38 emaitza elur bilaketarentzat - [1 - 38] bistaratzen.

elur
iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua; maluta horiek lurrean pausatzean eratzen duten geruza zuria. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretara eskiekin joanda. Elurra eroriko da gogoz. Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. || pl. Mendietako elurrak urtu zirelako.

Esaera zaharrak

Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri. Elur urte, ezkur urte. Kandelarioz elurra, joan da neguaren beldurra. Urte elurrezkoa, garizkoa.

Aztergaia: elur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: elur-antzara: Anser caerulescens; elur-berdantza: Plectrophenax nivalis; elur-erbi: Lepus timidus; elur-hontza: Nyctea scandiaca; elur-lore; edelweiss: Leontopodium alpinum; elur-lursagu: Microtus nivalis; elur-orein: Rangifer tarandus tarandus; elur-pantera: Panthera uncia; elur-txonta: Montifringilla nivalis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: elur-lore Leontopodium alpinum Sin. edelweiss; elur-orein Rangifer tarandus tarandus.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elur-baltsa, elur-eper , elur-jausi , elur-lapatx , elur-pikor , elurra egin , elurra izan , elur-txori, elur-zulo ; eta adibide gisa: elur-hauts, elur-luma, elur-malo, elur-maluta, elur-mataza. Horietan batzuk lantaldeak gehituak dira, ahozkoan ezagunak, testuetan ageri ez badira ere.

elur artifizial
iz. Makina baten bidez ura izoztuz lortzen den elurra, batez ere eski pistak elurrez hornitzeko erabiltzen dena. Iduriz, hoztuko du anitz; hala balitz, elur artifizialak lagundurik, heldu den astean irekiko lituzkete eskiatzeko pistak.
elur bisuts, elur-bisuts
iz. Elur ekaitza; haize erauntsiek harrotzen eta mugitzen duten elurra. Bertan geratu beharko dutela ohartu dira, ezin dutela aurrera egin elur bisutsak dena ezabatu duen ilunpe itsugarri horretan. Elur-bisuts handia izango zela ohartarazi zitzaien arren, mendira ateratzea erabaki zuten. Fedegabearen itxaropena haizeak daraman hautsaren antzekoa da, haize erauntsiak eramaniko elur-bisutsaren antzekoa.
elur bola, elur-bola
1 iz. Elurrez eginiko bola. Soldaduetako batzuk elkarri elur bolak jaurtitzen hasi ziren. Elur-bola aldapa behera doanean oso zaila da frenatzen. Errepidean egindako hutsegite txiki bat, handituz doan elur bolaren gisa, barreiatzen da hainbat kilometrotan.
2 iz. (Azkar eta etengabe handitzen, indartzen edo garrantzia hartzen ari den zerbaiten irudi gisa). Nirea elur-bola efektua izan zen: lagun bati laguntzeko hasi nintzen, eta hementxe gabiltza! Elur bola bat da maitasuna: ez bada handitzen ari, txikitzen ari den seinale.

Aztergaia: elur-bola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh81 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elur(-)bola formarik.

elur(-)bola 73: Aizu, Argia 12, Berria 6, DiarioVasco 6, EiTB 20, Elhuyar 3, Elkar 20, Erlea, Jakin 2, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elur(-)bola 18: Berria, Anjel Lertxundi, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Koro Navarro, Itxaro Borda, Eduardo Matauko, Jose Morales, Harkaitz Cano, Pablo Sastre, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

elur ekaitz, elur-ekaitz
iz. Haize eta elurrezko ekaitza. Hamabi mendizale Annapurnako zirkuituko puntu gorenean hil dira, elur ekaitz batek harrapatuta. Eguraldiaren aurreikuspenek elur-ekaitza datorrela iragarri dute.
elur eper, elur-eper
iz. Lurralde hotzetako hegaztia, eperraren antzekoa, neguan kolore zuria hartzen duen lumadi ugaria duena (Lagopus mutus).
elur erauntsi, elur-erauntsi
iz. Elur jasa bortitza. Ik. elurte. Teilatuko lau isurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elur erauntsi lodiek ez ditzaten leher. Sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut.

Aztergaia: elur-erauntsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELUR-ERAUNTSI (elh- L, BN, S ap. Lh y Lrq). "Tempête de neige" Lh y Lrq. Irin guzia ixuri zukan, bidia elur erauntsi baten ondoa iduri. Zub 75. Teilatuko lau ixurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elhur-erauntsi lodiek ez ditzaten leher. JE Ber 17. Izan eguzki xuria / ala elur erauntsia. Xa Odol 97. Negue pixkeka pixkeka bazoaien bere elur, orma, aize, euri eta kazkarabar erauntsiekin. Izeta DirG 103

def: elurtza iz. Elur-erauntsia; elur kopuru handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik. || adib.: elur 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur-erauntsia. Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

elur(-)erauntsi 5, Berria 5 (“Arratsalde partean Enkarterri inguruan bota zuen elur erauntsia”), EiTB 13 (“Eta bat-batean, elur-erauntsia!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elur(-)erauntsi 18: Berria 2 (“Neguko lehen elur-erauntsia abisurik gabe etorri zen, eta elur haizetsua ibili zen gero goian-behean hiruzpalau egunetan”), Pello Zabala 3 (“1999an, haize euri eta elur erauntsiak Kanariar Uharteetan”), Jon Maia 2 (“Korrika hasi nintzen, gero eta azkarrago, elur erauntsi hark itsututa baina aurrera egin nuen zuhaitz artean, geratu gabe, basoa bukatu arte”), Anjel Lertxundi 2 (“Ez elur-erauntsi gero eta bortitzagoak, ez andre Madalenen ahaide eta lagunen azken esperantzek ez omen dute suaren indarra den mendrenik ere apaltzea lortu”), Marzel Etxehandi (“Elur erauntsiak badira noiznahi eta luzeak”), Pello Salaburu (“Geroztik ene bizia, // izan eguzki xuria // ala elur erauntsia, // santa sekula pentsatu gabe // zer dutan irabazia, // hola deramat guzia: // ardier erne begia, // bihotzez heier josia”), Txiliku (“1846. urteko otsailaren 8an, inori ezer esan gabe, askatasunerako bidea hartu zuen, inoiz ikusi zuen elur-erauntsi handienean”), Fernando Rey (“Elur-erauntsi batek edo elurrauso batek denak kolpean akabatzen ahal zituen”), Bernardo Atxaga (“Baina Madrilera hurbildu nintzenean, elur erauntsiak gaiztotu egin zituan, eta errepide alboko hotel batean gelditzea beste aukerarik ez nian izan”), Mirentxu Larrañaga (“Lurrak dar-dar egiten du, eta, lurrikara bakoitzeko, lokatz -, harri -, eta elur-erauntsi bortitzek bonbardatzen gaituzte”), Jose Morales (“Neguaren amaiera zen, eta, elur-erauntsien eta hotz gogorreko egun hitsen erdian, udaberri hurbilak aitzindari bidaltzen zuen noizean behin egun eguzkitsu bat”), Joxe Austin Arrieta (“Beste berrogei minutuz itxaron genuen han kanpoan, pistan geldirik: elur-erauntsia islagailuen argitan, elur-hautsa eta bisuts-zirimola pistaren gainean, eta ni urduri, loak hartu ezinik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa euri(-)erauntsi bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

elur erraketa, elur-erraketa
iz. Elurretan ibiltzeko tresna, oinetan jartzen dena, tenisean erabiltzen diren erraketen antza duena. Besaide Mendizale Elkarteak elur erraketak erabiltzen ikasteko irteera antolatu du otsailaren 26rako.
elur hauts, elur-hauts
iz. Elur lehorra eta hauts tankerakoa. Haizeak elur-hautsa harrotu zuen.

Aztergaia: elur-hauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 14; EPG: 9; ETC: 51.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: elur-hauts: iz. nieve en polvo; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

elur 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. elur 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, elur sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur eta hauts sarreretan.

elur jausi, elur-jausi
iz. Mendi tontor edo malkarretatik bat-batean eta burrunban erortzen den elur pila handia. Ik. elurbildu; elurbizi; elauso. Mendizaleak elur-jausiaren azpian harrapaturik geratu ziren.
elur lapatx, elur-lapatx
iz. Elur geruza mehe-mehea. Elur lapatxa dago.
Loturak
elur lore, elur-lore
iz. Pirinioetan eta Alpeetan hazten den landarea; landare horren lore zuria (Leontopodium alpinum). Ik. edelweiss.
elur luma, elur-luma
iz. Elur maluta. Elur lumak erortzen diren bezain usu dabiltza haren baitan bekatu mortalak. Elur lumak bezain zuriak.
elur maila, elur-maila
iz. Prezipitazioak elur eran izan daitezkeen eta zuritzera irits daitekeen gutxieneko altitudea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 400 eta 600 metro bitarteko elur maila iragarri dute, bost zentimetroko lodierarekin. Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino.

Aztergaia: elur-maila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBLk erabaki zuen 2013-09-10ean, elur-kota sarreran: “Egokiago ikusten da elur-maila jasotzea adibide gisa elur sarreraren barruan”.

LBeh (2014-04-03): elur(-)maila , EiTB 75 (adib.: “elur-maila igotzea espero dugu”, “San Isidro eguna 1200 metroko elur mailarekin esnatuko da”), Berria 33 (adib.: “elur maila ere igo egingo da Euskal Herri osoan”, “Elur maila kostara iritsiko dela diote”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elur(-)maila 15, Berria (“egunak aurrera egin ahala 100 metrora jaitsiko da elur-maila eta agian kostaldean ere egingo du elurra”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cota de nieve / fr niveau de neige: Elhuyar: - / Nolaerran: / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da elur sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elur-maila.

elur malo, elur-malo
iz. Elur maluta. Ikusi zituela arimak infernura amiltzen, elurra ugari ari duenean elur maloak lurrera erori ohi diren eran.
elur maluta, elur-maluta
iz. Maluta. Adar erantziak elur maluta zuriz jantzi ziren. Udazkenean sortzen dira pinu-adar edo enborretan elur malutak diruditen zorro zuriak.
elur mataza, elur-mataza
iz. Elur maluta. Elur matazak atertu gabe kanpoaldean.
elur orein, elur-orein
iz. Oreinaren familiako aberea, adar-zapala, Iparburu inguruko eskualdeetan bizi dena (Rangifer tarandus tarandus).
elur pikor, elur-pikor
iz. Pikor gisako malutetan erortzen den elurra.
elur txingo, elur-txingo
iz. Elur maluta txiki eta lehorra.
elur zulo, elur-zulo
iz. Elurra gordetzeko prestatzen den zuloa edo tokia. Elur zulo txit hotz eta izotzez beteak, behin ere urtzen ez direnak.
elurbildu
iz. Elur-jausia. 1991n, lau hildako eragin zituen Astunen elurbildu batek.

Aztergaia: elurbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bildu.

elurbizi
iz. Elur-jausia.

Aztergaia: elurbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bizi.

elurbusti
iz. Ia urturik erortzen den elurra. Elurbustia ari du.

Aztergaia: elurbusti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan elhur-busti 1 (Prop 1903: "Elhur-busti jauts-ahalako batek funditu ginituen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elurbusti : HiztEn, LurE (adib.: elur bustia), Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Meteorologia: elurbustia: euria eta elur-bera nahastuta dauzkan prezipitazioa; es aguanieve; fr neige fondue.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elurbusti : EuskHizt (adib.: elur-bustia), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE (adib.: elur bustia), Casve EF (elürbusti), HaizeG BF, Lh DBF (elhurbusti), DRA (elur-busti), PMuj DVC (elur-busti). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-busti.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "neige fondue [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elurra ari izan
du ad.-lok. Elurra ari du. Elurra mara-mara ari zuela. Elurra atertu gabe ari zuen.
elurra bota
ad.-lok. Elurra egin. Goizaldean oraindik ere elurra bota dezake hegoaldean. Elur dezente botako omen du Pirinioetan.

Aztergaia: elurra bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELURRA BOTA. Nevar. "Ori da elurra botatzea (G-azp, AN-5vill) [...] edurre bota iten dau (V-arr)" Gte Erd 89. v. ELURRA ARI IZAN. Goiko mendi-alde oitan elurra bota izanen du? Auspoa 97, 15. Datorrelako / egun atako / ur-ekartzaila [= Acuario] prestua / euriz beteten mundua. / Edurra bota edo euria / da onen zeregin guztia. Azc PB 291Ta or abil ondiño, negu dolor ori, / Lotsa barik botaten txingor, edur, euri. Enb 178. "Elur puska bota du (AN-5vill) [...], elur puska ederra bota du (elur handia) (AN-gip)" Gte Erd 89

elurra bota 41: Berria 7 (“Horrek, zaparradak utziko ditu, eta garaiera ertainetan, elurra bota dezake”), EiTB 31 (“prezipitazio handiak izango ditugu lurralde osoan, haizea oso zakar ibiliko da, eta elurra botako du 1.100 metrotik gora Nafarroan”), Argia (“1815eko ekainaren 6an elurra bota zuen New Yorken eta bi egun geroago mara-mara ari zuen Bostonen”), Erlea (“elurra bota zuen gaueko azken orduetan”), DiarioVasco (“Elurra botatzen zuen baina suabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elurra bota 11: Berria (“Hor kanpoan elurra bota ondoko giroa dago”), Alberto Ladron Arana 2 (“Eguna lainotsu zegoen eta tarteka elurra bota zigun”), Pello Zabala 2 (“2000. urtean, Aizkorrin behera elurra bota zuen malo-malo, ekainaren 9an”), Jokin Muñoz (“Neskak txabolan beheko surik ote zegoen galdetu behar zuen, horixe zen-eta bere kezka nagusia, baina elurra botatzen hasi duenetik hotzagatik nahikoa kexatu dela iruditu zaio”), Koro Navarro (“Bat-batean elurra bota balu, konturatu ere ez zen egingo”), Jon Arretxe (“Esan nizun elurra bota behar zuela eta hobe zenuela Tabrizen geratzea”), Joseba Sarrionandia (“Gero elurra botako du, eta kazkabarra”), Jose Morales (“Behin, elurra bota zuen, maluta zuri handiekin, alfonbra zuri puskatu baten antzera estali zuen belar jadanik berdea, eta berehala urtu zen, giroa hezeagoa eta hotzagoa bilakaraziz”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Lehenengo elurra botatzearekin batean, Oriol basurdeari barruan zeraman haurra atera zitzaion, eta jolasean ibili zen leher egin arte

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

elurra egin
ad.-lok. Bart elurra egin du eta goizean dena zuri agertu da. Gelditzen da gero zelaia elurra egin izan balu bezain zuri. Elur gutxi egin du aurten.

Aztergaia: elurra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "elurra egin = nevar".

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elur sarrerari dagokion azpisarrera.

elurra izan
ad.-lok. Elurra ari izan. Elurra da. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Elurra zen gogoz, urtarrilean legez.

Aztergaia: elurra izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elur sarrerari dagokion azpisarrera.

elurra kentzeko makina
iz. Errepide, kale eta kidekoetatik elurra kentzeko erabiltzen den ibilgailua, elurra bidetik baztertzen duena. Kale batzuetatik ez da oraindik ere elurra kentzeko makina pasatu.
elurra urtu
ad.-lok. Tenperaturak gora egitearen ondorioz, elurra ur bihurtu. Erreskate taldeek bertan behera utzi zituzten bilatze lanak elurra urtu arte, elur-jausien arriskua dela eta.
elurrean
adb. Ipar. Elurretan. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira.
Loturak
elurretan
adb. Elurra dagoen tokian; elurra ari duen tokian. Elurretan oinatzik utzi gabe. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan.
Loturak

Aztergaia: elurretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELURRETAN. a) Bajo la nevada. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko gabaz ta edurretan balitz bere. Mg PAb 113. Or ibillten ziran aldra andiak, oiuka, deadarka, garrasika, mendirik-mendi, ibarrik-ibar, basorik-baso, euritan da edurretan. Ag AL 12. Ekatx denporalean / iñoz edurretan, / jan barik ta bustita / sandale utsetan. Ayesta 131. b) Bajo la nieve, (estar. etc.) cubierto por la nieve. "Mendia elurretan dago (G-azp, BN-arb)" Gte Erd 89 (junto a elurpean, etc.). Elurretan bai dago / mundu-zabalera. Jaukol Biozk 104. c) "Edurretan, en época de nieves" A

adib: elur 1 iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretan oinatzik utzi gabe. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan.

elurretan 181 (asko dira ‘Aulki bat elurretan’ liburua): Aizu 4, Deia 4, Elhuyar 3, Consumer 19, Berria 53, EiTB 29, Karmel, Laneki, Erlea 3, DiarioVasco 13.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elurretan 155: Berria 25, Herria 6, Pablo Sastre, Jose Morales, Anjel Lertxundi, Koro Navarro, Bernardo Atxaga, Pello Zabala etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (aldatzekoa da aurreko bileran aztertutako elurretan forma, azpisarrera bihurtuz).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa elur sarreran.

elurte
iz. Elur-erauntsi larria; elur asko egiten duen garaia edo denbora. Neguan, elurte batez. Elurteak eta euri jasak. 1880ko elurtea. Ezagutu dudan elurterik handiena 1888koa izan zen. Urteko lehen elurtean. Elurte batean galdu zen ganadu gehiena.

Aztergaia: elurte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elurtegi
1 iz. Elur zuloa. Nafarroan herriarenak ziren elurtegi asko eta asko, baina baziren pribatuak zirenak ere.
2 iz. Urte guztian urtzen ez den elurrezko eremu handia. Ik. izoztegi. Norvegiako elurtegiak. Glaziarrak dinamismoa galtzea, elurtegi soil baten antza izatea glaziar batena baino gehiago, galtzeko bidean dagoen seinale izaten da.

Aztergaia: elurtegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elhurtegi 1 (Prop 1906: "Ikusiko dire [Norbejiako] elhurtegi eta hormategi hauk bilhakatzen eliza handi bakhar baten baldeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elurtegi 1 (Gorbea: "Aurrez aurre, Villaroko Elurtegitik igaroz Arrabara doan bidea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elurtegi : AB50 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elurtegi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF (elhurtegi), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal glaciar, nevero / glacier formen ordainak: elurtegi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, PMuj DCV; glaziar : ElhHizt, HiruMila (glaziare); izoztegi : ElhHizt, PMuj DCV; hormagune : ElhHizt, HaizeG FB; edurtza : PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "elurtegia = lugar de nieves, nevero".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "glacière [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elurtegi: gutxi erabilia dena ez da hitza, kontzeptua baizik. Espainolez nevero edo ventisquero erabiliagoak al dira?".

 - [E116]: "bat nator XKrekin, bestetan ezagunagoa izan daitekeen elur-zulo ez baita hau baino erabiliagoa."

 - [E116]: "Proposamena: kendu g.er. marka".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "OK".

elurtsu
adj. Elurrez betea, elur askokoa. Negu elurtsua eta uda euritsua. Aurtengo negua elurtsua izan dugu.

Aztergaia: elurtsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elurtu, elur/elurtu, elurtzen
du ad. g. er. Elurra egin. Ik. zuritu 3. Elurtu du gaur. Elurtu du mendian. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bearnoko mendi elurtuak.

Aztergaia: elurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elur(tu), elurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "[Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elurtza
iz. Elur-erauntsia; elur kantitate handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik.

Aztergaia: elurtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-tze

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper