar

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar atzikien banaketa izond./iz. kategorien araberakoa da Ipar. (Heg., berriz, denak -tar dira); hau izond. bakarrik denez, -tiar dagokio. EBan aski indartua dateke, gainera; baina ez bide da indar bera ageri bikote guztietan: cf. ezkert(i)ar, eskuind(i)ar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] 1995-04-18 ()

goiztiartasun
iz. g. er. Goiztiarra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: goiztiartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: goiztiartasun (es precocidad).

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ia erabili gabea da, baina egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

goiztiartu, goiztiar/goiztiartu, goiztiartzen
da/du ad. g. er. Goiz jaiki. Goazen lotara, bihar goiztiartu behar baitugu.

Aztergaia: goiztiartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goiztiar(tu), goiztiartzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

goazen lotara, bihar goiztiartu behar baitugu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Hain lekukotasun urriekin, merezi al du sartzea? Batetik, OEHk goiztartu jasotzen du, eta hori da testuetan ageri dena. Bestetik, lehen itzulian goiztiar arautu izanak, goiztiartu egitera behartzen gaituela (Nekazaritza Hiztegiak ere goiztiartasun-en alde egin zuen). Eta, azkenik, hiztegiei begiratzen badiegu, gehienek ez dute jaso. Berriro diot, merezi al du?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere hartan onartu da lantaldearen proposamena

goiztiri
iz. Ipar. Egunsentia. Udako goiztiri beroetan.

Aztergaia: goiztiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'egunsentia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egunsentia

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Nafarroan ere ibiltzen da (goizteri, goiztiru).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua.

goiztxo
adb. adkor. Goiz. Artean goiztxo zen lotaratzeko. Eguzki goiztiarra baino goiztxoago jaiki.

Aztergaia: goiztxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

Informazio lexikografikoa
Adiera mugatzeko zailtasunak

'goiz xamar' adierazten du; markatua da, hala ere

goizuetar
1 adj. Goizuetakoa, Goizuetari dagokiona.
2 iz. Goizuetako herritarra.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper