11 emaitza gantz bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

gantz
iz. Gai koipetsua, erraz urtzen dena, animalien gorputzaren hainbat ehunetan eratzen dena. Ik. gizen; bilgor. Oilo gizen baten gantzak. Gantz gehiegi duen haragia. Gantzarekin egositako babak. Frijitzeko gantza. Lan pixka bat egiten, gantzak urtzeko. Gantza loditzen hasi zaio sabel ondoan. Gantz zelulak.

Aztergaia: gantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gantz-azido .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "erreferentea zehaztu behar; Lhande eskasa da kasu honetan. Fr. "panne" da; ez da nahasi behar urin, uringatzgabe, goipe eta gizen hitzekin" (1993-02-20)

 - [E302]: "Hitzaren esanahia zehazteko garaian egongo litzateke koxka. Badirudi tenperatura normalean zihatu egiten direnak direla gantzak, eta hauek, gai naturalak izanik behintzat, animalienak direla. Kontua gaur egungo elikagaiekin hasten da. Non mugatu gantz, lipido, gantz-azido, koipeki, koipe, olio, gurin, urin eta mantekak? Dena dela, hiztegi honetatik kanpo geratuko litzate hori, ezta hala?" (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehitu: gantza eman (koipea eman, losintxatu) eta gantzak atera (mehatxu gisa).

 - [E208]:  gantz azido ala koipe azidoa?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko dira forma arautua eta lantaldearen proposamena, eta forma berririk ez da orain erantsiko.

gantz azido, gantz-azido
iz. kim. Hidrokarburo kate batek eta karboxilo talde batek osaturiko konposatu organikoa, glizerinarekin edo beste zenbait alkoholekin erreakzionatuz gero ester bihurtzen dena, eta gantzen, olioen eta beste hainbat lipidoren osagai dena.
gantzatsu
adj. Gantz asko duena. Sabelalde gantzatsua.

Aztergaia: gantzatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gantzatsu 1 (Eguzk GizAuz: "Lur mami, apatz eta gantzatsuan") // Ez dugu gantzatu formaren lekukotasunik aurkitu in gantzutu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gantz ttantta EB 2 (M. Lorda: "Espora elipse-formakoak, oso handiak, orma leun eta barruan gantz ttantta ugari duela", "Espora elipse-formakoak, orma leun eta mikroskopiotik kolore gabekoak, barruan zenbait gantz ttantta dutela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gantzatu : DFrec 1; HiztEn (ik. gantzutu); gantzatsu : HiztEn (gantz asko duena, gizena, lodia), LurE (gantz asko duena) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gantzatsu : EuskHizt (gantz asko duena; ik. bilgortsu), HiruMila (enjundioso, mantecoso), ElhHizt (graso, -a; mantecoso, -a; adiposo, -a; gordo, -a), EskolaHE (gantz asko duena), HaizeG BF (gras), Lh DBF (sin. gantzadun), Casve EF (gantzatsü: gras), DRA (enjundioso, mantecoso), DRA (enjundioso, mantecoso), PMuj DVC (1 grasiento...; 2 panzudo...); gantzatu : HiruMila (untar con grasa), DRA (untar, ungir), PMuj DVC (1 untar, fritar...; 2 ungir...) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+ts-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gantzu
iz. Gantzutzeko erabiltzen den gaia. Ik. gantzugailu; ukendu. Gantzu usain gozodunak erosi zituzten Jesusen gorputza gantzutzeko.

Aztergaia: gantzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gantzudura
iz. Gantzutzea. Jainkoak bere herriaren erregetzat sagaratu zaitu olio honen gantzuduraz.

Aztergaia: gantzudura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-u(tu)+d-

gantzugailu
iz. jas. Gantzua, ukendua.

Aztergaia: gantzugailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 'gantzua, ukendua'.

gantzukari
iz. g. er. Gantzua.

Aztergaia: gantzukari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gantzukari (eta -nz- 1) 12: Or Tormes: "Lasto-ganean aurkitu neban neure burua, txaplataz, orioz eta gantzukariz betea"; Ir YKBiz 10, adib: "Arzurizko ontzi bat bete gantzukari", "Aren oñai muin egin zien ta gantzukariz gantzutu zizkion", "Gantzukariaren atxonaz bete zan etxea"; Hm: "Zure beztimendek dute / mirra baten urrina: / aloes eta bai berze / ganzukari on fina"; ik. OEH argitaratuan, gainera, CatIzp (ed. 1813): "Gantzukari saindua"; gantzuketa : ik. OEH argitaratuan Ol Ir 29,7: "Gantzuketarako olioa" (Ker, BiblE gantzuketa; Dv, Bibl gantzudura, Ur untzio); gantzuki 3: Or Aitork 2 (adib.: "Gantzukien usaia"); Ibiñ Virgil ("Aintziñakoak onekin [basakararekin] egin oi zuten gantzuki berezia"); ik. OEH argitaratuan, gainera, Ol Mk 16,1: "Gantzukiak erosi zituten [Yesu] igurtzera yoateko" (Or gantzuki; Lç unguentu; He aromatak; TB; HeH likurta; Ker usaingarri; IBk gantzu; IBe ukendu).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gantzuketa B 2, ap. L. Arostegi ("Andra gaixook, iñoz abestuko ba'zendue / doiñu illun eta tristea litzake, larregi jakinez / gantzuketaren gantzuketa jaboitsuak / ez zaituela barriro lirain biurtuko eta ez errubako / azkenerarte, aztuak izan arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gantzukari : HiztEn, LurE; gantzuketa : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (igurtziketa (olioz) sinonimoarekin); gantzuki : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

gantzugailu : IrakBa (Lk 23,56); gantzudura : IrakBa (1 Sm 16,12); gantzuketa Or MB 1280, 1290, 1303; gantzuki Or MB 246, 414, 421.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gantzukari : EuskHizt (1658. G. er. gantzua, ukendua), HiruMila, ElhHizt ('bálsamo'), EskolaHE, HaizeG BF ('matière à oindre, myrrhe, onction'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gantzuketa : EuskHizt (1958. gantzutzea; ik. gantzudura, oliodura), HiruMila, ElhHizt ('unción, untura'), EskolaHE, Casve EF, DRA, PMuj DVC; gantzuki : EuskHizt (1931. gantzua, ukendua), HiruMila, ElhHizt ('ungüento'), EskolaHE, Lur EG/CE ('pomada') eta EF/FE ('pommade'), DRA, PMuj DVC; gantzukitegi : PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-03): kendu egin da.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gantzua.

gantzuketa
iz. Gantzudura. Moisesek, gantzuketa-olioa harturik, egoitza eta bertan zegoen guztia gantzutu zuen eta sagaratu.

Aztergaia: gantzuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-dura.

gantzuki
iz. g. er. Gantzua.

Aztergaia: gantzuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gantzua.

gantzutu, gantzu/gantzutu, gantzutzen
1 du ad. Ukenduz edo zernahi gai oliotsuz edo koipetsuz igurtzi. Ik. olioztatu. Ukenduz gantzutu.
2 du ad. Bedeinkatzeko edo sakratu bihurtzeko olio santua ezarri. Ik. oliatu. Iruñeko apezpikuak gantzutu zituen apaizak.
3 du ad. Baltsamatu. Gorputza aurretik gantzutu egin du, ehorzteko.

Aztergaia: gantzutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gantzutu, gantzu(tu), gantzutzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gantzutu, gantzu(tu), gantzutzen

gantzutze
iz. gantzutu aditzari dagokion ekintza. Ik. gantzudura; gantzuketa. Ingalaterrako koroatze, gantzutze eta hileten kodexa.

Aztergaia: gantzutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-dura/-keta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper