19 emaitza errez bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

errezale
adj./iz. Tabakoa erretzen duena, tabakoa erretzen zalea dena. Errezalea naiz, pipa da nire laguna.

Aztergaia: errezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-tzaile.

errezatu, erreza, errezatzen
1 du ad. Heg. Otoitz egin. (nor osagarririk gabe). Apostolu santuen ondoan jarri zen Jaunari errezatzen.
2 du ad. Heg. (nor osagarria hartzen duela). Ik. esan1 4. Arrosarioa errezatu.

Aztergaia: errezatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errezatu, erreza, errezatzen. Heg. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errezatu, erreza, errezatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aditz hau eta otoitz egin / otoiztu ez dira maila berekoak.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): Heg. marka gehituko zaio.

errezel
1 iz. Oihalezko atala, gehienetan mugikorra, leihoetan eta kidekoetan, estalgarritzat, babesgarritzat edo apaingarritzat erabiltzen dena. Leiho handiak, errezel zuriz jantziak.
2 iz. Ohezerua. Ohe-errezelak.

Aztergaia: errezel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: definizioa erantsi: 'leihoak etab. estaltzeko oihala'.

errezelatu, errezela/errezelatu, errezelatzen
1 da/du ad. Errezeloa eduki, susmatu. Epailea bere kontra ote zegoen errezelatu zen.
2 da/du ad. Konturatu, igarri. Jokin errezelatu zen amaginarrebak barre egiten zigula.

Aztergaia: errezelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errezela, errezelatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

errezelo
1 iz. Susmoa; beldurra. Banuen horren errezeloa. Zure errezelorik ez daukat nik. Errezeloa bazuen kontra egingo zietela. Apaiza berehala hasi omen zen errezelo txarrak hartzen. Gezurretan ari ote zaren errezelotan nago.
2 iz. Ipar. Akatsa.
Azpisarrerak

Aztergaia: errezelo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'susmoa': banuen horren errezeloa. 2 Ipar. 'akatsa'

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-elo/-elu

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

susmoa

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

banuen horren errezeloa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez errezelu jatorrago eta literaturan erabiliagoa da" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzekotan Heg. markarekin eta ez maila jasoan erabiltzeko

 - [E208]:  errezelu proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): errezelo onartu da.

errezeloa egin
ad.-lok. Susmoa hartu. Herri honetako agintariek errezeloa egin zuten kontrabandoa ote zebilen. Bi arkume faltatu zitzaizkion gure auzoko artzain bati, eta Erramunen errezeloa egin zuen.

Aztergaia: errezeloa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREZELO(A) EGIN. Sospechar. Erri ontako agintariak errezeloa egin zuten kontrabandoa ote zebillen. A. Zavala in Ud 16. Irabaztuna Zulaika degu, / jendiak jo dio txalo, / marka polita jarri ote dun / egin degu errezelo. Salav Auspoa 172, 81. Bi arkume paltatu zitzaizkion gure auzoko artzai bati, ta Erramonen errezeloa egin zun. TxGarm Auspoa 188, 68. Segituan errezeloa egin omen zuten zer pasa izango zan, eta billa asi omen ziran. JAzpiroz 90s. Errezeloa egin genduan txoferrak izango ote ziran. Baiña ziur ez jakin. JAzpiroz Auspoa 203, 170.Ta errezelo txar bat / artaz egiñikan, / gau guziyan etzuben / itxi begirikan. RArt Auspoa 227, 113. Eta orduantxe asi nintzan errezelo txarrak egiten. Auspoa 236, 93

Ez dugu aurkitu errezelo(a) egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errezeloa egin 3: Xabier Mendiguren Elizegi (“Egun batean, pareko neska leihoan dagoela eta bera teleskopiotik begira, neskak ikusi ote duen errezeloa egiten zaio, eta izutu egiten da”), Jose Ramon Goikoetxea (“Ez dizu entzun, edo errezeloa egin zaio”), Karlos Linazasoro (“eta danbatekoarekin kili-kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian; baina ez zen mila zatitan txiki-txiki egin, gargola mitologiko hura ez zelako harrizkoa, nik errezeloa egin bezala, kartoi-harrizkoa baizik”); Ez dugu aurkitu errezelo egin formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa errezeloa egin forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errezelo sarreran.

errezeptore
iz. biol. Zelula edo ehun espezializatua, estimuluak jasotzen eta dagozkien nerbio organoetara transmititzen dituena. Zaporearen errezeptoreak dastamen-zelulak dira.

Aztergaia: errezeptore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errezeptore 79: Elhuyar 63 (adib.: “Bularreko minbizien % 80an, zelulek estrogenoen errezeptoreak dituzte”), Consumer 7 (adib.: “errezeptore biokimiko multzo batek espermatozoidea helmugaraino gidatzen du”), Berria 6 (adib.: “Errezeptore horiek kanpotik eta barrutik datorren informazioa batzen dute eta burmuinera bidaltzen dute”), EiTB 2 (adib.: “antenetan dituzten errezeptoreek guk usaintzen ez dugun gas bat hautematen dute”), Argia (adib.: “sareak ‘masen autokomunikazioa’ ahalbidetu dute, erabiltzaileak mezuen emisore eta errezeptore bilakatu direlako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errezeptore 54: Berria 10 (adib.: “Hain justu ere, bi ikertzaile horiek usaimen errezeptoreen eta usaimen sistemaren antolaketaren inguruan egindako lana nabarmendu du Stockholmeko Zientzia Akademiak”), Luis Elberdin 43 (adib.: “Izan ere, klitoriaren mokoan hainbat eta hainbat ukipen errezeptore daude bilduta, eta horregatik da makina lehergarri baten detonagailua bezala”), Josu Zabaleta (“Begiaren atzealdea geruza batez estalita dago: erretina; erretina horretan argi-hartzaileak edo errezeptoreak daude”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es receptor / fr récepteur; receveur: Elhuyar: 1 hartzaile; 2 (Biol.) errezeptore; 3 (Ling.) hartzaile, jasotzaile; 4 (Telecom.) hargailu / Nolaerran: (de greffe) hartzaile / Zehazki: (que recibe) hartzaile; (de radio etc) hargailu / Labayru: 1 (que recibe) hartzen duen(a), jasotzen duen(a); 2 (persona que recibe) hartzaile, jasotzaile; 3 (Ling.) hartzaile, jasotzaile; 4 (aparato para recibir) hargailu, hartzeko(a) (tresna) / Adorez5000: 1 hartzaile, jasotzaile; 2 (aparato) hargailu; 3 (Biol.) hartzaile, errezeptore; 4 (Ling.) hartzaile, jasotzaile.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

errezeta
1 iz. Sendagaien eta janarien osagaien zerrenda eta prestatzeko modua. Errezeta liburua. Errezeta idatzi.
2 iz. Zerbait lortzeko modua edo metodoa. Arrakasta lortzeko errezeta. Italiako zinemak errezeta merke eta erraza barreiatu du film ikusgarriak egiteko.
3 iz. Eriak hartu behar duen sendagaia adierazten duen ohar idatzia. Sendagilearen errezeta. Farmazia zuzendariak iragarri du datozen egunetan Bizkaiko beste hamabi herritara zabalduko dutela errezeta elektronikoa.

Aztergaia: errezeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errezeta, agindu

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

mailegu onartzekoen minimoa betetzen ez duen arren zerrendak eskaini duen medikuntzako adieran, onartzekoa da, Ipar. ere ezaguna baita errezeta forma, sukaldaritzako adieran

Forma arautuaren azalpenaz oharra

pare bat adibide eransteko eskatuz, adierak iradokiz: "iz. 1: medikuaren errezeta. 2: errezeta-liburua".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errezeta: Sukaldaritza-errezetak ere erants daiteke, argigarria baita.

 - [E116]: argiagoa iruditu zait E208ren adibidea, bigarren sailarekin adierazi nahi dena adierazteko.

 - Erabakia: (2008-06-27) ok, beraz, errezeta 1 iz.: medikuaren errezeta. 2 iz.: sukaldaritza-errezetak.

errezetatu, errezeta/errezetatu, errezetatzen
du ad. Heg. Sendagileak eriari hartu behar duen sendagaia agindu eta harraldiak eta dosiak errezetan zehaztu. Ik. preskribatu 2. Markako botiken ordez generikoak errezetatu beharko dituzte Osakidetzako medikuek aurrerantzean.

Aztergaia: errezetatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errezetatu 57: Elhuyar 10 (“Emaitzak zalaparta eragin zuen; izan ere, erantzun zutenetatik, gutxi gorabehera erdiek plazeboak errezetatzen zituztela aitortu zuten”), Consumer 3 (adib.: “Kalkulatuta dago 4.000 mediku inguruk errezetatzen dutela Espainian eta aseguru pribatu batzuk ere beren prestazioen artean homeopatia sartzea pentsatzen ari dira”), Berria 22 (adib.: “Eta ardoa hain ona baldin bada, agian, laster medikutara joaten garenean errezetatu ere egingo digu”), EiTB 11 (adib.: “"Profesionalen eta gizartearen aldarrikapenari erantzuten dio", azaldu dute; horrela, lehen mailako arreta zerbitzuetan "neurri zehatza errezetatu" ahal izango dute, beste herri batzuetako ospitaletan egiten den bezala”), Argia 11 (adib.: “larruazaleko gaixotasunak artatzeko errezetatzen direnak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errezetatu 24: Berria 12 (adib.: “Estatu Batuetan, depresioaren kontrako botika bakarra errezetatu dezakete pediatrek: prozaca”), Joan Mari Irigoien 4 (adib.: “nik errezetatu nizkion pilulak agortu aurretik?”), Iban Zaldua (“noizean behin aholku edo galdera zorrotzen bat botatzen dute, eta errezetatzen dituzten pilulen aldekoak zein kontrakoak kontu handiz azaltzen dituzte”), Patxi Iturritegi (“Jarrai zezala bolada batean errezetatutako kapsulak hartzen”), Josu Landa (“Arroz ura edan behar duzu batez ere - beste paper bat zirriborratu zion Mentxuk -, esan nizun Margarenean edozenbat arroz aurki dezakezula estraperloan, esaiozu gaixotasunagatik dela eta nik errezetatutakoa”), Juan Garzia 2 (adib.: “idatzi gabeko errezetatxoen, organismo horrekiko lanaren inguruko folklorearen ezaupideak ematen duen intimitate gisako horri uko egin beharra”), Markos Zapiain (“Zein zekenak izaten diren pilulak errezetatzeko orduan, zelako harropuzkeriaz darabilten beren agintea! Autodeterminaziotik aldentzen duen guztia da txarra”), Iñaki Heras (“Zergatik ixten dute orain beren fundamentalismoaren liburua, eta zergatik jartzen dira orain ekonomian esku-hartzera, arazoari merkatu gehiago ezartzearen irtenbidea errezetatu beharrean?”), Unai Iturriaga (“Arrebari errezetatu nion argaltzeko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es recetar, prescribir / fr prescrire: Elhuyar: errezetatu, agindu (medikuak); eman / Nolaerran: manatu, agindu (zab.) / Zehazki: (un médico) agindu / Labayru: -(r)i agindu | errezetatu; eman / Adorez5000: agindu, errezetatu.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “errezeta 1 iz.: medikuaren errezeta. 2 iz.: sukaldaritza-errezetak”arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia, baina Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

errezetatu, errezeta/errezetatu, errezetatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
errezibitu, errezibi, errezibitzen
du ad. Bidaltzen, ematen, eskaintzen edo heltzen zaiguna hartu edo onartu. Ik. hartu 4. Kristoren gorputza errezibitzean. Errezibitu ditugun ondasunak.

Aztergaia: errezibitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errezibitu, errezibi, errezibitzen. du ad.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. hartu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errezibitu, errezibi, errezibitzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ez dakit zenbateraino den onartzeko nahiz eta Hautalanerakoan eta jasotzen den. Ez ote da zaharkitua?" (1993-02)

 - [K203]: ... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

errezibitze
iz. Bidaltzen, ematen, eskaintzen edo heltzen zaiguna hartzea edo onartzea.

Aztergaia: errezibitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

errezibo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errezibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordainagiri; agiri].

Aztergaia: errezibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh162 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

errezibo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errezibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordainagiri; agiri].

errezibo 162 (117 DiarioVasco); ordainagiri 451.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errezibo 9; ordainagiri 34.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "errezibo / errezibu"

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezkoak egokiak dira eta bere bidea egiten ari dira.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ibo/-ibu (ik. Maileg, 29-30)

Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. ordainagiri, agiri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nahiz eta datibo, genitibo hobetsi, nik neuk hitz hau ez nuke kultismo horien sailean jarriko (cfr. errezibitu), eta errezibu forma hobetsiko nuke" (1995-01-25)

errezildar
1 adj. Errezilgoa, Errezili dagokiona.
2 iz. Errezilgo herritarra.

Aztergaia: errezildar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

errezital
1 iz. Abeslari edo instrumentista baten emanaldia. Datozen egunetan, Japonian, Frantzian eta Alemanian arituko da Chopinen omenezko errezitalak ematen.
2 iz. Poemak errezitatuz egiten den saioa. Lizardi Antzokian eskaini zuten errezitalak oso harrera ona izan zuen; Jorge Oteizaren olerkiak irakurri zituen aktore zarauztarrak, Tolosaren musikaz lagundurik.

Aztergaia: errezital

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

rezitatu G 1 (GavS teatro-oharrean).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errezital EB 7 (G. Knörr; VozEusk 1984; I. Uria 2; I. Salbidegoitia; Hemen 1989; Egunk 1990); errezitazio 1 (Argia/4; errezitatu 25: a) iz. B 9 (-adu: J. Ibarra 7; KatuenTest 2), EB 1 (M. Haranburu); b) ad. EB 15 (HezSaila 1985 2; X. Galarreta; M.E. Ituarte; K. Navarro; BAtx Obab; X. Mendiguren E.; A. Lertxundi; I. Tapia; A.M. Toledo; M.A. Unanua; K. Santisteban; X. Olarra; Egunk 1994; J.M. Arrizabalaga re-). // Testuinguruak: errezital : G. Knörr: "[Urkok] Trinitateko Enparantzan Abuztuaren ondarrean eskaini zuen errezital gogoangarriaz"; VozEusk 1984: "Geroztik errezital askotan hartu du parte"; I. Uria: "Poesi errezital pare bat izan dugu", "Badakik, errezitalak prestatu, [Susa] 4 eta 5 atera, astean behin bakarrik biltzeko askotxo duk"; I. Salbidegoitia: "Honelako musikaldietan gainera herri kantak egin behar dira, eta guztiz ezegokia da saio luzeak eta errezital antzekoak egitea"; Hemen 1989: "Julio Iglesiasek Luis Casanovan eman behar zuen errezitala atzeratu behar izan dute"; Egunk 1990: "poemak irakurriko ditu etzi, Pello Zabaleta, Eskarne Aroma eta Jesus Eguzkitzarekin batera egingo duen olerki errezitalean"; errezitazio : Argia/4: "Elkarbanatzea poemaren errezitazioari lagunduko diotelarik"; errezitatu a) iz.: J. Ibarra: "umeei egiten jakezan jokoak edo errezitaduak", "Berez ez dira jokoak errezitadu batzuk dira"; KatuenTest: "Txikitxoenentzat errezitaduak eta nota gutxiagoko kantuak izango dira egokiago", "Berdintsuak dira guretzako ume-umetan erabilitako errezitadu soilak eta portuko kantuak"; M. Haranburu: "Haurrak HBaren abenturen errezitatua amaitu duenean, berriro irudi guztiak biltzen dira"; b) ad.: HezSaila 1985: "Klasea bi taldetan banatzen da eta talde bakoitzak bi bertsoetarik bat errezitatzen du", "Azkenik, bi taldeek frase artikulatua errezitatzen dute"; X. Galarreta: "honako neurtitz hauek errezitatu zituen"; M.E. Ituarte: "'Sloka' hau errezitatu zuen"; K. Navarro: "ahots apalez otoi budista zoragarria errezitatzen hasi zen"; BAtx Obab: "Bere onetik ateratzen ari zen, Gongoraren epitafioa errezitatu zidanean bezala"; X. Mendiguren E.: "Dena aldatzen baita. (Errezitatuz) Oi zein dan ituna / garaion patua..."; A. Lertxundi: "Arre, arre, mandako Herrikoia. Errezitatzeko egokia duzu zatiño hau"; I. Tapia: "Zeorrek, Agnan, errezita ezazu alegia"; A.M. Toledo: "Lehiaketa literariotan saritutako bertsoak kantatu edo errezitatu egiten dira"; M.A. Unanua: "Errezitatua `epikoa' izan dadila, eta ez `liturgikoa', urruntasuna gorde ahal izan dadin"; K. Santisteban: "Neskatila txikienak irtenbidea eskaini zuen `Mandalayko Bidean' errezitatzen hasi zenean"; X. Olarra: "haur batek ikasgaia errezitatzen duen bezala"; Egunk 1994: "Alfontso Irigoien errezitatzen ikustea beste poeta batzuekin batera, benetan ederra izan da"; J.M. Arrizabalaga: "Ester Remirok gazteleraz Juan Gurutzekoaren beste zenbait poema rezitatzen zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errezital : DFrec 8, AB50; errezitaldi : AB50 3, HiztEn, Euskalterm 1; errezitapen : AB38 5; errezitatibo : HiztEn, Euskalterm 1; errezitatu : AB38 4, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 2; errezitazio : HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errezitaldi : HiruMila, ElhHizt; errezitatu : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; errezitazio : HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE // HiruMila: errezitalari, errezitatzaile // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal recital / récital formen ordainak: erestaldi : Casve FE, PMuj DCV; jo-aldi : PMuj DCV; kantaldi : Lur EF/FE; musikaldi : Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE; soñu : Casve FE; HiruMila: 1 errezitaldi; 2 erakustaldi // ElhHizt: errezitaldi // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; b) recitar / réciter formenak: gogoz erran : Casve FE (gogozerran), HaizeG FB, T-L LBF; gogozeman : Casve FE // HiruMila: errezitatu // ElhHizt: 1 errezitatu, ozen irakurri; 2 buruz esan // Lur EG/CE: errezitatu (recitar de memoria: buruz esan) // Lur EF/FE: errezitatu (réciter par coeur: buruz esan, gogoz errezitatu) // PMuj DCV: 1 referir en voz alta: ozen (miiz) esan, oguzi, ozendu; 2 decir de memoria: buruz (gogoz) esan // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea; c) recitación / récitation formenak: errezitazio : HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE; gogozerraite : Casve FE, HaizeG FB (gogoz erraite) // PMuj DCV: oguzketa, oguztaldi, oguzte, ozenketa // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; d) recitador / récitateur, récitant formenak: errezitalari : HiruMila; errezitatzaile : HiruMila, ElhHizt // Casve FE: erraile, (qui chante les récits) mintzakantari // PMuj DCV: oguzle, ozen-esale, buruz-ezale // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; e) recitativo / récitatif formenak: mintzakantüzko : Casve FE // PMuj DCV: 1 que tiene forma de recitado: mintza-kantazko, abes-mintzozko; 2 que emplea el recitado: mintza-kantari; f) es recitado formarenak: PMuj DCV: oguztaldi, ozen-aldi / mintza-: música recitada: mintza-kanta, mintza-eresi.

Erdaretako formak

a) es recitación: fr (DLLF): récitation; it (S. Carbonell): recitazione; ca (DCC): recitatió; en (Collins): recitation; de (Langenscheidts): Vortrag, Rezitation; b) es recitado: fr (DLLF): Ø; it (S. Carbonell): recitato; (mus.) recitativo; ca (DCC): recitat; en (Collins): recitation: (mus.) recitative; de (Langenscheidts): Rezitativ, Sprechgesang; c) es recitador: fr (DLLF): récitateur; it (S. Carbonell): recitante / recitadore; ca (DCC): recitador; en (Collins): Ø; de (Langenscheidts): Vortragskünstler, Rezitator.; d) es recital: fr (DLLF): récital; it (S. Carbonell): concerto di solista; ca (DCC): recital; en (Collins): (mus.) recital; (liter.) reading; de (Langenscheidts): 1 (Solo)Konzert, Cello-konzert od. -abend; 2 Dicterlesung, Vortragsabend; e) es recitante: fr (DLLF): Ø; it (S. Carbonell): recitante, commediante; ca (DCC): Ø; en (Collins): Ø; de (Langenscheidts): Ø; f) es recitar: fr (DLLF): réciter / réciter, dire; it (S. Carbonell): recitare; ca (DCC): recitar; en (Collins): to recite; de (Langenscheidts): vortragen, rezitieren, hersagen, etab.; g) es recitativo: fr (DLLF): Ø; it (S. Carbonell): recitativo; ca (DCC): recitat; en (Collins): recitative; de (Langenscheidts): Rezitativ....

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

errezitatu, errezita, errezitatzen
du ad. Buruz ala irakurriz testu bat ozenki eta adierazkortasunez esan. Ik. esan1 3. Liburuko poemak errezitatuz aurkeztu zuen egileak bere lana.

Aztergaia: errezitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errezita, errezitatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du formak (eta hainbeste adieraren aldetik ere bai, guzti-guztietan hala denik ez badakit ere), maiz ageri da gaurko testuetan, eta beharrezkoa dela uste dut, lantaldeak bezala. Proposamena: utzi bere horretan (baita errezitatzaile ere).

 - Erabakia: (2008-06-27) OK.

errezitatzaile
iz. Testu bat errezitatzen duen pertsona. Musikari ona izateaz gain, poema-errezitatzaile liluragarria izan zen.

Aztergaia: errezitatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzaile/-ari.

errezo
iz. Heg. Otoitza. Errezoak egin. Errezo liburua.
Azpisarrerak

Aztergaia: errezo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errezo Gip. da batez ere (Mb, Arr, Cb, It, AA, Gco, Arrantz, Bv, Tx, Uzt, NEtx, Or, Lek SClar, SMitx); errezu Bizk. batez ere (Cb CatV, Mg CO, Añ GGero, Astar, Ur, Balad, Etxba, SM Zirik, Alzola; Mat; LE Prog; Berron, Salav); forma biak darabiltzatenak: Mg CC, Goñi, Lek EunD, Bilbao IpuiB; errezuan (JJMg BasEsc; Tx, Berron); rezo (A BeinB)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errezo 5 aldiz azaldu da (G: 3; EB-EgAs: 2); errezu 11 aldiz (B: 5; G: 2; EB-EgAs: 4)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: errezo (2); errezu (1); AB38: errezu (1); AB50: errezo (2).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errezoan .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "errezu forma askoz ere erabiliagoa da literaturan. Bizkaian hori besterik ez dugu" (1995-01-25)

 - [I102]: dudarik gabe eta hamaika bider aipatutakoagatik errezu da nire ustez hobestekoa" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aipatzen bada, zer gertatzen da erregu hitzarekin?

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): Heg. gehituko zaio.

errezoan
adb. Otoitz egiten. Belaunikatu lurrean eta, errezoan ziren hasi.
Loturak

Aztergaia: errezoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errezo sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

otoitz egiten.

errezulo
iz. Zigarretek, txinpartek edo kidekoek arropan-eta egindako zuloa.

Aztergaia: errezulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2008-06-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez OEHn, ez EEBSn, ez ap. HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ahozkoan ezaguna izan arren, baina testuetan erabili gabea denez, lantaldeak ez daki zein leku dagokion '(zigarretak, txinpartak) arropan egindako zuloa' adierakoari.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zulo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: hitzaren premiaz, aski esanahitsua da testuetan inork ez erabiltzea; ezagutzen duenak idatziko du, eta orduan jasoko dugu hiztegian. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-06-27) errezulo iz. `(zigarretak, txinpartak...) arropan eta egindako zuloa'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper