35 emaitza errege bilaketarentzat - [1 - 35] bistaratzen.

errege
1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure errege jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Haurrak ziren errege-jantzi dotorez apainduak. Karguaren zina atzo bertan egin zuten, Marrakexko errege jauregian. Errege-odola dute euren zainetan. || zah. (Izen berezi bezala, artikulurik gabe). Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Erregeren kontseilaria. Jacques Millanges, Erregeren inprimatzailearenean.
2 iz. Bere motakoen artean gailentzen eta nabarmentzen den pertsona, animalia edo gauza. Lehoia, animalien erregea. Poparen erregea hil zenetik, sekulako negozioa sortu da Michael Jacksonen musika, janzkera eta ohiturak lau haizeetara zabalduz.
3 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Ik. Errege Mago. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak.
4 iz. Errege baten irudia duen karta. Hordago jo du, eta mahai gainean lau erregeak erakutsita, irabazi egin du. || Errege ezpata. Errege diamantea.
5 iz. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena. Aitak erregea taula gainean utzi eta erreginaren pieza lerdena hartu zuen.

Esaera zaharrak

Errege berri, lege berri. Itsuen herrian, okerra errege. Orik ez den lekuan, azeria errege.

Aztergaia: errege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errege-kobra: Naja hannah; errege-pitoi: Python regius; errege-suge: Lampropeltis sp.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

errege: Rey (de la baraja). Arti Ipuin (“Bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errege: A Aezk (“Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea.”), Elhuyar (“Zenbat modu eta aukerabide dago 10 karta azaltzeko 4 as, 3 errege, 2 zaldi eta sota bat badira”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errege: LurE (errege urrea), HiztEn (errege ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: errege (el rey de bastos errege bastoia); ElhHizt: errege (rey de espadas errege ezpata); ez dugu aurkitu adiera horretan ap. HiruMila.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

errege, erret-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: errege(-)bide, errege-erreginak: Espainiako errege-erreginak etorri dira.

Ik. errege sarreran "4 iz. Errege baten irudia duen karta. Errege ezpata".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errege-alaba , errege-aulki , errege-sagar , errege-seme ; eta adibide gisa: Errege-egun.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

errege urrea eta errege diamantea adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zer dela eta erret forma, elkarketarako dena, hila eta baztertzekoa dela esatea? Nola bazter dezakegu hain alegeraki gure eratorpenerako ondare-altxor urria, euskararen forma zahar jakinak hain gutxi ditugunean, inguruko erdaretan latinetiko hitz erabat hilak birpizteko inolako lotsarik ez dutenean? Ezin dut ulertu, adibidez, zergatik Erret Akademia, kasurako, espainolezko aspecto lœdico, direccional, conflictivo edo confraternizar baino baztergarriagoa den. Kultismoak definizioz zertzu dira ba? Sinplekeria absolutua eta erabatekoa da idazleek erabili nahi dituzten hitzak edo hitz-zatiak hilak eta aldez aurretik baztergarriak direla esatea, are gehiago hori dioena, besterik gabe, bere gustu pertsonaletan, gutxienez besteenak bezain errespetagarri direnetan, baino oinarritzen ez denean" (1993-01-18)

 - [E109]: zergatik forma hila? Berpiztua da!" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz horren deklinazio bereziaz argitasunen bat eman beharko litzateke; erregek agindu ziona egin zuen; beren erregeri hori esan zioten.

 - [E208]: Errege: adibideetan jar, otoi, Errege-erregina katolikoak, jende askok egiten duten errege katolikoak = los reyes católicos hori saihesteko.

 - [E210]: Gehitzeko: errege-lur, errege-onurabide.

 - [E116]: E208ren adibidea erantsi ezinik ez dago, lehen itzulikoaren ondoren ("... etorri dira; errege-erregina katolikoak"). E210k jaso nahi dituen azpisarrerak, berriz, hobeki aztertuz jaso beharko genituzke, informazioa eskuratuz, etab.: a) forma "berriak" dira, lantaldeak aztertu gabeak, eta hurrengo itzulirako utzi ohi ditugu hauek; b) asko dira errege-x osaerako elkartuak (20 bat ikusi ditut aztergaian, gehienak libretzat emanak; XX. mendeko corpusean, berriz, 100 bat dira horrela lematizatuak, gehienak agerraldi bana edo binakoak #mdash# ez ditut horien artean ikusi errege-lur eta errege-onurabide); c) sexismotik ihes egiten saiatu beharko genuke, ahal dugun neurrian, eta errazago egin dezakegu hori forma berrietan tradizioak finkatu dizkigunetan baino. Errege-lur eta errege-onurabide hurrengo itzulirako utziko nituzke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): deklinabideaz oharrik ez egitea erabaki da.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, AS: errege(-)alaba `printzesa', errege(-)aulki `tronua', errege(-)sagar, errege(-)seme `printzea'; baina Errege-egun hori AS bihurtu: errege(-)egun.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): errege iz.: errege urrea, errege diamantea.

errege alaba, errege-alaba
iz. Printzesa. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege alaba ezkongabeak.
errege aulki, errege-aulki
iz. Tronua. Jaunak emanen dio Jesusi David bere aitaren errege aulkia.
errege bide, errege-bide
iz. Antzinako bide zabala, estatuaren ondasunaren kontura egina. Gurutzearen bide santua da zerurako errege bidea.

Aztergaia: errege bide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "erregebide, errebide: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errege dekretu, errege-dekretu
iz. Erregeak sinatu duen dekretua. Errege dekretu bat atera dute Belgikan edari alkoholdunen iragarkiak debekatzeko. 1919. urtean errege dekretu baten bidez 48 orduko lan astea ezarri zuten Espainiako estatuan.
Errege egun
iz. Urtarrilaren 6a, Erregeek Jesus haurrari egin zioten gurtza gogoratzen duen eguna. Errege egunez txistu eta guzti joaten ziren haurrak.
errege etxe, errege-etxe
1 iz. Errege-erreginen bizileku den etxea. Errege etxeko atean.
2 iz. Errege-familiako kideen eta haien enplegatuen multzoa. (E larriz). Laster zabaldu ziren Errege Etxeko berriak alde guztietara. Errege Etxeak espresuki hala eskatuta.

Aztergaia: errege-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREGE-ETXE. a) Palacio, casa real. [Jose] errege-etxeko bere egitekoetara itzuli zan. Lard 61. Indio tartean / edo errege-etxean / Jesusen izenean / beti pelean. Aran SIgn 216. Adabaldo dukea, done Jertrudisen loba ona, prankotarren erregetxeko semea. Ag AL 43. Laster zabaldu ziran errege-etxeko berriak alde guzietara. NEtx LBB 162. Salbazioko errege-etxera [eramango zuana]. "Alcázares de su redención". Berron Kijote 45. b) "Erregetxe, erreusa, pieza no útil, reusada. Debía venir del tiempo de la Real Armería cuando los trabajos se entregaban en lo que se llamó erregetxia" SM EiTec1 148

adib: errege 1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure Errege Jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Itsuen herrian okerra errege (esr. zah.). || Erregeren kontseilaria. Iacques Millanges, Erregeren inprimatzailearenean. 2 iz. Irud. Zeruko erregea. Lehoia, animalien erregea. 3 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak. 4 (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Haurrak ziren errege jantzi dotorez apainduak. Errege etxeko atean. Errege jauregia. Errege odola.

errege(-)etxe 95: ElCorreo, Deia 6, Consumer 2, Berria 23, EiTB 46, Euskaltzaindia, Argia 15, DiarioVasco. Ez dugu errege-erregina etxe formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errege(-)etxe 54: Berria 17, Elizen arteko Biblia 23, Iñaki Iñurrieta 4, Patxi Ezkiaga 4, Felipe Juaristi, Josu Zabaleta, Iban Zaldua, Juan Garzia 2, Alberto Ladron Arana. Ez dugu errege-erregina etxe formarik aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina errege-erregina etxe / errege-erreginen etxe moduko zerbait beharko luke, eta ez dugu halakorik aurkitu. errege- osaerakoak polikiago aztertzekoak direla uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errege sarreran.

Errege Mago
iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Ik. errege 3. Eguzkiaren sortaldetik etorri ziren Errege Magoak.

Aztergaia: errege mago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREGE MAGO, ERREGE MAJE. a) Rey mago. Errege Magoek adoratu. Ber Trat 7r. Eguzkiaren sortaldetik etorri ziran Errege Magoak edo jakintsuak. Ub 65. Adoretan dozue Jesus Errege Magoak legez. Añ LoraS 66. Errege Magoak izar batek gidatuak. Jnn SBi 39. Errege Majen jitia Jesüsen adoratzera. Ip Hil 103. v. tbn. Acto 376. Lg II 121. Echag 55. Lap 193 (V 86). Barb Sup 168. Balad 195. b) Nombre de cierta constelación de tres estrellas. Izar arte xoragarrienaren erdian, Jon Doni Jakoberen bidetik ezker, Errege-Magoer eta oilo kolokari aski hurbil, ilhargia. Barb Piar I 109

adib: mago 1 iz. Magia egiten duen pertsona, bereziki magia-saioak egiten dituen artista. Ik. azti. Kapelatik usoa ateratzen duen magoaren gisa. 2 iz. Batez ere pl. Ebanjelioen arabera, Jesus haurra gurtzera joan ziren jakintsuetako bakoitza. Errege magoak. Ekialdeko magoak.

errege mago 349: Aizu, ElCorreo, Deia 12, Consumer 3, Berria 169, EiTB 45, Jakin 4, Argia 13, Laneki, DiarioVasco 100.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errege mago 48: Berria 21, Herria 7, Joan Mari Irigoien 8, Josu Zabaleta 2, Iñaki Mendiguren, Patxi Altuna, Edurne Elizondo, Jon Muñoz, Joseba Sarrionandia, Joan Mari Lekuona, Bernardo Atxaga, Pako Aristi, Aurelia Arkotxa, Karlos Linazasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa errege mago forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errege sarreran.

errege makila, errege-makila
iz. Zetroa. Bere erresumaren eta errege makilaren jabe izango dela.
errege sagar, errege-sagar
iz. Azal berde edo arrea duen sagar mota gazi-gozoa, bere zaporeagatik oso aintzat hartua dena. Errege sagarrak konpotan.
errege seme, errege-seme
iz. Printzea. Errege seme batek hartuko nau emaztetzat ondoan.
errege-erregina
iz. pl. Erregea eta erregina. Espainiako errege-erreginak etorri dira. Errege-erregina katolikoak.

Aztergaia: errege-erregina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Espainiako errege-erreginak etorri dira

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errege sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erregina sarrerari dagokion azpisarrera.

erregealdi
iz. Errege baten erreinaldia. Salomonen erregealdiko laugarren urtean.

Aztergaia: erregealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erregeen kadira
iz. Haur jolasa, bi lagunen beso gurutzatuen gainean eserita joatean datzana.

Aztergaia: erregeen kadira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (haur-jokoa).

erregegai
iz. Erregearen edo erreginaren gizonezko oinordekoa. Printze erregegaia.

Aztergaia: erregegai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erregego
iz. Erregetza, erregetasuna. Gedeoni eskaini zioten erregegoa israeldarrek.

Aztergaia: erregego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'erregetza, erregetasuna'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

erregetza, erregetasun

erregela
1 iz. Araua. Gramatika erregelak. Hizkuntzaren joera erregelarik eza erregelara erakartzean baitatza gehienbat.
2 iz. Erlijiosoen ordena baten araudia. San Benitoren erregela.
3 iz. Zurezko, metalezko edo plastikozko pieza luze, estu eta ertz-arteza, lerro zuzenak egiteko eta bi punturen arteko distantzia neurtzeko erabiltzen dena. Erregela handi bat eskuan zuela joan zen eskolara.

Aztergaia: erregela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eragiketarako erregelak; zatiketa egiteko erregelak

erregela multzo, erregela-multzo
iz. Barneko ordena erregela-multzo txiki baten bidez zehazten da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erregela-multzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 49 (Elhuyar 2, UEU 46, Zuzenbidearen Euskal Akademia 1); ETC: 79

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: erregela-multzo (Hizkl.)

Bestelakoak

eragiketa 2 iz. Kopuru edo adierazpen batetik abiaturik, beste zenbait kopuru edo adierazpen lortzeko erregela multzoa. Batuketa, kenketa eta gainerako eragiketa aritmetikoak. // erretorika iz. Ongi hitz egiteko edo idazteko artea edo horretarako erregela multzoa. Erretorikaren erregelak. Egia esan, poesiarako baino erretorikarako isuri gehiago zuen. Erretorika liburua. // etika iz. Moralaz aritzen den jakintza; giza jokaera arautzen duen erregela multzoa. Ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak; etika auzia dugu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien multzoan jasotzekoa da.

erregelamendu
1 iz. Ipar. Araudia, arautegia. Barne-erregelamenduak ezarritakoari jarraikiz.
2 iz. zuz. Europar Batasuneko estatu kide guztiek zuzenean eta nahitaez bete beharreko arau juridikoa, transposiziorik behar ez duena. Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 258/1997 Erregelamendua, 1997ko urtarrilaren 27koa, elikagai berriei eta elikagaien osagai berriei buruzkoa.

Aztergaia: erregelamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. araudi, arautegi.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ipar. Ik. araudi, arautegi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Erregelamendu hitzaren kasuan, bi adiera bereizi beharko lirateke: 1 h. araudi, arautegi; 2 Zuz. "Gobernuak legea garatzeko ematen duen arau-mota zehatza".

 - [E116]: nik ez dakit hala den, edo hala darabilten administrazioetan, edo zer darabilten, baina sinesten diot E210i. Galdera bat, hala ere: orokorra da bigarren adierako hori, ala Hegoaldekoa bakarrik da?

 - Erabakia: (2008-04-04) utzi lehengoa, zegoen moduan, aldaketarik egin gabe.

erregelatu, erregela/erregelatu, erregelatzen
du ad. Arautu.

Aztergaia: erregelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erregelatu, erregela(tu), erregelatzen. du ad. h. arautu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. arautu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erregelatu, erregela(tu), erregelatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "arautu [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

erregen
iz. pl. Batez ere bizk. Errege eguna. Erregenetan eskiatzera joango gara.

Aztergaia: erregen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabili dentxoa, forma horretan erabili da; ez da erregularra, eta batasunaren "bide-saria" aipatu da; baina hau ordainarazteko, amaieraren jatorri-osaerak ezagutu beharko genituzke, eta ez dakizkigu (-en plurala, -ren mugagabea, -egun-en kontrakzioa?): bere horretan eskainiko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

Forma baten adiera(k)

errege-eguna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erregen: bide-saria ordaintzearen aldekoa naiz ni, jendearengan premiarik gabeko zalantzak ez sortzeko. Erregeen litzateke forma kanoniko zuzena, erregeen zein errege-egun-etik sortua izan arren.

 - [E116]: tradiziokoa jaso behar ez badugu (eta oso mugatua da tradizio hori, OEHn ikusi dudanez), zentzuzkoena deus ez aipatzea da, hain zuzen ere "premiarik gabeko zalantzak ez sortzeko". Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-04-04) erregen iz. pl. Batez ere Bizk. `errege-eguna'.

erregeorde
1 iz. Erregearen ordez haren mendeko lurralderen bat gobernatzen duen agintaria. Don Antonio Manrique, Naiarako duke eta Nafarroako erregeordea.
2 iz. Adin txikikoa edo ezgaia den erregearen ordez estatuburu den agintaria. Maria Kristina Austriakoa erregeordeak Bilboko burtsaren baimen-dekretua 1890eko uztailaren 21ean sinatu zuen.

Aztergaia: erregeorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erregeordetza
iz. Erregeordearen kargua edo jarduera. Urkamendira ez baizik eta Salamancara, Nafarroako erregeordetzaren kontura.

Aztergaia: erregeordetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erregeordetza (eta errege-ordetza) 3: B. Oihartzabal ("hautatu beharraren makurra errege-ordetzaren okerraz ordainkatuz, itxurako bakea hobetsi dute administrazio zuhurra baino"), Historia 1998 ("Antonio Leonardo Letonak [...] Erregeordetzari jakinarazi zion Konstituzioa zin egin zutela [...] erresumako Erregeordetzak baliogabe utzi zituen barneko aduanak eta zuzeneko kontribuzioa ezarri zuen 1813ko irailaren 13an").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregeordetza : HiztEn (erregeordearen kargua eta iharduera), Euskalterm 1 (erregeordetzako kontseilua #mdash# erregentziako kontseilu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erregeordetza : ElhHizt (1 virreinato; 2 regencia), HiruMila (1 virreinato; 2 regencia), PMuj DVC (errege-ordetza: 1 empleo de regente; 2 virreinato) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erregepittitta
iz. Ipar. Erregetxoa (hegaztia).

Aztergaia: erregepittitta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

erregetxoa (hegaztia).

erregetasun
iz. Errege izateko nolakotasuna; erregetza. Urrutiko lurralde batera joan zen, erregetasuna iritsi eta berriz atzera etortzeko. Erregetasuna galdu zuen Judaren familiak.

Aztergaia: erregetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erregetiar
adj./iz. Erregearen aldekoa, errepublikaren aurkakoa. Ik. erregezale. Euskaldun erregetiarrak. Erregetiar suharrak. "Zuriak" erregetiarrak ziren eta "gorriak" errepublikazaleak.

Aztergaia: erregetiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

JE Ber (“erregetiar aitzindari gaztea"), Lf Murtuts (“erregetiar suharrak”), Zerb Azk (“Ageri da erregetiarra dela”, “erregetiarrek kantatzen baitute”), HU Aurp (“enperadoretiar eta erregetiarrekilakoa hautsi zuenean”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

X. Mendiguren B. (“Aingeruen tronu erregetiarra”), JL. Davant (“erregetiar ofizierek”), Lantziri (“Errepublikatiarrak erregetiarren kontra borrokan”), Herr 1965 (“Grezian bada gabaska handia erregetiarren eta errepublikanoen artean”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

euskaldun erregetiar eta bonapartetiarrak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euskaldun erregetiar eta bonapartetiarrak

erregetto
iz. g. er. Erregetxoa (agintaria).

Aztergaia: erregetto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: Ik. erregetxo / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erregetxoa (agintaria).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Ez luke g.er. marka behar?

 - [E116]: bai, gutxitan ageri da testuetan, eta, Iparraldekoek kontrakorik agintzen ez badute, g.er. marka duela emango dugu.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok.

erregetu, errege/erregetu, erregetzen
da/du ad. Errege bihurtu, erregetza iritsi. Urtebeteko haurra zen Saul, erregetu zenean. Herriak erregetu zuen. Napoleonek bere burua erregetu zuelako. Absalomen erregetzeko asmoak.

Aztergaia: erregetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erregetu, errege(tu), erregetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erregetu, errege(tu), erregetzen

erregetxo1
iz. Txori txikia, txepetxaren antzekoa tamainaz eta eitez, pinuetan-eta bizi dena (Regulus sp. ).
erregetxo2
iz. adkor. Erregea. Ni horrek nau kezkatzen, ez baikara gehiago Errepublikan bizi, erregetxo bat dugularik bere botere guztiekin.
erregetxopit
iz. zub. Erregetxoa (hegaztia).

Aztergaia: erregetxopit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

forma honetakoa, -txo-duna, da ezaguna J-L. Davantentzat (eta tradizio idatziak besterik agintzen ez duenez, hori proposatuko da).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

erregetxoa (hegaztia).

erregetza
iz. Erregearen kargu ohoragarria; errege izatea; erregearen agintaritza. Israelgo erregetza, ez jatorriz, ezpada Jainkoaren aukeraz ematen zen. Erregetzak bere semeengan iraun zezan. Erregetzaren boterea. Erregetza iritsi, utzi, kendu. Erresuma eta erregetza galdu.

Aztergaia: erregetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erregexka
1 iz. Erregetxoa (hegaztia).
2 iz. Erregetxoa (agintaria).

Aztergaia: erregexka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erregetxoa (agintaria nahiz txoria).

erregezale
iz./adj. Erregetiarra. Karlista naiz, baina erregezalea ez. Alde batean, erregezaleak zeuden, eta bestean errepublikazaleak.

Aztergaia: erregezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-tiar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

erregetiarra.

erregezko
iz. Erregearen gizarte mailako pertsona. Erregezkoak, aitoren semeak eta herri xehea. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik. Irrikatzen egoten dira erregezko eta handikien ezkontza eta jaien berri jakiteko.

Aztergaia: erregezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: erregezkoak, aitoren semeak eta herri xehea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

erregezkoak, aitoren semeak eta herri xehea

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper