gidatu, gida/gidatu, gidatzen
1 du ad. Bidea erakutsiz, norbaiti lagun egin; bidea aurkitzen lagundu. Ik. bideratu. Etor nirekin, gidatuko zaituztet. Iparrizarrak gidatzen ditu gauaz itsasgizonak. Israeldarrak lur agindura gidatzeko. Jainkoak gida eta begira zaitzala zerurako bidean. Ez gaitu intuizio-argiak gidatuko. 2 du ad. Bizitzako eginbide eta egitekoetan jarraibidea erakutsi, edo jarraibidea hautatzen lagundu. Gazteak bizimodua hautatzen gidatu.
3 du ad. Zerbait bide jakin batetik joanarazi. Bere automobila gidatzen. Alboko atalek erdikoa gidatzen dute. Irratiz gidatutako hegazkina. Ikasleen ikerlanak gidatu.