51 emaitza elkar bilaketarentzat - [1 - 51] bistaratzen.

elkar
izord. Elkarrekikotasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Perpauseko beste osagai bati dagokio beti, eta osagai horrek plurala izan behar du. Mugagabean soilik erabiltzen da, eta aditzean dagokion marka singularreko eran agertzen da beti. elkar eta elkarri formei dagokien osagaia perpausaren subjektua da; elkarrekin, elkar(ren)gana, elkar(ren)gandik eta kidekoei dagokien osagaia subjektua edo objektua izan daiteke). Jonek eta Mirenek elkar maite dute. Gizakiok elkar hiltzen dugu. Hurrengoan elkar ikusten dugunean. Bi dohain horiek, ordea, elkar ezin ikusi dutenak dira. Zuek elkarri hitz politak esaten dizkiozue. Elkarri begira. Aita eta semea elkarrekin etorri dira. Ordukoak eta oraingoak elkarrekin erkatuz. Ez dute zer ikusirik elkarrekin. Bi lanok elkarrekin berdintzea ezinezkoa da. Gurasoek elkarrekin ikusi gaituzte (gu). Gurasoak elkarrekin ikusi dituzte (umeek). Bil itzazu belar gaiztoak multzoka, erretzeko elkarrekin. Elkargana hurbildu zirenean. Elkarrengandik urrun dabiltzanak. Etsaiek elkarrengandik urrundu gaituzte. Elkarrez gaizki esaka. Elkarrenganako maitasuna. Elkarren antzeko bi hitz. Baina hemen elkarren berri badakigu. Elkarren besotik dabiltza. Elkarren etsai direla. Elkarren artean eta elkarren laguntzarekin. Elkarren lehian dabiltza. Elkarren ondoan jarri. Elkarrentzako karitatea. || (Elkarrekikotasunik adierazten ez duten testuinguruetan). Urteak elkarri darraizkio. Eragozpen-debekuak elkarren gainka metatuz. Elkarren atzean, hirurak errenkadan. Elkarren gainean pilaturik baitaude aldizkariak eta egunkariak.

Aztergaia: elkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elkar, elgar, alkar [elkar hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elkar aditu , elkar-aditze, elkar hartu , elkar-hartze, elkar-jotze .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "elkar-aditze, elkar-hartze, elkar-jotze: Ez dut marra beharrik ikusten" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: elkar jo. Aditza falta da".

 - [E116]: "arrazoi du AUk, bitxia baita elkar-jotze eratorria-edo ematea, eta elkar jo oinarria eman gabe uztea. Baina ez dakit zein den irtenbidea: elkar jo hiztegian jasotzea izan liteke bat; baina, arrazoi berberagatik, horrelako pila jaso liteke (elkar gorrotatu / iraindu / lotu / maitatu, ohoratu... eta nahi adina), eta horiek "eraikuntza libreak" direla esan ohi dugu, libreki eratzen baitira, gramatikazko baliabideari tiraka. Egokiagoa edo zuhurragoa izan liteke elkar-jotze bera hiztegitik kentzea, zeharka bezala iritsi baita hiztegira (baztertu duen elkar-joka formaren ordain gisa aipatu du lantaldeak, oharra eginez: "izen gisa egokiagoa da elkar-jotze", elkar-joka baino egokiagoa dela, alegia). Proposamena: kendu elkar-jotze azpisarrera (eta ez aipa oraingoz elkar jo)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK".

elkar aditu
1 ad.-lok. Ados jarri. Elkar aditu zuten Jesus atzemateko. Ene ustez, munduko emazte guztiek behar genuke elkar aditu, haurrik ez gehiago ukaiteko!
2 ad.-lok. Elkarri ulertu. Bet-betan mila mintzairatan ari ziren; ez zuten gehiago elkar aditzen ahal. || Bakoitzak geurean, eta halere elkar ederki adituko dugu.

Aztergaia: elkar aditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aditu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar hartu
ad.-lok. Elkarrekin aritu; ados etorri, bat etorri. Familia-elkartasuna egiten zen, aita-semeek elkar harturik baserria batera lantzeko. || Ezkonduek elkar ongi hartzeko.

Aztergaia: elkar hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: convenir.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hartu sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar jo
1 ad.-lok. Talka egin. Bi autoek elkar jo zutenean.
2 ad.-lok. Elkar ukitu. Nonbait elkar joko duten lerroak. Hortzek elkar jotzen duten ala ez.
3 ad.-lok. Bizidunez mintzatuz, elkarri kolpeak eman. Egon zaitezte bakean, elkar jo gabe! || Bi gizonak elkar joka hasi dira eztabaida baten ostean.

Aztergaia: elkar jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELKAR JO. a) Entrechocar, chocar uno con otro. "Chocar, pegar" BeraLzM. "Otoek elgar jo dute (BN-lab)" Gte Erd 182. Arriak zatitu ta alkar joten dabe. Añ EL1 205s. Elkar jotzen zuten [gau illunaren erdian]. Lard 130. Guraizak legez gelditu baga alkar ioten. A BeinB 67. Agiñak alkar joten. Kk Ab I 66. Ekiñaren ekiñez aitzurrez elkar jo. Or Eus 275. Bide-bazterreko berrora inguratu behar izan zuen arin, elkar jotzeari ozta itzur egiñaz. Mde Pr 100. v. tbn. Berron Kijote 147. Alkar j.: Otx 137. Bilbao IpuiB 271. Juntarse; encontrarse. Bitzuok alkar yota ogeta amairu guztiak. Zav Fab RIEV 1907, 91. Bi azanz-gilek ['vocales'] elgar yoitez. Arch Gram 22. Eta onela, guziak elkar jorik, bideari jarraitu zitzaiozkan. Lard 28. Goitiko ileek eta beheitikoek elkar jotzearekin. Dv Lab 246. Cardoneroko eta Lobregateko urek elgar joiten duten tokitik hurbil. Laph 40. Alkar joko degula / nundik edo andik. Tx B 80. Gure bizitzako bidean alkar jo diagu. Etxde JJ 125. Ia erri osoak alkar jo eban Santiyago egun atako Meza Nagusian Eleizean. Bilbao IpuiB 236. Hortzek elkar jotzen duten ala ez. MEIG VI 99. Nonbait elkar joko duten lerroak. MEIG IX 31. v. tbn. Alkar jo: Or Eus 29. EgutAr 7-6-1959 (ap. DRA). NEtx LBB 14. Tocarse. Nos sabeleekin, nos albuakin alkar ez joko, bai joko neska ta mutil. fB Olg 67. Luze luze dagoz beiaren ganean eta gorputzak alkar joten, eta oiñak oiñakaz bere bai. Erkiag BatB 190. b) Pegarse, luchar. Alkar joten dabe [eskola-mutilak]. Añ LoraS 95. Alkar joten ibilli zirala. Kk Ab I 45. Burrukazale ziranekin alkar-joten eta muturka ibiltea. Erkiag BatB 24. c) (alkar V-arr-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (alkarreas). "Cotejar" A. "Comparar" Iz ArOñ. Alkar yo egun bateko utsak bestekoakaz. Añ EL2 84. Iakitun bikainenak [...] Platonekin alderatu ta alkar io ditugu. Zait Plat 81. Oratirekin alkar jo bageneza [Fray Luis]. Gazt MusIx 68

adib: barrabas 1 adj. Oso bihurria. Ik. barraban. Gizon barrabasa. Mutil barrabas batzuk alde guztietara begira zebiltzan, ukondoaz elkar jota.

elkar jo 238: Deia, Elhuyar, Consumer, HABE, Berria 145, EiTB 81, Argia 4, Laneki 2, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elkar jo 243: Berria, Xabier Amuriza, Elizen arteko Biblia, Anton Garikano, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Joanes Urkixo, Fernando Rey, Patxi Iturritegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa elkar sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elkar sarreran.

elkar-aditze
1 iz. Ados jartzea, ituna.
2 iz. Elkarri aditzea, ulertzea. Ik. elkar-ulertze. Giputzek eta manexek errazago aditzen dute elkar, bizkaitarrek eta zuberotarrek baino; eta errazago nahiz zailago elkar-aditze horren muina, hain zuzen, aditzean datza.

Aztergaia: elkar-aditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar-hartze
iz. Hitzarmena. Zornotzako elkar-hartze lotsagarria liberalekin.

Aztergaia: elkar-hartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: elkar hartze / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

Esapideei dagokien sistematika

-hartze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar-maitasun
iz. Elkarrenganako maitasuna. Gogor saiatzen ziren gorroto eta gaiztakeria oro berengandik uxatzen, eta akatsik gabe elkar-maitasuna beti gordetzen.

Aztergaia: elkar-maitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. elkar-maitakuntza.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELKAR-MAITASUN. Amor mutuo. Gazte giñala lotu ginduan / alkar-maitasunak. Jaukol Biozk 72. Alkar-maitasuna beti ere etxe baten zorion oñarri da. Etxde JJ 71. Alkar-maitasun barik be ez dau / munduan iñoiz bakerik. BEnb NereA 38. Etzuten egiaren, ederraren eta elkar-maitasunaren egarririk. Zait Plat 15. Txerriak daukaten alkar maitasuna! And AUzta 107. Ezagunak ditugu zuen elkar-maitasuna eta aren eriotz-bidea. Berron Kijote 150

Ez dugu aurkitu elkar maitasun formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elkar(-)maitasun 19: Asisko Frantzizko 15 (“Honek hurbiltasuna, elkar maitasuna, anai ardura baino ere gehiago ama-ardura nabari du; Frantziskok anai Leoni agertzen dion etxekotasunak ederki erakusten du nola lagundu behar zaion atsekabean nahiz ilunpean dagoenari”), Elizen arteko Biblia 3 (“Kristau-askatasuna elkar maitasunerako”), Imanol Unzurrunzaga (“Batean aginte irrikaren uztarripean menderaturik aurkitzen dira printzeak eta nazioak; bestean elkar maitasunean eta elkarren zerbitzuan gobernariek aholku ematen dute eta azpikoek men egiten dute”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

franko erabilia da (idazle onak tarteko direla); baina egokiagotzat dauzka lantaldeak elkarren(ganako), elkarrekiko maitasun sintagmak.

Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa maitasun sarreran.

elkar-maite
adj. pl. Elkar maite dutenak. Senideak bezain elkar-maiteak ginen biok.

Aztergaia: elkar-maite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Numeroa

pl.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

maite sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

senideak bezain elkar-maiteak ginen biok.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Elkar-maiteak ziren oso"" (2005-07-19)

elkar-ulertze
iz. Elkarri ulertzea. Bakea, zoriona eta elkar-ulertzea lortzeko.

Aztergaia: elkar-ulertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elkar-ulertze: hau kontzeptu aski finkatua adierazteko modua da: 'entendimiento mutuo', eta ez, mintzatzean bat-batean asmaturiko hitza. Gaizki ulertu, gaizki ulertze bezalakoa da, eta sartzekoa".

 - [E116]: "besteekin batera ikustekoa. Osaera segurukoa da hau, nire ustez, baina "elkarketa libre"tzat emango nuke, lantaldeak bezala. Egia da "entente mutuelle"ren testuinguru asko agertzen dituela Google bilatzaileak; baina Le Petit Robert hiztegian, adibidez, ez dut aurkitu halako lexiarik, ez entente sarreran eta ez mutuel sarreran (eta honek jaso ohi ditu "kontzeptu aski finkatua adierazteko modua"k). Gainera, eta elkar-ulertze honen ondoan, elkar-aditze batzuk ere ikusi ditut testuetan eta hiztegietan, eta nik behintzat ez dakit esaten zein den forma hobestekoa edo bedeinkatzekoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "ikus elkarlaguntza. Jaso egingo da elkar sarreraren AS gisa".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. elkarlaguntza

elkarbide
iz. Elkartzeko bidea, harremana, erlazioa. Aingeruen bitartez dute elkarbidea jainkoek gizonekin. Ez dut aspaldian mundu horrekin lot nazakeen elkarbiderik. Elkartasunaz ari gara eta ez ezinezko litzatekeen batasunaz; are hobeki elkarbideaz. Joskera edo hitzen arteko elkarbidea.

Aztergaia: elkarbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkarbizitza
iz. Elkarrekin bizitzea. Ik. bizikidetasun. Elkarbizitzarako arauak. Elkarbizitzak sortzen dituen arazoak konpontzeko. Elkarbizitza baketsua.

Aztergaia: elkarbizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "elkarbizitza"

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. bizikidetasun, bizikidetza.

Elkarketa desegokia egin da

elkar- 'elkarrekin'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Badakit osaerari dagokionez egokiagoa dela proposatzen dena, baina elkarbizitza-k ere bidea egin du, bai literaturan eta bai komunikabideetan. Egia esan ez dakit nola jokatu; beste modu batera esanda, garaiz ote gabiltzan elkarbizitza-ri atea ixteko".

 - [E208]: "Elkarbizitza: bere horretan utzi behar da, convivencia, vida en comun eta vida comunitaria kontzeptua ez baitira sinonimoak".

 - [E116]: "lehen itzulian ere asko eztabaidatu genuen hau, eta irtenbide egokia aurkitu genuelakoan geunden (hala nengoen ni behintzat). Aski harrera ona izan du orduko proposamenak, uste dudanez; hau da, lehenago elkarbizitza erabiltzen zuen jende askok ikasi eta erabiltzen duela gaur bizikidetza. Aitortu behar dut, hala ere, nire ustea dela hau, eta nekez froga dezakedala, nahiz eta adierazgarria iruditzen zaidan gaurko prosan ikusi dudana: elkar-bizitza moduko 172 daude, batetik, eta, bestetik, bizikide(tza) moduko 193 (adierazgarria iruditzen zait datua, berriagoa izanik ugaritu baita bigarrena, bide luzeagoa egina zuen lehenengoaren kaltetan). Eta MAk bezala, nik ere ez dakit "garaiz ote gabiltzan elkarbizitza-ri atea ixteko", baina ireki ere nioke egingo, idazleek nondik jotzen duten ikusi arte, ez irekitzeak ez baitu nahitaez ixtea esan nahi. XK-k dioena ere egia da, baina ez da egia osoa: gauza eta kontzeptu desberdinak dira aipatzen dituenak, baina askoz gehiago dira aipatzen ez dituen kontzeptu desberdinak, eta askoz gehiago horiei dagozkien adierazleak (elkarte-bizitza edo elkarrekin bizitze datozkit burura, neke handirik hartu gabe); hau da: bestela eta hainbat modutan konpontzekoak dira edo izan litezke erdarazko en com(m)un edo comunitario / communautaire formen ordainak eta parekoak".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerro osoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elkarbizitza".

elkargaitz
adj. Elkartzen zaila, ia ezin elkartuzkoa. Iritzi elkargaitzak.

Aztergaia: elkargaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

iritzi elkargaitzak.

elkarganako
adj. Elkarrekikoa. Elkarganako maitasuna eta errespetua. Utz ditzagun elkarganako susmo txar hauek.

Aztergaia: elkarganako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: elkar(ren)ganako / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ganako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

elkarrekikoa.

elkarganarazi, elkarganaraz, elkarganarazten
du ad. Elkarganatzera behartu.

Aztergaia: elkarganarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkarganarazi, elkarganaraz, elkarganarazten. du ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elkarganaraz, elkarganarazten.

elkarganatu, elkargana/elkarganatu, elkarganatzen
da/du ad. Elkargana bildu. Ik. elkarretaratu; elkartu. Aita-semeak elkarganatu zirenean, negarrak gehitu ziren. Ikatz biziak elkarganatzen dituzunean, sua egiten dute. Ezkontzaz elkarganatu. Elkarganaturik eskaini nahi dizkigu hiru mundu horiek, sustrai batetik sortu diren landareak direnez gero. || Begira, abereak elkarganatuak dabiltzanean, egon ote zaren premia gabe begira.

Aztergaia: elkarganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkarganatu, elkargana(tu), elkarganatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elkargana(tu), elkargana, elkarganatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Erregimenari dagokionez, da/du beharko luke. Aurreko batean ere erabaki genuen horrelako aditz guztiak batera begiratu eta batera osatzea bigarren itzulirako".

 - [E116]: "ados, eta lehen egindako zerrendari erantsiko diot hau, denak batera ikusteko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "utzi dagoen moduan".

elkarganatze
iz. Elkargana biltzea. Elkarganatze hark bi adiskideak pozez bete zituen.

Aztergaia: elkarganatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

elkargarri
1 iz. Elkartzen duen gauza. Elkartasunean bizitzeko legerik eta beste elkargarririk behar ez dutenak.
2 adj. Elkar daitekeena. Bekarekin elkargarri diren dirulaguntzak.

Aztergaia: elkargarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua (ez du testu-lekukotasunik).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elkargarri 6: a) iz. 2: Azurm ("elkartasunean bizitzeko beste legerik eta elkargarririk behar ez dutenak, elkartasun guztiz naturalean bizi direnez gero"), Bitez ("Salís-en pinturak hamaika estudio orduren emaitza dira, mende amaierako pintore guztietan ematen den konstantea, denak bait zuten elkargarritzat prestakuntza artistiko sendoa"); b) izond. 4: Zerbitzuan 1986 ("Mugimendu elkargarriek sektorean duten rola. Gure herri honek beti ezagutu izan du elkarkidetasun pribatu nahiko sendoa, eta oraindik ere gurasoen eta erabiltzaileen mugimenduek garrantzi handiko lan bat egiten dute zerbitzu sozial askori dagokienean, batez ere minusbaliatuen arloan"), Argia/4 ("Etapa elkargarria"), B. Oihartzabal ("Erakutsiko dut urrunxeago nola elkargarri diren, populu handiek duten kanpoko potestatea, eta populu tipiek duten ordena segur eta kudeantza erraza"), EHAA 1993 ("Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aginduz deia egindako beka eta dirulaguntzekin bakarrik izango dira elkargarriak"); elkargarritasun behin azaldu da: NaturOrienta 1984 ("Antigeno eta antigorputz kontzeptuetatik abiatuz elkargarritasun eta elkarrezintasunei buruzko koadroak egin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elkargarri : DFrec; AB38 1 (compatible); AB50 2 (compatible); elkargarritasun : AB38 1 (asociatividad); Euskalterm 1 (combinabilidad) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: AgAld hitz-bilduma: elkargarritasun (compatibilidad) // EurItune: 125 eu Itune honetako erabakien eta egin asmo den hitzarmenaren arteko elkargarritasuna; es la compatibilidad del acuerdo previsto con las disposiciones del presente Tratado; fr la compatibilité de l'accord envisagé avec les dispositions du présent Traité // AdminEL: elkargarri (compatible); elkargarri egin (compatibilizar); elkargarritasun (compatibilidad) // Ez dugu aurkitu ap. AdmMila; AdmHizt; LurraldeAntol; HezkAdmin.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elkargarri : HiruMila (hermanable); Lur EG/CE (compatible); Lur EF/FE (associable, compatible); Casve EF (compatible); Lh DBF (qui peut s'unir, s'allier); DRA (que puede unirse, aliarse II sociable); PMuj DVC (alkargarri: armonizable; elkargarri: 1 asociable, sindicable; 2 compatible, combinable conciliable, concordable; 3 hermanable; 4 itz-elkargarri=compositivo de palabras); elkargarritasun : Lur EF/FE (compatibilité); Casve EF (elkargarritarzün: compatibilité); PMuj DVC (compatibilidad) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; XarHizt; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz.: elkartasunean bizitzeko legerik eta beste elkargarririk behar ez dutenak. 2 izond.: bekarekin elkargarri diren diru-laguntzak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "elkar daitekeena [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elkargo
1 iz. Elkartea, bereziki zenbait lanbidetako kideek osatzen dutena. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa. Elkargoko Aginte Batzordea.
2 iz. Frantziako estatuan, nortasun juridikoa duen administrazio barrutia (udala, departamendua, etab.). Ik. kolektibitate 2. Frantziako estatuko lurralde elkargoen erreforma.

Aztergaia: elkargo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Egungo hiztegien arabera, euskarazko "elkargoak" bi adiera ditu: 1 profesionalen elkartea (adibidez, abokatuen elkargoa); 2 ituna, Erlijio eta Teologiaren arloan (adibidez, Jainkoak elkargoa egin zuen Moisekin, 3000 Hiztegitik hartuta)".

 - [E116]: "ados; AUk aipatzen duen bigarren adierakoa, hala ere, gutxik erabili izan dute, dirudienez, eta komeniko da zerbait adieraztea (Ibon Sarasolaren hiztegikoa jasoz, adibidez: "iz. 1 Zah. 'elkar hartzea, hitzarmena'. 2 'elkartea, bereziki zenbait lanbidetako kideek osatzen dutena'"). Edo, nahiago baduzue, euskara-euskara hiztegia lantzeko unean ikus dezakegu. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "oraingoz ez da ezer erantsiko (bere garaian, berriz, kontuan izango da Iparraldean darabilten herri elkargo, frantses administrazioko communauté de communes delakoaren ordaina)".

elkargokide
iz. Elkargo bateko kidea. Elkargokide zenbakia. Nahitaez elkargokide izan behar duten profesionalak.

Aztergaia: elkargokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh65 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

elkargokide 66: DU 44, EAO 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu elkargokide formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: elkargokide ‘colegiado’.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es colegiado, -a / fr membre d’un ordre professionnel: Adorez: 2 elkargokide, korporazio-kide, kolegiatu / Elhuyar: 3 elkargokide, (elkargoko) kide / Labayru: 2 elkargokide, elkargoko kide / Zehazki: 3 elkargokide, kide.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Elkargokide: Colegiado".

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sartzekoa, elkartekide forma arautua bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

elkargune
1 iz. Bi gauza elkartzen diren gunea. Leitzaran eta Oria ibaien elkargunea. Bideen elkargunean.
2 iz. mat. Bi lerro, plano edo solido elkartzen diren gunea. Bi planoren arteko elkargunea.
3 iz. Ideiek, joerek edo jarrerek bat egiten duten gunea. Hautetsien arteko harremanak sendotuz eta nazioaren eraikuntzaren alde elkarguneak bilatuz. Euskaldunen artean elkarguneak sortzea.
4 iz. Jendea elkartzen den gunea. Ik. topagune; topaleku; bilgune. Elkartearen asmoa da haien guztien elkargunea izatea. Urriaren 1etik 4ra arte, gazteen elkargune bihurtu da Bilbo.

Aztergaia: elkargune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

elkarketa
iz. Elkartzea. Hitz elkarketa eta eratorpena. Zinema irudien elkarketa-egitura.

Aztergaia: elkarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkarkide
adj. pl. Elkarren kide direnak. d eta t hots elkarkideak.

Aztergaia: elkarkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua: 1 'asociado, aliado, socio; compadre' adierako elkarkide (Herr 7-3-1957) eta elgarkide (Larz Othoizlari 1967) // 2 'relativo': elkarkide (EE 1881b) // 3 'afín, concordante, correspondiente; asociado, coordinado; correlato (de una palabra en otra lengua)' adieretako alkarkide (Or LEItz; Eguzk RIEV 1924; Inzag RIEV 1933; A. Arejita Euskal Joskera), elkarkide (MEIG IX en colab. con NEtx); elkarkidetasun 'afinidad' (Ayerb EEs 1916: elkar-kidetasun ("v. tbn. Garit Usand"); MEIG-NEtx); alkarkidetu 'coordinar' (A. Arejita Euskal Joskera); elkarkidetu (MEIG-NEtx); alkarkidetze 'coordinación' (A. Arejita Euskal Joskera).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alkarkide 2: Eguzk ItzBik ("D ta t abots alkarkideak mingain-agiñetatiko abotsak dira: d biguna, t gogorra"; "Abotsak, eurenez alkarkidea billatzen dabe-ta"); elkarkide 1: E. Antxustegi ("Modu hau "Elkarkide" izenez ezagutzen da"); elkarkideketa 1: HezkSaila 1981 ("Somakinen bidezko somamena eta elkarkideketa batzuna hobeagotu"); elkarkidetasun 1: Zerbitzuan 1986 ("Gure herri honek beti ezagutu izan du elkarkidetasun pribatu nahiko sendoa"); elkarkidetu 3: A.M. Abate ("Azkenik Errenteriako industriak lortutako garapena, eskulan eta fabrikaziotan, horiek elkarkidetu dituzte hiru herriak"); ZerbGidaliburua 1989 2 ("Honako gai hauetan oinarrizko araubideak landu eta proposamenak egitea eta Foru-Aldundien ekintzak elkarkidetzea"; "Lurralde-Ordezkaritzetako ikuskaritza-sailen ekintzak egitamutzea eta elkarkidetzea"); elkarkidetza 3:cf. infra; elkarkidetze : HezkSaila 1981 ("Espazio-denborazko elkarkidetzea gehitu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elkarkide : DFrec 1; AB38 3 (asociado, socio eta elkarkide lege: ley de la relación); Euskalterm 2 (asociado); elkarkidego : AB38 3 (relación, mutualidad); elkarkidetza : cf. infra // Ez ditugu aurkitu ap. HiztEn; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: EurItune: 1842 eu elkarkidetzan arituko dira es cooperarán // AgAld hitz-bilduma: elkarkide (mutualidad) // Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin; AdminEL; LurraldeAntol; AdmHizt; AdmMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elkarkide : EuskHizt; HiruMila (1 mutualista; solidario; 2 relativo; 3 asociado, aliado; socio; simpatizante; afín; concordante); Casve EF (1 mutualiste; 2 solidaire); DRA (elgarkide: aliado, asociado P. Larzabal, Otoizlari, elkarkide: mutualidad Herr 1957); PMuj DVC (1 asociado, consocio; 2 mutualista, solidario); elkarkidego : XarHizt (1 mutualisme; 2 mutualité); Casve EF (elkarkidegoa: mutualisme); PMuj DVC (mutualismo, mutualidad); elkarkidetasun : EuskHizt; HiruMila (solidaridad, mutualismo); Casve EF (elkarkidetarzün: mutualité); PMuj DVC (mutualismo, mutualidad); elkarkidetza : cf. infra. // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Numeroa

pl.

Forma baten adiera(k)

elkarren kide direnak.

elkarkidetasun
iz. Elkarkideak direnen nolakotasuna. Elkarkidetasun handia daukate alemanak eta ingelesak.

Aztergaia: elkarkidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elkarkidetasun handia daukate alemanak eta ingelesak.

elkarkidetu, elkarkide/elkarkidetu, elkarkidetzen
1 du ad. Koordinatu.
2 du ad. Elkarkide egin.

Aztergaia: elkarkidetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elkarkide(tu), elkarkidetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esaldi elkarkidetu edo koordinatuak.

elkarkor
adj. mat. Eragiketez mintzatuz, urratsen ordenak azken emaitza aldatzen ez duena. Batuketa elkarkorra da; ez, ordea, kenketa.

Aztergaia: elkarkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eragiketa elkarkor

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Mat. bakarrik ez, nik uste. Eta elkargaitz ere hartu beharko litzateke, nik uste" (2005-07-19)

elkarlan
iz. Talde lana, elkarrekin eginiko lana. Ik. lankidetza; lankidego; lankidetasun; kooperazio. Elkarlan honen atari gisa. Elkarlanean zebiltzala bata bestearekin. Sail zabala da filologiarena, jakite aski desberdinen elkarlana.

Aztergaia: elkarlan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkarlanean aritu
da ad.-lok. Ahozkotasuna lantzen duten eragileekin elkarlanean aritu nahi du Mintzolak. Artista askorekin elkarlanean aritu ostean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: elkarlanean aritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

elkarlanean jardun
da/du ad.-lok. Erakunde pribatuek administrazio publikoekin elkarlanean jardun beharko dute. Elkarlanean jardungo dira. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutuari.

Aztergaia: elkarlanean jardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

elkarrarazi, elkarraraz, elkarrarazten
du ad. Elkartzera behartu. Anai-arreba mordo ederra elkarrarazi zuen. Euskaltzale gehienak elkarrarazi dituen ekintza.

Aztergaia: elkarrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkarrarazi, elkarraraz, elkarrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elkarrarazi, elkarraraz, elkarrarazten

elkarrekiko
1 adj. Batek beste bati ematen diona, neurri berean bestearengandik jasotzen duela. Etxekoek eta erbestekoek elkarrekiko harremanetan aitzinatu behar dugu. Elkarrekiko adiskidetasuna.
2 adb. Elkarrentzat. Zeren gizona eta emaztea, sua eta iztupa bezala baitira; beraz, ez dira elkarrekiko on.
3 iz. Bi herri edo gehiagoren mugen artean dauden larre eta urak, hitzarmen baten bidez, herri horiek erabiltzen dituztenak. Ik. zilegi 3. Ituren eta Urroz udalerrien arteko elkarrekikoa Ameztia mendian dago. Bidasoa-Berroaran mendietako elkarrekikoa lau herrien artekoa da eta Erdi Aroaz geroztik indarrean dago.

Aztergaia: elkarrekiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

horren lexikalizazioaz dudak dauden arren, elkarrekikotasun bezalakoak egiteko oinarria ematen duelako.

Atzizkien araberako erabakiak

-ekiko.

elkarrekikotasun
iz. Elkarrekiko harremana. Ik. korrespondentzia; egokitasun 2. Elkarrekikotasunean oinarritzen den amodioa. Elkarrekikotasuna adierazteko. Elkarrekikotasunezko harremana.

Aztergaia: elkarrekikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
elkarrekintza
iz. Bi pertsonak edo gauzak elkarrekiko duten eragina. Ik. interakzio. Obraren eta ikuslearen arteko elkarrekintza bilatu dute proiektuaren sortzaileek. Proteinen arteko elkarrekintza eragozteko moduak aztertu dira.

Aztergaia: elkarrekintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alkar-eragin 1 (Erkiag BatB: "Maitasarrea deutsa mutil oneri, barruan eder yaka onen irudia, eta aragikeriaz gain dagoan gizabiotzaren alkar-eragiña dauka"); ez dugu elkarrekintza formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) elkhar ekhintza 2: Krutwig in Zehatz; elkar-ekintza 2: X. Amuriza, Azurm; elkarrekintza 39: J. Perales 2; J. Bergara; Bibalbio 2; J.M. Agirregabiria; UZEI 5; M.E. Laboa; B. Urkizu 2; Azurm; M. Ensunza 4; J. Arregi 2; EMBOroi; J.M. Barandiaran 2; Kimika/3; Erreologia 3; HezkSaila Batx 1994 2; J.M. Elortza 3; Elhuyar; Soziologia; EHAA 1992; J.M. Iturralde; U. Larramendi (elkarrekintza gaitasun); J.K. Arbilla (gizarte elkarrekintza); elkarrekintzaile 2, elkarrekintzazale 1: Soziologia; b) elkar eragin 1: X. Kintana; elkarreragin 10: HezkSaila 1985 2; UZEI 4; J. Butron 2; A. Gabikagogeaskoa; UnescoAlb 1992.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elkarrekintza : DFrec 1 (elkar-ekintza), AB38 3, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan elkarrekintza-energia 1, elkarrekintza-prozesu 1); elkarreragile : HiztEn, Euskalterm 8; elkarreragin : HiztEn, Euskalterm 11; elkarreragiketa : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elkarrekintza : ElhHizt, HiruMila; elkarreragile : ElhHizt; elkarreragin : ElhHizt, HiruMila; elkarreraginezko , elkarreragipen : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

franko erabilia da, baina a) osaeraz zalantzak ditu lantaldeak (dio ad. da eragin, eta 'nori/zeri' argumentua jasotzen du elkar- osagaiak), eta b) 'ekitea' da adierazi nahi/behar dena, ala 'eragitea, eginaraztea'?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

elkarren gainka
adb. Elkarren gainean. Elkarren gainka datozen olatuen burrundara. Elkarren gainka eta bata bestearekin nahaste bizi garen zurrunbiloan. Jendea elkarren gainka zegoen trenean sartzeko zain.
elkarreragin
iz. Elkarrekintza, interakzioa. Ik. feedback 2. Proiektu berritzailea da, zentro teknologikoen, unibertsitatearen eta enpresen arteko elkarreragina hobetuko duena.

Aztergaia: elkarreragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh395 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

elkarreragin 9: Berria 5, EiTB 4.// elkarreragin 392: Aizu 6 (“Hartzaileekin elkarreragina bultzatuko du, dela sare sozialak baliatuta, dela platoan publikoari leku eginda”), Argia 21 (“Kultura, beraz literatura, besteak beste, adierazpen askatasunerako, jakintza trukatzeko, ezagutzarako, hezkuntzarako, elkarreraginerako, iritzi edo pentsamendu zurrunak malgutzeko, ikuspegiak zabaltzeko eta komunikaziorako ezinbestekoa dela deritzogunentzat Interneta kontzeptuok gauzatzeko bitarteko itzela da”), Berria 36 (“Hiru dimentsioko irudiek, halaber, elkarreragina areagotuko dute bisitari eta ikusleekin”), Deia 4 (“Biologiaren zientzian, askotan, eboluzioko aktoreak, hau da, banakoak, populazioak, espezieak eta horien guztien arteko elkarreraginak, albo batera uzteko joera izan da”), Deustuko Unibertsitatea 2 (“Gizabanakoen arteko erreklamazioak bideratzen dituen prozesua, herritarren, eta epaitegi eta auzitegien arteko elkarreraginaren muina da”), Euskal Herriko Agintaritza 12 (“Zehazkiago, esku-hartze sozialeko jardueratzat hartuko dira arestian adierazitako helburuarekin gauzatzen diren zerbitzu sozialak, enplegurako sarbidearen sustapena eta beste edozein jarduera, betiere esparru, politika eta sistemen elkarreragin guneetan gauzatzen badira, esate baterako gune soziolaboralean, soziohabitazionalean, sozioedukatiboan, soziosanitarioan, soziojudizialean, soziokulturalean edo beste batzuetan”), EiTB 17 (“Elkarreragina etengabe gora egiten ari den zerbait da. Interneteko orrialdeek sare sozialetan gaiak proposatzen dituzte, euren edukiak ezagutzera emateaz gain”), ElCorreo (“Orduantxe ezagutzen du merkaturatu berri duten sistema operatibo bat, erabiltzaile bakoitzari konpainia egiteko asmoarekin sortua izan dena. Sistema delako hori ahots bat da, baina ez da ahots soila, bizitza propioa baitu, erabiltzailearekin elkarreragina du, kasu egiten dio, solasgaia eman eta beste hainbat gauza”), Elhuyar 23, Elkar 35, Erlea, Consumer 14, Euskaltzaindia 6, HABE 2, Jakin 28, Karmel 5, Laneki 101, UEU 50, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elkarreragin 38: Berria 8, Ibon Uribarri 10, Xabier Olarra 8, Josu Zabaleta 4, Koro Navarro 2, Lourdes Oñederra 2, Filosofiako gida 2, Iñaki Mendiguren, J. Sarasua.// elkarreragin : Berria 9 (“Baina Matarilek eragindako lilura azaltzeko zio sakonagoak bilatu behar dira, eta nik uste dut lengoaia eszeniko bakoitzaren erabilera berezia eta lengoaia guztien arteko elkarreragina direla emaitza harrigarriaren funtsa”), Ibon Uribarri 10 (“Komunitatea (ekilearen eta jasalearen arteko elkarreragina)”), Xabier Olarra 8 (“Elkarreragin pixka bat nahi nuen; horren ordez, beste zerbait lortu nuen beharbada: ikasi ahal izan nuen nola sentitzen diren ume autisten gurasoak, ia batere erantzuten ez duen ume baten aurrean”), Josu Zabaleta 4 (“Kontrastea: argitasunaren eta ertzen arteko elkarreragina”), Koro Navarro 2 (“Liberalismo berria, oroz gain, munduko ekonomiaren aldaketen eta nazio-ekonomietako sektore desberdinen arteko indar-harremanen bilakaeraren arteko elkarreragin dinamikoaren emaitza da”), Lourdes Oñederra 2 (“Ebakikidetza da elkarren segidan ahoskatzen diren hotsen arteko elkarreragina ahalbidetzen duena: hotsak ez dira banan-banan hasi eta bukatu egiten”), Filosofiako gida 2 (“Natur ingurunearen baldintzen elkarreraginaren metatze-emaitzek beren aztarna uzten dute giza taldeak bereiziz”), Iñaki Mendiguren (2 Baina bi aldeen arteko harreman psikologikoa ez da etsaitasunetik aurreko elkarreragin sortzailera itzultzen, eta ez da berriro ezarriko ere garai batean kultur truke hau gauzatu zeneko egoera geografikoa.”), Bat-bateko bertsolaritza (“Bestalde, komunikabide berri batzuetan (posta elektronikoa, chat delakoa, SMS, eta abar), idatziz gauzatzen diren arren, orain arte ahozkotasunaren berezko ezaugarritzat hartu diren estrategien araberakoak dira diskurtsoak (sorrera eta transmisioa aldi berekoak, elkarreraginerako aukerak, egituratze maila apurra).”), Xabier Arregi (“Ikusi dugu da eta ez da, beraz, beharrezkoa atzera itzultzea: eraketa-sistema bati buruz hitz egiten denean ez da ulertzen bakarrik osagai heterogeneoen arteko justaposizioa, koexistentzia edo elkarreragitea (erakundeak, teknikak, gizarte taldeak, hautemate erakundeak, diskurtso ezberdinen arteko harremanak), horrez gain ulertzen da jardute diskurtsiboaren bidez eurak elkarren artean harremanean jartzea, ondo zehaztutako forma batean”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ez da jasoko, aski baita interakzio arautuarekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aski izan liteke interakzio arautua, baina maiztasun handia du eta sartzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

elkar- 'nori/zeri'.

elkarretaratu, elkarretara/elkarretaratu, elkarretaratzen
da/du ad. Elkarrengana bildu. Ik. elkarganatu. Amodioz direla elkarretaratuak. Laborariak elkarretaratzen dira bazter guztietan, berearen galdez. Baionan elkarretaratu ziren, akordioa sinatzeko. Ainhoan elkarretaratzen diren bi errekak. Abrahamek hirurehun zerbitzari leial elkarretaratu zituen.

Aztergaia: elkarretaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkarretaratu, elkarretara(tu), elkarretaratzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elkarretaratu, elkarretara, elkarretaratzen

elkarretaratze
iz. Elkarrengana biltzea. Milaka lagunek presoen eskubideak aldarrikatu dituzte elkarretaratze isiletan. Elkarretaratze ugari egin ziren hurrengo egunetan hilketak salatzeko. Elkarretaratze hunkigarri haren biharamunean agurraren ordua heldu zen.

Aztergaia: elkarretaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da (concentración).

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez da orain sartzekoa.

elkarrezin
adj. Ezin elkartuzkoa. Ik. bateraezin.

Aztergaia: elkarrezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

erregulartasuna hobetsi da, eratorrion forma ikastea errazten baitu.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin elkartuzkoa.

elkarrizketa
iz. Zerbaitez mintzatzeko, bi lagunek edo gehiagok egiten duten solasaldia; norbaitekin, zerbaiten berri jakiteko edo zerbaiti buruz haren iritziak jakiteko egiten den solasaldia. Platonen elkarrizketak. Elkarrizketaren gaia. Ugazaba eta langileen arteko elkarrizketetan. Bere anaiarekin izan zuen elkarrizketan. Sari-irabazleari elkarrizketa bat egiteko. Elkarrizketarako prestatu dituen galderak. Hitzaldi ondoko elkarrizketan.
Azpisarrerak

Aztergaia: elkarrizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
elkarrizketan
adb. Elkarrekin hizketan. Ik. solasean. Bidean elkarrizketan ari zirela.

Aztergaia: elkarrizketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELKARRIZKETAN. Conversando. "Alkarrizketan berotuta dabiz (V-gip)" Gte Erd 88 (junto a mintzatzen y elestan de otras zonas). Alkarrizketan asi. TAg Uzt 238. Gizon bi aurkitu ebazan alkar-izketan. Bilbao IpuiB 33. Berrogei-ta-zenbait antzezlari elgar-hizketan ari dira. Lf in Casve SGrazi 17. Elkar-izketan, Babieka ta Rozinante. "Diálogo entre". Berron Kijote 30. Bien elgar-lana dute hori, ahalaz adosean, solastatuz, bilatuz, ikertuz eta elgarrizketan hautuak eginez. Larre ArtzainE 193. Elkarrizketan, eta euskaraz, norbaitek galdatu zidan [...]. MEIG VII 44. Haciendo (un autor) diálogos. Niri, zuzen nahiz oker, [Campion idazleak] Hebbel gogorazten dit elkar-hizketan hasten denean. Baita Flaubert ere, eta ez Madame Bovary-koa. MEIG VI 87. (Con adj.). "Elkarrizketa bizian ari dira (G-azp)" Gte Erd 88

adib: elkarrizketa iz. Zerbaitez mintzatzeko, bi lagunek edo gehiagok egiten duten solasaldia; norbaitekin, zerbaiten berri jakiteko edo zerbaiti buruz haren iritziak jakiteko egiten den solasaldia. Platonen elkarrizketak. Elkarrizketaren gaia. Ugazaba eta langileen arteko elkarrizketetan. Bere anaiarekin izan zuen elkarrizketan. Sari-irabazleari elkarrizketa bat egiteko. Elkarrizketarako prestatu dituen galderak. Hitzaldi ondoko elkarrizketan. Bidean elkarrizketan ari zirela.

elkarrizketan : Elkar (“Haren laguntzaz, gai izaten nintzen bisitatzera etorritakoekin elkarrizketan aritzeko, nahiz eta haien galdera eta nire erantzunetara bakarrik mugatu”), Consumer (“antzeko galderek bisitarien arteko polemika suspertzen dute eta beraien artean elkarrizketan jarduteko gonbitea da”), Berria (“Etengabe elkarrizketan gaude, eztabaidan”), EiTB (“Dena dela, EAJ Gobernuarekin elkarrizketan aritzeko prest dagoela, eta ahal izanez gero, itunak egiteko prestu daudela gaineratu du”), Jakin (“Azken ideia horrek zientziari buruz ohikoa dena baino ikusmolde zabalagoa eskatzen du: beste jakintza mota batzuk erantsi eta horiekin elkarrizketan jardungo du zientziak, hain zuzen”), Karmel (“Patxi gazte talde batekin elkarrizketan”), Argia (“Azalpenak eman beharrean mozten ikasi behar dugu, ez dugu zertan elkarrizketan jarraitu”), Laneki (“Elkarrizketan jardutea, norbaitekin ahoz edo idatziz aritzea”), Erlea (“Alde horretatik, interesgarria litzateke Canoren Twist, Saizarbitoriaren Martutene, Atxagaren Soinujolearen semea eta Muñozen Antzararen bidea, azken aldian argitaratu diren nobela gutxi batzuk aipatzearren, elkarrizketan jartzea”), DiarioVasco (“Irakurzaletasun hori agerian geratzen da Catalinarekin elkarrizketan hasi orduko, miresteko modukojakinduria eta apaltasuna duen emakumea da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elkarrizketan : Berria (“«Abertzaleekin» eta «alderdi guztiekin» elkarrizketan aritzeko prest agertu zen”), Filosofiako gida (“Hori gertatu baita aspalditik benetako fedearen eredu nagusia, bere leinuko sasijainkoak alde batera utzita, benetako Jainko bizi baten esperientzia egin, eta harekin elkarrizketan eta uste osoko harremanetan hasi zenean”), Xabier Arregi (“hitz egiten badute eta elkarrizketan badihardute euren artean, kontraesan horiek gainditzeko dela eta aurkitzeko zer puntutik aurrera izan daitezkeen menderatuak”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ama Euskarari bere negar-erostak zuzentzea Otxandioko santuginak asmatu bazuen, ama-semeak elkarrizketan jartzea Hernaniko harginari bururatu zitzaion, eta honi hartu zion baliabidea Itsasondoko fraidegaiak”), Aitor Arana (“Une hartan ez ziren elkarrizketan ari, mintzagai egokirik ez zitzaielako sortu eta, beraz, halako egoeretan esan behar izaten diren konpromisozko hitzak eta esaldiak soilik entzuten ziren gelan”), Sonia Gonzalez (“Irribarre pare bat, elkarrizketan hasi eta kito, gaua konpondurik”), Pello Zabala (“Baina, elkarrizketan nola jarduten ginen, ezin bada, "korte" itxurazkorik atera askotan”), Xabier Kintana (“Hori gizon zentzudunak berarekin aurrez aurre elkarrizketan arituko litzatekeenarengandik onartuko ez balu, nola egin lezake liburu batean”), Iñaki Iñurrieta (“Esataria eta nobelagile bat ari ziren elkarrizketan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa elkarrizketa sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elkarrizketa sarreran.

elkarrizketatu, elkarrizketa/elkarrizketatu, elkarrizketatzen
da/du ad. Lagun bik edo gehiagok elkarrizketa bat izan; norbaiti elkarrizketa bat egin. Igandean elkarrizketatuko dira bi taldeetako ordezkariak. Elkarrizketatu nauen kazetaria.

Aztergaia: elkarrizketatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkarrizketatu, elkarrizketa(tu), elkarrizketatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elkarrizketatu, elkarrizketa(tu), elkarrizketatzen

elkarrizketatzaile
iz. Elkarrizketak egiten dituen pertsona. Elkarrizketatzailearen galderei poliki erantzunez, Errenterian gertatu zitzaizkionak kontatu zituen.

Aztergaia: elkarrizketatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria, eta ongi eratua (du ad. motakoari dagokiona).

elkartasun
1 iz. Helburu bera dutela edo gauza bera komeni zaiela ikusten duten lagunen artean elkarrekin aritzeko edo elkarri laguntzeko sortzen den batasuna. Ik. solidaritate. Elkartasuna gauza beharrezkoa da senideen artean. Langile elkartasuna. Estatuko herrien arteko elkartasuna. Hego Euskal Herriko anaiekiko elkartasuna sendotzeko. Erakunde publikoetako ordezkariek elkartasuna agertu diete auzipetuei. Keinu horrekin elkartasuna erakutsi nahi zion Boliviako presidenteari. Elkartasunaz ari gara eta ez ezinezko litzatekeen batasunaz; are hobeki elkarbideaz. Erleek soilik hazi ohi dituzte elkartasunean beren ondorengoak. Elkartasunezko harremanak. Elkartasun meza. Elkartasuna atxilotuekin!
2 iz. Bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena. Jainkoak Abrahamekin egin zuen elkartasuna.

Aztergaia: elkartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkartasun kutxa, elkartasun-kutxa
iz. Helburu bera duten elkarteek edo pertsonek emandako diruz hornitzen den kutxa, egoera jakin batean, beharra duenak bertatik har dezan sortzen dena. Ikastolen elkartasun kutxa nazionalaren berri eman zuten. Epaileak 5,8 milioi euroko bermea ezarri zien, eta, epea bukatuta, 3,7 milioi ordaindu dituzte elkartasun kutxa batetik.

Aztergaia: elkartasun-kutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elkartasun 1. (G, AN, L, BN ap. A ), alkartasun (Zam Voc). Alianza, pacto. (Se emplea sobre todo con egin). v. elkargo, elkarte (4), elkartze. * Elkartasuneko kutxa. Lard 82. / Eta zabaldu zan Jaungoikoaren tenploa zeruan, eta ikusi zan aien elkartasuneko utxa. Ur Apoc (G) 11, 19 (Ker alkartasun-kutxa; Lç alianzazko arkha, He alienziako arka, TB alientzako arkha, Echn testamentain arka, Ip patoko arka, Dv bat-tasuneko khutxa, Ur (V) testamentuko utxia, Ol Itun-kutxa, IBk elkargo-kutxa, IBe elkargoaren kutxa). Elkartasun kutxa. ArgiDL 115.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: elkartasuneko kutxa: el arca de la alianza.; Labayru: 0

Bestelakoak

elkartasun 1 iz. Bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena. Jainkoak Abrahamekin egin zuen elkartasuna. Elkartasuneko kutxa: Jainkoaren legearen harlauzak gordetzen zituen kutxa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina EHko kontzeptua adierazteko gaur egokiagoa da Itunaren kutxa (hau ere EHn jasoa dagoena). Nolanahi ere, elkartasun(-)kutxa azpisarrera egitea komeni da egungo erabilera berrirako (sindikatuena eta).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elkartasun eta kutxa sarreretan, gaur egungo adierarekin.

elkartasuna adierazi
du ad.-lok. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu bahituak egon direnei eta haien senideei. Euskal Herritik kanpo ere hainbat ekimen egingo dira auzipetuei elkartasuna adierazteko. Ehunka kide bildu dira ospitalearen aurrean, presidenteari elkartasuna adierazteko.

Aztergaia: elkartasuna adierazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

elkarte
iz. Helburu jakin batek elkartzen dituen lagunen multzoa. Ik. bazkun; elkargo; erkidego; sozietate. Langile elkarteak eta sindikatuak. Emakume elkarteak. Herriko kultura taldeen elkartea eratzeko. Laguntza elkartea. Elkartearen helburuak. Euskal Herriko Nekazarien Elkartea. Euskal Idazleen Elkartea.

Aztergaia: elkarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gastronomi elkarte, txoko; jolas elkarte, jolastegi; kirol elkarte; klub, elkarte; kultur elkarte; ongile elkarte

elkartekide
iz. Elkarte bateko kidea. Ezohiko batzarra egingo dute aurten elkartekideek.

Aztergaia: elkartekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elkartekide 14, EB (X. Iruretagoiena 2: "Elkartekideak, 150tik 200era koroeko (2.500 peztako) sozial balioak ukan behar dituela agintzen du koperatiben araudiak", "Elkartekideak hala nahi badu, erosten duenetiko deskontuarekin ordain dezake gainontzekoa"; M. Navarro 12: "lanpostua bilatzeko edo beronetaz jabetzeko asmoz beste Estatu elkartekide batera lekuzaldatzeko", "Kasu honetan, ordea, Estatu elkartekideen ekimenez sortzen ziren, eta Batzordearen adostasunez eginak egotekotan, honek haien finantzapenean eskuhartzen zuen", "Estatu elkartekideen sare elektrikoak lotu egin behar dira"); iz. berezia + -kide osaerakoa da beste 1 (D. Amundarain: "Aranzadi, Migliaccio eta Vicuña, hirurok Arantzadi Zientzi Elkarte-kideak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elkartekide : DFrec 1, AB50 1, Euskalterm 5 (hauetan eliz elkartekide 1). Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elkartekide : ElhHizt, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

elkartu, elkar/elkartu, elkartzen
1 da/du ad. Elkarrekin jarri; elkarri laguntzeko, elkarrekin zerbait lortzeko bildu edo batu. Langile guztiak elkar daitezen. Guztien indarrak elkartuz. Jainkoarekin elkarturik. Zergatik bereizi gaitu, elkartu beharrean, batasunerako gogo honek? Oinetakoak, bakoitza bere lagunarekin elkartu. Ezin elkartuzko iritziak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bi egur elkartuk egindako gurutze apala. Hitz elkartuak.
2 da ad. Elkarganatu. Etxeko ganbaran elkartzen ziren.
Azpisarrerak

Aztergaia: elkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkartu, elkar(tu), elkartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elkartu, elkar(tu), elkartzen

elkartzaile
adj. Elkartzen duena. Indar eraikitzaile eta elkartzailea da abertzaletasuna.

Aztergaia: elkartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elkartzaile 4: Bitez ("Herrialdearen literatur kezka Jeune Belgique aldizkariaren bitartez agertzen da [...] poeta gazteen mugimendu elkartzailearen zutoina 1881ean"), L. Erriondo ("... Wernicke-k jorratuko duen eredu elkartzailea"), Koalizio-akordioa ("Gobernu honek elkarrizketa politiko eta negoziazio-prozesu ireki eta elkartzailearen bidez, aldez aurreko baldintzarik gabe eta aukera baztertzailerik gabe sustatu eta lortu nahi du helburu hau"), MAtx ("Ongi erabiliaz gero indar eraginkor, eraikitzaile eta elkartzailea baita nornahiren abertzaletasuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elkartzaile : AB38 1 (organo e. 'órgano copulador'), HiztEn (elkartzen duena), Euskalterm 2 (unitivo; hauetan indar elkartzaile 'fuerza unitiva') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elkartzaile : ElhHizt (que une, junta, aviene), HiruMila (unidor), PMuj DVC (1 sindicador, asociador, unidor; 2 relativo #mdash# Gram.; eta alkartzaile unidor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua.

elkartze
iz. Elkarrekin jartzea, elkarganatzea. Bikote ezin askatuzkoa, senar-emazteen elkartze betikoa. Hitz elkartze berriei dagokienez.

Aztergaia: elkartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkarzut
adj. pl. Bi plano edo lerro zuzenez nahiz gehiagoz mintzatuz, elkarrekin angelu zuzena egiten dutenak. Ik. zut. Lerro elkarzutak.

Aztergaia: elkarzut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuzen elkarzutak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "eta -rz- edo -rs-: elkarzut edo lurzoru bezalako hitzak ikusiz, badirudi -rz- edo -rs- bikoteak eta ez -rtz- edo -rts- soinuak direla egokienak, baina hori lege orokor bezala har al daiteke horrelako hitz elkarteetan?" (1994-11-10)

elkarzutasun
iz. Elkarzutak direnen nolakotasuna.

Aztergaia: elkarzutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: elkartzutasun / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper