31 emaitza esan bilaketarentzat - [1 - 31] bistaratzen.

esan1, esan, esaten
1 du ad. Hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adierazi. Ik. erran1. Norbaiti zerbait esan. "Bai" esan. Hori esan dit. Etorriko dela esan zuen. Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko. Esan iezaguzu zeure iritzia. Dendetan ingelesez esaten dira prezioak. Ez dizut bi aldiz esango. || Meza esan. || Ea zer dioen. Hitzaurrean dioenez.
2 du ad. Errezitatu. Bi gazte, portugesez olerkiak esaten.
3 du ad. (Otoitz bat, arrosarioa...) errezatu. Mahaia asmatu zuenaren alde, aitagure bat esango dugu.
4 dio ad. Izendatu, deitu. Zeri esaten diozu txahala eta zeri urrixa? Ez zaio beleari uso esaten, ezpada bele. Handia izango da eta Jainkoaren Semea esango zaio. Gure artean, erdaldun, euskaraz ez dakienari esaten zaio.

Esaera zaharrak

Gezurtiak zer du merezi?: egia esatean, ez sinetsi. Seinak dantzuena ezkaratzean esan daroa [=esan ohi du] atartean.
esan2
iz. Norbaitek esan duen gauza; agindua. Santuen esanak entzunez. Lehengo aurpegiak, esanak, ohiturak eta janzkerak barregarriak iruditzen zaizkigu. Gaiztoen esan-eginak ederki bezain biziki agertzen dizkigulako.
esan beharrik (ere) ez dago (da)
Esateko premiarik ez dago, ez da beharrezkoa esatea. Ik. esan beharrik ez; zer esanik (ere) ez; esan gabe doa. Baietz irudituko zitzaiola, esan beharrik ez dago. Baina, esan beharrik ez da, xehetasun guztiak ez direla behin ere kontatzen. Esan beharrik ere ez dago, askotan joaten zirela igeri egitera.
esan beharrik ez
Esan beharrik ez dago. Ik. zer esanik (ere) ez; esan gabe doa. Bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino.

Aztergaia: esan beharrik ez egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: ESAN BEHARRIK (ERE) EZ DAGO (DA). Ni qué decir tiene. v. ESAN GABE DOA. Tr. Documentado desde finales del s. XIX sobre todo en la expresión esan beharrik ez dago. Esan beharrik ez da se encuentra en K. Etxegarai, Uztapide y un ej. de EusJok. Ondo egiña iruditu zaidala Agirre Jaunaren lan polita esan bearrik ez da. Etxeg in Ag AL 7. Eztago esan bearrik zenbat maiteko zuan amonak. Urruz Zer 115. Oriek ikustera / Tolosako plazan / ezta esan biarrik / jende asko zan. EusJok 128. Baietz irudituko zitzaiola esan bearrik eztago. Or SCruz 105. Yakiña da ta esan bearrik ere eztago, Testamentu Zarreko apaizak zillegi zutela ezkontzea. Ir YKBiz 2n. Fernando de los Rios sozialistea dala esan bearrik eztago. Eguzk GizAuz 78. Esan beharrik ere eztago, askotan joaten zirala igerikatzera. Osk Kurl 157. Dagonillen ogei ta zortzia, / ori esan bearrik ezta, / bertso onekin bukatutzen da / gure Artikutzko pesta. Uzt Sas 288. Amak, ez dago esan bearrik, bodako bazkari batera joatea baño gustorago egin zizkiola [lanak]. TxGarm BordaB 97. Bere iritzia eta Joannon-ena bat ez datozela esan beharrik ez dago. MEIG I 180. v. tbn. Apaol 110. A BeinB 56. Ag Kr 60. Kk Ab II 78. Otx 69. Ldi IL 166. Lek SClar 142. Bilbao IpuiB 44. MAtx Gazt 74. Salav 32. Ostolaiz 22. Jakiña --eta esan bearrik etzegoen-- gizonak bere eskubide ori adimendun izaki bati dagokion moduan erabilli bear du. Vill Jaink 164OEH: ESAN BEHARRIK EZ. Ni qué decir tiene. Esan bearrik ez, idazleak [...] gero ta yaioagoak. Ldi IL 71. Esan bearrik ez erritarrak / deramala aundiagoa. Or Eus 304. Igikai eta erreki[ñ]ak geituko baitlirake. Eta au zein ongarria zaigun esan bearrik ez. EAEg 16-12-1936, 560. Urrengo igandekoa nola joan zan esan bearrik ez. NEtx LBB 46. Bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino. MIH 218

def: esan gabe doa Ez dago esan beharrik. Esan gabe doa, nik ere irribarre egiten niola ordainetan. Esan gabe doa ez natorrela ados. // EH2016: adib: aienatu, aiena, aienatzen 1 du ad. Ihes eragin, desagerrarazi. Ik. uxatu. Makila batez txakurrak aienatu. Aitaren etxetik jainko gezurrezkoak aienatzeko. Gizon galgarri hura handik urrutira aiena zezala. Ikuste honen argiaz bere buruko lainoak eta lilurak aienatu ditu. Ohitura txarrak, gogoeta gaiztoak, beldurrak, kezkak aienatu. Gezurrak egiarekin aienatuaz. 2 da ad. Ihes eginez urrundu; ezkutatu, desagertu. Hori esan eta aienatu zen. Hegaztiak urrutietara aienatu ziren. Denak aienatzen ziren harengandik deabruarengandik bezala. Haren kezkak laster aienatu ziren. Esan beharrik ez amets hori laster aienatu zitzaiela.

esan beharrik (ere) ez dago 286: Aizu, Deia 16, Elhuyar 3, Consumer 7, Berria 106, EiTB 68, Euskaltzaindia 5, Jakin 17, Karmel 6, Argia 30, Erlea 8, DiarioVasco 16. esan beharrik ez : Deia (“Esan beharrik ez, gaur ez dugula kategorien taulaz hitz egiten“), Consumer 3 (“Esan beharrik ez: egurrezko gainak, bestetik, sukaldeko gainerako elementuekin ederki konbinatzen du“), Berria (“Esan beharrik ez, pozik zoratzen ziren hiru taldeak sari banaketaren ekitaldia bukatuta”), Jakin (“Esan beharrik ez, eta adiskidetasunaz beste, gure batasun-bideaz mintzatuko gera”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esan beharrik ez dago 271: Berria 27, Aitor Arana 14, Migel Angel Mintegi 12, Karlos Linazasoro, Jose Morales, Iñigo Aranbarri, Edorta Jimenez, Anton Garikano…; esan beharrik ez : Migel Angel Mintegi (“Gure lanean, ordea, noizko hitzak ez du baliorik, lehenbailehen izan dadin ahaleginetan nabil, esan beharrik ez, baina ezin dut ezer aurreratu”), Karlos Linazasoro (“Esan beharrik ez, animuak bero-bero zeuden: hamalau-hamabost urteko neska-mutikote haiek basatien antzera hitz egiten eta jarrera berberean ikustea, edonor bere onetik ateratzeko moduko auzia zen”), Oskar Arana (“Nik alde egin eta hamar minutu geroago iratzartuko zen David, eta, esan beharrik ez, autoa hartu eta bidera atera zen”), Joxean Sagaztizabal (“Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa esan beharrik ez (egon, izan) forman.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa proposatua da esan beharrik ez (egon, izan) forman, gorago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan sarreran

esan bezala
lok. Esandakoa, azpimarratzeko edo gogorarazteko, errepikatzen denean erabiltzen den esapidea. Esan bezala, badago jendea mota honetako ekitaldiak gustatzen ez zaizkiona. Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Baina, esan bezala, Musakolako kiroldegia urruti dago erdigunetik eta hori ez da erosoa herritarrentzat. Baina lasai, neuk jasoko dut, esan bezala.

Aztergaia: esan bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 3949 “Beraz, faltako dira erreferente zehatzak, bertsotan egiten duten neska gazte hasiberriak islatuta senti daitezen, baina batez ere presentzia falta da, esan bezala, eta presentzia hori bermatzeko aukerak.” (Aizu); EPG: Asisko Frantzizko (“Itzuli zen gorputzez Frantzisko dohatsua bere anaiengana, espirituz ez baitzen, esan bezala, haiengandik sekula aldentzen”); ETC: “Horregatik da garrantzitsua, esan bezala, antzematen jakitea»” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: esan bezala: como se ha dicho; Labayru: 0.

Bestelakoak

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bezala eta esan sarreretan.

esan eta egin
Esandakoa egin dela, eta, gehienetan, laster gainera, adierazteko erabiltzen den esapidea. Arte ederrak ikastea otu zitzaion; esan eta egin, ordudanik, pintura artean ibili dela dio.

Aztergaia: esan eta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESAN ETA EGIN (Lar, Añ (V, G)). Dicho y hecho. Tr. Documentado en autores vizcaínos y guipuzcoanos desde mediados del s. XVIII. Jauna, lenena zure izenean: ta esan ta egin, botoia bertan atera ta pobreari, tori Jainkoaren izenan eman zion. Cb Eg III 391. Orra bada, esan da egin, nun inprimierazo ditudan aurten. GavS 6. Esan ta egiñ, kunplitu zuen esan zuena. Urruz Urz 51. Eta, esan da egin, amonatxo biak joan ziraden antxintxika. Apaol 123. Eta esan da egiñ, bere eske ioan ziran norbaitzuk. Ag AL 30. Esan da egin [...] biaramonean eroan eban. Echta Jos 198. Ta esan eta egin: artu sutan egoan burduntzia, eta zast! Bilbao IpuiB 176. Esan da ein gañera! SM Zirik 120. v. tbn. Mg CC 240. JJMg BasEsc 9. Zav Fab RIEV 1907, 96. Añ EL2 5. Izt C 163. Lard 75. Zab Gabon 62. Arr May 152. Goñi 116. Iraola 34. Muj PAm 50. Altuna 12. Balad 236. Mok 22. Enb 138. Otx 176. Kk Ab II 95. TAg Uzt 140. Munita 70. JAIraz Bizia 78. Akes Ipiñ 9. Erkiag Arran 58. Zait Plat 19. Alzola Atalak 44. NEtx LBB 159

esan eta egin 104: Aizu, Deia 9, Elhuyar 2, Elkar 2, Berria 54, EiTB 8, Jakin 5, Karmel 2, Argia 16, Erlea 2, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esan eta egin 52: Berria 12 (“Esan eta egin; izan ere, Oteizak gai bat esku artean hartzen zuenean emaitza egundokoa izaten zen.”), Patxi Zubizarreta 5, Asisko Frantzizko 4, Bernardo Atxaga 3, Hasier Etxeberria 3, Txillardegi 2, Mirentxu Larrañaga 2, Koldo Biguri, Josu Zabaleta, Elizen arteko Biblia, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Jimenez…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan eta egin sarreretan.

esan eta esan
Behin eta berriz gauza bera esaten. Bere artean esan eta esan ari da. Ez dakit zenbat bider egon natzaion esan eta esan, etxera etortzeko.

Aztergaia: esan eta esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESAN ETA ESAN (Añ). Hablando sin parar, diciendo una y otra vez. "Apuro decirle, esanaren bidez, esan ta esan" Añ. Gizonak, esan ta esan arren nekez egon oi dira ixilik. Bv AsL 161. Esan da esan, txutxu ta putxu. Ag Kr 104. Aitta gurea esan eta esan ari zan. Inza Azalp 131. Esan eta esan Pernandok ere sinistu zion azkenik. Muj PAm 64. Esan da esan ari ziran. Or SCruz 45. Esan eta esan eragoioen berari lapiko bete baba emoteko. Otx 92. Eta aobeteko añenak esan eta esan, abere-abere bat egindda bigurtu zan etxera. Ib. 134. "Ni pekatari" damuz / esan eta esan. SMitx Arantz 121. Ez dakit zenbat bider egon naiakon esan da esan etxera etorteko. Bilbao IpuiB 204. Beti berba antzeko ta bardiñak esan eta esan. Erkiag BatB 175. Bere artean esan da esan ari da. NEtx LBB 109. Esan da esan eginda ere / ura zan egun mardula. Uzt Sas 271. Jesulagun batzuk zirikatu ninduten, erdal-euskal hiztegi bat egin behar nuela esan eta esanaz. PMuj in MEIG I 90. v. tbn. Vill Jaink 9. Osk Kurl 42. Berron Kijote 87

esan eta esan 84: Elhuyar, Consumer 2, Berria 60, EiTB 9, Jakin 3, Argia 6, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esan eta esan 56: Berria 6 (“Babesle sendo bat lortzen ez badute taldea desagertu egingo dela esan eta esan ari dira taldeko arduradunak”), Josu Zabaleta 7 (“Esan eta esan, azkenean zigortu egin ninduen”), Elizen arteko Biblia 5 (“Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea”), Fernando Rey 4 (“Oso txikia eta deserosoa behar zuen, zeren gure amak uda guztian ez zuen egin hau esan eta esan besterik: "Etxe madarikatu hau!”), Iñaki Mendiguren 3 (“Oso txikia eta deserosoa behar zuen, zeren gure amak uda guztian ez zuen egin hau esan eta esan besterik: "Etxe madarikatu hau!”), Karlos Zabala 2 (“Bai - erantzun zion pendjabaschiak -, esan eta esan aritu duk delako merkatari hori ez dela bere semea, baina beranduegi”), …

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da erran eta erran bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan sarreran.

esan gabe doa
Ez dago esan beharrik. Ik. zer esanik (ere) ez; esan beharrik ez; esan beharrik ere ez dago. Esan gabe doa, nik ere irribarre egiten niola ordainetan. Esan gabe doa ez natorrela ados.

Aztergaia: esan gabe doa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-02-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa, esan 1 sarreran, azalduz.

Forma baten adiera(k)

ez dago esan beharrik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Nik horren aldean "ez dago esan beharrik" bultzatuko nuke, bat bultzatu behar bada" (2005-10-10)

esan gura izan
ad.-lok. Esan nahi izan. Ez dakit berba horiek zer esan gura duten eta zertarako diren.

Aztergaia: esan gura izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: esan nahi izan / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

gura izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esan 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

esan nahi da, esan nahi baita
Hau da, hots. Batzuek hori pentsatzen baitute, esan nahi baita, euskal idazlea izateko aski dela idazten jakitea. Esan nahi baita, biak ala biak pozik bizi zirela.
esan nahi izan
du ad.-lok. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

Aztergaia: esan nahi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Esapideei dagokien sistematika

nahi izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nahi izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esan 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zer esan nahi du kristauaren izen horrek?

esana egin
ad.-lok. Agintzen duenaren nahia edo esana bete, beste batek agindu duenari amore eman. (Batez ere -en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Ik. obeditu; men egin. Egin ezak nire esana; ez izan beldurrik. Garai hartan gurasoen esana egin behar izaten zen. Bere eskupean gaituenaren esanak egitea.

Aztergaia: esana egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESANA EGIN (V-gip, G-goi-nav, AN-gip; Añ). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 105. (Tras gen.). Obedecer, hacer lo ordenado. "Obedecer, esana egin" Añ. "Aitaren esana egin zun (G-azp-nav, AN-gip) [...] zure esan egingo dut (V-gip, G-goi, AN-gip)" Gte Erd 105. Cf. medikuak esana danean egiten (AB AmaE 250), nik esana egiten badezu (Bv AsL 52), egizute nik esana (Or Mi 150). v. ESANDAKOA(K) EGIN. Donzellea, arren, egizu ene esana. Lazarraga 1185r. Egin zaarraren esana. RS 465. Emengo eroen esana egin naiez Jangoikoaren esana egiten ez dutenak. Mb IArg I 160. Jainkoaren esana egiteagatik. Ub 20. Etzera piatu bear zere argi itxurakin, bai egin zuk baño argi geiago duan Konfesorearen esana. Mg CC 159. Parketan deutseet neure arerio guztiai, Zure esana egitearren. Añ EL1 199. Egin zak nere esana, / ez izan beldurrik. It Fab 244. Semiak pozik egiten du aitaren esana; ez egun batian ta biyan, baña illabetietan. Bv AsL 121. Alaba zer egiñ etzekienean geratu zan, zerren batetik, guzian amaren esana egiñ zezala. Arr May 119. Zelako aldiyetan ez dogu egin bear gurasoen eta nagusien esana? Itz Azald 96. Oraindiño geiago artukozan, gurasoaren esana egitten ezpon. Echta Jos 290. Bi gazteak, bildurrez batak besteari elduta ixil egiten dute atsoaren esana. Or Mi 72. Zurekin jardunean ari arren geienetan zure esana egiten du. ABar Goi 68. Ikas ezan harren haren esana egiten enea eginen dunan bezain artoski. Mde HaurB 49. Neu be tamalez negarrez nago / zure esana egiteaiti. BEnb NereA 165. Labur, jarraitu birtuteari, eta orrela zeure izatearen esana egiten ari zera. Vill Jaink 83. Nagusiaren esana egitearren. Erkiag BatB 64. Ederki egiten du [zakurrak] / jabien esana. Uzt Sas 114. I oraindik gaztea aiz eta nere esana egin zak. Alkain 84. Gurasoen esana egin bear izaten zan. BBarand 14. v. tbn. Cb Eg II 89. VMg 26. AA I 407. fB Ic I 12. JJMg BasEsc 196. Astar II 117. Ur MarIl 101. AB AmaE 279. Lard 23. Xe 157. Urruz Zer 51. Enb 61. Tx B I 29. MendaroTx 63. Otx 50. Lek EunD 36. Ir YKBiz 310. Zait Sof 87. Lab SuEm 201. NEtx LBB 88. (Con dat.). Zure aginduai esanik ez egiñik. "Non obedivimus praeceptis tuis". Ker Tob 3, 4. Seme-alabok: esana egiezue Jaunagan zuen gurasoai. Ker Eph 6, 1 (Ol esangin azaldu zaitezte). (Esanak egin). Jangoikoaren esanak egiten ez dituen aldi oro. Mb IArg I 160. Lenago dala Jaunaren esanak zuzen egitea gorputzari atsegiñ egitea baño. AA III 547. Egin beti ta beti bere esanak. Añ EL2 53. Gazteak asi ziran, Jainkoari zor zitzaion esker-ona, ezertan ez artzen, eta aren esanak egiteko zabartzen. Lard 122. Medikuen esanak egiteko. AB AmaE 248. Egin itzazu, aizu, Lasarte, / zeure lagunen esanak. Uzt Noiz 116. v. tbn. Cb Eg II 199. Ub 17. Mg CO 49. fB Ic I 318. Ur MarIl 3. Itz Azald 95. Auspoa 97, 35. ArgiDL 21. KIkG 53. KIkV 67. Tx B I 252. Ir YKBiz 185. Neure alaba Manuelatxu / neure esan bat eidazu / atostean dagon kantoreari / datorkidala esaiozu. Balad 135 (187 esan bat egin)

adib: esan2 iz. Norbaitek esan duen gauza; agindua. Haren esanak betetzeko. Santuen esanak entzunez. Bere eskupean gaituenaren esanak egitea. Lehengo aurpegiak, esanak, ohiturak eta janzkerak barregarriak iruditzen zaizkigu. Gaiztoen esan-eginak ederki bezain biziki agertzen dizkigulako.

esana egin 23: Deia (“Esana egin nion”), Elkar 3 (“Esana egin nuen”), Berria 3 (“aitaren esana egiteko”), EiTB 13 (“maisuaren esana egiten”), Karmel 2 (“bateri be ez jako esana egiten”), Argia (“abek bere esana egiten dutelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esana egin 70: Berria, Elizen arteko Biblia 36, Juan Martin Elexpuru 6, Asisko Frantzizko 4, Koldo Izagirre 3, Agurtzane Juanena 2, Inazio Mujika 2, Patxi Ezkiaga 2, Iñaki Mendiguren, Patxi Ezkiaga, Anton Garikano, Josu Zabaleta, Jose Antonio Mujika…

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "esana egin = obedecer".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan sarreran.

esana(k) bete
ad.-lok. Norbaitek beste norbaitek esandakoa edo agindutakoa egin. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. esana egin. Haren esanak betetzeko. Gaztetxo, bete ezazu zaharragoen esana. Medikuen esana bete egin behar da.
esanahi
iz. Hitz edo ikur batek adierazten duen edo esan nahi duen gauza. Ik. esangura; adiera. Euskal hitz baten esanahia erdal itzulpenaren bidez adierazi. Hitz ohikoenek, berriki elkarturik, esanahi berria hartzen dute. Hitz ilunak eta esanahi askotakoak. Baina entzuleak egilearen esanahi berbera aditzen al du? || Mundu honek eta gure bizitzak duen esanahia nahiko luke gizakiak jakin. Ametsaren esanahia ager ziezaion.

Aztergaia: esanahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esana(h)i eta eratorriak dira erabilienak, 276 agerraldi dituztela (B: 3; G: 15; EB-EgAs: 254); esanna(h)i (+ esan-nahi, esan nahi): 26 aldiz agertu dira (B: 4; G: 16; IE: 1; EB: 51).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: esanai (32), esanahitsu (1), esannai (7); AB38: esanahi (41), esannai (2); AB50: esanai (2); esan nahi (2), esan-nai (1), esannahi (5).

esanahitsu
adj. Esanahiz betea, esanguratsua. Horren adibide esanahitsua izan daiteke Oñako ikastetxearen kasua.

Aztergaia: esanahitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esanak esan
lok. Esan beharrekoak edo esateko direnak esan ondoren. Esanak esan, goazen harira. Esanak esan, ozenki hots eginez aldendu zen gela hartatik.
esanarazi, esanaraz, esanarazten
du ad. Esatera behartu. Edozer gauza esanarazi zion.

Aztergaia: esanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esanarazi, esanaraz, esanarazten. dio ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esanaraz, esanarazten.

esanaren esanaz, esanaren esanez
Behin eta berriz esatearen ondorioz. Esanaren esanez, leku izenak aldatu egiten dira, eta laburtu ere bai, askotan. Esanaren esanaz asperturik bezala mintzatzen zaigula.
Loturak

Aztergaia: esanaren esanaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESANAREN ESANAZ (A DBols 233). A fuerza de decir. Onen esanen esanaz sartu zan aparitara. A BGuzur 111. Esanaren esanaz ta ausnartuaren ausnartuz bertago ta errezago etsi dezaten. Ldi IL 77. Esanaren esanez ez ixildu ta zuzen gertatu. Or Aitork 161. Esanaren esanaz asperturik bezala mintzatzen zaigula. MEIG III 88

Ez dugu aurkitu esanaren esanaz formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu esanaren esanaz formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esan sarreran

esanbide
iz. g. er. Esamesarako bidea edo zioa. Bizitza garbikoak eta esanbiderik ematen ez dutenak.

Aztergaia: esanbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'motivo de habladuría' adierako esabide 1: Or Tormes ("Esabiderik ez emotearren"); esanbide 1: Ir YKBiz ("Tolesgabeak izan bear dute, iñori esanbiderik ez emateko"); ik. OEH argitaratuan gainera: esan-bide 1 (Mb in JBDei 1919: "Izan bear dute kongreganteak bizitza garbikoak eta esan-biderik ematen ez dutenak"); b) ik. OEH argitaratuan 'potestad, poder (?)' zalantzazko adierako esanbide 2, Belaus LEItz: "Erri-maitasun izpi bat dauken guztiak (...) euskerazko ikastolari lagun egin bear deutsoe. Diputado ta kontzejalak euren almen eta esanbidearen bitartez", "Gure errian bertan erdereak esanbide geiago eukitea, emengo odola dabenaren buru ta biotzak ontzat artu leike?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'esameserako bidea' adierako esabide 1: Or Tormes (OEHko agerraldia); esanbide 1: Zubk ("Eta orrela aztuten ziran esanbide guztiak, nasteak, eta erri algarak sortzen dituen eta erregetzak beratzen dituen arrokerizko jardun eta ekitaldiak"); b) 'adierazpidea' adierako 1: J. Intxausti ("Baina gero, herriak, pentsakizun eta esanbideak eduki dituenean, XVIII mendeko ilustratuengandiko logikak uste zuen baino urrunago ihes egin du"); c) 'espresuki adierazia' adierako esanbidezko 2: GAO 1989 ("beren joan-etorrietan enpresaren esanbidezko baimenarekin beren jabetzako ibilgailuak erabiltzen dituzten langileei...", "aipatzen diren indemnizazioak sortuko dituzte bere legezko oinordekoen alde langilearen beraren esanbidezko izendapenaren kasuan izan ezik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esanbide : Euskalterm; esanbidezko : Euskalterm 3 ('explícito, expreso') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu administrazioko hiztegietan (AgAld, AdminEL, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esanbide : EuskHizt (esamesarako bidea edo zioa), ElhHizt (motivo de habladuría); esabide : PMuj DVC (1 expresión, palabra, término; 2 lengua, idioma, lenguaje; 3 asidero o motivo de conversación; 4 modo de hablar; 5 enunciación) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

esameserako bidea edo zioa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizitza garbikoak eta esanbiderik ematen ez dutenak.

esanbidez
adb. zuz. Berariaz izendatuz edo aipatuz. Ik. izendatuki; espresuki. Anton. isilbidez. Erkidegoak esanbidez edo isilbidez hartutako erabakia.
esanbidezko
adj. zuz. Berariaz izendatuz edo aipatuz aditzera ematen dena. Esanbidezko ebazpena. Ukoak esanbidezkoa izan behar du beti. Esanbidezko edo isilbidezko adostasuna.

Aztergaia: esanbidezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh175 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

esanbidez adb. Zuz. Berariaz izendatuz edo aipatuz. Ik. izendatuki. Anton. isilbidez. Erkidegoak esanbidez edo isilbidez hartutako erabakia.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

esan-bide 1. (H), esabide. Motivo de habladuría. "Sujet à jaserie, médisance, critique" H. Cf. esapide. v. esankizun (II) , esamesa. Izan bear dute kongreganteak bizitza garbikoak eta esan-biderik ematen ez dutenak. Mb in JBDei 1919, 172. Esabiderik ez emotearren. "Quitarse de malas lenguas" . Or Tormes 11. Tolesgabeak izan bear dute, iñori esanbiderik ez emateko. Ir YKBiz 197n. 2. Potestad, poder (?). Erri-maitasun izpi bat dauken guztiak [...] euskerazko ikastolari lagun egin bear deutsoe. [...] Diputado ta kontzejalak euren almen eta esanbidearen bitartez. Belaus LEItz 110s. Gure errian bertan erdereak esanbide geiago eukitea, emengo odola dabenaren buru ta biotzak ontzat artu leike? Ib. 112

esanbidezko 182: Deustuko Unibertsitatea 122, Euskal Herriko Agintaritza 10, Espainiako Gobernua 19, Euskaltzaindia, Gomylex 22, Laneki 3, UEU 4, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu esanbidezko formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: esanbidezko (expreso,a).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Bide batez -zko atzizkidunak errepasatzea komeni da. Asko eta asko sarrera gisa jasota daude, baina beste hainbeste azpisarrera dira (adibidez, isilbidezko). Komeni da bateratzea.

esandakoa(k) egin
ad.-lok. Norbaitek beste norbaitek esandakoa edo agindutakoa egin. Ik. esana egin; obeditu; men egin. Jakina, soldadutzan, esandakoa egin beharra zegoen, eta zuzen. Zintzo egin esandakoak.
esaneko
adj. Norbaitek agindua edo esana egiten duena. Ik. esangin; obeditzaile. Mutil zintzo eta esanekoa. Umetatik izan zen apala, otzana, esanekoa. Izan zaitez esaneko. Leial eta esanekoa izan natzaio.

Aztergaia: esaneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

esanekotasun
iz. Esaneko denaren nolakotasuna; esaten zaiona egiten duenaren bertutea. Ik. obedientzia. Lotsa ona, maitasuna eta esanekotasuna zor diegu nagusiei.

Aztergaia: esanekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esanen
iz. bizk. g. er. Esatekoa.

Aztergaia: esanen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-en/-tzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

esatekoa.

esanezin
adj. Ezin esanezkoa. Edertasun esanezina. Egia esanezinak.

Aztergaia: esanezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

esangaitz
adj. g. er. Ia esanezina. Zirrara esangaitzak.

Aztergaia: esangaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

esaten zaila.

esangin
adj. bizk. Esanekoa. Pertsona ona eta esangina.

Aztergaia: esangin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'esanekoa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. esaneko

esangura
iz. Esanahia. Esangura sakoneko ipuina.

Aztergaia: esangura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esanguratsu
adj. Esanguraz betea. Ik. adierazgarri 2. Hitz, keinu esanguratsua. Begitarte esanguratsua.

Aztergaia: esanguratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esankizun
iz. Esatekoa; zer esana. Munduaren esankizunagatik Jainkoaren esanak egiten ez dituena. Ez dut luzeagotu nahi neure esankizuna. Badut aditzea baduela honezaz esankizunik aita Mokoroak. Teknikaren aldetik esankizunik ez dago.

Aztergaia: esankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esakizun 12 aldiz jaso da (Mg CO, Añ GGero, Zait Sof, Gazt MusIx, Etxde JJ); esankizun 30 aldiz (Mb, Mg CO, fB, Izt, Aran SIgn, Lard, Or Mi, Or Aitork, MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esakizun 3 (G 2, EB 1); esankizun 17 (B 1, G 12, EB 3, EgAs 1)

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

erabiliagoa da esakizun baino

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper