26 emaitza ezer bilaketarentzat - [1 - 26] bistaratzen.

ezer
izord. Zerbait, gauzaren bat. (-r- bakunarekin). (Baiezko ez diren testuinguruetan). Ezer behar baduzu, esan. Ez du ezer balio. Ez zuten ezer hartu. Ez dago ezer egiterik. Ez dago ezer txarrik, bere neurrian eginez gero. Inoren kaltean ezer ez egin, ezer ez esan. Beste ezer baino gehiago. Ez dutela ezeren beharrik. Ez naiz ezeren beldur. Irakaskuntzari nagokiola, eta ez beste ezeri. Dagoeneko ez nau ezerk harritzen. Ezertarako balio ez duena. Gaitzak berekin dakartzan nekeekin ez dago ezertarako. Ezertarako gogorik gabe. Nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik.

Aztergaia: ezer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezer gutxi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezer asko , ezer ere , ezertan eduki , ezertan hartu , ezertara (ere) .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezer ere, ezer gutxi

ezer (ere) ez
(Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Ezer erosi duzu? —Ez, ezer ere ez.
ezer asko(rik)
Gauza askorik ez, gauza handirik ez. (Ezezko esaldietan). Hirurogeita hamabost urte; ezer askoren faltarik ez daukat maldan behera erortzeko. Ez da ezer asko, baina, hasteko, nahikoa. Beranduago etorri izan bagina ere, ez genuen ezer asko galduko. Ez dut ezer askorik egin. Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz.
ezer ere
Ezer ez. (Ezezko esaldietan). Ezer ere balio ez balute bezala.

Aztergaia: ezer ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:090 2003-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezer ere (eta be[re] 63, ezebe[re] 7, ezere 16) 195, B-G eta Mde: Lar 4, Cb CatV, CatBus, fB 30, AA 8, It Fab, Izt C 2, Añ 2, Azc PB 4, Ag 7, Lard 22, Arr 2, Xe, Sor 8, Bv AsL 4, Apaol, Moc Damu, Goñi 5, Echta Jos 4, Or Tormes, Kk 7, Urruz Zer, Ill 4, Inza 2, Tx, Alz 7, Ir YKBiz 4, Eguzk GizAuz 2, Erkiag 4, Bilbao IpuiB 5, Osk Kurl 12, SM Zirik, Alzola Atalak, Azurm Elorri, Mde Pr 4, Etxde JJ, Txill Let 4, Zait 4, Vill Jaink 2, Gazt MusIx, Matx Gazt, NEtx LBB, Uzt Sas 2, Berron Kijote 2, Munita, Anab 11 // Testuinguru batzuk: Lar ("Zerura jaio baño len, kristau egin baño leen, graziaren mundu ederrean, au arteraño ezer ere etzanean"), Cb CatV ("Baraur naturala, edo ezer bere artu baga egotea"), Añ ("zuk ezer-bere egin baga sortu zinduan Jangoikoak"), fB ("geure euskeran kasik ezer bere eskribiduta ez dagualako dantza galduben gainian"), Izt C ("iñori ezer ere zor ez diona"), Azc PB ("Ezer bere munduan / ezkara zu barik"), Lard ("ezer ere bere etxetik etzuen artu"), Echta ("Martin gizajoak eztauko ezer-be"), Ir YKBiz ("eztut nik nere burutik ezer ere asmatu"), Osk ("Ezer ere eztuzu irakurriko liburu huntan"), Azurm ("nik ez nekian ezer be aura etorri aurretik"), Mde ("Marranta ez da ezer ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezer ere (eta eze[be]re 2, ezerrere 1, esebes 4, ezebe[z] 8, ezer be 13, ezerbere 1) 89: J.I. Uranga ("Ez bezayo ezere xinistu"), KristDotriña 1905 ("ez bukatu ezer ere zerurako bidean"), B. Garitaonandia ("ez deutzazula ezerbere ukatuko zeure Amari"), K. Eleizegi ("ez degu ezer ere egin"), Ol Imit 2 ("Beren begitan ezer ere ez ziran", "ezerk ere ez zait atsegin" #mdash# sic), M. Oiartzabal ("ez dit ezer ere egin"), Peregrinatio ("Eztu orretaz ezer ere esaten"), Lek ("Ezer ere esan gabe"), TP ("Nitzat urgazirik ezerk ere ez dakar"), Ejercicio santuac ("eta zu ezerrere, utsa dakizuna"), Kk 2 ("Onetan doixtar itxaspeko batek torpedoz joten dau ezebe-ezebe esan barik", "ezebe apurtu barik"), Or Tormes ("Koltxoe deabru ak ez eukon barruan ezebe"), I. Enbeita ("ezebe barik bidalduko dabezanak"), JBDei 1923 ("Nondik nora ezer be jakin barik, griego edo ijito usaña susmaten neutzen nik"), Euzkadi 1930 ("Iñor be etxat urreratu erri aunen alde ezer be eskatzen"), Jzale 1931 ("Guztia guztientzat eta ezebez iñorentzat"), Bilbao IpuiB ("etxatzue ezer be txarrik gertatuko"), Ker 2 ("Nik, barriz, eriotzarako gairik ez dautsat ezer be idoro", "ez yakozan ezer be atsegin"), I. Unzurrunzaga ("ez det uste iñorentzat berri izango danik emen esan dezaketen ezer ere"), Osk Kurl ("Ezer ere erantzun gabe"), Manzi ("ez intziri bat, ez zotin bat, ezer ere ez!"), Larrak ("Ene andera, besterik ezebez"), M. Olazar ("ezer be ez jatzu ulertu"), A. Gerenabarrena 2 ("Baña ezer be, ezer be eztautzue itxi?"), Zer 1988-1996 bitartean 3 (adib.: "Ezer be ez? Ezer be ez?"), M. Zarate ("Eguzkipean berririk ezer ere ez da..."), SIADECO ("ez da ezer ere irizten"), Berron Kijote ("Ezer ere pagatu gabe alde-egin zion"), A. Zelaieta ("1953ean ez du Gabrielek oraindiok ezer ere argitara eman"), K. Alkorta ("Nik artean ez nuen Balea Zuriaz ezer ere entzun"), Saioka/6 2 ("ezer ere ez du ikusten [...] Ezer ere ez dago"), JJIrazusta 2 ("ezer ere etzekiela etorri uen onera", "Iñork ezer ere ez daki"), Tiro tartean bertsotan ("Izan gera Italia'n bañan ez degu ezer ere ikusi"), F. Krutwig 3 (adib.: "Orain arte Biarritzen ezer ere egin ez dut [...] Merkhatu Batuaganik ezer ere iguriki behar ez dutela"), X. Olarra ("ez dela ezer ere gertatzen"), Plangintza 1985 ("ez dago ezer ere euskaraz bakarrik idatzirik"), L. Azkune ("Entzundakorik ezer ere ezin zuten sinestu"), X. Gereño 2 ("Minutuak iragaten ziren, eta ezer ere ez, hartzen ari ziren informazioak ezezkorrak ziren guztiak [...] Oraingoz ezer ere ez"), BAtx Obab ("Ez genuen ezer ere ulertzen"), Elhuyar ("Ez da ezer ere gertatzen"), I. Gaminde 4 (adib.: "ezin liteke ezer ere egin", "Iralan esebes"), E. Ugarte ("ezer ere ez pentsatzeko erabakiari gogor eutsi nion"), A. Ormaetxea 2 ("Ezer ere ez, ezer ere ez!- barrez jarraitzen nuen artean"), F. Telleria ("ez dizut ezer ere entzuten!"), D. Urbistondo ("Ezer ere ez - esan zuen Katjak"), Deia 1990 ("ez diolako interesa edo kuriositatea piztu liezaiokeen ezer ere eskaini"), Txondorrak ("Esebes"), J.M. Etxebarria ("goizetik gauera ezer be barik lotu hango etxekoak"), Etxabu ("beste gazte guztiak ezer be ez dakie"), K. Zuazo ("ezer ere ez hobe erizpide linguistiko hutsetan, ahalik eta zorrotzenetan, oinarritzea baino"), J. Eizagirre 2 ("Nik ez dut ezer ere egin [...] ez zitzaion errezatzeko ezer ere gelditzen"), A. Narbaiza ("Nik ez nekien horretaz ezer ere!"), Egin 1992 ("beraien aurka ez zutela ezer ere ez esan zieten"), K. Cid 2 ("ez du ezer ere aurkituko", "Ez dakizue ezer ere"), Ataño Nora ("nik ez diot ezer ere sinisten"), H. Cano ("ez dut zutaz ezer ere gehiago jakin nahi"), Elizdo ("Ez esan ezer ere"), J.A. Arrieta ("ez bait dago arrainik, ez bizia duenetik ezer ere"), J. Muñoz ("Ezer ere ez"), Haragi egosia 2 ("Oraingo honetan ez dut ezer ere hautsi", "Baina ez dut ezer ere sinesten"), IBe 1995 ("alderdikeriaz ezer ere ez egiteko"), G. Gesalaga 2 ("Eta niretzat ezer ere ez?", "txoko guztiak mihatu eta ezer ere ez"), L. Azurmendi ("ez du ezer ere egin hori jasotzeko"), Egunk 1997 ("zer ere ez dira ETAk eta beronen ingurukoek egiten dituztenen aldean"), Gerra zibila ("ezer ere jakin nahi ez izatea"), E. Genua ("Hemen ez dago ezer ere ez"), J. Alonso ("oso litekeena izango litzateke Mogueimek ezer ere ez entzutea") // Cf. izen-banaketakook: CristDotriñea ("ezebere ezeti egin edo kriadu eban arimea"), S. Muniategi ("utsaren utsez, ezebezez pozturiko egunak"), J.M. Etxebarria ("Beste herri batekoa bada be berdin emoten zaie, ze ezebezean lotutea gauza tristea zaizu gero!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezer ere : DFrec 8, HiztEn (AS), LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezer ere : EuskHizt, ElhHizt (adib. gisa), EskolaHE (AS), DRA, PMuj DVC (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

adib: ezer izord. (-r- bakunarekin). Zerbait, gauzaren bat. (Baiezko ez diren esaldietan, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, erabiltzen da). –Ezer erosi duzu? –Ez, ezer (ere) ez. Ezer behar baduzu, esan. Ez du ezer balio. Ez zuten ezer hartu. Ez dago ezer egiterik. Ez dago ezer txarrik, bere neurrian eginez gero. Inoren kaltean ezer ez egin, ezer ez esan. Beste ezer baino gehiago. Ez dutela ezeren beharrik. Ez naiz ezeren beldur. Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. Irakaskuntzari nagokiola, eta ez beste ezeri. Dagoeneko ez nau ezerk harritzen. Munduak ezertan hartzen ez dituen gauzak. Ezertarako balio ez duena. Gaitzak berekin dakartzan nekeekin ez dago ezertarako. Ez zen gauza ezertarako. Ezertarako gogorik gabe. Nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezer ere ez : Joxemari Iturralde (“Berriro barkamena eskatu ondoren, mila esker eman zion Mariri; izan ere, ea zenbat diru eman behar zion toailagatik galdetu zionean, hark ezer ere ez erantzun baitzion, ez ziola axola”), Migel Angel MIntegi (“Ez dakit zertara - besteak, zalantzaldi baten ostean sendo -, andere gajoari buruz nik gauza gutxi dakit, ia ezer ere ez”), Oskar Arana, Jesus Mari Mendizabal, Karlos Zabala, Elizen arteko Biblia, Josu Zabaleta, Patxi Iturritegi, Juan Martin Elexpuru, Hasier Etxeberria, Bego Montorio, Joseba Sarrionandia, Sonia Gonzalez…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke baiezko ez diren esaldietan erabiltzen dela adieraziz.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere: sistematikotasuna zainduko da, gisakoak eskaintzean; cf. inor ere ez, inon ere ez, inola ere ez.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

ezezko eta galderazko perpausetan erabilia.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ezer sarreran.

ezer gutxi
adb. Ia ezer ez. Ezer gutxi daki horretaz. Euskaraz ezer gutxi idatzi delako.

Aztergaia: ezer gutxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezerez
1 iz. Edozein gauza edo izakiren gabezia erabatekoa. Ik. huts1 4. Ezerezetik sortua. Ez du hil nahi, ez du ezerezean amildu nahi. Hutsa eta ezereza omen da haien amets bakarra. Hil ondoko irautea ala ezereza. Zabarkeriak eta nagitasunak ezerez hutsean galtzen eta suntsitzen ditu.
2 iz. Hutsaltasuna; gauza erabat hutsala edo baztergarria. Ezagutzen dugula gure ezereza eta Jaunaren handitasuna. Ezerez bategatik galdu dut gehien axola zaidana. Bilbok, kultura gaietan, euskaldun guztion ezerezaren neurrian ere, ez duelako berez zegokion lekurik hartu. Euskal Herria ez dela guk uste genuen bezain urria, muga zabalagoak dituela bere ezerezean. Ezerezeko paperetan.
3 adj. Ezertarako balio ez duena, erabat baztergarria. Zein ezereza naizen! Horren ondoan beste guztiak eskas eta ezerez baitira. Zergatik aukeratu zituen halako gizon ezerezak eginkizun hain handi baterako? Hutsegiterik arinena eta ezerezena. Ez da ezereza zaharrak berri bihurtu dituen aldakuntzen multzoa.

Aztergaia: ezerez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezerezean .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz.; 2 izond.

ezerezean gelditu
ad.-lok. Proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, eraginik edo espero zen ondoriorik ez izan. Lan hori ezerezean geldituko ote den beldur da.

Aztergaia: ezerezean gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Lan hori ezerezean geldituko ote den beldur da adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezerez eta gelditu sarreretan.

ezerezean geratu
ad.-lok. Proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, eraginik edo espero zen ondoriorik ez izan. Bide horretatik ez bagara abiatzen, irakaskuntza hobetzeko ahaleginak ezerezean geratuko dira.

Aztergaia: ezerezean geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Bide horretatik ez bagara abiatzen, irakaskuntza hobetzeko ahaleginak ezerezean geratuko dira adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezerez eta geratu sarreretan.

ezerezean utzi
ad.-lok. Proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, eraginik gabe edo espero zen ondoriorik gabe utzi; proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, aurrera egiteko aukerarik edo baliabiderik gabe utzi, bertan behera utzi. Londresko taldeak 8-0 irabazi dio Wigani eta ezerezean utzi du Manchester Uniteden garaipena Stoke Ciyren aurka. Aldundiari eskatutako laguntza ez jaso izanak ezerezean utzi zuen, hain zuzen ere, haren asmoa.

Aztergaia: ezerezean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezerez eta utzi sarreretan.

ezerezetik atera
ad.-lok. Hutsetik sortu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari. Saussure linguistika berria ezerezetik ateratzen ari zela.

Aztergaia: ezerezetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atera -- (Con ezerezetik, ezdeusetik, etc. ). Crear. "Criar, producir de la nada, bagetik egin, sortu, atera, [...]; (AN) deus ezetik atera" Añ. * Ezen Zuk gaituzu, Aita, / athera ezteusetik. EZ Noel 140. Haren ontasunak athera nau ezdeusetik. SP Phil 34. Zeren ezteusetik athera bainauzu. Ch III 10, 1. Berak ezdeusetik athera gaitu, bere iduriko egiñ eta kreatu gaitu. He Gudu 75. Ezerezetik atera, ta zerana egin zindudan. Cb Eg II 15 (Dv LEd 42 ez-deusetarik atara). Zeruaren, eta lurraren, eta kreatura guzien egillea bera da, gauza guziak ezerezetik atera edo sortu ditu. Gco I 78. Zertarako ezer-ezetik atera ta ipiñi ote gaitu munduan? AA III 347. Haren arima ezdeusetik atheratua izan zen mement berean. Dh 264. Jainkoak ez deusetarik atheratu gaitu. Jaur 171. Emen diran gauza guziak ezer ezetik atera nai izan zituen. Lard 1. Ez deusetik atera zuen anima bat. Legaz 15. Egin eban gizonaren gorputza lupetzeagaz edo buztinagaz, arimea atera eban ezerezetik. Itz Azald 28. Jaungoikoaren itz egileak mundua ezer ezetik atera zuen ezkeroztik. Etxeg (in Ag AL 5). Dan guztia ezerezetik atera zualako deritzaio "egillea" Jaungoikoari. KIkG 13. (KIkV 19 ezerezetik atera) Asieran Jaungoikoak ezerezetik atera zittuan zerua ta lurra. Inza Azalp 41. Jainkoa ezta bakarrik munduaren eragille edo izakien sortzaille; munduko gaia berbera ere, Jainkoak ezerezetik atera izan du. Vill Jaink 33. Gaur ere gurasoak gorputz bat eratzen duten bakoitzean, anima illezkor bat ezerezetik atera bearrean arkitzen da. MAtx Gazt 23.

LB: 9 “Ezerezetik ateratako baloia Gimnasticen area ertzean” (Berria); EPG: 5 “Zer zen gizon haren meritua? Bere burua ezerezetik atera eta gailurreraino eraman izana, self made man, bere burua moldatutako gizona izatea, horra.” (Joxerra Garzia); ETC: 54 “Ezerezetik atera eta, di-da, beltzez pintatu nituen eskuinerako bihurgune seinalea, hesiko islagailuak eta bide markak” (Elkar).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu atera 7 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ezerez eta atera sarreretan.

ezerezkeria
iz. Erabateko huskeria. Ik. ezdeuskeria. Jainkoaren ontasun eta edertasuna munduko ezerezkeriengatik gal dezakezula. Edozein ezerezkeriagatik borrokan hasten ziren. Azal aberatseko ezerezkeriak.

Aztergaia: ezerezkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezereztasun
iz. Ezereza denaren nolakotasuna. Ik. ezdeustasun. Munduko gauzen huskeria eta ezereztasuna. Zure handitasunaren aurrean nire ezereztasuna ezaguturik.

Aztergaia: ezereztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezereztu, ezerez/ezereztu, ezerezten
da/du ad. Erabat desegin edo suntsitu, ezerez bihurtu. Ik. deuseztatu. Suak ezereztu eta hutsera bihurtu zituela. Burdinbideak euskalduntasuna baztertu eta ezereztu behar zuela. Poloniarren herria ezerezteko.

Aztergaia: ezereztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezereztu, ezerez(tu), ezerezten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ezereztu, ezerez(tu), ezerezten

ezergatik (ere)
(Ezezko esaldietan erabiltzen da, ezetzaren indargarri gisa). Ik. inola. Ez zukeen ezergatik etxetik kanpo afalduko. Ni horrekin joan?, ez jauna, ez; ezta ezergatik ere! || Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. || Mundu honetako ezergatik ez nuke izan nahi halako kezkarik.
ezeroso
1 adj. Deserosoa. Arropa berri ezerosoak.
2 (Adizlagun gisa). Lurrin gozoa barru-barruraino sartu zitzaion, gustura eta aldi berean ezeroso sentiaraziz.
ezerosotasun
iz. Deserosotasuna. Artean egin gabeko gauzak eginez eta jendearengan ustekabea eta ezerosotasuna sorraraziz.
ezertako
adj. Egokia, trebea. Sareak egiten ezertakoa. Gizon jakintsu eta ezertakoa.

Aztergaia: ezertako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan bizirik da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

egokia, trebea.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sareak egiten ezertakoa.

ezertan eduki
ad.-lok. Kontuan hartu; estimatu, eskertu. Jendeen esanak ezertan eduki gabe. Eritasuna joan denean edukitzen da ezertan osasuna.

Aztergaia: ezertan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezer sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kontuan eduki.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jendeen esanak ezertan eduki gabe.

ezertan hartu
ad.-lok. Kontuan hartu. Asko izan ziren Jesusengana hurbildu ziren juduak, baina askoz ere gehiago erakuste hura ezertan hartu ez zutenak.

Aztergaia: ezertan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezer sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kontuan hartu.

ezertara (ere)
bizk. Inola (ere). (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Asmakizun honek zer esan gura duen ezin dut ezertara igarri. Ez zuen partida galdu gura, ezertara ere.
ezertarako (ere) ez izan
ad.-lok. Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ere gauza ez izan. Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Hagineko min batek ezertarako ez garela uzten bagaitu (...). Bere soineko bakarra, guztia zatitua eta ezertarako ez zela zeukan.
ezertarako (ere) gauza ez izan
ad.-lok. Ezertarako gai ez izan; ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ez izan; ezertarako on ez izan. Zaharraren zaharrez, ezertarako gauza ez zelako. Ezertarako gauza ez zela gelditu zen. Penitentzia, irteten ez bada bihotzaren erditik, ez dela gauza ezertarako.
ezertarako (ere) on ez izan
ad.-lok. Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako gauza ez izan. Alfer hutsak direla, jan besterik ez dutela egiten, ezertarako on ez direla.
ezertariko
adj. Batez ere bizk. Inolako, inongo. (Ezezko testuinguruetan; izenaren ezkerrean artikulurik eta kasu markarik gabe). Ik. ezein. Otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea.

Aztergaia: ezertariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezertariko (eta ezetariko 37) 44: B 42, G 2: Itz Azald 2, adib.: "Infernuan barriz gatx guztiak, ezertariko pozgarri bagarik, aurkituten dira"; A BeinB: "Bere ormetan ez eben iaubeak iñoiz ezetariko zuzenbiderik edo igargarririk ezarri"; Echta Jos 7, adib.: "Otsein gaiso bat, ezetariko ondasun bakoa"; Altuna 2, adib.: "Ni enaz jaio ezetariko biarrik egitteko, ta gitxijago oindiño len attatu dozuzanetarikorik"; Eguz GizAuz 6, adib.: "Onik ezetaikorik bez eta kalterik asko", "Azkenian, ezetariko burruka barik, langille guztiak lortu dabe zortzi orduko lan ori"; Otx 9, adib.: "Ak jakin ebanian Bertoldak aingirea lez zirrist egin eutsala esku artetik ezetariko miñik artu barik, len baño bi bidar asarriago jarri zan, eta zin egin eban asper ixango ekijola"; Erkiag 12, adib: "Bare bare egoan [itsasoa], urdin, lau, zelaitsu, ezetariko aizek ez uiolek naastauteke", "Alperrik esan erazo buruan beste ezertariko lorrik edo nasterik ebanik, neskatxak bein eta barriro galdetu arren"; Akes Ipiña 2, adib.: "Iñondi ezetariko laguntasunik euki ez arren"; Etxba Ibilt: "lagun bat bialdu eban Dukiagana erregutu zeixon, berbaz eta karta baten bittartez, bateron-baten gaizki esanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi au berari entzun arte, Etxian aurka ezertariko gaizkirik eiñ ez ebanetik"; TAg Uzt: "Biotzak itzegiten zuen, ba, danen agotik ezertariko gandurik eta estalkirik gabe"; Onaind ap. Gazt MusIx: "Maite biak, alkar idoro ondoren eztitan daude, eskuak emanik; Emazteak ez du ezertariko zaratarik gura".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezertariko (eta ezetariko 23) 27: B 22, G 3, EB 2: A Latsibi: "ezetariko errurik eztaukala, Bilbora daroek biar"; Euzkadi 1933 eta 1936, adib.: "baña Jangoikuak alan nai-ta basapiztiok ziñopen aurrean otzan-otzan agertu ziran eta ezetariko kalterik ez eutsen egin"; I. Enbeita: "geure-aldetik ezetariko alegiñik egin barik era gustijetako ogasunez jabetu gurako asko bixi gara, ba, ludi onetan"; Etxba Ibilt: "Ala, gura detsuet egi guztia argittu, ezertariko berbarik ezkutau gabe"; Erkiag 4, adib.: "sartu ei eban lapikoan, eta ezetariko kezkarik bage, egin bere"; B. Otazua: "lantegian etzunda edo ezertariko lanik egin barik ordu ta egun luzeak emoten ebezan"; KardaberazB 1976: "Aintziña izkera asko agertzen ziran orain gure au bezela, ezetariko batasun barik"; ItunbenLegea 1981: "Jeite fiskaleko ezetariko lakemenik ez da atonduko"; B. de Arrizabalaga: "herrikoen trinko-neurria kilometro laukituko 543 lagun izan arren, ez dugu ezetariko esturarik"; Larrak 3, adib.: "Ez ete dago ezetariko asmorik onako au ari burutik ateratekorik?"; Agur 1974: "Dantzak eta olakoak folklorekekeriak dirala? Ez! Folklore bai, baiña ezetariko keririk gabe"; J. Altuna 3, adib.: "ikusiteko begiak, ikusmena bear da ezetariko zalantza barik"; EAEgut 1995: "Goiz barriak ez dauka ezetariko orbanik"; Akes ap. J. Urkiza: "Gerrate ostean, galtzaileak ez ei dau ezetariko eskubiderik"; Euzkadi 1931: "Euzko-Araudi jator arrek ez-omendu Madrid'ko Batzar Etxean ezetariko begirapenik izango"; J. Bergaretxe: "beste emakumeak bezela burua estali-ta ibiltzetik, ezertariko onik ez jarraitzeaz gaiñera, errez nabaritu leike zer nolako gaitzbideak etortzen diran"; Saski-naski 1985: "Emendik aurrera, ez gaitu ezetariko antzarrek gogai-araziko"; L. Etxeberria: "Herriak ez du ezertariko parterik izaten"; J.M. Irazola: "ezetariko morfemarik gehitu gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

X. Amuriza Semaforo Gorria, 1996-06-12: "... entzuteko prest egon behar likek eta, ez badago, ez dik merezi adeirik, ez lotsarik, ez errespeturik ez ezertariko edukaziorik".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezetariko : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -rik-ko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Erabilera-oharrak

ezezko perpausetan erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea.

ezertxo
izord. adkor. Ezer. —Joana Mari, badaukagu gaur ezertxo? —Bai Txomin, gaur badaukagu zerbait.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezertxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

ezertxo ere
izord. Ezertxo ez. (Ezezko esaldietan). Horretaz ez da hemen ezertxo ere esaten. Nik ez nien ezertxo ere ulertzen. Ezertxok ere ez dio kalterik egingo.

Aztergaia: ezertxo ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZERTXO ERE. (En contextos negativos) nada; (en contextos interrogativos o condicionales) algo. Ark permititu gabe ezertxo ere gertatzen etzaitala. Gco I 421. Ezertxuren ere eske iñora joan bearrik ez dutenak. Izt C 6. Ez dezakian ezertxok ere itxusitu. Bv AsL 34. Aren kontra ezertxo ere egiten banun, pusilaraziko nindula. Or SCruz 93. Al daun guztija emon, ezertxu bez kendu. Enb 132. --Bakaldunak zer erabagi dauan, ba al dakixu jakin? --Ez nik ezertxu bere, zeuk esan ezik. Otx 22s. Garbi esateko iñortxok etzekin ezertxore. Etxde AlosT 41. Ezertxoregatik etzion bere zorionari ukorik eginen. Etxde JJ 139. Ez da zer barkatu, ezertxo ere. Anab Aprika 70. Ortaz ezta emen ezertxo ere esaten. Vill Jaink 59. Erantzunak itzez itz [...] artu deutzaguz, ezertxo be ikutu barik. Alzola Atalak 119. Ez daukat ezertxo ere gogoan. JAzpiroz 121. Guk ezertxu be ez genkiela. Gerrika 55. Ez diot nik ezertxo ere kenduko Altube jaunaren lanari. MIH 252.v. tbn. Aran SIgn 95. Goñi 64. Ag G 55. A Ardi 30. KIkG 14. Muj PAm 12. TAg Uzt 104. JAIraz Bizia 117. Mde Pr 191. Txill Let 55. Zait Plat 49. SM Zirik 46. Arti Tobera 272. Ugalde Iltz 16. MAtx Gazt 38. NEtx LBB 336. Berron Kijote 48. Alkain 115. Ezertxore: Apaol 65. Goñi 58. Ag G 28. MendaroTx 55. Ezertxo be: SM Zirik 119. Ezertxu bere: Ur MarIl 34. Erkiag BatB 94. Ezertxu be: KIkV 92. Eguzk GizAuz 78. (Seguido de sintagma provisto de suf. -(r)ik). Etzien Pedrok ezertxo ere kontrarik egiñ. Aran SIgn 91. Ez gera ezertaz damu, ez degu ezertxo ere leengorik ukatzen. Ldi IL 170. Ez da ezertxo ere asmatutakorik. Anab Aprika 104. Berak ez zuala exertxo ere txarrik egin. Ugalde Iltz 22. Ez zuten aste guztian ezertxo ere jakiten kontu berririk. BAyerbe 136. v. tbn. MMant 80. (Precedido). Ainbeste irañen ardurarik ezertxo ere izan etzuen. Aran SIgn 40. Gizonari etzaio erdirik ezertxo ere eskatu bear. A Ardi 38. [Eskar laguntzallea] barik ezin geinke, ez asi, ez jarraitu, ez amaitu zerurako ona danik ezertxu be. KIkV 85 (v. tbn. KIkG 67). Jaungoikoaren laguntza gabe, gauz onik ezertxore ezin genezake egin. ArgiDL 11. Onelako batzan bakotxak bere gauzarik ezertxu be ez ei dauko. Eguzk GizAuz 133. Gerrak ez baidu gauza onik ezertxo ere. AZink 54. (Con -tatik). Bere bizitzakin batean josirik dauden gauzetatik eztu ezertxo ere galdu nai. Vill Jaink 112. (Con beste). --Meatz mina batzuen jabe zala bagenekigun, aberats zegola're bai [...]. Ta, beste ezertxo're ez. Alz Txib 84. (Con reduplicación intensiva). Ezta zeruan ixarrik, / ez baratzetan lorarik; / ez iñun ezer-ezertxu bere Zu baxen ederrik. Enb 110. (Acompañando a un verbo que ya tiene o no necesita objeto). Ez baizan konturatu, ezertxo ere, gertatutakoaz. Anab Aprika 77

adib: ezertxo izord. Adkor. Ezer. Horretaz ez da hemen ezertxo ere esaten. Nik ez nien ezertxo ere ulertzen. Ezertxo aldatu gabe. Ezertxok ere ez dio kalterik egingo

ezertxo ere 552: Aizu 4, Deia 5, Elhuyar 5, Elkar 11, Consumer 32, HABE 2, Berria 156, EiTB 273, Jakin 6, Karmel 2, Argia 41, Erlea 6, DiarioVasco 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezertxo ere 540: Berria, Asisko Frantzizko, Jose Morales, Oskar Arana, Elizen arteko Biblia, Txillardegi, Julen Gabiria, Anton Garikano, Mirentxu Larrañaga, Patxi Zubizarreta, Xabier Olarra, Iñaki Mendiguren, Luis Elberdin, Juan Garzia, Gotzon Garate…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikari dagokiona.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke gorago proposatutako ezer ere bezala, ohar berarekin.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ezertxo sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper