3 emaitza etorri bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

etorri1, etor, etortzen
1 da ad. Hitz egiten duena dagoen tokira joan. Ik. jin. Nigana etor zaitezen. Gure etxera etortzeko. Aitarekin dator. Bi emakume etorri zitzaizkion ikustera. Ea zertara etorri zaren. Bazkaltzera etorri zirenak. Urrundik zetorren. Trenez etorri ziren. Goizeko trenean etorri ziren.
2 da ad. Iritsi, heldu. Gaua etorri artean. Etorri da gauzak aldatzeko garaia.
3 da ad. Nonbait jatorria izan. (Dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen duela). Mahatsaren orpotik dator mama gozoa. Latinetik datozen hitzak. Hortik datorrela euskarazko libururik inork irakurri nahi ez izatea.
4 da ad. Landareez mintzatuz, sortu, hazi. Kanela eta azukrea toki beroetan etortzen dira. Garoa egon den tokian berriz ere garoa dator. On omen dute landareek bi bider aldatzea, indartsuago etor daitezen.
5 da ad. Norbaiten iritzi, ohitura edo bizimodua onartu edo haietara egokitu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Ez nator haren esanetara. Zuen kontu arinetara ni etorri?
6 da/zaio ad. Zerbaitentzat edo norbaitentzat (egokia, desegokia...) izan. (ongi, gaizki eta kidekoekin). Gehiegi luzatuko nintzateke hemen ongi letorkeen guztia esan beharko banu. Bakoitzari ipini zion ondo zetorkion izena. Zuzentzen ibili zenari ere atsedena ondo etorriko zitzaion. Bostehun laurleko... ez litzaizkidake, bada, txarto etorriko! Zuri ere ez litzaizuke gaizki etorriko lanera itzultzea.
7 da ad. Elkar aditu. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). Ik. konpondu 2. Gizon jakintsuekin hitz egiten ez dakit nik; zuekin bai, nekazariok, ondo etortzen naiz. Ez al dira elkarrekin ongi etortzen? Nekez kenduko zaizkie grina horiek, zeren beren izatearekin datozkienak diren.
8 da ad. (Karta jokoetan). Zertatik dator? Ezpatatik dator, ez urretik.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Urrutirean [=urrutitik] bolura dator ura.
etorri2
1 iz. Hitz egiteko edo bertsoak moldatzeko erraztasuna. Etorri handiko bertsolaria. Laburra dut etorria.
2 iz. Ibaiez edo ur-lasterrez mintzatuz, ur kantitatea. Ik. emari 2. Etorri txikiko ur-lasterra.
etorri berri
1 adj. Berriki etorria. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Bertan zeudenak eta etorri berriak agurtuz. Herrira etorri berrien artean. || Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan.
2 pred. Zaragozatik etorri berria den kirolzale itxurako mutila. Baserritik etorri berria zela.

Aztergaia: etorri berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. etorri berri / EuskHizt: AS: etorri berri / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri ad.ekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etorri 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper