32 emaitza gibel bilaketarentzat - [1 - 32] bistaratzen.

gibel1
1 iz. Sabel barrunbeko goialdean eta eskuinean dagoen organoa, behazuna jariatzen duena eta odoleko zenbait gaitan aldakuntza garrantzizkoak eragiten dituena. Gibeleko minez. Gibel harria. Behi gibela.
2 iz. Ezerekin estutzen ez denaren jokabidea, patxada. Gibela behar du! Gibel handikoa da gure anaia Patxi. || pl. Horrek dizkik gibelak!

Esaera zaharrak

Gibeleko on dena, bareko gaizto.
gibel2
1 iz. Atzea, atzeko aldea. Ganbarako ate gibelari beha. Kopetako izerdia esku gibelaz lehortu zuen.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ateak ixten dituzte haren gibelean. Borreroa ari zaio bizkar gibelean bi eskuak estekatzen. Etxe gibelean. Ontziaren gibeleko aldean. Haren gibeletik ibilia zen neska gaztea. || (Dagokion izen sintagmarik gabe). Aurrean Baztan daukazu, gibelean Erro aldea. Gibeletik ez darraio soldadu armaturik.
3 adj. Atzera, lotsatia. Euskalduna ez balitz den bezain gibela. Uzkur eta gibela gelditu naiz.

Esaera zaharrak

Beha ez dagoena aitzinera, lerra daiteke gibelera. Gibel ekaitzari, bular aldi onari.
gibel asmo, gibel-asmo
iz. Ezkutuko asmoa. Erran zuen ez zuela gibel asmorik.

Aztergaia: gibel asmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez dut arrazoirik ikusten gibelasmo ez idazteko" (1995-06-29)

gibel belar, gibel-belar
iz. Ranunculaceae familiako landare belarkara, bost petaloko lore zuri, more edo gorrixkak dituena eta gibeleko eritasunak sendatzeko erabiltzen zena (Hepatica nobilis). Gibel belarrak gibel itxurako hostoak dituenez, gibeleko gaixotasunak sendatzeko bikaina omen.
gibel gizen
iz. Bortxaz elikaturiko ahate edo antzararen gibela; gibel horrekin prestatzen den jakia, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena. Ik. foie; foie gras. Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago.
gibel ore, gibel-ore
iz. Foie grasa. Etxean eginiko gibel orea dastatzeko parada izango da.
gibel-handi
adj. Gauzak patxada handiegiz hartzen dituena. Ik. lasaka. Lasai samarra da, gibel-handia ez esatearren.

Aztergaia: gibel-handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

bahuvrîhiari legokiokeen beste grafia (hau da, gibelandi hitz bakarrean idatzia) ez da kasu honetan jasoko.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

h- hasiak elkarketan.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gibel 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

gibela
adb. Gibelera.
Loturak

Aztergaia: gibela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) corpusean lematizatuak dira: gibelerat 93 (Lç 4; Ax; Tt Onsa 2; INav; Egiat 3; AstLas; MarIl; Bordel 2; Arch Fab; Laph 5; Elsb Fram 2; Jnn SBi; HU 13; CatJauf; JE 13; Barb 19; Lf Murtuts; StPierre; JEtchep 5; Larz 8; Ardoy SFran 7; MEIG III Lf aipatuz), eta gibelerat egin 12 (Jaur; Dv Lab; Laph; HU Zez; Barb 8),gibeleratekoan (Laph); gibelat 55 (Ax 21; SP Imit 2; Gç; ES; Ch 2; Mb IArg 2; Lg 3; Mih; Dh; Gy 7; Hb 4; Elzb PAd 2; Jnn SBi 3; Etcham; Iratz; Zerb IxtS; Zerb Azk 2), eta gibelat egin 2 (Hb Egia; Zerb IxtS); gibela 22 (EZ 3; Ax; SP Phil 2; Tt Onsa; Ch 2; He Gudu 4; LE Prog; Bordel 2; Gy 4; Xa EzinB; Mattin), eta gibelago 4 (EZ Eliç; HU Aurp; Const; JE Ber), gibelaxago 2 (Hb Egia; Elzb PAd), gibelakoan (Hb Esk), gibelaxeago (CatLav); gibelera 16 (Lç; EZ 3; Dv LEd 2; Elzb PAd; Arb Igand; Barb Leg 4; TAg Uzt; StPierre; Or Aitork; MEIG VIII), eta gibelerako 1 (Etxde JJ); gibelerakoan 2 (Barb); gibelialat 4 (Mst 3; Xarlem); gibelilat 1 (ChantP), gibelara 1 (O Pr); gibelxago 4 (JE Ber 3; Zerb IxtS); b) ik. OEH argitaratuan, gibelera(t) azpisarreran jasotako gibelera 8 / gibelerat 11: b1) (hacia) atrás, (dejar) de lado: Lç Lk 11,42 ("Baina utziten dituzue gibelera Iainkoaren iujemendua eta karitatea"), Ax ("Aitzinerat, gibelerat, saihetserat edo norat nahi den beha dagoela"), O Pr ("Beha eztagoena aitzinara, lerra daiteke gibelera"), Elzb PAd ("Azkain gibelera utzi ginuenean"), Arb Igand ("Maiz gibelera behatzen du, bihotzak min egiten dio"), JEtchep ("Urhats ttipi bat egin zuen gibelerat"), Ardoy SFran ("Gutiak ziren gibelerat itzuli eta gehienak preso zauden"), MEIG ("Ez diot inori gibelera begira geldi dadin eskatzen"), TAg Uzt ("aizearen ufada indartsuak bizkor zeramazkin berriro alderen-alde mendiburuen gibelera artilezko pirrinta zuri ariek"), Anab Poli ("Jetxi zan nagusia ta arre mando abiatu ziran erri-gibelera, inguruko baztar batera; etxe-tartean ez zeukaten ba egoterik"), Or Aitork ("Itzul eta iraul, gibelera, saietsera, aintzinera, guzia zaio gogor"), HU Zez ("Bereziki Eskual-herrian oro gibelerat gauden tonto batzu girela derasatelakotz"); b2) de nuevo ('volver a'): Laph ("Jainkoari eman diotzat: ez ditzazket gibelerat har; ez dut gibelerat hartzeko ez dretxorik, ez gogorik"), Barb Leg ("Orizue gibelerat zuen arnoa!", "Ezin eskuratu zuen gibelerat"), Larz Iru ("Ez, ez zira gibelerat ethorriko!"), Ardoy SFran ("Ihesi joan zen jende gaixoa, eta gibelerat jin zelarik, bazterrak nola fundituak kausitu!", "Eta behin emanik, egundaino gehiago gibelerat ez hartu"); b3) "Gibelara, non exposé au soleil" Lh v. gibelai.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-ra 11 / -rat 37 (cf. gibelera egin, gibelera jo, gibelerako, gibelerakoan eta gibelilakuan bana eta gibelerat egin 5, gibeleratekoan 2); gibelerat : Larz ("Hau kakolskua zela iduriturik lan hortako, hunen lagunek izkiriatu zioten gibelarat Henri IVeri, galdetuz bertze norbeit hauta zezan"), JE Ber 2 ("arratsean berean gibelerat sartzeko", "Baratzen gira, gibelerat behatzeko"), Barb Sup ("Petri, harzkik giltza hoik gibelerat, eta hoa, laster, Zeruko Athearen zaintzera..."), Eskual 1901-1908 5 (adib.: "Beraz behar ditugu aphezpikuak eta herrietako aphez hoik pagatu, edo bertzenaz gibelerat eman Elizari bere lehenagoko ontasun hek", "Gibelerat emaite hori ez zaitzue naski laket", "zerbeitek gelditu behar badu gibelerat hura izan dadien utz ditekenetarik"), Dass ("gibelerat behatu"), D. Soubelet 3 ("Frantziako hiri ttipi batean ginen, gogoaren kontra gibelerat joanak", "Gibelerat ari eta gibelerat joan behar, nahitez"), M. Ariztia 2 (adib.: "Jeiki zaizte eta ikus zatzue diru eta on zien etxeko puska guziak non dituen ekarriak ate-gibelerat"), D. Landart 3 (adib.: "Ama, untziak gibelerat joan dira!"), GH 1958 5 (adib.: "Gibelerat jina behar hintzan tenore huntako"), J. Pochelu ("gibelerat badoa"), Hiriart-U ("nolazpait bizirik gibelerat jin zireztenak"); gibelerat egin : Barb ("zankez itzulirik, gibelerat egin zuen Ñakerok, Donazaharrerat buruz"), Otoizlari 1985 ("Ez dut gibelerat egin, dio erran-arazten Isai profetak"), B. Mendisco ("harriturik gelditu nintzen, aintzinerat ez gibelerat ezin eginez"), Herr 1989 ("Preseski pundu hortan behar izan du bere burua xuritu Bush Jaunak eta frogatu ez duela Amerikaren diplomaziak gibelerat egin eta abantaila Rusoeri utzi"); gibeleratekoan : Ardoy GH 1973 ("Erakutsia du 778-an, delarik bi armada haundiren buru Zaragozarat buruz abiatu eta gibeleratekoan, Zaragozan gopor egin ondoan, duelarik Iruñeko hiri nausia fundikatu"), Herr 1987 ("Gibeleratekoan, baratu da Bruxellesen, behar ziotela OTAN-eko minixtroeri salatu itzuli horren berri"); gibelera : Zabal 1973 ("gero haren gibelera itzultzeko, eginahala lanean aritzen"), Argia 1983 ("Hona berrikitan postetxeak gibelera itzuli digun paketa"), Herr 1944-1989 bitartean 9 ("bisita bat Londres-erat eta arras gustaturik etorri zaiku gibelerat"), J.M. Mendizabal ("tontor honen gibelera"), B. Oihartzabal ("garaitzaile izanik gibelera itzultzeko zin egin zuten"), A. Arkotxa ("xoriaren lepoa gibelera erori dilindan"), E. Bachoc ("Halere herri hizkuntzak gibelera ari dira bereziki gazteengan"); gibelera egin :Etxde ("Gero, gibelera egiten du, protestari ekiten dion lagunabarraren marmarioa ateraz"); gibelera jo : Etxde ("gudariok erretirada ordenatu batean gibelera jo behar zuten menditarrekin bat egitera"); gibelerako : Eskual 1914 ("aizkoraren ikusteak egin-arazi gibelerako oldar labur bat"); gibelerakoan : D. Landart ("Gibelerakoan, antzerkiaren mamiaz solastatu ginen, luzaz"); gibelilakuan : A. Aguergaray ("Egin ezan merkhatü hun, / Maite, antzerekilan. / Berriz agitüko gütün, / Agin, gibelilakuan"); gibela 3: A Lamiak eta Aezk ("Etxera itzultzean eztezanala gibela begiratu"), Eskual 1904 ("Españolak bethi gauza guzietan gibela direla biziki"), Etxamendi ("Belarretan gibela ziren: nun zuten gemenik sistan artzeko?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gibelago 1; gibelerat 6 (Herr 4, ZArg, Hiriart-U); gibelerat egin 2 // LurE: gibela , gibelera // Euskalterm: gibelera gelditu 1 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38; AB50; HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gibela : EuskHizt; EskolaHE; gibelara : Lh DBF; PMuj DVC, DRA; gibelera : EskolaHE (AS), Lur EF/FE (eta gibelera tiratu, gibelera egin), PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt; HiruMila; Lur EG/CE; Casve EF; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

gibelera erabiliagoa da, bai lehen eta bai orain, eta hobestekoa (ez da aitzina / aitzinera bikotearen paraleloa).

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gibelera.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra/-a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gibel 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

gibela eman
ad.-lok. Atzea eman, bizkarra eman. Mendi urrunei gibela emanda.

Aztergaia: gibela eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gibel 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

gibelago
1 adb. Atzerago. Hamar bat metro gibelago beste gizon bat, gazteagoa.
2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Mende erdi bat gibelago.
Loturak

Aztergaia: gibelago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GIBELAGO Más atrás. Gibelago gelditzen bada. EZ Eliç XXVII. Aitortzen dugu Lavigerie kardinalea mintzatu zenean gauzak orai diren baino gibelago zirela. HU Aurp 54. Berriz abiatzen gira zalu, hura bethi ta gibelago gu ganik. JE Ber 90. Ni baño gibelago zoaien etxe aldera. Auspoa 97, 15. Ez baitzen hortako emaztea batere gibelago gizona baino. Larre ArtzainE 106

gibelago 6: Berria 3 (“Euskarari indarra ematen zaiola jakinik, horrekin jolastu, ez hetsi, ez apaldu burua, uste baino gibelago gelditu bada ere”), Jakin (“Ikastola gero eta gorago, eta euskara beti eta gibelago”), Argia 2 (“Behealdean orkestrako musikariak erdi borobilean, gibelago Iruñeko eta Baigorriko gaiteroak osagarri”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gibelago 26: Herria 17 (“Komunixtak aise gibelago, % 5-etarat ezin helduz, eta ihiztariak galtzale handi, alki bihi bat ez baitute nihun ardietsi...”), Joan Mari Irigoien 5 (“Eta begiak ireki, eta zirkuluaren erdian ikusi nuen zakua, osaba bere tokian zut, Arkimedes pare bat urrats gibelago”), Marzel Etxehandi 2 (2 Hamar bat metro gibelago beste gizon bat, gazteagoa, handiagoa, azkarra”), Xabier Montoia (“Gibelago, zuen kide batzuk datoz, pitika bat besoetan eta haren ama soka batez estekaturik”), Eneko Bidegain (“Gérard bi urrats gibelago dabilela baliatuz, Kattalin eta Sophie berriz hasten dira Joanesen gorabeheretan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, aitzinago ere jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gibel sarreran.

gibelalde
iz. Atzealdea. Etxearen gibelaldean. Gibelaldea larrutuz herrestan.

Aztergaia: gibelalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gibelamendu
iz. Atzerapena, gibelatzea. Luzamenduak bilatzen ditu, gibelamenduetan dabil. Batetik aitzinamendu bezainbat gibelamendu baitugu bestetik.

Aztergaia: gibelamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gibelarazi, gibelaraz, gibelarazten
du ad. Atzerarazi. Etsaiak gibelarazi zituen. Jainkoak eguzkiaren sarrera gibelarazi zuelako. Geure eginbideetatik gibelarazten gaituztenak.

Aztergaia: gibelarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gibelarazi, gibelaraz, gibelarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gibelarazi, gibelaraz, gibelarazten

gibelarazle
adj. g. er. Zerbait gibelarazten duena.

Aztergaia: gibelarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): appel à effet suspensif: dei (ondorio) gibelarazlea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

gibelari
iz. Ipar. g. er. Pilotan, atzelaria. Ruiz gaztea gibelari zuela, bertze bi gazte bipilen kontra ari izan da.

Aztergaia: gibelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(pilotan) atzelaria.

gibelatu, gibela/gibelatu, gibelatzen
1 da/du ad. Atzeratu. Anton. aitzinatu. Ez aitzinatzea gibelatzea da. Ez da aitzinatzen eta ez gibelatzen, beti dago egoera batean. Eskua gibelatu zuenean. Deliberoak gaurtik biharrera beti ezin gibela daitezke. Beti gerora gibelatu dutelako osoki Jainkoari ematea. Hark uste zuen ez dela oraingo mintzairetarik euskara, gibelatuegi dela.
2 da/du ad. Urrundu. Jainkoagandik gibelatzen dena. Haurrak eskolatik gibelatzeko. Ohoina zerk gibelatzen du, gibelatzen denean, ebastetik?

Aztergaia: gibelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gibelatu, gibela, gibelatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gibelatu, gibela, gibelatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Gibelatu hitzaren bigarren adiera ('handicapé') jasotzea eskatzen da. Hitza jasoa dago zerrendan. Ez du ematen adieretan sartu behar denik, guztiz parekoa litzatekeen atzeratu hitzaren kasuan ere ez baita horrelakorik egin. Beraz, hitza dagoen dagoenean utzi da'.

gibelatzaile
adj./iz. Zerbait gibelatzen, atzeratzen duena. Gaitzen gibelatzailea, tristeen kontsolatzailea.

Aztergaia: gibelatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gibelarazlea (definitzaile hau proposatzen da, ez erabiliagoa delako, baizik argiagoa iruditzen zaiolako J-L. Davanti).

gibeleko
iz. Gibeleko gaitza. Gibelekoa du.

Aztergaia: gibeleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gibeleko gaitza.

gibelera
1 adb. Atzera, atzean dagoen tokira. Maiz gibelera behatzen du.
2 adb. Atzera, berriz. Jainkoari eman dizkiot, ez ditzaket gibelera har.
Loturak

Aztergaia: gibelera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gibel 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

gibelera egin, gibelerat egin
ad.-lok. Atzera egin. Gibelera egiten zuten ihes egin gabe, beldurturiko otso gazteek bezala. || Leblanc-ek gibelera egiten du: dio engainatua izan dela eta hitzarmena hautsi du.

Aztergaia: gibelera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. infra gibelerat egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gibel 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

gibelerakoan
adb. Itzuleran. Ik. itzulian 2. Bidea labur iruditu zitzaien gibelerakoan.
Loturak

Aztergaia: gibelerakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gibela.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GIBELERAKOAN (Dv). A la vuelta. "En se retirant" Dv. Gibeleratekoan, thira biraka ibiltzen dute soldadoek. Laph 66. Bidea labur iduritu zitzaioten gibelerakoan. Barb Sup 166. Pullita ahal baitzen gibelerakoan! Barb Leg 145n. Mezatik gibelerakoan igaiten ginuen [Oihamileko hegi] hura. Larre ArtzainE 13

Ez dugu aurkitu gibelerakoan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gibelerakoan 4: Marzel Etxehandi 2 (“Han pasatua nintzen 1920an, Jerusalemetik gibelerakoan"), Michel Oronoz (“Baina, uste gabetarik, Eskualdunek gibelerakoan atzeman zituzten hemengo haranetik barna zoatzilarik”), Jean Baptiste Etxarren (“Paristar soldaduak Orbaizetako fabrikaz baitziren jabetu, lehenik handik ateratu zituen zalukara, gero Iparraldera igorri zafraldi on batekin; azkenik, gibelerakoan, gazteluñoa zuen biluzi”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sistematikak erabakitzekoa da

leku-denborazkoen eratorriok batera berrikusi beharko dira (atzerakoan edo beherakoan, adibidez, ez dira zerrendan jaso; bai aurrerakoan 'aurrerantzean' adierakoa).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra-ko-an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gibel sarreran.

gibeleratu, gibelera/gibeleratu, gibeleratzen
da/du ad. Ipar. g. er. Gibelatu.

Aztergaia: gibeleratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gibelera(tu), gibeleratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

'gibelatu'.

gibeletik egon
ad.-lok. Gibeleko gaitza izan. Lehen gibeletik hainbeste denboran egonda, ez bainengoen indartsuegi.

Aztergaia: gibeletik egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

2 gibel GIBELETIK (Estar enfermo, etc.) del hígado. * Miñez egona zerala gibeletik. Iraola 127. Gibeletik ta maxkuritik sentitzen badu. Ostolaiz 47. Len gibeletik ainbeste denboran egonda, ez bainengoan fuerteegi. Albeniz 225.

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: 0: Ageri diren guztiak 'atzetik egon' adierakoak dira.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gibeletik egon sufrir del hígado, tener alguna enfermedad del hígado; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

gibel1 1 iz. Sabel barrunbeko goialdean eta eskuinean dagoen organoa, behazuna jariatzen duena eta odoleko zenbait gaitan aldakuntza garrantzizkoak eragiten dituena. Gibeleko minez. Gibeletik dago: gibeleko gaitza du. Gibel harria. Behi gibela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa bularretik egon formarekin egin den bezala. Jasotzekoa da, halaber, bihotzetik egon forma.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gibel eta egon formetan.

gibelez, gibelaz
postpos. Bizkarrez, bizkarra emanda. (-i atzizkiaren eskuinean). Jainkoari gibelaz jarririk. Beren herriari eta mintzairari gibelez itzuliak.
Loturak
gibelgorri
iz. Gaina gorri iluna duen perretxikoa, jateko ona (Russula integra, Russula vesca eta Russula nitida).

Aztergaia: gibelgorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Russula integra.

gibeljale
adj. Gaizki-esalea. Beti izango dugu mingain-zorrotz, gibeljaleren bat inguruan.

Aztergaia: gibeljale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gaizki-esalea.

gibelka
adb. Atzeraka. Aitzina joateko orde, gibelka dabil Euskal Herria.

Aztergaia: gibelka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

atzeraka.

gibelmin
iz. g. er. Behazuna. Ahoa ireki eta, odolarekin nahas, gibelmina aurtiki zuen.

Aztergaia: gibelmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behazuna.

gibelondo
iz. Ondorioa. Oi, bekatuaren gibelondo garratza! Badakigu zer gibelondo ona duten hemengo urek.

Aztergaia: gibelondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ondorioa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ondorioa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Guk Luzaiden bildu genuenaren arabera ‘lana’ da; ikus LEH (gielondo) eta BH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaio ohargileak dioena.

gibelori
iz. Russula motako zenbait perretxikoren izena.

Aztergaia: gibelori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
gibelurdin
iz. Gaina urdinkara duen perretxikoa, jateko ona (Russula virescens). Ik. urritx. Gibelurdin eder bat eta urritx bi bareak jan gabeak.

Aztergaia: gibelurdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Russula virescens.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Russula virescens

gibelzorrotz
iz. Sagar mota, udarearen antzeko forma duena.

Aztergaia: gibelzorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zorrotz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(sagar-mota).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper