22 emaitza gerra bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

gerra
1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerra hasi zenean. Gerrara joan. Gerran hil. Gerrako gastuak.
2 iz. Borroka, liskarra. Gure bizi guztia gerra bizi bat bada ere.

Aztergaia: gerra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Bizkaiera-Gipuzkera / Besteak banaketa

B eta Gko forma

Jatorrizko forma

gerla, gerra

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gerra(-)gizon h. gerrari.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Zehazki.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerra egin, gerra handi, gerra hotz, gerra santu, gerra zibil ; eta AS nahiz adibide gisa: gerra-denbora .

Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea idatzizkoan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehituz: Gerra-mutil. Gerra-gizon baino erabiliagoa seguruenik. Gerra-sasoi. Gerra bizi. Gerran. Gerra eman.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gerra eman (dio, ‘gerra egin’).

 - [E204]: Joko batzuk sar ditezke: mistigri, xizeta (bigarren kontsonantea ahostun da), belota, gezur-joko edo gezurkan (zub. tümauka), tomate, manila, kuentxe, ipurdi zikin edo üzkü beltz (Agian Goierrin “amona xar” deitzen da), flor (flû zuberotarrez?), burra, bridge, piñet, gerla, zazpiterdia, etabar. Erran gabe doa ez direla denak iparraldekoak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituenak, eta baita gerra-denbora (oharra isilduz) eta gerran azpisarrerak ere; baina beste forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): Isildu da "karta-joko" adierakoa.

gerra deklaratu
ad.-lok. Estatu batek beste bati haren kontrako gerra hasiko duela publikoki adierazi. Ik. gerla deklaratu. Lehen ministroak Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen.

Aztergaia: gerra deklaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gerla deklaratu aztertzean hau ere sartzea komeni dela aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

gerra deklarazio, gerra-deklarazio
iz. Estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adieraztea. Georgiak gerra deklaraziotzat jo du Errusia Hego Osetian sartu izana. Gerra-deklarazio ofizialaren zain zeuden ingelesak.

Aztergaia: gerra-deklarazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

deklarazio "Clarigatio, [...] gerla deklarazioa vel deklarazionea, gerlaren deklarazioa vel deklarazionea" Urt V 184.

LB: 43 “Gerra deklarazio bat bezala da: badakizu nola hasten den, baina ez nola amaituko den” (Argia); EPG: 23 “Turkiarekiko menia hautsi izana ez da gerra deklarazioa; erreakzioa da” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

deklarazio 1 iz. Zuz. Adierazpena. 2 iz. Gerra deklarazioa: estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adieraztea. [gerra] gerra deklaratu Estatu batek beste bati haren kontrako gerra hasiko duela publikoki adierazi. Ik. gerla deklaratu. Lehen ministroak Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea eta, horrenbestez, adiera osoa ezabatzekoak dira.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra eta deklarazio sarreretan.

gerra denbora, gerra-denbora
iz. Gerra-garaia. Soldadua, gerra-denboran, beti egoten da zuhur, gertu eta prest.
gerra egin
ad.-lok. Antioko erregeari gerra egin ziona. Grina gaiztoei gerra egiteko.

Aztergaia: gerra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra egoera, gerra-egoera
iz. Gerra-garaian herrialde batek bizi duen egoera berezia, besteak beste, herri-agintarien eginkizunak agintari militarren esku gelditzea dakarrena. Izan ere, gerra-egoeran galtzen irteten direnak haurrak dira. Gerra egoeretatik ihesi datozen errefuxiatuei harrera egiteko.

Aztergaia: gerra-egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh70 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 151; ETC: 619

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gerra-egoera estado de guerra, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0. / Euskalterm: gerra-egoera (Pol. situación de guerra, estado de guerra).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra eta egoera sarreretan.

gerra eman
ad.-lok. Istiluak edo arazoak sortu, lanak eman. Haren bizilagunari ez diola gerrarik emango. Irabazi ez badugu ere, gerra eman dugu. || Haiek gerra gutxi eman dute hemen. Zaude isilik!, a zer gerra eman behar dugun guk oraindik!

Aztergaia: gerra eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERRA EMAN. Luchar, hacer la guerra, guerrear; pelear, reñir. Jesu-Kristo ta bere jarratzaleai eman gerra. Mg CC 129. Aren bizilagunari ez diola gerrarik emango. AA II 165. Gerra emanez garbitasunaren kontra. AA III 486. Deabruari eta munduari gerra emango dien lege andia erakusteko. Lard 393. Orrengatik zan Españiyari / gerra ematen asiya. Imaz in FrantzesB I 142. Zergatik gerra eman ziguten / arrazoi-bide txarrian. Tx B I 105. Bake-bakean gu egon arren / gerra emon euskuena. FEtxeb 51. Mariano Harok mundu guztian gerra eman zuan. Albeniz 111. v. tbn. Ub 56. Arr May 64. Ill Testim 29. Or QA 84. And AUzta 117. Gerra emon: Ayesta 144 (Con determinantes). Zenbat gerra ematen dituzten. Mg CC 224. Emon eutsan infernuko arerijuak gerra ain estuba. Mg CO 194. Gerra gaizto au eman zutela / au da bostgarren urtia. Tx B I 106. Ez zen hemen bi forma baizik irakurtzen: nuan eta nuen. [...]. Besteek, nuin eta horren kideek, gerra gutxi eman dute hemen. MIH 80. v. tbn. Bilbao IpuiB 165.

gerra eman 32: Deia (“gerra emateko gogoa dute”), Berria 16 (“baina garenok gerra emango dugu”), EiTB 8 (“baina oraindik gerra emateko prest da Eskarotzekoa”), Argia 3 (“Hara bakean dagoenari gerra ematen diona!”), DiarioVasco 3 (“bi ontzien erreferentziarik ez dugu, baina gerra emango diegula iruditzen zait”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerra eman 4: Berria 3 (“Irabazi ez badugu ere, gerra eman dugu”), Harkaitz Cano (“Ez dut uste, a ze gerra eman zion honek gibelari!”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

Gerra Handi
iz. Mundu gerra, besterik adierazten ez bada, Lehen Mundu Gerra. Zure aitak eta nik elkarrekin egin genuen Gerra Handia.

Aztergaia: gerra handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra hotz
1 iz. Bi estatu edo estatu multzoren arteko benetako etsaitasun egoera, gatazka armaturik gabea. Raul Castrok eta Barack Obamak bukatutzat ematean AEBren eta Kubaren arteko gerra hotza. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza.
2 iz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean sortu zen etsaitasun egoera. (G eta H larriz). Gerra Hotzaren garaia zen, 1958. urtea.

Aztergaia: gerra hotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-hotz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra piztu
ad.-lok. Gerra sortu edo sorrarazi. Ik. gerra sortu. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. 1950eko hamarkadatik, gerra piztu zenetik, Ipar Korea arma nuklearren mehatxupean egon da. Adierazpen hark gerra piztu zuen armeniarren eta azerbaijandarren artean.

Aztergaia: gerra piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gerla piztu AS proposatuarekin batera jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gerra sarreran.

gerra santu
iz. Erlijio arrazoiengatik egiten den gerra. Islamiar taldea gerra santua egitearen alde agertu da. Eliza kristauak gerra santutzat jo zituen Gurutzadak.

Aztergaia: gerra santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-santu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra sortu
ad.-lok. Ik. gerra piztu. Gero, zoritxarreko anaiarteko gerra sortu zen.

Aztergaia: gerra sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERRA SORTU. Estallar la guerra. Gerra bat sortzen bada, gure etsaietara joan ez ditezen. Lard 64. Zeruan sortu da gerra. Bil 90. Zori gaiztoko gerra zibilla / sortu zalako meriyo. Tx B II 52. Gero zoritxarreko anai arteko gerra sortu zan. BBarand 152. (Fig.). Zu zerala mediyo / sortu ziran gerrak, / ez dizkidazu egiñ / aziyo ederrak. AzpPr 52. Era ontantxen sortutzen dira / mundu onetako gerrak, / berriro ere gu Lizasori / gaude erantzun bearrak. Uzt Noiz 93. (Trans.). Provocar la guerra (sdos. prop. y fig.). Zenbait gizonek mundu onetan / sortutzen dituzten gerrak, / ni ixillikan neguan baña / daude deklaratu be'rrak. Uzt LEG I 233. Gerra sortzen duanari eta ortan saiatzen danari gizona deitzea ere aundia da. Insausti 217.

adib: gerra 1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerra hasi zenean. Gerrara joan. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen. Gerran hil. Gerrako gastuak.

gerra sortu 11: Consumer 2 (“Galaxietako gerra sortu”), Berria 3 (“Historiak erakutsi du munduaren ekonomia berriz antolatu den bakoitzean, gerra sortzen zela Balkanetan”), EiTB 3 (“Kartel honetan barne-lehia odoltsuak ematen ari dira euren buruzagiak atxilotu edo hil egin dituztelako; ondorioz, boterearen inguruko gerra sortu da”), Jakin 2 (“Gerra sortu zenean berak herriko gazteei deitu zien, eta esan zien hobe zutela Gudarostean izena ematea, bestela erreklutatze bat egongo zela derrigortua”), Argia (“Morelosek, Mexikoko independentzia gerra sortu zuen Miguel Hidalgoren ondorengoak, Chipalcingoko Kongresua zuen antolaturik 1813ko irailetik, baina garbi zegoen kanpoko laguntza militarra beharko zuela garaile aterako bazen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerra sortu 14: Berria 3 (“Nahasmen handia dago Iraken, gerra sortu zutenek, AEBek, estrategia nahasia dutelako”), Elizen arteko Biblia 7 (“Gerra sortaraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute”), Esteban Antxustegi 2 (“Eta ohartu nintzen gauzak komunean zeudenean, gerra sortzen zela eta beste kalamidade mota guztiak harekin batera, gizonek liskar batean hasten baitziren gauzen erabileragatik, gerrari ihes egin nahi diogula jakin arren.”), Iñaki Mendiguren (“Ezin zuen K.o. 1914ko gerraren esperientzia bizi ohartu gabe K.a. 431n gerra sortzeak esperientzia berdina ekarri ziola Tuzididesi”), Inazio Mujika Iraola (“Gerra sortzea liberazioa izan zen Karmenentzat; ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa denez azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

gerra zibil
iz. Herri, nazio edo estatu bereko herritarren artean egiten den gerra. Espainiako Gerra Zibila eta frankismoaren urterik gogorrenak pasatu eta gero. Iraken gerra zibila izango ote den beldur dira. Gerra zibila piztu zenean.

Aztergaia: gerra zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2006-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zibil.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerragizon
iz. Gizonezko gerraria. Zaldizko gerragizonak, ederki jantziak.
gerran
adb. Gerra egiten. Napoleonekin gerran ibilitako mutilak. Haren aitaren kontra gerran ari izan zen. Ia hogei urte dira, gehiago ez badira, eta oraindik ere gerran daude. Nahi izan gaitu berriro ipini gerran elkarren artean.
Loturak

Aztergaia: gerran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. Baina gerran gerrakoak adibidea azpisarreratik atera eta gerra 1. adierara eraman. (2021-11-23).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da, eta azpisarrera gisa eskainiko da gerra sarreran.

gerraondo
iz. Gerra bukatu ondoko denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraondoko urteetan. Gerrari eta gerraondoari buruzko bigarren liburua.

Aztergaia: gerraondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin dugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

leku-denborazko kasuetan ageri dira denak: gerra ondo (eta gerla ondo 3, gerraondo 2) 14 aldiz: IE 2 (Zerb Azk, Xa Odol), EB 12 (MEIG); gerra oste (eta gerraoste 1) B 4 (SM Zirik, Ker in Alzola Atalak 3); gerra aurre (eta gerla-aurre 1, gerra-aurre 3, gerraurre 1) 17 aldiz: B-G 5 (Or SCruz, Alzola Atalak 3, Ugalde Iltz), EB 12 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

"gerlondo europear garaiko", "gerra eta gerrondoari buruzko bigarren liburua", "gerraurre eta gerraondo hurbileko erizpide", "gerraostea (1940-50)", "gerra aurre hartan sortu" ager. banakoez besteak leku-denborazko kasuetan ageri dira: gerra ondo (eta gerra-ondo 1, gerraondo 12, gerrondo 2, gerlondo 1, gerla ondo 6, gerlaondo 1) 38: IE 4 (Eskual 1919, M. Ariztia, L. Ligueix, J.A. Irigarai); EB 34 (Agenda 1990, Azurm 2, Deia 1983 eta 1994, E. Knörr, E.L. Adan, Egin 1983, I. Aldabe, I. Sarasola 2, I. Segurola, J.M. Lekuona 2, J.M. Mendizabal, J.M. Olanga, J.M. Torrealdai, MAtx 3, P. Xarritton, SM, Txill, X. Mendiguren B. 3, Zabal 1973, A. Lertxundi, E. Otamendi, F.J. San Martin, J. Agirre, J. Gabilondo 2, J.A. Lema); gerra oste (eta gerraoste 15, gerla oste 1) 31: B-G 3 (SM, Onaind 2); EB 28 (Azurm 3, BatzAgiriak 1985, G. Knörr, G. Nazabal, J.M. Olanga 3, J.M. Torrealdai 7, L. Etxeberria, P. Arregi, SM, X. Mendiguren B., ArrPress 1993, BAtx Behi, E. Otamendi, HizkLiter/UBI 2, KazetJardun 1991 2, Santa Mariñe 1994); gerra aurre (eta gerra-aurre 1, gerraaurre 1, gerraurre 10, gerla-aurre 1, gerla aurre 2) 42: B-G 8 (A. Onaindia, Bizkaiko herri iturriak, J.J. Arrizabalaga, I. Beristain, Ugalde Iltz, Tx. Garmendia, I. Gaminde, KatuenTest); EB 34 (Azurm 2, D. Amundarain, Deia 1988 eta 1994, Egin 1989 eta 1993 artekoak 5, EKUrtek 1984, Etxde, I. Irazabalbeitia, I. Sarasola, J. Amenabar, J.M. Olanga 2, J.M. Torrealdai, M. Azurmendi, M. Zalbide 2, OñatiLib 1982, P. Aristi, SM, X. Mendiguren B. 2, E. Otamendi, IMuj, J. Gabilondo, J.M. Zalakain, MAtx 2, Telleriarte, J.A. Irigarai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerraondo : DFrec 13 (hauetan gerra ondo 9), AB38 2 (gerra ondo), AB50 8 (hauetan gerra-ondo 1); gerraoste : DFrec 23 (eta gerra oste 19), AB50 4 (hauetan gerra oste 2), HiztEn, Euskalterm 1; gerraurre : DFrec 38 (hauetan gerra aurre 34), AB50 3 (hauetan gerra-aurre 1, gerra aurre 1), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gerraurre : EuskHizt (gerra aurre; adib.), ElhHizt; gerraondo : HiruMila (eta gerraondoko), EskolaHE (gerra sarreraren azalpenean), Lur EG/CE eta EF/FE (eta gerlaondo), PMuj DVC (gerlondo); gerraoste : HiruMila (eta gerraosteko), ElhHizt (gerroste), Lur EG/CE eta EF/FE (eta gerlaoste) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

aski lexikalizatua ageri da gaur, Hegoaldean behintzat, gerraurre parekoarekin batera.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gerra eta gerraondoari buruzko bigarren liburua.

gerraontzi
iz. Gerrarako bereziki prestatutako itsasontzia. Gerraontzi arinak.

Aztergaia: gerraontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerra-ontzi behin agertu da EB (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerra-untzitza 1 EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: gerra-untzi 1; AB50: gerrauntzi 4; HiztEn: gerrauntzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira
Informazio osagarria
Oinarria erabaki behar da lehenik

ontzi/untzi oinarria erabaki behar da lehenik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'gerraontzi / gerrauntzi bikotea dela eta, Sarasola jaunak esan du batzordea ontzi/untzi bereizketarik ez egitearen aldeko zela eta ontzi forma nagusitzat ematearen aldeko. Nolanahi ere, datorren bileran aztertuko da berariaz gai hau, garrantzizkoa baita'. // BAgiria (1997-06-27): 'Ontzi/untzi delako auziaz I. Sarasolak esan du euskaldunek historian ez dituztela bereizi sukaldeko tresna den ontzia eta uretan ibiltzen diren ontziak. Bereizketa azken garai hauetako dela. Egia dela azken urteetako usadioan oinarri hartuta nolabaiteko presiopean jar daitekeela Euskaltzaindia, bereizketa egitera bultzatuz. Lehen ere antzeko prezedenteak izan direla (hauk/hauek, adibidez) baina gauzak azken batean gainditu direla. Literatur testuetan (A. Lertxundirenetan edo K. Eizagirrerenetan [sic], adibidez) ez da bereizketarik egiten. Eskloetako testu liburuetan bereizketa egiten bada ere, gehiago balio bide dute literatur testuek eta hauei eman behar zaiela lehentasuna. Horrenbestez, batzordea, kide bat izan ezik, bereizketarik ez egitearen aldeko azaltzen da. / X. Kintana jaunak bere kontrako iritzia azaldu du eta argudioak eskaini ahoz eta idatziz. Ukitu/hunkitu edo itxi/hertsi bezalako fenomenoaren pareko omen litzateke ontzi/untzi bereizketa. / Beste zenbait euskaltzainek ere parte hartu dute eztabaidan. Dena den, eztabaida zaharra eta ezaguna denez eta alde bateko eta besteko arrazoiak ere berriak ez direnez, botoetara eramaten da hautua. Forma bakarraren alde, 11 boto. Bi forma bereiztearen alde, 5 boto eta, zuriz boto bakarra. Beraz, forma bakarra ematea onartu da. / Ondoren, forma hori o-duna ala u-duna izan behar duen botatu da. Hamaika boto izan dira ontzi formaren alde, bat ere ez untzi-ren alde eta hiru boto zuri. Horrenbestez, ontzi forma bakarra erabaki da'.

gerraoste
iz. Gerraondoa. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraostean espetxetik irten berria.

Aztergaia: gerraoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

gerraondo aski delakoan.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oste/-ondo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sartaldean ez da ezaguna gerraondo. Txitean pitean erabilia da gerraoste. Sinonimoak dira.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, hizkuntzarentzat aberasgarria baita. Zehaztapena: Sin. gerraondo.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da gerraoste forma, eta bere soilean aipatuko da oraingoz.

gerrari
iz. Gudaria. Ik. gerlari. Oinezko eta zaldizko gerrariak. Gerrari taldeak. Jesu Kristoren gerrari leialak.

Aztergaia: gerrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27
gerrate
iz. Gerra jakin bat; gerra-denbora. Bake-denboran eta gerratean. Liberalen eta karlisten arteko gerrateak.

Aztergaia: gerrate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(gerra jakin bat edo gerra-denbora adierazteko): bake-denboran eta gerratean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez kasu honetan Bizkaian behintzat egiten den desberdintasuna markatu beharko litzateke: alde batetik gerra eta bestetik gerraren denbora edo gerrate. Ez dakidana zera da, herri-etimologiaz sorturiko diferentzia izanen ote den. Alde horretatik, beraz, gerrategile hitzak ez dauka ez hankarik ez buztanik, nik uste" (1995-06-29)

gerraurre
iz. Gerra piztu aurreko denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraurreko urte nahasi haietan.

Aztergaia: gerraurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

cf. gerraondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

gerrazale
adj. Gerraren zalea dena. Ez naiz gerrazalea, ezta alderatzeko ere.

Aztergaia: gerrazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper