21 emaitza erreka bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

erreka
1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. Ik. ibai. Ubiaga eta Anziain errekak. Arnegiko errekan. Erreka aldeko zuhaitzak. Errekak eta ibaiak. Zuzenean itsasora doan erreka. Erreka garbiak. Goroldio lizuna erreka agorretan. Ez edan errekan, ahal baduk iturrian.
2 iz. Erretena, lubakia. Gatza lurpean dagoen lekuetan, egiten dituzte zuloak eta eramaten dute erreka bat urez betetzeko. Lats agortu baten errekan.
3 iz. Arroa, sakana. Erreka zola.
4 iz. Arrakala, ildoa. Ileko erreka.

Aztergaia: erreka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erreka-lanproi: Lampetra planeri; errekatxindor: Cettia cetti.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erreka jo

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erreka-txori , errekan , errekara , errekatik atera, erreka-zola, erreka-zulo .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erreka jo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E101]: ""erreka jo" bezala, "errekan eman" sartu beharko Hiribarrenen "erreketan eman" hori bada" (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  erreka(-)zintzur `arroila' (gaztelaniazko `foz'). Baztan eta Malerrekan ezaguna.

 - [E208]:  Erreka-txori: txori honen izena Bizkaialdean ipurtikara (epertikara) da; gehitu.

 - [E116]: Forma "berria" edo lantaldeak aztertu gabea da I202k aipatu duen erreka(-)zintzur, baina egia da aski erabilia dela. Nik sartuko nuke. Bestetik, sinonimorik aipatu gabe eman genuen lehen itzulian buztanikara, eta bere hartan utzi dugu bigarren honetan ("buztanikara iz. Motacilla sp."); E208k gehitu nahi duen ipurtikara, berriz, ipurdikara forman proposatu du lantaldeak beherago, 'buztanikara' definitzaile duela (eta han erabaki beharko dugu forma, ez hemen). Ongi ulertu badut, buztanikara da hiztegi batuko forma nagusia edo markatu gabea, eta gainerakoak, izatekotan, bigarren mailakoak izango dira, eta ez parekoak edo sinonimoak: horregatik, 'buztanikara' definitzaile duela eman beharko genuke hemengoa (geroago ipurdikara proposatu den bezala, alegia), hau da: "erreka(-)txori 'buztanikara'".

 - Erabakia: (2008-04-25) ok baina erreka zintzur horri Naf. marka gehitu; AS: errekan (errekan egon, ezarri, gelditu, izan... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekan moduan); errekara (errekara jausi, joan, ari, egin, eraman... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekara moduan); errekatik atera 'hondamenditik atera'; erreka(-)txori 'buztanikara'; erreka(-)zintzur Naf.; erreka(-)zola; erreka(-)zulo.

erreka bazter, erreka-bazter
iz. Erreka ukitzen duen lur zerrenda. Lizarrak maite du ura; gehiena erreka bazterrean edo mendi zokoetan ugaritzen da. Gipuzkoako erreka bazterretan.

Aztergaia: erreka-bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:017 2003-01-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREKA-BAZTER (Añ). Orilla de un arroyo. "Ribera" Añ. v. ERREKA-ERTZ. Gipuzkoako erreka bazterretan. Izt C 134. Erreka baztarretako sagatz, altz eta arantzei. Apaol 22. Leaburuko erreka-bastartxo ospelean. Munita 83. Abiatu zan erreka bazterrak gora. And AUzta 44. An bazegoala erbia, eperra, edozein erreka-bazterretan berriz ateak... TxGarm BordaB 148. Lizarrak maite du ura. Geiena erreka-bazterrean edo mendi-zokoetan ugaritzen da. Ostolaiz 37. Joaiten ginelarik Latxetako erreka bazterretan [...] basa-marrubiketa. Larre ArtzainE 13. v. tbn. Goñi 24. Ox 107. SM Zirik 35. Anab Aprika 40. Erreka-baztar: BBarand 16. AZink 127

adib: erreka 1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. Ik. ibai. Ubiaga eta Anziain errekak. Arnegiko errekan. Erreka aldeko zuhaitzak. Gipuzkoako erreka bazterretan. Errekak eta ibaiak. Zuzenean itsasora doan erreka. Erreka garbiak. Goroldio lizuna erreka agorretan. Ez edan errekan, ahal baduk iturrian.

erreka(-)bazter 41: Deia, Consumer 2, HABE 2, Berria 12, EiTB 3, Argia 8, Erlea 5, DiarioVasco 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreka(-)bazter 50: Herria 7, Berria 2, Pello Lizarralde 6, Elizen arteko Biblia 3, Patziku Perurena 5, Jean Baptiste Etxarren 3, Patxi Iturritegi 2, Koldo Biguri 2, Eider Rodriguez 2, Bernardo Atxaga 2, Hasier Etxeberria 2, Aurelia Arkotxa, Pablo Sastre, Joxemari Urteaga, Iñaki Segurola…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bazter.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erreka sarreran.

erreka ertz, erreka-ertz
iz. Erreka bazterra. Ibarrolako erreka ertzetik joan-etorri bat egin dugu.

Aztergaia: erreka-ertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREKA-ERTZ. Orilla de un arroyo. v. ERREKA-BAZTER. Erreka-ertzean landa bat dago luze luze iarrita. Ag AL 23. Erreka ertzean aize garbia. Or Mi 25. Erreka ertz-ertzean errenkadan dagozan atx-bitarteak. Akes Ipiñ 28. Arratzuko bidean ba-da zerra bat erreka-ertzean. Vill in Gand Elorri 16. Ibarlako erreka ertzetik joan-etorri bat egin dogu. Alzola Atalak 68. Zugaitz-jenero au mendietan asko ikusten da, erreka-ertzetan. Ostolaiz 121.

def: errekondo iz. g.er. Erreka-ertza, erreka-ondoa. Zeru goia garbi dago eta errekondoan izotza.

erreka-ertz 20 Deia (“non dago/ soldadu ezezagunaren hilobia?/ esango diot, jauna/ edozein erreka ertzetan/ meskita bakoitzeko aulkian/ etxe bakoitzaren atarian”), Elhuyar (“ontinalis antipyretica espeziea bezala, Sphagnum magellanicum espeziea ere erreka ertzetan hazten da”), Consumer 3 (“Lurrintsu bikaina, belardietan, erreka ertzetan eta suak harturiko basoetan ugaltzen da”), Berria 6 (“Bestelako fenomenoekin egiten den bezalaxe; erreka bat handitzea espero baduzu, erreka ertzean bizi direnak urruntzea da neurririk eraginkorrena”), Karmel (“Erreka ertzean lerden da leixarra, Iretargi alboan ageri da artizarra...”), Argia (“Eguna joan eta eguna etorri, nonbait utzi zituen lurrak gogoan, erreka ertzeko saila izerdiz ontzen diharduen gizonak zer pentsatua eman dit”), Erlea 4 (“Etxetik atera eta erreka ertzetik ematen zituen paseoak…”), DiarioVasco 3 (“Ikasleek erreka ertzean eta bidegorrian era guztietako zaborrak topatu zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreka(-)ertz 25: Bernardo Atxaga 6 (“Hilerriaren ondotik bide bat pasatzen zen, erreka ertzeko zalditegietatik atera eta rantxoko etxeetara joaten zena, muinoan gora”), Urtzi Urrutikoetxea 5 (“Erreka ertzetik jotzea erabaki duzu”), Joan Mari Irigoien 2 (“Eta "ibili duk", erran diat, ez baitabil dagoeneko... zeren erreka ertzeko lahar batzuen artean egin baitu azkenean habia”), Aitor Arana, Elizen arteko Biblia, Joan Mari Irigoien, Arantxa Iturbe, Txillardegi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Libre samarra dirudi eta aski da definitzaile gisa uztea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ertz.

erreka jo
ad.-lok. Erabat hondatua gertatu, porrot egin. Anitz galtzen duenak erreka jotzen du. Bere asmoek erreka jo zuten. Kargudunen izenak gorengo mailaraino igo daitezke batzuetan eta erreka zeharo jo dezakete hurrengoan.

Aztergaia: erreka jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erreka zintzur, erreka-zintzur
iz. naf. Erreka baten bidea estutzen den gunea.
erreka zola, erreka-zola
iz. Arro baten hondoa. Bertze aldean den erreka-zolara jaitsi baino lehen.
erreka zulo, erreka-zulo
1 iz. Arro estua. Jo zuen bideetan zehar erreka-zulo eta haitzarte soiletara.
2 iz. Errekaren hondoa. Erreka-zuloren batean hordirik, asko bezala, ito dadin beldurrez.
errekadu
iz. Batez ere bizk. Mandatua.

Aztergaia: errekadu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

mandatua; mezua.

errekaitatu, errekaita, errekaitatzen
1 du ad. Ipar. zah. (Uzta) bildu. Landak errekaitatu dituzten langileak.
2 du ad. Ipar. zah. Zaindu, artatu. Ez dute dirurik beren buruak errekaitatzeko, eri direnean.

Esaera zaharrak

Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa.

Aztergaia: errekaitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errekaitatu, errekaita, errekaitatzen. Ipar. Zah. du ad. 1 'bildu'. 2 'zaindu, artatu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (Zah.?). Ik. (1) bildu; (2) zaindu, artatu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errekaitatu, errekaita, errekaitatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "forma klasiko zaharra ez ote da errekeitatu?" (1995-01-25)

errekaitu
1 iz. Ipar. eta naf. Arta, ardura. Eritasuneko errekaituak egiteko.
2 iz. Ipar. eta naf. Erreminta. Zakuan errekaitu ugari zeraman: iltzeak, aizkorak, kobre puskak...

Aztergaia: errekaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 1 'arta'. 2 'erreminta'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1. arta; 2. erreminta; 3. adkor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "errekaitu ona, to, hi!" bezalakoak oso erabiliak.

 - [E116]: nik ez nuke adiera metaforiko hori hemen sartuko, hori beste hitz batzuekin ere gertatzen baita ("arraio tresna zaharra!"). Baina holakoak ez ditugu arruntean hiztegian sartzen.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok, Ipar. eta Naf. jarri.

errekalde
iz. Erreka-ertza; erreka inguruko aldea. Eder zeruan izarra, errekaldean lizarra.

Aztergaia: errekalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde (cf. elizalde).

errekan
Porrot eginda, erreka joa. (egon, ezarri, gelditu, izan eta kideko aditzekin). Artzain txarrak ezarriko du laster artaldea errekan. Gizon hiltzaile zikina!, hiregatik gaituk denak errekan. Segi bitza haren erran onak, nahiago ez badu errekan gelditu.
Loturak

Aztergaia: errekan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreka sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

errekan egon, ezarri, gelditu, izan... gisa erabilia; eta Ipar.an maiz peko errekan moduan.

errekara
Hondamendira. (joan, eraman, ari izan eta kideko aditzekin). Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Erdaraz noiznahi mintzatzeko errebeskeriak errekara garamatza. Fama txarrak ditu zure hotelak; errekara ari dela.
Loturak

Aztergaia: errekara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreka sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

errekara jausi, joan, ari, egin, eraman... gisa erabilia; eta Ipar.an maiz peko errekara moduan.

errekaratu, errekara/errekaratu, errekaratzen
da/du ad. Ipar. Erreka jo; hondatu. Bazkunak diru anitz du eta ez da aise errekaratuko. Apustuan ibiltzeak errekaratu dituenak. Etxea errekaratu zaio.

Aztergaia: errekaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errekaratu, errekara(tu), errekaratzen. Ipar. da/du ad. 'erreka jo': etxea errekaratu zaio.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errekaratu, errekara, errekaratzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. erreka jo

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etxea errekaratu zaio

errekardari
iz. g. er. Saltzaile ibiltaria, herriz herri hainbat gauza saltzen ibiltzen dena. Ik. txerpolari 2.

Aztergaia: errekardari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "revendeur [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errekargu
iz. Zerga, kuota, zor edo kideko batengatik ordaindu beharreko zenbatekoari, ordainketan atzeratzeagatik edo beste arrazoiren batengatik, ezartzen zaion igoera. Ik. emendatze. 30. artikulua: epez kanpo ordaintzeagatiko errekarguak. Egun horretan ordaindu ez diren ordainagiriak eta bankuak bueltatzen dituenak errekarguarekin eta berandutze interesekin kobratuko dira. Beste neurrietako bat hutsik dauden etxebizitzei errekargu fiskalak ezartzea da.

Aztergaia: errekargu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh292 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errekargu (eta 3 premiamendu e.) 7 aldiz jaso da, buletinetan: BAO 1992 eta 1993 5, adib.: "zerrendatuko diren zenbateko, errekargu eta kontzeptuen zioz", "printzipalaren ziozko bederatziehun eta berrogeitemeretzi mila ehun eta berrogeita hamabi (959.152), gehi premiamendu errekarguen ziozko ehun eta laurogeita hamaika mila zortziehun eta hogeita hamar (191.830) mila"; BEO 1990: "Jakin erazten dut: Nire agindupeko Biltzailetza honetan, (...), printzipal, premiamendu errekargu eta atera daitezkeen kostu eta gastuetarako kalkulaturiko milioi bat bostehun eta berrogei mila hirurehun eta laurogeitasei pezetako zenbatekoan, jarraitzen den premiamenduzko administrazio espedientean, 1990.eko irailaren 27an, hurrengo finka bahitzeko idaztoharra egin zedin, Agindua eman nuela"; GAO 1993: "Anotazio horiek guztiek ondorengo zenbatekoak dituzten zorrak bermatzen dituzte: 49.901.527 pta. zenbateko nagusi gisa, gehi 9.980.301 pta. premiamenduzko errekarguetan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekargatu : AB38 1, HiztEn; errekargo : DFrec 1; errekargu : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 33 (hauetan atzerakinengatiko e. 1, baliokidetasun-e. 1, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

gaineko : AgAld; gainordain : AdminMila, AdminEL; gehigarri : AgAld, EurItune (eu (zerga)-gehigarriak ezartzea; es imponer recargos; fr prononcer des majorations; de Zuschläge festsetzen; en to impose surcharges; it infliggere aumenti); gehikuntza : AgAld; // es recargo formaren ordainik ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, AdminHizt, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errekargu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal recargo / surcharge; majoration; surtaxe; aggravation, etab. formen ordainak: HiztHand: gainkarga; Fin. emendatze // HiruMila: 1 aumento de carga: birkarga; 2 der.: nuevo cargo: birkargu; 3 nuevo gravamen: errekargu, gainordain // ElhHizt: 1 berriz kargatze / zamatze; gehiago kargatze / zamatze; 2 gainordain, errekargu // Lur EF/FE: gainkarga, gehiegizko karga / Ø / Ø / Ø // Casve FE: zamahaborokin, zamazgoiti(ko), zamaberri, zamahaboro; (lettre) aldegainetiko; (tech.) indar-goiti / emendatze, goititze, goratze, gorentze, zehitze / arrapetxa, petxa goregi / gaizkitze // HaizeG FB: goiti-karga, zamaz-gaineko, zama-soberakin, sobera-karga, errekarga / goititze / Ø // T-L LBF: errekarga, zama berri, zamaz gaineko, zama soberakin / goititze / tatsa doble / Ø // PMuj DCV: 1 sobrecarga: zama berri, bir-zama, zamaz-gaiñeko; 2 aumento: geitasun, geigarri, eraskin; 3 sobretasa: sariz-gaiñeko, sari-gain; 4 aumento de fiebre: sukar-geitze, sukar-berritze // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea.

errekargu 268: Argia 3, Berria 9, Deustuko Unibertsitatea 94, DiarioVasco 29, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 8, Consumer 9, Espainiako Gobernua 78, Goiena, Gomylex 11, Laneki 22, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errekargu 1, Berria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Baliokidetasun errekargua: Recargo (de) equivalencia"; "Baliokidetasun errekarguko erregimen bereziko eragiketak (emateak): Operaciones (entregas) en régimen especial recargo de equivalencia"; "Bizkaiko Herrialde Historikoaren errekargua: Recargo Territorio Histórico Bizkaia"; "Luzamendu errekargua: Recargo de prórroga"; "Udal errekargua: Recargo municipal".

Lantaldearen irizpideak
Euskal ordain egokia bilatu eta proposatuko da

gaztelaniazkoa bakarrik izanik, arazoak daude onartzeko, nahiz aski erabilia den; ordezkoak proposatzean ere, zalantzak aitortu nahi dira: a) gehigarri egokia izan liteke, baina beti balio ote du? b) gain-x osaerakoren bat (gainkarga aipatu da, adieraren aldetik egokituz: 'karga ekonomiko erantsia').

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta Euskaltermen zein hiztegi orokorretan jasoa dago.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errekargu: zergatik ez gainsari, gaintasa bezalakoren bat.

 - [E210]: Egia da erabilerak beste ordain batzuk hobetsi dituela ordezko moduan. Zuzenbidean, adibidez, gainordain ere badabil. Ez da ikusten, beraz, maileguaren premiarik.

 - [E116]: ordain argi eta seguru antzekorik ez badugu (izan litezke, beharbada, gehigarri, gainkarga, gainordain... baina ez dira, oraindik behintzat), zentzuzkoena ezer ez aipatzea da, harik eta formak eta bakoitzaren adiera(k) argitu arte, ez baitagokigu guri halakoak inprobisatzea. Proposamena: kendu sarrera osoa.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

errekarri
iz. Urak luzaroan herrestan eraman izanaren ondorioz, azal leuna duen harri biribildua. Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain zorroko sakela batean gorde zituen.

Aztergaia: errekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

errekasto
iz. Errekatxoa. Errekastoak, oso puzturik, irakiten eta apartsu zihoazen ibarretara. Errekastotik errekara, errekatik ibaira.

Aztergaia: errekasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errekatik atera
ad.-lok. Hondamenditik atera. Seigarren mendean beneditarrek atera baitzuten errekatik Europa guztia.

Aztergaia: errekatik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atera: -tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreka sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hondamenditik atera.

errekatxo
iz. Erreka txikia. Errekatxo kantaria. Iturri eta errekatxoak.

Aztergaia: errekatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper