6 emaitza galdu bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

galdu, gal, galtzen
1 du ad. Zerbaitez gabetua gertatu. (Berreskura edo bila daitekeen zerbaitez). Anton. aurkitu. Giltzak galdu ditu. Mila pezetakoa galdu dut eta ez dut inon aurkitzen. Etxean edo bortuan ardiak galtzeko beldurra.
2 du ad. (Ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez). Ondasunak eta osasuna galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Elkarri leialtasuna galdu dioten senar-emazteak. Begi bat galdu. Besoa galdu. Haur batek erabat gal dezakeela bere lehen hizkuntza, bestetan hazi dutelako gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. Hogei kilo galdu ditu hiru hilabetean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paradisu galduen bila.
3 du ad. Zerbaitez ez baliatu. Ik. alferrik galdu. Astirik galdu gabe. Auzi hura unerik galtzeke zuritu behar zuela.
4 du ad. Lehiaketa, apustu eta kidekoetan, garaitua izan edo lortu beharrekoa ez lortu. Anton. irabazi1 3. Apustua galdu zuen. Milaka pezeta galdu ditu jokoan. Hiru eta huts galdu dute. Ez zaik komeni joko hau; galtzen aterako haiz (Ik. galduan). Badakite agerian geldituko direla eta galtzen irtengo.
5 da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz gertatu. Gauez oihanean galdu ginen. Galduak goazela ikusirik. Labirintoan galdua. Ez gaitezen gal amets bideetan barna.
6 da/du ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu, gaiztotu. Gaizki hil eta betiko gal ez gaitezen. Kristautasuna hondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zegoenean (Ik. galzorian). Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean. Ez dela egundaino Jauna baitan fidatu denik galdu. Galdua naiz betiko. Ardoak gaitu galdu. Lagun hurkoaren izen ona galtzen duena. Behartua zaude galdu diozun ohorea bihurtzera. Azeriak sei arkume galdu ditu bart bordan. Baratze guztiak galdu ditu ekaitzak. Beroaz haragia eta esnea galdu egiten dira. Emakume asko galdu ditu edertasunak, eta gizon asko handiusteak. Zu galtzeko eta hiltzeko bideak asmatzen ari ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gazte galdua izan zinelako. Mundu galdu honetan. Haren asmo galduei igarrita.
7 da ad. Desagertu, ezereztu. Aztarrenik gabe galdu diren hainbat agiri zahar. Gure arraza ez dadin gal. Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti. Endogamiak galtzeko bidean jartzen ditu animalia asko. Haren oroitzapena gal ez dadin. Batasuna eginik ere, euskara gal daiteke; batasunik gabe, galdua dago aldez aurretik. Begien bistatik zeharo galdu zen arte.
8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria.
9 Gauzez mintzatuz, bereziki tokiez eta eraikinez mintzatuz, oso ezkutuan dagoena, gordea edo bakartua bezala dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zoko galduren batean baizik, diotenez, erabiltzen ez diren hitzak. Euskaldunik gehienek erabiltzen zituzten osagaiei eman zien Altubek lehentasuna, ez Euskal Herriko bazter galduren bateko txokokeriei. Mendiko borda galduren batean lagunartean ardoa edanez.

Esaera zaharrak

Aise izana aise galtzen. Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa. Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gosaldu, bazkaldu, askaldu eta afaldu, eta ogasuna galdu. Hiri galduan auzia eskuan. Non fida, han gal. Oiloa irabazi eta kapoia galdu. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea. Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hondoratu, galdu

Euskaltzaindiaren Arauak

galdu, gal, galtzen. da/du ad. / AS: galdu-gordean 1 'galtzeko zorian'. 2 'noraezean, helbururik gabe'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: galduan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galdu-gordean

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galdu, gal, galtzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Azpi-sarreratzat onar daiteke: galdu-irabaziak. / Galdu-behar ere azpisarreratzat onartuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Lehen itzulikoaz eta lantaldeak proposatuaz gain, onartu egin da galdu-irabazi azpisarrera: «galdu-irabazi iz. pl. Zuz. eta Merkat.»

galdu-gordean
1 adb. Galtzeko zorian. Itsasoa biziro haserretu, eta gau guztian galdu-gordean zebiltzala.
2 adb. Noraezean, helbururik gabe. Galdu-gordean dabil.

Aztergaia: galdu-gordean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'galtzeko zorian'. 2 'noraezean, helbururik gabe'.

galdu-irabazi
iz. pl. zuz., merkat. Galerak eta irabaziak. Aurreikusitako galdu-irabazien kontuan enpresak erabaki horiekin dirua galduko duela ikusten baduzu aldaketak egin beharko dituzu.

Aztergaia: galdu-irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu. / Zehaztapenak: pl. eta, Zuz. eta Merk. [Merkataritza gai-izendapenaren laburdura].

 - [E409]: Azpi-sarreratzat onar daiteke: galdu-irabaziak. / Galdu-behar ere azpisarreratzat onartuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Onartu egin da (ik. galdu sarrera).

galduan
adb. Galtzen. Norgehiagoka hauetan, bat gertatuko da irabazian eta bestea galduan. Galduan geldituko ez direlako segurantziak ematen zaizkie. Ez gara galduan irtengo irakurtzen badugu. Ez hintzen galduan atera.
Loturak

Aztergaia: galduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibideren bat gehitu (oharreko atera falta da). Bide batez, galdu sarreran galtzen atera, galtzen irten moduko adibideak jasotzea komeni da (2021-11-23).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galdu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez gara galduan irtengo irakurtzen badugu.

galdukeria
iz. Pertsona galduari dagokion egite gaitzesgarria. Galdukerian biziz, ondasun guztiak barreiatu zituen.

Aztergaia: galdukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
galduxe
Galdu samarra. (Partizipio burutua izenondo gisa, -xe atzizkia hartzen duela). Zoko galduxe batzuetan baizik aditzen ez ditugun hitzak. On da eta on litzateke, adibidez, ederki bereizten ditugunez gero, zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?
Loturak

Aztergaia: galduxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GALDUXE (Part. con suf. -xe, de valor aproximativo). Zokho galduxe batzutan baizik aditzen ez ditugun hekien [hitzen] biltzen. Lander RIEV 1907, 432. Hirur azken urtheetan osagarria galduxea zuela. Ox 200. "Izugarriak" eta "pamerialak" eta olako beste-munduko bildurgarriak, galduxe dira Euskalerrian. Or Eus 60 nota. Galduxea dago langintza ori. Ostolaiz 138. On da eta on litzake, adibidez, ederki bereizten ditugunez gero, zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake artekoa? MIH 113. v. tbn. Zerb Azk 93. Zait Plat 22. Ardoy SFran 268

adib: gorde 5 du ad. Mantendu, atxiki, ez galdu. Haren izena hemendik aurrera gogoan ongi gorde dezadan. Zeren bere bizitza gorde nahi duenak arima galduko baitu. Etxepareren liburutik gorde den ale bakarra. Euskarak bildu dituen ondasun apurrak maiteki gorde. Zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?

galduxe 4: Deia (“ez dut nik narrazio lineal eta piruetadunen apologiarik egingo, baina liburu honetan galduxe sentitu dut nire burua”), Berria (“Ezbairik gabe, homogeneotze globala dela eta, bere zaporea galduxea du nabarmen Ekialdeak”), Argia (“Entzuten da –pasilloetan eta– galduxe modura zabiltzatela”), DiarioVasco (“Gaur, galduxeago ibiliko litzateke Gregoria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galduxe 22: Herria 3 (“Hegoaldean galduxea dute”), Patziku Perurena 10 (“Edo euskal sena galduxe duen espainolarentzako”), Jose Angel Irigaray 2 (“Hiruzpalau urtez begibistatik galduxe, baina ez ahantzia, berriz hasi zen ikusten”), Joxerra Garzia (“Horra gure arbasoek nola eman zuten, labur eta egokiro, guk tamalez galduxea dugun senaz, kanpoan modu bateko eta etxean guztiz bestelako izateko giza joera hori”), Bernardo Atxaga (“Izan ere, bildumek nagusi den ikuspegia sendotzen dute gehientsuenetan, eta poesiaren kasuan - garai bateko ospea galduxea duten beste hainbat esparrutan bezala - ikuspegi hori alderdikoia eta inkisitoriala izaten da, mugak eta hierarkiak ezartzera oso emana”), Menane Oxandabaratz (“Noiz - jadanik galduxea nuen nik uste... -, bainan politikarien jokoa, erranen dautzut”), Alberto Ladron Arana (“Edo Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena”), Patxi Zubizarreta, Aingeru Epaltza, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da galdu sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa galdu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper