9 emaitza gaizto bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

gaizto
1 adj./iz. Zintzotasunik edo ontasunik ez duena. Ik. donge; makur1 2; maltzur. Aingeru onak eta gaiztoak. Seme zintzoa eta seme gaiztoa. Lagun gaizto edo galgarriekin ibiltzea. Judas gaizto galdua. Pisistrato, Atenasko tirano gaizto hark. Espiritu gaiztoak. Zerbitzari leiala eta zerbitzari gaiztoa. Deabrua baino gaiztoagoa. Mutil bihurria da, baina ez da gaiztoa. Onak zerura eta gaiztoak infernura. Gaizto bihurria. Gaizto bakar bat besterik ez da agertzen liburu osoan. || Piztia gaizto batek jan zuen. || Sodoma eta Gomorra hiri gaizto usteletan.
2 adj. Gauzez mintzatuz, pertsona gaiztoari dagokiona. Gogoeta gaiztoak. Borondate gaiztoa. Asmo gaiztoak dakartza. Gogo gaiztozko lanak ez dio inori onik egingo. Bizitza gaiztoa zeraman. Alfertasuna baita aztura gaiztoen ama. Jaidura eta grina gaiztoak hezi. Atsegin gaiztoak. Kontzientzia gaiztoa. Aitortza gaiztoa egiten denean. Etsenplu gaiztoa eman. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Gaiztoa da horien nahia eta gezurtia horien otoitza. Marmar tzarrei eta hitz gaiztoei lotuak.
3 adj. Gauzez mintzatuz, txarra. Laster zabaldu zen berri gaiztoa. Sukar gaizto batek eraman zuen. Arrisku gaiztoan ezarri. Zauri gaizto bat, burdina goriaz jo gabe ezin senda daiteke. Hango airea hain zela gaiztoa, non inor ezin baitzitekeen han luzaz bizi. Usain gaiztozko edari minak. Zuhaitz onak ezin eman dezake fruitu gaiztorik. Haietatik asko ziren, liburu gaiztoetan ikasita, sorgintzan zebiltzanak. Tximista gaiztok puskatuko ahal zaitu! Seinale gaiztoa. Gauza onak ere alde gaiztora botatzea. Ai, ordu gaiztoan sortu naizena, galdua naiz! Gaizto da eritasuna, baina gaiztoago berretura. || Erdizka eta gogo gaiztoz.
4 adj. (Ezezko eta harridurazko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Ez digute lanbide gaiztoa eman!
5 adj. Gaitza, zaila. Belar gaiztoa galtzen gaiztoa.
6 adj. Tumoreez, kisteez eta kidekoez mintzatuz, minbiziduna. Eta elkar hartu ezina, denborarekin, tumore gaizto bat bezala hazi zen. Izan ere, minbizia garatzen hasi aurretik lesio gaizto batzuk izaten dira, eta horiei aurre egitea da funtsezkoena.
7 iz. Gaizkia. Jainkoa bezala onaren eta gaiztoaren berria duzuenak izango zaretela.

Esaera zaharrak

Abere gaiztoa da gorrotoa. Aldi gaiztoan jaio doa [=ohi da] ospe gaiztokoa. Baleztari gaiztoa, gezurti. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa. Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Ekandu gaiztoari berna hautsi. Gibeleko on dena, bareko gaizto. Lan gaiztoa, bortxazkoa. Pagatzaile gaiztoagandik olo. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bizio, jaidura gaizto; kaltekor, gaizto

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaiztoz .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Aditz lokuzio legez gehigarri dira: gaizto portatu, gaizto jokatu…

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gaiztoagora joan (‘txarrera egin’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera erantsiko da, gainerakoak geroko utziz, edo H1.1 lantaldearen esku.

gaiztoarazi, gaiztoaraz, gaiztoarazten
du ad. Gaiztotzera behartu.

Aztergaia: gaiztoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaiztoarazi, gaiztoaraz, gaiztoarazten. du ad.

gaiztoki
adb. Gaiztakeriaz. Besteen emazte eta alabak ez desira gaiztoki. Gaizki eta gaiztoki mintzo dela.

Aztergaia: gaiztoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gaiztoko
adj. (Izen baten eskuinean). Ik. esker gaiztoko; lotsa gaiztoko; zorigaiztoko. Bihotz gaiztoko gizona. Halakoxea zen, bada, Joxe Mari: edan gaiztokoa. Hamar bat haur itxura gaiztoko, lotzen zaizkigu oihuka.
Loturak

Aztergaia: gaiztoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAIZTOKO (gaist- Lar y Añ; gaixt- Dv). a) (Adnom.). "(Bien) hadado, mal hadado, patu onekoa, patu gaistokoa" Lar. "Sabe bien, sabe mal, [...] gustu onekoa, gaistokoa" Ib. "Fatal, zori gaistokoa" Lar y Añ. "Qui appartient au mauvais. [...] Itxura gaixtoko gizona, homme à méchante mine" Dv. v. GAIZTOTAKO, GAIZTOZKO. Aldi gextoan jaio doa ospe gextokoa. "El de mala fama". RS 107. Deseo iustizien kontrakoak eta modu gestokoak. "Desordenadas". Cap 53. Zeren añ esker gaistokoa naizan. Cb Eg II 72 (v. fe de erratas). Bide gaistoko irabazijak. Mg CO 271. O adu gaistokoa an sartzen dan bekataria! Añ EL1 52 (EL2 59 zori gogorreko). Berba berde, nasai, amore geistoko, tentagarri. JJMg BasEsc 101. Gurasuen errazoezko naijaren kontra egiten dirian ezkontzak [...] oi dira, ez gitxitan, amai gaistokuak. fB Ic III 355. Bizi aski gaixtokoak. Arch Fab 97. Zein barru galdukoa eta biotz gaiztokoa zan. Lard 492. Mota gaixtoko zaragarrarentzat. Dv Dial 78 (It gaiztoko; Ip gaistozko, Ur txar). Ez mihi gaxtokorik, ez buru gaxtokorik ez zuen komentuan ikhusi nahi. Laph 231. Zori onekoa ote, edo gaiztokoa, ori eztakit. Arr May 43. Gizona, parte gaiztokua dirudi! Iraola 90. Hamar bat haur itxura-gaixtoko lotzen zaizkigu oihuka. JE Ber 20. Emazte bizitza gaiztoko bat. Mde Pr 49. Fede gaixtoko gizona. Ardoy SFran 208. Olakoxea zan, bada, gure Joxe Mari: edan gaiztokoa. Ataño MLanak 122. v. tbn. Ub 112. VMg 70. Gco I 411. AA III 442. Xe 362. AB AmaE 278. Bv AsL 157. Azc PB 33. EusJok II 89. Apaol 79. Ag G 370. Urruz Zer 54. Alz Bern 53. Arrantz 144. Inza Azalp 90. Tx B I 52. Enb 100. Or Mi 76. Zait Sof 134. Etxde JJ 136. Anab Poli 55. Arti Tobera 288. Etxba Ibilt 458. Uzt Sas 163. Berron Kijote 76. MEIG VI 155. Gaixtoko: Aran SIgn 70. HU Zez 63. Berron Kijote 193. Gaistoko: Lar Fueros 227. Mb IArg II 330. Zav Fab RIEV 1907, 540. JJMg BasEsc 134. Gaitztoko: Gy 324. Gaxtoko: Hb Egia 155. Const 26. Larz Senper 72. Geiztoko: Echta Jos 229. Kk Ab I 18. (Con suf. de comparación). Zori ezin gaistoagokoak. Mb IArg I 236. Piztia guztiak baño gogorragoa eta esker gaiztokoagoa. AA II 124. b) Para mal. "Oneko ez dena gaixtoko baditake, celui qui n'est pas capable de bien peut être capable de mal" Dv. v. GAIZTORAKO. Zeure burua, ala oneko nola gaixtoko, zeure eskuko zenduenean. Ax 210 (V 141). Hagitz egin dezakeiela buruzagi batek, oneko eta gaixtoko. Lg I 362. c) (Dv, que cita el ej. de Zby). (Espíritu) maligno. Onekoa bazare, hurbil zakizkit. Gaixtokoa bahaiz, aparta hadi. Zby Pel 74. d) (En exclam.). Ez al diozu ezer esan bear amari? A, gaiztoko! NEtx Antz 116 (v. tbn. 9). Au gaiztoko! Zu bezelako endredatzaillerik ezta inguruan sortu. NEtx LBB 140

adib: adiskide 1 iz. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. Ik. lagun. Mikelen adiskidea da. Adiskideak gara. Adiskide bihotzekoa. Aspaldiko adiskidea. Adiskide leiala, zintzoa. Ez gara elkarren adiskide agertu beti. Bizitza gaiztokoen adiskidea // agindupean Agintearen azpian. Guraso zahar asko ikusten dira lotsa gaiztoko umeen eskupean eta agindupean. Gobernuaren mendean eta agindupean. Bere agindupean bizi dira haizea eta trumoia.

gaiztoko 33: Elkar 3 (“zorte gaiztoko jendea”), Consumer (“asmo gaiztokoa”), Berria 11 (“begirada gaiztoko galaiak”), EiTB 4 (“Asmo gaiztoko programa informatikoen goraldia”), Euskaltzaindia (“esker gaiztoko laborarien antzera”), Jakin (“nahiz eta jakin esker gaiztoko lana dela”), Argia 9 (“odol gaiztoko elefante bat herritarren kontra oldartu da”), Erlea 2 (“Ez nekiela zer egingo nuen erantzun nion, baina zenbait ondoriotarako, amets gaiztoko ondorioetarako, berdin zela izatea eta izana izatea, beraz…”), DiarioVasco (“Inter caetera izeneko bulda lotsa gaiztokoa promulgatu zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaiztoko : Berria 3 (“Aldapa gaiztoko mendatea zen, eta Vilaren Lampre taldeak Landis bakartzea lortu zuen”), Asisko Frantzizko (“Burubide gaiztoko gizasemeak ziren”), Patziku Perurena (“Betidanik sona gaiztoko gaztelua izandua omen zen Axiteko hau”), Elizen arteko Biblia (“pixkanaka-pixkanaka zigortuz, bihozberritzeko aukera eman zenien, zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela, berezkoa zutela txarkeria, eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko”), Juan Garzia (“Geroxeago, zozketa-ageriek ez zuten gehiago aipatu isunen zerrendarik, eta zorte gaiztoko zenbaki bakoitza zenbat atxilo-eguni zegokion ekartzen zuten besterik gabe”), Edorta Jimenez (“Aditu ziren, ostera, kexuak eta errezoak, inoiz baino sarriago, ekaitzaren eraginez dena atzeratu behar izan zelarik, askok esan baitzuten ontzia madarikaturik zegoela, edo bestela asturuak kontra genituela, eta gure artean itzal gaiztoko baten bat ez ote zegoen zioenik ere bazen”), Koro Navarro (“isuri gaiztoko ibai bat”), Anton Garikano (“Zima gaiztoko gizona dun”), Jon Muñoz (“Ohitura gaiztoko gizona da, denekin zakarra, kirten samarra”), etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Elkarketako osagaia edo esapide-zatia

parte gaiztoko, itxura gaiztoko... esapideen osagaia da, OEHk berariaz landua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gaizto sarreran ere gehitzea

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gaizto sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Kendu lerroa.

gaiztotasun
iz. Gaiztoa denaren nolakotasuna. Ik. gaiztakeria. Bekatuaren gaiztotasuna. Gizonaren bihotzeko eta gogoko gaiztotasuna. Handik gara, ontasunera baino gaiztotasunera eroriagoak.

Aztergaia: gaiztotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaiztoto
1 adb. bizk. g. er. Gaiztoki, gaiztakeriaz. Mateok, gaiztoto, galdera zitala egin zion.
2 adb. bizk. zah. g. er. Gaizki. Nirekin gaiztoto zaude.

Esaera zaharrak

Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.

Aztergaia: gaiztoto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Nik ark. (arkaiko) markatuko nuke. Cf. 343: “Gaxtoto edo ondo jan, iru bider edan”.

 - [E208]: (Bizk. Zahar.): Zergatik baztertu? Bizkaiko testu zaharretan behintzat ageri da eta, garrantzi handiko poema batzuetan gainera. Zuhurrena, bera, beste hainbat kasutan egin dugunez, (Bizk. Zah.) eranstea litzateke, ‘gaiztoki’ forma gaur hedatuagoarekin azalduz.

 - [E210]: Hiztegiak onartu beharrekoa. / Zehaztapena: Bizk.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Aipatu egingo da forma, dagozkion markekin: «gaiztoto adlag. Bizk. Zah.»

gaiztotu, gaizto/gaiztotu, gaiztotzen
1 da/du ad. Gaizto bihurtu. Ezkontzaz gaiztoekin nahasi eta gaiztotu ziren. Gizonak, hastetik gaizkira itzuliak, bazihoazen, emendatu arau, gero eta gehiago gaiztotzen. Deusek ez ditu aztura onak hala gaiztotzen, nola solas gaiztoek. Hazibide txarrak gaiztotu dituen gaizkileentzat.
2 da/du ad. Hondatu, gaizkitu. Azala ederra eta barnea gaiztotua duten fruituak bezala. Ura lurrak ontzen edo gaiztotzen du; hala bada heriotza ere, nola bizitzatik igarotzen baita, bizitzak ontzen edo gaiztotzen du. Eskola-etxeetan gazteak sineste hertsi batzuetan gaiztotzen dituzte. Orain gaiztotu eta gero betiko galdu.
3 da/du ad. Gaizkitu. (Zauriez eta kidekoez mintzatuz). Ik. infektatu. Zauria gaiztotu zitzaidan, ez ondo garbitzeagatik. Hartatik gaiztotu zitzaizkion zangoak, haragia usteltzeraino.

Aztergaia: gaiztotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaiztotu, gaizto(tu), gaiztotzen. da/du ad. 1 'gaizto bihurtu'. 2 '(zauria) gaizkitu'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Badu zaio erregimena ere: gaiztotu zaio.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia, eta H1.1 lantaldeak argituko ditu erregimenak eta gainerakoak.

gaiztotze
iz. gaizto aditzari dagokion ekintza. Gizarteko bizitza gizonaren okertzerik eta gaiztotzerik makurrena da batzuen ustez.

Aztergaia: gaiztotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Hau ez da bada libre horietarik? Cf. gaiztatze.

 - [E210]: Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiarik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gaiztoz
adb. Asmo txarrez; txarrean. Onez al zatozte, ala gaiztoz? Ez hartu oso serio esan dizuna, ez du gaiztoz egin-eta. Gaiztoz hastekotan, gainera, esan dezakegu ez dutela eriek, larregitan, sendatzeko gogo sendoegirik azaltzen.
Loturak

Aztergaia: gaiztoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaizto sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper