7 emaitza ertz bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

ertz1
1 iz. Gauza lau bat bukatzen den aldea. Ik. hegi; bazter. Mahaiaren ertza. Txanponaren ertza. Bide ertzean. Soroaren ertz batean. Ibaiaren bi ertzetatik. Gaineko ertza. Orrialdearen ertzean. Soinekoaren ertza. Mantalaren ertzarekin begiak igurtziaz. Ertz biziak. || Teilatuaren ertz-ertzean.
2 iz. mat. Bi aurpegiren elkarketak osatzen duen lerro zuzena. Poliedro baten ertzak.
3 iz. Irekidura baten muga lerroa. Zuloaren ertzean. Ezpain ertzak makur. Pitxerraren ertza.
ertz2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ertz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'eretzea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eretze].
ertzain
iz. Ertzaintzako kidea. Ertzaina da. Ertzain sartu da.

Aztergaia: ertzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Orain baino lehenago erran izan direnak gora behera hertzain hitza h-rekin eman beharko litzateke, literatura zaharrean h-rekin erabiltzen ziren beste hitz asko bezala, nahiz-eta egungo egunean ez dakit nongok edo hangok erabili edo ez erabili, zeren tradizio hark izan behar bailuke oinarririk nagusienetarikoa, baita Ifarraldekoentzat ere, eskualde hartan arazo hori baztertuxe badute-ere. Baina agian hobe litzateke gauza hauek ez mugitzea, beste gauza asko ere mugitu behar ez liratekeen bezala. Baina gure artean ez da falta hor ziri eta miri ari izan nahi dukeenik. Hiztegi-kontua bide zabalagotik lebilke". (1993-02-20)

 - [E208]: PNV/EAJ-ren behialako lagun zaharkitu batzuren gustuen pean egon behar al du Euskaltzaindiak? Herri-zain elkarketak euskara normalean hertzain ematen du, musika-talde ezagun batek bere izenean ongi ezarri duen bezala. Ikusia dugu, bestalde, automobiletako "Ertzaina" xelebrea lekuko, gure politikari analfabetoek gure Akademiari zer nolako kasua egiten dioten, gu horrelako ezjakinen aholkupean egoteko. Batasuna aipatzen ez zen garaian eta Bizkaian asmatua izateak ez du inola era justifikatzen orain ertzain idaztea. Orduko hitza, gainera, ertzaña zen, eta batez ere erdaraz erabiltzen zen, la policia ertzaña, hain zuzen, neure familian bertan maiz entzun dudanez. Garai berekoa dugu, noski, lendakari, gaur guztiok lehendakari idazten duguna. Hitzekin eta beronen esangurarekin koherentzia pixka bat behar genuke" (1993-01-18)

 - [A106]: Historiak aurrera egiten du, batzuetan bide zuzenetik, beste batzuetan zehar-meharka. Arrazoi izanik ere, dagoeneko hertzain hitza ezinezkoa da; izan gaitezen errealista, hertzain formaren aldeko ahalegin oro hutsala gertatuko da eta" (1994-11-02)

 - [E124]: esan beharrekoak esanak ditut, baina hemen ere Euskaltzaindiak burua makurtu beharko du botere faktiko (eta analfabetoen) pean. Lotsagarri deritzot gure hizkuntz akademiak honelako morronkerian ibili beharrari. Goiko politikariek bere nagusikeriaz baliatuz nahi dutena esan eta egin dezakete, baina Euskaltzaindiak horien laprastadak eta apetak isipuz bedeinkatzeak ez du izenik" (1995-01-25)

ertzain etxe, ertzain-etxe
iz. Ertzaintzaren egoitza, barruti jakin bati dagokiona. Ik. polizia etxe. Irungo ertzain etxean eman zuten desagertzearen berri. Eskuburdinak jarri eta atxilotuta eraman zituzten ertzain etxera.

Aztergaia: ertzain-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ertzain-etxe 61: Deia (“Gernikako Ertzain-etxeak”), Berria 2 (adib.: “Erraza da: ertzain-etxeetako ziegen % 95etan jada grabazio-sistema jarria zegoenez, bada, erabaki politikoa hartu ahala agindu genuen handik aurrera inkomunikaturiko atxilotuak grabazio-sistema zuten ziegetan atxikiak izan behar zutela”), EiTB 58 (adib.: “Bien bitartean, bost atxilotuak Gasteizko Ertzain-etxean daude oraindik”); ertzain etxe 29: Berria 24 (adib.: “Horietako hiru ospitalera eraman behar izan zituzten ertzain etxetik; bat, hainbat saihets hautsita”), EiTB 5 (adib.: “Ordu horretan Zabalburuko Ertzain etxean azaldu dira aita eta semea, emakumeari emandako jipoia salatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ertzain(-)etxe 25: Berria 23 (adib.: “Ebazpen horren arabera, egun horretan herriko jaiak ospatzen zirela baliatuta, hogei bat lagunek ertzain etxeara molotov koktelak jaurtitzeari ekin zioten”), Xabier Mendiguren Elizegi (“hamabostean behin gure herriko ertzain-etxean sinatzera agertzeko aginduarekin”), Iñigo Aranbarri (“Garairen hilketara itzulita, Gernikako ertzain-etxean gertatzen ari zena ateratzen aritu diren poliziek, "sekretupekoa" behar zuena kaleratzen aritu direnek, ez dute erantzukizunik?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa ertzain sarreran.

ertzainburu
iz. Ertzaintzako sail baten burua. Ik. poliziaburu. Ertzainburuak jakinarazi zien manifestazioa debekatuta zegoela eta aurrera egiterik ez zutela izango.

Aztergaia: ertzainburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): ertzainburu 42: Berria 24, EiTB 17, Argia; ertzain buru 6: EiTB 5, Argia; ertzain-buru 4, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ertzainburu 16, Berria; ertzain-buruzagi 1, Herria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu ertzainburu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, jasotzekoa.

Ertzaintza
iz. Euskal Autonomia Erkidegoko berezko polizia. Gerra garaiko Ertzaintza. Ertzaintzako kapitaina.

Aztergaia: ertzaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

ertzo
adj. zub. Eroa. Asmo ertzoak.

Aztergaia: ertzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: Ik. ero / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. 1 ero / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

eroa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper