24 emaitza egur bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

egur
1 iz. Zuhaitzaren enbor edo adar zati handia; bereziki, multzokari gisa, su egiteko erabiltzen dena. Ezaguna da "egurra" ez dela "zura". Egur birekin eginiko gurutzea. Egur batzuk surtan, eta egurren artean baba eltzea. Haritzak azala, zura, ezkurra, egurra, guztiak oso onak ditu. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa. Egur mehe guztia maizterrarentzat. Elur-melur, ez nauk hire beldur: etxean baditiat arto eta egur. Egur zama bat. Hiru gurdi egur. Basoan egur biltzen. Egur hezearen kea.
2 iz. Zura. Zuhaitz honen egurra gogorra da eta zuria.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Haritz eroriari orok egur. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Nolako egurra, halako sua.

Aztergaia: egur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egur egin, egur-ikatz, egurra eman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egur-belar .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egur egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz honek ez duela 'zura' esan nahi argitu beharko litzateke; egurrarekin sua egiten da eta *egurrezko mahaia erabili ordez zurezko mahaia dela zuzena.

 - [E208]: "egur: definizioa ongi eman, zur/egur bereizteko. Izan ere, lotsagarria da irrati eta telebistan egurrezko altzariak, egurrezko panelak bezalako esaldiak ia egunero entzun beharra"

 - [E116]: "euskara-euskara hiztegiaren eginkizuna da definizioa ematea, batez ere "ongi eman" nahi bada eta kontuak nahasiak edo ilunak direnean (OEH argitaratuak lau adiera edo sailetan banatu du egur sarrera, eta ISk hiru sailetan)".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): egur sarrera bere hortan uztea erabaki da. // Erabakia (2007-02-23): "Ezaguna da 'egurra' ez dela 'zura'".

egur belar, egur-belar
iz. Erreken inguruan hazten den belar landare lore-gorria (Lythrum salicaria). Ik. salikaria.
egur egin
ad.-lok. Su egiteko egurra puska txikietan zatitu. Egur egiteko enborrak. Basoan egur egiten ari zela.

Aztergaia: egur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egur-ikatz
iz. Ikaztobian egurra egosiz egiten den ikatza. Gure mendietan egiten zen egur-ikatza.

Aztergaia: egur-ikatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "egurrikatz [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

eguraldi
iz. Eguratsaren egoera. Ik. aro2; denbora 6. Eguraldi ona, txarra, nahasia. Eguraldi beroa, hotza. Eguraldi ederra. Eguraldia aldatu egin du. Eguraldiaren berri eman. Eguraldi argibideak. Eguraldi-gertakariak. || Bat-batean aldatu zen giroa eta bestelako eguraldia sortu.

Aztergaia: eguraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eguraldi mapa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa eskainiz: eguraldi-giro .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "aroa esaten da. Ez dakit erran nahi hori eman diozuen aro hitzari" (1994-10-10)

eguraldi gorri
iz. (eguraldi gorria(k) izan, ikusi eta kideko esapideetan, 'arazoak izan, nekeak izan' adierazteko). Ik. gorriak ikusi. Izango duzu horrekin eguraldi gorria.

Aztergaia: eguraldi gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGURALDI GORRI (egualdi g. G-goi ap. Gte Erd). Problemas, dificultades, penalidades. "Izangozu orrekin egualdi gorria (G-goi)" Gte Erd 18. Gaiztoarentzat dago / egualdi gorria. Izt Po 52. Sokrate etzegoenean, bat-edo-batek zeukan egualdi gorria! Zait Plat 104. Pobriak badaukagu egoaldi gorri. Auspoa 135, 108 (ap. ELok 121). Egualdi gorriyen jabe zera zu / orrekiñ ezkontzen baza. Auspoa 116, 67 (ap. ELok 281). Egueldi gorri-gorriak ikusi zitun (AN-larr). Inza NaEsZarr 380

eguraldi gorri 1, Argia (“Teknikoki, ez da aparteko ezer liburua eta CDa argitaratzea, baina eguraldi gorria dugu…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguraldi gorri 4: Iñaki Segurola 2 (“Eguraldi gorri zakarraren zeruaz beharbada (cf. ortzantz, ostots, ortzadar...)?”), Patxi Zubizarreta (“Atzo ene lau adiskide atxilotu zituen eta, Jainkoaren graziarekin, zuek eguraldi gorriagoa izango duzue...”), Pello Zabala (“Jakingo luke beste etxekoandre ilargi dontsu horrek, nondik norako martingalak dituen eta puntuan puntuko eguraldi gorri garbia ala berdotz umel trixtea egokitzen zaigun...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta adibide gisa jasotzekoa gorri eta eguraldi formetan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gorri 3 adieran eta eguraldi sarreran.

eguraldi mapa, eguraldi-mapa
iz. Lurralde edo eskualde bateko eguraldiaren eta eguraldi-gertakarien une jakin bateko errepresentazio grafikoa. Eguraldi mapan Euskal Herria osorik ageri zen. Euskaldun asko eta asko egon ohi da tenporen zain, eguraldi-mapei so, artzainek zer esango adi.

Aztergaia: eguraldi-mapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 66 (Argia 4, Berria 38, DiarioVasco 1, EiTB 1, Elkar 1, Jakin 2, UEU 19); ETC: 110

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eguraldi-mapa mapa del tiempo / Adorez: eguraldi mapa: mapa del tiempo / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: eguraldi-mapa (Geol.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

isobara iz. Eguraldi mapa eta kidekoetan, atmosfera-presio bereko puntuak lotzen dituen lerroa. // eguraldi iz. Eguratsaren egoera. Ik. aro 2; denbora 6. Eguraldi ona, txarra, nahasia. Eguraldi beroa, hotza. Eguraldi ederra. Eguraldia aldatu egin du. Eguraldiaren berri eman. Eguraldi argibideak. Eguraldi gertakariak. Eguraldi mapa. || Bat-batean aldatu zen giroa eta bestelako eguraldia sortu.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

adibide gisa arautua s.u. eguraldi.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mapa.

eguraldi-giro
iz. Eguraldia. Eguraldi-girorik onenarekin atera ziren.

Aztergaia: eguraldi-giro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-giro.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eguraldi sarrerari dagokion azpisarrera.

eguraste
iz. Haizetan jartzea; airea edo haizea hartzea. Hiriko bazterrak ikusi, eguraste on bat harturik.

Aztergaia: eguraste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egurastoki
iz. g. er. Egurasteko edo paseatzeko tokia. Ik. pasealeku. Hiri handietako kale, denda eta egurastoki ederrak.

Aztergaia: egurastoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Dozena erdi autorek baino gehiagok erabilita ere, g.er. al da?"

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "bai, dozena erdia baino gehiago dira erabili duten idazleak; dirudienez, garai eta giro edo sentiberatasun jakin batekoak dira (R.M. Azkue, Bera, K. Enbeita, Kirikiño, "Batxi", T. Agirre, A. Anabitarte, H. Larrakoetxea, A.M. Labaien, Txillardegi): Hegoaldekoak dira guztiak, eta orainagokoetan ez dut aurkitu. Egia esan, ez dakit zein marka dagokion, markarik baldin badagokio".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "ok lantaldearen proposamena".

egurastu1, egurats/egurastu, egurasten
da/du ad. Haizetan jarri; airea edo haizea hartu edo harrarazi. Ik. haizeberritu; aireberritu 1; haizeztatu. Arropa egurastu. Etxeko gelak egurastu. Zuloek eta zulo-lurrek egurastu egin behar dute landarea ondo hartzeko. Haizeak landa egurasten du. Ibai aldera joan ziren bi adiskideak egurastera. Giro ederra dago eta kanpoan egurastuz mintzatuko gara.

Aztergaia: egurastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egurastu, egurats/egurastu, egurasten. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egurastu, egurats, egurasten

egurastu2
iz. Egurastea, airea edo haizea hartzea. Egurastu bat hartzeko aitzakiarekin.

Aztergaia: egurastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egurastu, egurats/egurastu, egurasten. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egurastu, egurats, egurasten

egurats
iz. Airea eta, bereziki, lurra inguratzen duen gas estalkia. Ik. atmosfera. Egurats emea hosto berrietan jolas eginez. Mendiko egurats garbia. Lehorra, itsasoa eta eguratsa darabiltzan indar itsua. Eguratsaren goialdean.

Aztergaia: egurats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egurgile
iz. Egur egitea ogibide duen langilea. Egurgile eta ikazkinak.

Aztergaia: egurgile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-gin

egurgin
iz. Egurgilea.

Aztergaia: egurgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. egurgile.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. egurgile

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-gin

egurgintza
iz. Egur egitea; egurgilearen lanbidea. Egurgintzan ari zela. Egurgintzan lan asko egin arren.

Aztergaia: egurgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

egurkari
iz. Ipar. Egurgilea. Hala nola: hargin, maiasturu, zurgin, egurkari, burdin arotz, lanabes- eta beribil-saltzaileak.

Esaera zaharrak

Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira.

Aztergaia: egurkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egurgilea.

egurketa
1 adb. Ipar. eta naf. Egur bila. Egurketa atera ziren.
2 iz. Egurra bilatzea; (basoan) egur egitea. Basoan egurketan ari nintzen. Aurtengo egurketak egin ditugu.
3 iz. Egur pila.

Aztergaia: egurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. eta Naf. adlag. 'egur bila'. 2 iz. 'egurra bilatzea'. 3 iz. 'egur-pila'.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

1. egur bila(keta); 2. egur-pila

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Ipar. eta Naf. dela adieraziko da eta 3. adiera ('egur pila') iz. kategoriakoa dela argituko da.

egurketari
iz. Egurra biltzen edo garraiatzen duen langilea. Egurketariek indigenak hiltzen dituztela salatu du erakundeak.

Aztergaia: egurketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ketari.

egurra eman
ad.-lok. Jipoia eman. Bihar egurra emango digute.

Aztergaia: egurra eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egurra txikitu
du ad.-lok. Egun beteko lana neukan larrainean, egurra txikitzen. Sua egiteko behar zen egurra txikitu zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: egurra txikitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

egurrezko
1 adj. Egurrez egina. Egurrezko sua beroago eta indartsuago da lastozkoa baino.
2 adj. Zurezkoa. Gurpilen ardatza egurrezkoa izaten zen.
Loturak

Aztergaia: egurrezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGURREZKO. De leña; de ramas; de troncos. Sufrezko sua, eta are egurrezkoa ere. Ax 580 (V 372). Egurrezko sendor ta meta andi bat. Ur MarIl 30. Eman zioten itxeari edo egurrezko itxolari saiets guzietatik su ta su. Mb IArg I 313. Leizeko arkaitz bustiai, Jenobebak zeukan egurrezko gurutzeari, oroldiozko bere etzauntzari [...] begira zegoan. Arr GB 108. Zuaitzak, egurrezko anima dauka. Ag G 213. Egurrezko sutan. Arti Ipuin 38. Loi ta egurrezko etxolak. Anab Aprika 28. v. tbn. Añ GGero 367. Mde HaurB 6. De madera. "Egurrezko, qui est de bois" Dv (a no ser que se refiera a egurrezko sua vel sim.). Egurrezko ankeaz. AB AmaE 255. Jantzi zituen bere egurrezko oñetakoak. Goñi 24. Egurrezko makuloak. Ag G 178. Egurrezko armak ugari zeuden / soldaduentzat jarriyak. Tx B II 32. Langai eta izkilluak, naiz arrizkoak eta naiz ezur, adar eta egurrezkoak ziran. JMB ELG 47. Erretor-etxea mia-arazi zuen eta huna zer zuten atxeman: egurrezko gurutzeko hautsi bat, gaineko adarraz gabetua. Zerb Azk 94. Egurrezko guraize haundi pare bat. Arti Tobera 270. Ankak, egurrezkoak balira bezela nabaitu nituan. Ugalde Iltz 17. Lau epaidun arbastak edota egurrezko ziri punta-zorrotzak. "Acuto robore". Ibiñ Virgil 83. Errementariaren etxean egurrezko labana. (AN-gip). EZBB I 99. Kurpillen ardatza egurrezkoa izaten zuten. JAzpiroz 119. Sartu zituan aizkorak egurrezko maleta batean. BBarand 182

adib: egur iz. Zuhaitzaren enbor edo adar zati handia; bereziki, multzokari gisa, su egiteko erabiltzen dena. Ezaguna da "egurra" ez dela "zura". Egur birekin eginiko gurutzea. Egur batzuk surtan, eta egurren artean baba eltzea. Haritzak azala, zura, ezkurra, egurra, guztiak oso onak ditu. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa. Egur mehe guztia maizterrarentzat. Elur-melur, ez nauk hire beldur: etxean baditiat arto eta egur. Egur zama bat. Hiru gurdi egur. Basoan egur biltzen. Egurrezko sua beroago eta indartsuago da lastozkoa baino. Egur hezearen kea. Haritz eroriari orok egur (esr. zah.).

egurrezko 763: Aizu 16, Deia 28, Elhuyar 15, Elkar 2, Consumer 74, HABE 5, Berria 311, EiTB 126, Jakin 11, Karmel 2, Argia 73, Laneki 16, Erlea 6, DiarioVasco 78.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egurrezko 427: Berria, Herria, Xanti Iruretagoiena, Urtzi Urrutikoetxea, Sonia Gonzalez, Joseba Sarrionandia, Lopez de Arana, Joxemari Urteaga, Kolod Biguri…

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-zko bukaera duten orain arte araututako guztiei tratamendu bera emateko berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari. Orain beirazko, berinazko, kristalezko, urrezko, zilarrezko… sarrera dira EHn, altzairuzko, metalezko… azpisarrera; eta brontzezko, burdinazko, aluminiozko, zurezko, egurrezko… adibide. EHLk urrezko eta zilarrezko sarrera gisa jasotzekoak direla uste du (adiera automatikoa baino gehiago jasotzen dituelako), baina besteek maila berean joan beharko luketela.

egurtegi
iz. Egurra gordetzeko lekua. Egurtegian ama xaharra egur hausten.

Aztergaia: egurtegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan egurtegi : Ant Ezale 1898 ("An igaro bear izan zuen egurtegi edo estalpe batean gaiñerako gau guztia"), Prop 1906 ("Baditugu sukhalde, egurtegi, soilaru, aroztegi, zurgindegi eta bertze beharrezko atherbe berexak"), GH 1926 ("Egürtegian ama xaharra egür hausten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egurtegi 5: A. Lertxundi ("Begirada zabala eskaini zien bi albotako egurtegiei"), J.L. Lekunberri ("Vania, patxadaz, aizkorak zeuden egurtegira joan zen"), M. Ugarte ("Saardotegi, oillategi, artegi, egurtegi"), J.A. Ormazabal ("Azkenean egurtegian aurkitu zuen kapela"), J. Cillero ("Egurtegia hutsik zegoen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egurtegi : HiztEn-LurE (egurra gordetzeko lekua), Euskalterm 1 (leñera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egurtegi : EuskHizt (egurra gordetzeko lekua), ElhHizt (leñera, depósito de leña; maderería), HiruMila (leñera), EskolaHE (egurra gordetzeko lekua), Lur EG/CE (leñera) eta EF/FE (bûcher, endroit où est entreposé le bois de chauffage), Casve EF - HaizeG BF - Lh DBF (bûcher), DRA (1 cobertizo; 2 leñera), PMuj DVC (1 leñera, depósito de leña; 2 montón de leña; 3 maderería).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

egurtu, egur/egurtu, egurtzen
1 du ad. Egur bihurtu. Itsasontzi erdia egurtuta, sua egin zuten.
2 du ad. Jipoitu. Ik. egurra eman. Etxera garaiz ez bahator, egurtuko haut.

Aztergaia: egurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egurtu, egur(tu), egurtzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egurtu, egur(tu), egurtzen

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper