16 emaitza ezpata bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

ezpata
1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jota hiltzea hobea zela urkabean hiltzea baino. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.
2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba1; tranga. Ezpata ondoan ipintzen dute lihoa.
3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria. Orgaren gibeleko ezpatan jats zahar bat ezarri zuen.
4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.
5 iz. Eskrimako modalitatea, ezpata erabiliz egiten dena. 2010eko Munduko Eskrima Txapelketako taldekako ezpata proba.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Beldurti denaren ezpatak punta motz. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs.

Aztergaia: ezpata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txanka-ezpata. Sota de espadas. "Txanke espati(a) baño argala(go), para decir de alguien que es flaco" Etxabu Ond.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezpata: X. Diaz (“AZTIA.- Bateko ezpata. Kaltegarria da hori arriskua dakar eta. ERREGEA.- Arriskua norentzat? AZTIA.- Aurreko kartarentzat, Printzesarentzat”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezpata: HiztEn, LurE (eta zazpiko ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: ezpata, (el siete de espadas) zazpiko ezpata; ElhHizt: ezpata, (le tocó el as de espadas) batekoezpata tokatu zitzaion; HiruMila: ezpata, (rey de espada) errege ezpata.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'arma'. 2 'lihoa zehatzeko lanabesa'. 3 (orgarena). 4 'karta-jokoko saila'. // AS: ezpata(-)arrain: Xiphias gladius, ezpata(-)belar Carex pendula , ezpata(-)dantza, ezpata(-)dantzari.

Ik. ezpata sarreran "4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena. Zazpiko ezpata. Zaldi ezpata" — Zaldun?

Cf. aipatuetan biko ezpata, hiruko ezpata, lauko ezpata, seiko ezpata txoteko ezpata, txanka-ezpata, zaldun ezpata, zalduneko ezpata, errege ezpata.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezpata-joko , ezpata-lore , ezpata-sagar .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehaztean, kartetakoa kontuan hartu, eta adibide gisa hiruko ezpata sartu.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezpataka; ezpata-arrain (53.9: Xiphias gladius); ezpata-belar; ezpata-dantza; ezpata-dantzari

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezpata-sagar, ezpataburu: grafiaz biak berdin idatzi beharko lirateke. Edonola ere, OEH-ren arabera ez dira sinonimoak. Lehena ezpataren heldulekua babesteko pieza biribila omen da, eta bigarrena, aldiz, ezpataren heldulekua bera, eskuz hartzen dena. Biak utzi, esangurak jarrita.

 - [E116]: ados, eta ezpata(-)buru eta ezpata(-)sagar forman eman daitezke, azpisarrera gisa; adieretan, argia da lehenaren 'ezpataren heldulekua'; bigarrenaren adiera, ordea, 'ezpataren heldulekua babesteko pieza biribila' da, ala 'ezpataren heldulekuaren muturreko bola modukoa'? Cf. "petite boule au bout de la poignée d'une épée" (Larousse); "tête arrondie de la poignée (d'un sabre, d'une épée)" (Le P. Robert). Euskaltermen, adib., sagar hori bera ikusi dut balkoietako edo ateetako helduleku mota bat adierazteko proposatua. Ikus ondokoa.

 - Erabakia: (2009-06-26) Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak erantsiko zaizkie lehen itzulikoei, baina bere soilean aipatuko dira ezpata(-)joko eta ezpata(-)sagar, lehenaren oharra ezabatuz eta bigarrenaren adiera zehaztu gabe: ezpata(-)joko; ezpata(-)lore Gladiolus sp.; ezpata(-)sagar.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): ezpata 1 iz. (arma). 2 iz. 'lihoa zehatzeko lanabesa'. 3 iz. (orgarena). 4 iz. (karta-jokoko saila): hiruko ezpata.

ezpata arrain, ezpata-arrain
iz. Arrain handia, ezpata antzeko mutur luze eta zorrotza duena (Xiphias gladius).

Aztergaia: ezpata arrain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Xiphias gladius.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "txitxi-ezpata. Izen hori erabiltzen zen lehen kostaldean" (2006-02-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  ezpatarrain, ezpatadantza, ezpatabelar, sendabelar, lumabelar elkarturik idatzi behar dira aspaldian eratuak eta errotuta daudelako.

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): hurrengo bilerarako. // BAgiria (1997-03-21): biak onartzea erabaki da.

ezpata belar, ezpata-belar
iz. Belar itxurako landarea, leku hezeetan hazten dena (Carex pendula).

Aztergaia: ezpata belar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Carex pendula.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: izen teknikoa ez da ageri: Carex pendula.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): Carex pendula izen teknikoa ezarriko da.

ezpata buru, ezpata-buru
iz. Ezpataren eskutokia. Ik. ezpata sagar. Eskua ezpata-buruan jarririk eta begiak zerurantz bihurturik.

Aztergaia: ezpataburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EZPATA-BURU Empuñadura. * Eskua ezpata-buruan jarririk eta begiak zeruruntz biurturik. Berron Kijote 117. Bere ezpata-buruan eskua jarrita garbi ta ozenki mintzatu zan. "En el puño de su espada" . Ib. 161.

LB: “78,5 zentimetro luze eta 4,5 zentimetro zabal den ezpata xehe aztertu dute adituek, eta orria kalitate onekoa eta Ciden garaikoa dela diote (egun duen ezpata burua berriagoa da, XV. mendean ipini zioten” (Argia); EPG: 2 “Ideia hori burutik ezin kenduz zegoen: eskua ezpata-buruan zuela zaldiaren inguruan ibili zen, amorruaren garrak sututa, hiltzeko sekulako tirriak menpean hartuta” (Fernando Rey); ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: ezpata-buru empuñadura [de la espada]; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

ezpata 1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Bi ahoko ezpata. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jo, hil. Ezpataz hila gertatu zen. Ezpata-burua: ezpataren eskutokia. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

adierazle bakarra aski delakoan, ezpata-sagar egoki eta hedatuxeagoa jasoko da, ezpataburu honen ordez.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

Ik. ezpata-sagar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezpata eta buru sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "Ezpataburu, ezpatasagar: pommeau d'épée [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak"] (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Goikoa ikusi.

 - [E208]:  Ezpata-sagar, ezpataburu: grafiaz biak berdin idatzi beharko lirateke. Edonola ere, OEH-ren arabera ez dira sinonimoak. Lehena ezpataren heldulekua babesteko pieza biribila omen da, eta bigarrena, aldiz, ezpataren heldulekua bera, eskuz hartzen dena. Biak utzi, esangurak jarrita.

 - Erabakia: (2009-06-26) ez aipatu lerroa.

ezpata dantza, ezpata-dantza
iz. Ezpatekin dantzatzen den euskal dantza.

Aztergaia: ezpata dantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan jasoak: ezpata-dantza 5 (titulu-gisa agertua bitan: It Fab etaIzt Po; eta Eguzk RIEV, MAtx Gazt, MEIG IX); ezpatadantza 1 (Osk Kurl); bina ezpata-dantzari (Echag, Izt Po) eta ezpatadantzari (NEtx, MEIG). Corpusean, gainera: ezpata dantza 2 (fB Olg: "Ara emen geure errijeetako zezeneen, ezpata dantzeen, desapijozko burrukeen, makilakeen, ezpatakeen, komedijeen, dantzeen, ta konbidau-tegijeen sartu-eria, edo etorri-eria kristandadera"; Izt C liburuko aipamen hau: "Historian arkitzen diran bi itz neurtu oec: Karlos kintoren baratzan Akerrak ezpata dantzan"), eta ezpatadantza 1 (Alzola Atalak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezpata dantza 5 aldiz agertu da, EB (J. Urrujulegi 3; P. Urkizu; A. Lertxundi); ezpata-dantza 7 aldiz: EB 2 (J. Urrujulegi eta SEIE taldea Euskal Herria: Diapositiba bilduma) eta beste 5 (J.M. Olaizola in Itzaldiak 1928; Argia 1928; Euzkadi 1930-07-25; J. Oñatibia); ezpat-dantza behin (J.M. Olaizola in Itzaldiak, 1928); ezpatadantza (+ es-) 5 aldiz: EB 1 (I. Mendiguren) eta beste 4 (A in Euskal Erria, 1916; Luzear in El Día 1932-08-21; Aita Donostia in El Día 1934-01-17; J. Kerexeta); ezpata dantzari behin agertu da (Latxaga); ezpata-dantzari 2 aldiz (Peli Ugalde eta Zeleta); ezpatadantzari (+ es-) 18 aldiz: EB 1 (F. Mendizabal) eta beste 17 (El Día 1932 eta 1936; I. Enbeita in Euzkerea 1932; J.M. Olaizola in Itzaldiak 1928; Euzkadi 1930 eta 1933; Bitaño in Egan 1966).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezpata dantza : AB50 1 (eta Lur EskolaHE); ezpata-dantza : DFrec 1; HiztEn (eta HiruMila); ezpatadantza : DFrec 3; AB38 2; ezpatadantzari : DFrec 1; AB38 1; AB50 1; eta ezpata-dantzari (HiruMila).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): honelako idazkeraz eztabaida izan da eta hurrengo bileran erabakitzea onartu da // BAgiria (1997-03-21): ezpata-dantza nahiz ezpata dantza onartzea erabaki da.

ezpata dantzari, ezpata-dantzari
iz. Ezpata-dantza dantzatzen duen dantzaria.

Aztergaia: ezpata dantzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezpata sagar, ezpata-sagar
iz. Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua. Ik. ezpata buru.
ezpatadun
adj./iz. Ezpata duena eta daramana. Banderaduna eta bi ezpatadun.

Aztergaia: ezpatadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezpatagile
iz. Ezpatak egiten dituen eskulangilea.

Aztergaia: ezpatagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

ezpataka
adb. Ezpata-ukaldika. Bi aldeak ezpataka dabiltza.

Aztergaia: ezpataka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
ezpatakada
iz. Ezpata-kolpea, ezpata-ukaldia. Kortsarioaren bi ezpatakada saihestu ondoren, haren gainera jauzi egin zuen.
ezpataren ahotik igaro
du ad.-lok. g. g. er. Ezpataz hil. Guztiak ezpataren ahotik igaroko ditut.

Aztergaia: ezpataren ahotik igaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil (s.u. aho)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ezpataren ahotik igaro forman. Horrez gain, aho sarreraren 8. adieran ezpataren ahoa adibidea gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho eta ezpata sarreretan, baina g.g.er. markarekin; Horrekin batera, bi ahoko ezpata ere azpisarrera bihurtu.

Maiztasuna

g.g.er.

ezpatari
1 iz. Ezpataz borrokatzen den pertsona; ezpata trebetasunez erabiltzen duen pertsona. Ezpataria ezpatak galtzen du.
2 iz. Lihoa ezpataz zehatzen duen pertsona. Orduko liho ezpatariak.

Aztergaia: ezpatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezpatatu, ezpata/ezpatatu, ezpatatzen
du ad. Garbatu. Lihoa ezpatatu.

Aztergaia: ezpatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ezpata(tu), ezpatatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

garbatu.

ezpataz hil
da/du ad.-lok. Ezpata hartzen duten guztiak ezpataz hilko dira. Etxolan aurkitu zuten, eta ezpataz hil zuten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ezpataz hil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper