6 emaitza erori bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

erori1, eror, erortzen
1 da ad. Zerbait, bere pisuak eraginik, beherantz joan; lurrera erakarria gertatu, oreka edo euskarria galduz. Ik. jausi. Behaztoparik gabe erortzen den harria. Behaztopatu eta erori. Erori eta jaiki. Lurrera erori. Atzerantz erori. Ahuspez erori zen. Belauniko erori. Amilka erori ziren zaldizkoak eta zaldiak. Korde gabe erori. Zerraldo erori zen. Maldan behera erori. Hilda erori. Harresiak erori ziren. Putzura erori. Zalditik ez erortzeko. Hegazkin bat erori zenean.
2 da ad. Zerbait itsatsirik dagoen lekutik askatu. Hortzen erdiak erori zaizkio. Egunean 100 bat ile erortzen zaizkigu. Hostoak zuhaitzetatik erortzen hasi dira.
3 da ad. Zerbait leku batetik beheragoko leku edo maila batera igaro. Oinaztarriak erori. Eguzkia zerbait erori artean.
4 da ad. Zigorrez eta kidekoez mintzatuz, gainera etorri. Zure zigorra eror bedi gure eta gure umeen gainera.
5 da ad. Hitz barneko edo hitz arteko bokalez eta kontsonanteez mintzatuz, desagertu, galdu. Ondoko bokala erortzen denean.
6 da ad. Nahigaberen batek eraginda, goibeldu. Bihotza, gogoa erori. Eroria egon.
7 da ad. Egoera oker edo gaizto batera erakarria gertatu. Gatibu, preso erori. Ez gaitzazula utz tentaldian erortzen. Bekatu itsusi batean erori zen.
8 da ad. Herri batez mintzatuz, garaitua gertatu. Presoen zerrendan, Zornotza erori zen egunean agertzen da, 37ko maiatzean.
9 da ad. Zoriaz-eta mintzatuz, egokitu. Zortea erori zen Matiasen gainera. Loteria erori zaio.
10 da ad. Norbaiten iritzi, ohitura edo bizimodua onartu edo haietara egokitu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Zure nahira erortzen naiz. Baina, azkenean, erregeren otoitzetara erori zen. Orok behar genuke horretara erori, orok bat eginez.
11 Lerratua, makurtua. (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Gizon ona eta ontasunera eroria. Zein bekatutara garen erorienik.

Esaera zaharrak

Otsoari erortzen zaio kalparra, baina ez larrua.

Aztergaia: erori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erori, eror, erortzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erortzeko min .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erori, eror, erortzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Axularren erortzenago-ta gramatikarako bakarrik utzita hobe?" (2005-07-19)

erori2
1 adj. Eroririk dagoena. Doilortzat joko banaute ere, nahiago dut arbola eroria ezpaldu, ezen ez bizirik dagoena. Udazkeneko hosto eroria. Atzean utzi zituen estilo kolonialeko etxe zahar erdi eroriak. Ohe deseginaren ondoan emakume baten soineko eroria.
2 adj. Gorputzeko atalez mintzatuz, beherantz begira edo zintzilik bezala dagoena. Sudurra luzea eta eroria. Ederragoa al da bular tentea eroria baino? Nire haragi eroriak tenkatzeko kremarik eraginkorrena.
3 adj. Ahuldua, adoregabetua. Aurpegi erori tristea. Isaak txit zaharra eta eroria zegoen. Altxatzen diezue bihotza, eroria dutenei. Mundua egun hauetan horren nahasia, hain eroria eta hondatua ikusirik.
4 iz. Erorikoa. Eroritik altxatu da. Hitzak zazpi ziren, odoljarioak ere zazpi, batez ere, eta gero ikusiko dugunez, eroriak zazpi. Jose Luis Arrietak, izandako eroria dela medio, denbora galdu zuen.

Esaera zaharrak

Haritz eroriari orok egur. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira.

Aztergaia: erori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erori, eror, erortzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erortzeko min .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erori, eror, erortzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Axularren erortzenago-ta gramatikarako bakarrik utzita hobe?" (2005-07-19)

erorialdi
iz. Erortzea, norbait edo zerbait erortzen den aldia. Gure erorialdietan lagun gaitzan. Hirugarren erorialdian. Susperraldiaren ondoan erorialdia etortzen da. Erorialdi eta etsialdietan. Erromatar inperioaren erorialdia.

Aztergaia: erorialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eror-aldi (2: Etxde JJ, Ibiñ Virgil); erori aldi (1: ArgiDL); erori-aldi (3: Alz Ram, MAtx Gazt, Vill Jaink); erorialdi (3: MAtx Gazt, Or QA)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erorialdi forma 8 aldiz azaldu da (G: 1; EB: 7); eror aldi behin (IE) eta eroraldi beste behin (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: erorialdi 4 aldiz aurkitu da.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

hedatuena -i-duna da

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r(i) amaitu aditzen eratorriak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "UZEIn: eseraldi (behin, sentada, PA); erorialdi (2 aldiz, decadencia eta decaimiento). Nik argumento pisuzkorik ez daukat. Belarriak eta gustoak niri i-rekin egitea eskatuko lidake kasu guztietan: eserialdi, erori-aldi, ikusialdi, jarrialdi, egosialdi, etab. Baina osaera zuzen-erregularraren kontra joateko arrazoi fuerteagorik beharko da agian" (J. agirre, 1995-03-21)

erorian
adb. Erori beharrean, erortzeko zorian. Ik. erdi erorian; ia erorian. Erorian daukazu gerrikoa.
Loturak

Aztergaia: erorian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERORIAN. Cayendo. Galtzak ia erorian. Urruz Zer 140. Ia erorian dabil zezena. Ib. 143. Etxera balantxaka / lurrera iya eroriñ. MendaroTx 219. Erorian daukazu gerrikoa. Anab Poli 18. Beko sasira iya eroiyan / iten zitun balantzakin. Auspoa 39, 38. Aita Santua deabruak, emakume eder baten itxuran, ia pekatuan erorian zebilkiala. JAzpiroz 95

erorian 10: Berria 3 (“Larunbatean erdi erorian gelditu diren zuhaitzekin, parke eta basoetan egoera arriskutsua dela ohartarazi dute“), EiTB (“Erdi erorian diren monasterio eta komentu xarmangarriek guztiz gorde dute edertasun arkitektonikoa”), Karmel (“Ubarroien etorrerarekin agurtzen da udazkena, / arian-arian erorian doazen bitartean / ibai-ertzeko masustondoen hosto gorrituak / hego-haizearen gozotasunean”), Argia 2 (“Eta hor dago, ia erorian”), DiarioVasco 3 (“Espazio zabalean zehar dabil, isurian, erorian, izan zorian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erorian 25: Herria (“Helikopteraz jin zaitzo bila, bena ordükoz akabo zen, erorian hila haintsarri”), Koldo Izagirre 3 (“Ez zebilen haizerik, euria mardul, erorian, dena lausoan bilduz”), Felipe Juaristi 2, Bernardo Atxaga 3, Elizen arteko Biblia, Juan Kruz Igerabide, Koro Navarro, Iñigo Aranbarri, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erori sarreran

eroriko
1 iz. Zerbait edo norbait, pisuak eraginik edo oreka edo euskarria galduz, erortzea. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Eroriko bat hartuta, zangoak elbarrituta zeuzkan. Zoritxarreko erorikoa izan zuen eta, horren ondorioz, heste guztiak atera zitzaizkion sabelpetik.
2 iz. Zerbaiten gainbehera edo hondamendia. Urrutiko arrantzaren erorikoarekin. Inperioaren sortzea, goraldia eta erorikoa.
3 iz. Egoera oker edo gaizto batean erortzea. Adamen erorikoa.

Aztergaia: eroriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

eroritasun
iz. Eroria dagoenaren egoera. Bihotzeko eroritasuna. Abadesak mojagaiaren ahultasun eta eroritasuna ikusten zuen.

Aztergaia: eroritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper