12 emaitza eragin bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

eragin1, eragin, eragiten
1 dio ad. Zerbait egitera bultzatu. (nor osagarririk gabe). Aberriaganako maitasunak eragiten dio bere lanean. Gorrotoaren oldarrak eraginda.
2 dio ad. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat izan. (nor osagarririk gabe). Platonek ere sakonki eragin zion Frai Luisen gogamenari. Gure gizona edan samar edo gaitzak eragina datorrenean, kolpeka hasiko da.
3 dio ad. Mugitu, mugiarazi. (nor osagarririk gabe). (Batez ere atzera-aurrerako edo birakako mugimenduez mintzatuz erabiltzen da). Motorrak eragiten dio ardatzari. Hegoei eraginda. Intsentsu ontziari eragitea. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Pedalei apurtxo bat eragitea.
4 dio ad. Mugiarazi. (nor osagarririk gabe; pertsonez eta animaliez mintzatuz). Zenbat eta biziago eragin zaldiari, hainbat gutxiago mugiarazten zuen. Mandoari eraginaz, aurrera abiatu zen. Han nagiei eragiten zaie ezten zorrotzez.
5 du ad. Eginarazi. Eginez eta eraginez. Arropa berriak eragin. Jauregi bat eragin zuen hiri hartan. Festa lotsagarriak eragiten dituena.
6 dio ad. (egin-en bidezko aditz elkarteen aditz arazlea eratzeko erabilia). Negar eragin zidan. Ez dezadan hartan huts egin, ez huts eragin. Jesusi nahi diote kantuz lo eragin. Azpeitiko hiztunari erdaraz Lasarten hitz eragin. Lagunei barre eraginaz. Etsaiari ihes eragin. Guregandik haragiari ezin alde eragin diogu. Erregu eta balakuekin eragin zidan bekatu. Gogait eragin artean. Dantzan eragiteko txistu bat lortu behar zuela.
7 dio ad. -tzera behartu. (Partizipio burutuaren eskuinean, aditz arazleak eratuz). Zerk etorri eragin dizu nigana? Sei bolandera ekarri eragin nizkion. Gehiegizko lanetan sartu eraginez.
8 du ad. Gertarazi, halako ondorioa ekarri. Hotzak dardara eragiten du. Gizon batengan eragin nahi izan zuen ezbehar eta okerragatik. Tabakoak eragindako gaixotasunak. Musika horrek eragin zion bihotz zirrara.

Esaera zaharrak

Beharra, beharrak eragin.
eragin2
iz. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat eragitea. Sendagai baten eragina. Larramendiren eragina euskal literaturan. Euskarak jasaten duen erdararen eragina. Eragin handiko gizona. Zerbaiten eragin eremua. Nahi hutsa, eragin indarrik gabekoa. || Edari bizien eraginpean egina. Erromatarren eraginpeko lurraldeetan, gerora, Erdi Aroan, feudalismoa agertu zen.
Ohiko lexiak
eragina izan
du ad.-lok. Nolako eragina izan dute teknologia berriek lan egiteko eran? Aldaketa hauek eragin handia izan zuten biziaren eboluzioan. Krisi ekonomikoak eragin zuzena izan du dibortzio kopuruaren jaitsieran. Pertsona ospetsuek gizartean duten eragina.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eragina izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eraginarazi, eraginaraz, eraginarazten
du ad. Eginarazi. Nahi diote eraginarazi lizunkeria bat. Zenbat honelako gauza eraginarazten ote ditu inbidiak.

Aztergaia: eraginarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eraginarazi, eraginaraz, eraginarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eraginarazi, eraginaraz, eraginarazten

eragingabe
adj. Eraginkortasunik gabea. Bi kasuotan, ulertu behar da banaketa ez dela baliozkoa, hau da, banaketa eragingabea dela hori egiten den unetik. Testamentua eragingabea izango da lekukoek ez badute (...).

Aztergaia: eragingabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh63 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aukritu eragingabe formarik.

eragingabe 63: Argia (“Independentziaren aldeko bidea ez dela ez borroka armatu eragingabea, ezta bide demokratiko belaxka eta xaloa, potentzia nuklear bilakatzea baino”), Berria 5 (“Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio farmazietan botiken berrordainketa bertan behera uzteko, neurria «eragingabea» eta «bidegabea» delako”), Deustuko Unibertsitatea 20 (“Kapitainak ezin du dirurik hartu ontziko izakinen gain, eta, halakoa eginez gero, kontratua eragingabea izango da”), Euskal Herriko Agintaritza (“Testamentuaren aldebakarreko ezeztapen edo aldaketagatik, eragingabe bihurtuko dira ezeztaturiko testamentuaren klausula guztiak”), EiTB (“Arabako Foru Aldundian uda bukatu baino lehen Gobernu aldaketa egitea espero du Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak. Alderdiak ahal duen guztia egingo du, egungo Foru Aldundi eragingabea ordezkatzeko“), Espainiako Gobernua (“Zigorra proposatzeko dekretua eragingabe bilakatzen bada --instrukzio- epaitegiak ez duelako baimendu, auzipetua ez delako agertu edo auzipetuak ez duelako dekretua onartu--, haren edukiak ez du Fiskaltza lotetsiko, zeinak kausarekin jarraituko baitu egoki den bidea erabilita”), Gomylex 33 (“Bi kasuotan, ulertu behar da banaketa ez dela baliozkoa, hau da, banaketa eragingabea dela hori egiten den unetik”), UEU (“Beraz, indarrean dagoen zigorsistema eragingabekoa da, bai delitua desagerrarazteko, bai berori gutxitzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eragingabe 6: Berria (“Eraginkorrak edo eragingabeak dira”), Juan Garzia 3 (“Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen, hots, Susa Haraneko martetar ospetsuen kontua, erdi aroko kometek bezala iragarpenak zekartzaten ontzi hegalariak aipatzen baitziren, espiritisten espirituak bezala ibildaun eta eragingabeak”), Xabier Olarra (“Prozac, izan, bedeinkazio bat izan da tourettedun askorentzat, nahiz eta batzuentzat erabat eragingabea izan, eta beste batzuei, berriz, justu alderantzizko ondorioak eragin: urduritasuna, obsesioak eta amorrazioa areagotu dizkie”), Juan Luis Zabala (“Inor izateko aukera duzun bakoitzean fantasma bihurtzen zara, arima bakartua, espiritisten espirituak bezala ibildaun eta eragingabe”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ez-eraginkor (es ineficaz).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ineficaz / fr inefficace: Adorez: indargabe, ustel, eragingabe, ez eraginkor, eraginik gabe / Elhuyar: ez eraginkor, eraginik gabe(ko) / Labayru: eragin bako/eragin(ik) gabe, eraginik ez daukan(a) | duen(a) / Zehazki: ez-eraginkor, eragingabe / NolaErran: ondoriorik gabe(ko) – eraginik gabe(ko) – eraginkortasunik/efikaziarik gabeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa, lantaldeak osaerari buruz zalantzak baditu ere.

eragingai
iz. mat. Eragiketa matematiko batean, eragileak adierazten duen eragiketa kalkulatzeko behar diren elementuetako bakoitza. Ik. datu. Ariketa bakoitzean ikasleari emaitza aurkezten zaio eta berak eragingaien eta eragiketen arteko konbinazio egokia aurkitu beharko du.

Aztergaia: eragingai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eragigai.

eragingailu
iz. teknol. Makina edo tresna bat abian jartzeko, azkartzeko edo moteltzeko erabiltzen den gailua.

Aztergaia: eragingailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eragingailu 10, EB (TeknMet/1 6, J.M. Txurruka, Informatika Atlasa 2, BAO 1992).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eragingailu : DFrec 3, AB38 5 (`accionamiento' 3, `manivela' 1, `muelle' 1), HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eragingailu : HiruMila (Teknol. `manivela'), ElhHizt (`mecanismo de accionamiento'), PMuj DVC (`muelle, resorte, manivela'). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

eragingarri
1 iz. Eragiten duen gauza. Irakasleak behar dituen eragingarriak. Hilketaren eragingarri nagusia.
2 (Izenondo gisa). Xalbati, Engraziaren gorputz eragingarria eta izaera nabarmena mozkorgarri zitzaizkion.
3 Aipatzen dena eragiten duena. (Izen soilaren eskuinean). Ik. eragin1 5. Ipuin negar-eragingarriak. Ahalkeizun eta lotsa-eragingarriak direnak.

Aztergaia: eragingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eragingarritasun
iz. Eragingarria denaren nolakotasuna. Txirotasunari aurre egiteko politiken eragingarritasuna moteldu egin zen.

Aztergaia: eragingarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

eraginka
adb. Eraginez. Buru-eraginka, keinuka, ari zaizkit.

Aztergaia: eraginka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraginka 6 (buru-eraginka 1, x-ri eraginka 5): B 1 (A. Gerenabarrena: "Euren aberriaren aldezleoi gozoak eta erregarria eskeintzen eutsezan andrazkoak; eta askok bitzuon ikurrintxuari goian eraginka ziardutsela, lorak yaurtiten eutsezan"), G 3 (Salmutegia: "Ikusten nautenak ola ari zaizkit parreka, ezpain-keiñuka ta buru-eraginka"; F. Zubiaga 2: "Isetsari eraginka gosaria eskatzen du", "eskutxoei eraginka amorrarazten da Ikertxo"), EB 2 (J.I. Hartsuaga: "Adurraren kontzeptu orokorra ezezik, gogora dezagun Amabirjina iadanik ikusi dugula urrundik eraginka"; J. Urain: "Berriz ere... berriz ere hemen bazter satsu enoagarrian, hegats ziztrin honi eraginka").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraginka : PMuj DVC (ejecutivamente, pronta y eficazmente). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

adibide gisa eskain liteke, eragin aditzari dagokion sarreran, ohartaraziz, elkarketan ageri dela batez ere: buru-eraginka ari zaizkit.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ondo iruditzen zait".

 - [E116]: "erants dezagun, orduan, lehen itzuliko adibideen ondoren: "eragin 1 [...] motorrak eragiten dio ardatzari; eraginka (batez ere hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa): buru-eraginka ari zaizkit".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "ok, baina adibidea osatu: buru-eraginka, keinuka, ari zaizkit".

eraginkor
adj. Nahi edo espero den ondorioa lortzen duena; eragina duena. Irtenbide eraginkorren bila. Hitz eraginkorrak. Kristau-demokrata onenek eta argienek ez dute horrela jokatu beharbada; bai, ordea, gehienek eta eraginkorrenek.

Aztergaia: eraginkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-garri/-kor

eraginkortasun
iz. Eraginkorra denaren nolakotasuna. Jainkoaren Hitzaren eraginkortasuna ikusirik, harenganako jaiera izugarria sortu zitzaion.

Aztergaia: eraginkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: eraginkortasun falta: ineficacia.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia, ongi eratua eta aski hedatua.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper