5 emaitza etzan bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

etzan, etzan, etzaten
1 da ad. Ohe edo kideko baten gainean norbait luzetara jarri, batez ere atseden hartzeko edo lo egiteko. Ohean etzan zaitez. Lurrean etzan. Belarretan etzan dira. Zumar baten azpian etzan zen. Eta behiak ene baranoan etzan ziren. Luze-luze etzanda.
2 da ad. Etzana egon, etzanik egon. Ohean datzan eria. Bekatari guztiak, graziaren bizirik gabe, hilik dautza. Hemen datza ehortzirik. Lo datza.
3 da ad. Eguzkiaz mintzatuz, sartu. Argia urrezko ohean etzatera zihoan Keixeta aldean.
4 du ad. Norbaitek beste norbait etzanda jarri, etzanarazi. Ik. eratzan. Lau kartzelazainen artean hartuta, harrizko mahai batean etzan zuten. Amak sehaskan etzan du haurra.
5 da/du ad. Zerbait etzanda bezala egon edo jarri. Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak. Etzanda jar ezazu liburua, bestela erori egingo da eta. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Marmolezko estatua etzan bat. Apal antzeko batean, ispilu txiki bat zuen, erdi etzana. Zuztar etzana duten landareak. Atanasiok eskua eman zidan, eskuz lotu ginen belar etzanean.
6 (Adizki trinkoak, batez ere hirugarren pertsonakoak, egon-en baliokidetzat; bereziki zerbaiten gakoa zein den azalduz erabiltzen da). Honetan datza arazoa. Ea bereizkuntza zertan datzan. Baina maitasuna elkarren errespetuan datza. Jokoa ezagunaren eta ezezagunaren arteko oreka gunea aurkitzean datza. Nork bere burua ezagutzean datza zoriona. Eta hor datza nire kezka. Horretan zetzan haien larritasuna. Ene uste ona zure ontasunean datza. Giza gorputza izadiaren legeen mendean datza.
7 Lerratua, makurtua. (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Jainko gezurrezkoetara txit etzanak ziren. Eulia esnetara baino etzanagoak ziren diru-usainera.
8 Aldapez mintzatuz, pendiz handia ez duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Tourmaleteko lehen malda etzanetan harrapatu zuen tropelak aurreko taldetxoa. Lehen bost kilometroetan mendate etzana da oso.

Esaera zaharrak

Euskaldunen arraza, hil da ala lo datza?. Haurrekin dena etzaten, ez da beti mantarra xahurik jaikitzen. Orekin datzana jaikitzen da kukusoekin.

Aztergaia: etzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"De uso gral. en todas las épocas y dialectos. Etzan y etzin son las formas más grales. ya desde los primeros textos y en todos los dialectos (salvo el suletino donde no documentamos etzin). Parece que hasta el s. XX ambas formas tienen la misma frecuencia pero ya en el presente siglo etzan es sin duda la más gral. Etzun y etxun (...) se documentan en vizcaíno"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etzan orokor-nagusiaren aldean (253 ager.; B: 7; G: 54; IE: 20; EB: 145; EgAs: 27), urriak dira beste bi formak: Hegoaldean eta EBn bakarrik azaldu da etzin (+ etzinda, etzinik: B: 2; G: 6; EB: 2); etzun (+ etzunda, etzunik) da Bizk. forma nagusia (21 aldiz jaso da Bn; eta G: 1; EB: 2; EgAs: 4); eratorri-konposatuak: etzaleku (G: 1; EB-EgAs: 4), etzan-leku (G: 2; EB: 4), etzandakako (EgAs: 1); etzandako (EB: 1), etzanezko (G: 1), etzanaldi (EB: 2), etzanarazi (EB: 2; EgAs: 1), etzangu (B: 1; G: 1; EgAs: 1), etzandegi (G: 1), etzategi (G: 1), etzan-toki (IE: 1), etzatoki (EB: 1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

etzan, etzin [etzan hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

etzan, etzaten. da/du ad.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

etzin: ik. etzan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Etzin sartzen baldin bada [oh.] {Cfr. Oihenart nº 119: Domingo eguic emaste, azi lo, berac irazar iro, 'Dominique, prens vne femme, & apres dors tant que tu voudras, car elle aura assez de soin de t'esueiller'; baina nº6 Adiskide gabe bici den aberaza Picatüetan lo guiten daza, 'Le Riche qui vit sans se faire des amis, est comme un voyàgeur qui s'endort au bord d'vn precipice, où il ne faut qu'vn demi tour à gauche pour le perdre; nº 627: Horequi dazana, ieiquiten da cucussoequi, 'Celuy qui se couche auec les chiens se leue chargé de puces'; nº 665: Saindu mana, otso hazana, 'Il a la contenance d'vn Saint, & les actions d'vn Loup'}, etzan-i referentzia eginik noski, etzun ere sartu behar da, edo faktitivoa den eratzo, eta abar, aldamenean eratzan duela, jakina". (1993-02-20)

etzanaldi
iz. Etzanda ematen den aldia. Bazkalondoko etzanaldia. Ordu erdiko etzanaldia.

Aztergaia: etzanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etzanarazi, etzanaraz, etzanarazten
du ad. Etzatera behartu. Ahuspez etzanarazi zuen. Landetan etzanarazten diren ardiek lurrari on handia dakarkiote.

Aztergaia: etzanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etzanarazi, etzanaraz, etzanarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

etzanarazi, etzanaraz, etzanarazten

etzangia
iz. Ipar. Etzalekua, etzauntza. Lur hutsa etzangiatzat, zeru zabala aterpe, arbola hostoak estalki.

Aztergaia: etzangia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

corpusetakoak OEH / EEBS segidan: etzangu 9 (B-G: Otx 2, Erkiag, Or, Ir, Berron 4) / 3 (B-G-EB: Onaind, Zait, EHAA); etzangia 9 (IE-Zu: Ox, Ardoy, Ip 7) / ø; etzan + -leku 27 (B 3: Ur Dial; G 23: Izt C 2, Or 4, SMitx Aranz, NEtx LBB, Anab Aprika 12, Ibiñ Virgil, Lab SuEm, Berron Kijote; Z 1: Ip Dial; eta OEH argitaratuan gainera Ur Gen 49,4) / 13 (G-EB: Elizdo EEs 1911, NEtx, F. Zubiaga, J.M. Artzalluz, J. Agirre, X. Mendiguren B., J.A. Ormazabal, Egin 1980, V. Huici, S. Aizarna, L. Dorronsoro, A. Pontesta, P. Zabaleta); etzan + -tegi 3 (G: Mb, VMg, Lard) / 2 (G: Lek, M. Ariztia); etzan + -toki 7 (B-G: Mg, Or, Ir, A, Ag, Anab 2) / 2 (IE-EB: Soubelet, Gte).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

etzangu 9">B 3 (Otx 2, adib.: "Nire attaren etzangua lur azpijan dago, ta zuk, antza, lurpian eortzi gura nozu attaren onduan!"; Erkiag BatB: "Bere etzangu beartsuan, galtzutzan, gaua emoteko asmoz"), G 6 (Or Eus: "Lur otzean dute etzangu"; Ir YKBiz: "edal-ontziak, txantxillak, pertzak, etzanguak ikuzi ta olakoak"; Berron Kijote 4, adib.: "Bere gelara joan zan bentaria, bere txalmaetara mandazaia, bere etzangura neska-motza"), eta OEH argitaratuan gainera Ol Lev 15,21: "Etzangu ori ikuttuko lukenak bere yazkiak eta soña urtan ikuz bitza"; etzangia 9: IE 2 (Ox: "Bortz ilabethez, mahaina xuhur, etzangia taula gogor, / beren mendian biziko dira gure harrabotseri gor"; Ardoy SFran: "Zonbatek etzuten hola azken hatsa emaiten beren etzangia txarretan!"), Zu 7 (Ip Dial, adib.: "Haziendak behar dü etzangia, eta etzangiarentako behar da iraürkeia", "Orotan gainti behar zaio etzangia idor edüki"); eta OEH argitaratuan gainera Prop 1876-77: "Gure etzangiak lurrean hedatu eta heien gainean jarririk afaldu ginen botzik"; etzan (etzin-) + - leku (lekhu) 27: B 3 (Ur Dial, adib.: "Ganaduak bihar dau etzalekua eta etzalekua egiteko biar da iraurkiña"), G 23 (Izt C 2: "Nola etzeban txabolarik eta etzanleku jakinik ere, alper alperrik irtetea zala beraren billa", "Otsoen etzin-lekuen barri dakiten artzaiak izan dira Aralarko mendian"; Or 4, adib.: "Ezkonberriek etzalekuan / entzunik milla takela, / jabetzen dira, Euskalerria / an-emen ber-bera dela", "Gure etzalekuan baratzeño bat zan"; SMitx Aranz: "Pagaditako itzala, / bai etzan-leku yaukala!"; NEtx LBB: "Eguzkiaren etzan-lekura / jo du Illargiak maite irriz"; Anab Aprika 12, adib.: "Bost oeko etzalekuan ez zan ez tximista-argirik ez eta krisalluarenik"; Ibiñ Virgil: "Geroago, etzalekuetan kokatu ala, gauarekin batera ixiltzen dira eta loak artzen ditu beren soin-atal akituak"; Lab SuEm: "Nik aterpea besterik ez dut eskatzen: etzan leku bat gaua pasatzeko"; Berron Kijote: "Onezkero obe du berorrek, gaua pasatzeko etza-lekura bildu"), Z 1 (Ip Dial: "Hariña idorrik ezpada harristatzen da etzanlekhia"), eta OEH argitaratuan gainera Ur Gen 49,4: "Igo ziñalako zure aitaren oera eta loitu zenduelako bere etzanlekua"; etzan (etzun-, etzin-) + - tegi G 3 (Mb IArg I: "Eta itxolan lastozko etzintegia"; VMg: "Diotsa oni [aizeari] leoiak bere etzuntegi edo oetik: atoz aurrera"; Lard: "Mendi onek zituen aitzpe edo ar-zulo luze-zabaletatik batean etzitegia egiñik"); eta OEH argitaratuan gainera etzantegi: Prop 1898: "Atherbe berri hori izanen da kapera, hatutegia, jan-edantegia, etzantegia, eta agur egintegia ikhusliarrik dukegunean"; Euzk 1929: "Ardijak erattsita / barriz larrara, / artzaña esniagaz / etzantegira"; Inzag RIEV 1933: "174 etxe kiskali-ta, alkarren gainka gelditu ziran Urnitar errukarriak... Altzutenez iritxi zituzten, beren etzategitzat, Arano, Goizueta, Amasa ta Tolosa"; etzan + - toki 7: B 1 (Mg PAb: "Erdu neugaz oneen oetokija ta oia ikustera. Eztozu ikusiko ez uarkarik, ez etzun-toki jaso ta adardunik"), G 6 (Or Eus: "Etzan-tokia jarri"; Ir YKBiz: "Animaliak badituzte beren bizitegiak, beren etzan-tokiak eta kabiak, eta, nik, berriz, ori ere eztut"; A Ardi: "Aiek Adrianen langelara baino lentxeago iritsi nintzan ni beraren aldameneko etzatokira"; Ag G: "Gertatu zitzaion mutillari bada-ezpadako aparitxoa, eman zioten nolabaiteko etzatokia"; Anab Poli 2, adib.: "Txoko artan baziran zuloak, exeri ta etzatokiak"); eta OEH argitaratuan gainera Urt Gen 49,4: "Ezen igan izatu aiz hire aitaren etzan tokiaren gañera, orduan lizundu duk"; Ezale 1897: "Gabon, gabon, alkarri esanaz, bakoitxa bere etzatokira banatu zirean ostatukoak eta ostatuzkoak".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etzangu (eta ezkon-etzangu) 3, B-G-EB (Onaind: "Zu lotan zagoz zeure etzangu baketsuan"; Zait: "ta andregoiak ezkon-etzanguan bere bizia irion egiten du"; EHAA 1985: "etzanguetan, sukaldeetan eta egonguetan"); etzan + - leku 13, G-EB (Elizdo EEs 1911: "Mendiyan bera erreka ujaltzuak bizitazun ariñean beren etzalekuetatik jaikita"; NEtx: "Zeru illuna dantzari txuriz / galtzen doa goizeko argiz: / Eguzkiaren etzan-lekura / jo du Illargiak maite-irriz"; F. Zubiaga: "Gonatxorik arrastaka bere etzan-lekura eraman du"; J.M. Artzalluz: "Abuztuak 19 egun zituenean il zen l911'gn urtean Segoviako Balsain errian, zerua tellatu eta lurra etzan-leku besteak ez zituela"; J. Agirre: "Pertsona kutsatu batek denbora luzean erabilitako etzaleku edo hamakak erabiltzean sortzen da arriskua"; X. Mendiguren B.: "Aingeruen tronu erregetiarra izan beharko zukeena, deabru mehatsularien etzalekua zen"; J.A. Ormazabal: "Kobazuloetan lo egiten zuten, adarrak eta hostoak erabiltzen zituzten gorputza estaltzeko eta baita etzaleku edo oheak egiteko ere"; Egin 1980: "Jaun errege, diktatore eta faxistatik hasi bai eta milaka gizon arruntek dastatu ahal izan zituzten Caritateren etzalekuaren atseginak"; V. Huici: "Molde hortan langileak barnaxago plantatzen dira eta etzan lekuak sortzen dituzte"; S. Aizarna: "Hemen, gela ttiki honetan zeukan bere mundu guztia: etzan-lekua erdiz-erdi"; L. Dorronsoro: "belar iharrezko etzan-leku baten gainean"; A. Pontesta: "lau urtetan nire zakurrak ohantzetzat [oh. ohantze: etzanleku] erabili duen lastoaren gainean lo egin dezakezu, egurrezko etxetxo horretan"; P. Zabaleta: "Berriro etzan ziren beren goroldiozko etzalekuan"); etzan + - tegi G 2 (Lek: "eta etzandegi ta ikaztoki ta Olaetxea inguruan"; M. Ariztia: "neguko lenengo otzak datozenean, belar idorrez betetako etzategian lokartzea!"); etzan + - toki 2, IE-EB (D. Soubelet: "Etzan tokiak ere badira hautak"; Gte: "deitu ninduen bere etzatokitik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etzangu : Euskalterm 1, AB50 1 ('dormitorio'); etzaleku : DFrec 2, AB38 3, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (hauetan etzalekudun ukuilu); etzategi : DFrec 1, AB50 3 (hauetan etzategien araudi); etzatoki : HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etzango : Lh DBF, DRA, PMuj DVC (eta etzangio); etzangu : EuskHizt, Lur EF/FE, Lh DBF (etzangü), DRA, PMuj DVC; etzangia : Casve EF, Lh DBF, DRA (etzangi), PMuj DVC (etzangi); etzaleku : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC (etza-leku eta etzan-leku); etzantegi : EuskHizt, Lh DBF (etzintegi), DRA; etzatoki : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC (etzan-toki eta etza-toki) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

etzalekua, etzauntza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "Triclinio dio Azkuek [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

etzantegi
iz. g. er. Etzalekua.

Aztergaia: etzantegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

etzalekua.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper