21 emaitza egon bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

egon1, egon, egoten
1 da ad. Halako egoera iraunkorrean izan. (non kasuan dagoen izen sintagma bati dagokiola). Abinadaben etxean egon zen hirurogei urtez. Euskararen indar urria Gipuzkoan dago batez ere. Hor dago guztiz harritzen nauen koska. Berezkotasun hori ez dago doinuetan, entzulearen barrenean baizik.
2 da ad. (Adizlagun bati edo kideko esapide bati dagokiola). Ongi dago. Bizirik badaude. Gaixorik egon da. Negarrez zeuden. Isil-isilik daude. Ez da inoiz alferrik egon. Lau orduz egon dira zain. Zerbaiti begira egon. Nahiz euskaraz egon, nahiz edozein erdaratan. Zerbait bere hartan egon. Zertan zaude hor? Begien bistan dagoen kontua. Lotan dago. Zutik dago. Erotuta dagoela. Ez nago ahaztuta. Makinatxo bat aldiz entzunda gaude. Horien mende behar du egon. Maitalearekin zegoen.
3 da ad. Aritu, jardun. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen izen batekin). (Dagokion izenak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Juje zen, juje egon zen eta juje hil berrogei urteren buruan. Neron zegoen agintari. Salamancan ikasle egona. Anitz urte artzain egona. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Denbora hartan zerbitzari egona nintzen.
4 da ad. (Izenondo bati edo aditzaren partizipio burutu bati dagokiola). Gaixo dago. Gazia dago zopa. Gaur ederra dago mendia. Goibel zegoen zerua. Astelehena izateko alaiegi zaudete. Oso makal dago. Egiteko hori egina dago, beraz. Asko ikusia nago. Hitz horiek ez zeudela batere gaizki josiak.
5 da ad. Ari izan, jardun. (Batez ere sartaldean). Tenpluan otoitz egiten nengoen. Saltzen dagoena. Bazkaltzen dago.
6 da ad. Ipar. Iraun. Gurasoen fedean daude beti. Idatzi izan dut, eta lehengoan nago oraindik, uste hori ez dela zuzena. Gauden euskaldun!
7 zaio ad. Zerbait edo norbait aipatzen denari egokitzen zaiona izan. (nor-nori saileko era trinkoekin soilik). Ik. heldu1 5; joan1 11. Ontzi horri estalki hau dagokio. Oinetako honi dagokion laguna. Entzutea belarriari dagokio. Zeini zein toki dagokion. Mamiari zegokion auzia zen. Zuri dagokizu erabakia hartzea.
8 zaio ad. (nor-nori saileko era trinkoekin soilik, esaldian mintzagai berria sartzeko). Ik. dagokionez. Hizkuntzari dagokion aldetik. Jakintzari berari gagozkiola ere.
9 da ad. Dudarik gabe uste izan, etsia egon. Eskubidea zuelakoan zegoen. Ni honetan nago. Baietzean dago.
10 da ad. Itxaron. (Batez ere aginte eran erabiltzen da). Zaude pixka bat, joango zara berehala, eser zaitez. Zaude! Egon eta egon, eta apaizik ageri ez.
11 da ad. Aipatzen dena badela adierazi. (Hirugarren pertsonako nor formekin). Diru asko dago zorro horretan. Bost huts daude orrialde honetan. Alde handia dago bien artean. Hemendik herrira bost kilometro daude. Jende asko zegoen bileran. Ardorik ez dago. Ez dago besterik esan beharrik.
12 da ad. Ezin izan. (Ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Hara joaterik ez dago. Guztia batera ez dago esaterik. Artelanean ez dago neurtzerik. Gauzak okerrago egiterik ez dagoela uste dut.
[Oharra: Euskaltzaindiak, honi dagokionean esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, honi dagokionez eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du, noiz galderari erantzuten ez diotenean].

Esaera zaharrak

Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. Dohain emana zerbait hoberen eske dago. "Gero" dioenak "bego" dio.
egon2
1 iz. Egonaldia. Elkarrekin guztiak egon bat hemen eginda. Itzalpeko egonaren gozoa.
2 iz. Ez higitzea. Nagiak bere betiko egon goxoa uzten baldin badu. Ardoa egonak eta urte iraganek ontzen dute.

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.
egonaldi
1 iz. Norbait nonbait denbora batez egotea. Astebeteko egonaldia Donostian. Aurreko egonaldian. Gure artean egin zuen egonaldi labur hartan. Piarresen mendiko egonaldiaz baliaturik.
2 iz. Gurutze-bidearen hamalau urratsetako bakoitza.

Aztergaia: egonaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egonarazi, egonaraz, egonarazten
du ad. Egotera behartu. Kezka gabe egonaraziko zaituztegu. Geldirik egonarazi.

Aztergaia: egonarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egonarazi, egonaraz, egonarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egonarazi, egonaraz, egonarazten

egonarri
1 iz. Eroapena, pairakortasuna. Ik. pazientzia. Egonarri handiko, txikiko gizona. Zorigaitzak egonarriz eraman.
2 iz. Oinarria, euskarria. Arimak maite badituzu, Jainkoagan maita, hauek ere aldakor baitira, eta Harengan dute egonarria. Non egonarri sendoa zugan baizik?
3 iz. Patxada.

Aztergaia: egonarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

egonarritsu
adj. Egonarri handia duena. Jakintsu zahar eta egonarritsuak.

Aztergaia: egonarritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

egonean
adb. Higitu gabe, ezertan aritu gabe. Belar ebakitzen adina denbora pasatzen zuen egonean. Erabaki arte egonean egon gabe. Gutxitan egonean, askotan lanean.
Loturak

Aztergaia: egonean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gutxitan egonean, askotan lanean.

egonezin
1 iz. Ezinegona. Egonezinari ezin eutsirik. Zeru urdinaren sakona, hodei zurien egonezina.
2 adj. Geldirik ez dagoena edo egoten ez dena. Gizon gaztea zen, izaera bizikoa, egonezina gorputzez. Uhin egonezinak.

Aztergaia: egonezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

egongaitz
adj. Ia egonezina. Zugan gelditu ditut begi egongaitzak.

Aztergaia: egongaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

egongaiztasun
iz. Egongaitza denaren nolakotasuna edo egoera. Ik. ezegonkortasun. Alderdi tradizionalek herritarren artean eragindako nahigabea eta egongaiztasuna gainditzea lortu beharko du gobernu berriak.

Aztergaia: egongaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
egongela
iz. Egungo etxeetan, egoteko, telebista ikusteko, edo irakurtzeko erabiltzen den gela. Etxe guztietan bezala, telebista egongelan zegoen. Egongela eta hiru logela. Egongelan bazkaldu zuten.

Aztergaia: egongela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
egongia
iz. bnaf. eta zub. Egoitza.

Aztergaia: egongia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. egokizun.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

BNaf. eta Zub.

Forma baten adiera(k)

egoitza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "demeure, résidence. Azkuek ere ekartzen du [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

egongune
iz. Zerbait dagoen lekua edo gunea. Ik. egonleku. Irlanda, bere egonguneari esker, bazter zegoen barbaroen inbasioetatik.

Aztergaia: egongune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "agertzen ez den hitz hori sartu beharko litzateke, guztiz erabilia eta beharrezkoa baita hizkuntza zientifikoan (eta bestelakoan ere)" (1995-01-10)

egonkor
adj. Bere hartan edo egoera jakin batean egoteko joera duena. Gerra hau dela eta, ekonomiaren egoera ez da batere egonkorra. Oreka egonkorrean.

Aztergaia: egonkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egonkorgailu
iz. Zerbait egonkortzeko erabiltzen den gailua, batez ere hegazkin, ontzi eta abarrei egonkortasun handiagoa emateko jartzen zaiena. Jausgailuan jauzi egiterakoan hegazkinaren egonkorgailuak belauna harrapatu eta hautsi egin zion.

Aztergaia: egonkorgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egonkorgailu formarik.

egonkorgailu 37: Berria (“Aurpegiak eta irribarreak antzematen ditu; modu automatikoan argazki panoramikoak egin ditzake; irudi egonkorgailua du...”), EiTB 2 (“Lainoaren egonkorgailuak jo dituzte”), Elhuyar (“Alboetan nahiz brankan eta popan dituen helizeei, egonkorgailu bertikalei eta mugimendu zakarrak saihesten dituen sistema bereziari esker ibiltzen da ondo Polarstern itsaso zabalean ere”), Consumer 2 (“Sistema honek itxi egiten du egonkorgailuaren burua, eta ezin izaten da ireki; ondorioz, ezinezkoa da beste auto bati lotu eta eramatea”), Laneki 30 (“Han, gasolioarekin nahasten da egonkorgailuari edo banagailuari esker”), UEU (“Gizarte ziurtasuna inbertsio bat izateaz gain, egonkorgailu sozial eta ekonomiko bat da, eskari agregatua areagotu egiten duelako krisiaren garaian eta ekonomia jasangarriaren lortzeko laguntza eskaintzen duelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egonkorgailu 2, Josu Zabaleta (“Eta arratsean aurkitu zuten T., burezurra hegazkinaren egonkorgailuak zartaturik”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: tentsio-egonkorgailu (TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estabilizador / fr stabilisateur: Adorez: 1 adj finkatzaile, egonkortzaile; 2 m (Quím) (producto) egonkortzaile; 3 m. (aparato) finkagailu / Elhuyar: 1 adj/s egonkortzaile; 2. S.m. (Quím) egonkortzaile; 3 s.m. (Aeron, Electr) egonkorgailu / Labayru: 1adj (que estabiliza) gogortzen | finkatzen | tinkatzen duen(a), eusten dion(a), eusgarri, finkagarri; 2 adj./s.m. (aparato para estabilizar) gogortzeko(a) | eusteko(a) | finkatzeko(a) | tinkatzeko(a) (tresna), finkagailu, egonkorgailu / Zehazki: 1 adj-m egonkortzaile; 2 m kim (producto) egonkortzaile; 3 (dispositivo) egonkorgailu / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

egonkortasun
iz. Egonkorra denaren nolakotasuna. Lanean egonkortasuna bilatuz. Prezioen egonkortasuna. Itsasontziari egonkortasuna emateko.

Aztergaia: egonkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egonkortu, egonkor/egonkortu, egonkortzen
da/du ad. Egonkor bihurtu, egonkortasuna eman. Egoera egonkortzen bada gai guztiez hitz egin ahal izango dugu. Lana egonkortzeko neurriak.

Aztergaia: egonkortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egonkor-en eratorririk.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egonkortu 6: Kolorea ("Lehen biak orbitale lotzaileak dira, hots, jatorrizko orbitale atomikoek baino energia guttiago dute, eta, beraz, molekula egonkortu egiten dute"), BiziJator ("Kasu horietan, egitura konplikatu eta egonkortu egiten da"), OinElektr/BBB ("Normalean, kondentsadore elektrolitiko batez [10µF] bertako tentsio-maila egonkortu egiten da"), Gerra zibila ("Ondarroa izan zen frankistek Bizkaian barneratzea lortu zuten puntu bakarra urriaren lehen astean, eta 1936ko beraien azkenengo euskal konkista. Geroztik, fronteak egonkortu ziren"), A. Arozena ("Erreabilitazioa hasieran Osasunbideak ordaintzen du bi urtez gehienez baina egoera egonkortzen denean gero zure kontura egin behar duzu"), J. Etxeberria ("Geroztik botere politikoa sortu da, Autonomia Erkidegoa eta Foru Aldundiak egonkortu eta nagusigoa hartuz garatu dira"); desegonkortu 1, Kolorea ("Azken biak anti-lotzaileak dira, hots, jatorrizko orbitale atomikoek baino energia gehiago dute, eta, beraz, molekula desegonkortu egiten dute"); egonkortzaile 1, HezkSaila Batx 1994 ("Egiteko desberdinak #mdash# fiskalak, araupetzaileak, birbanaketakoak, egonkortzaileak eta ondasun eta zerbitzu publikoak hornitzekoak... "); egonkortze (eta e.-energia 1) 3: I. Irazabalbeitia ("Orbital Molekularraren Metodoak, sistema konjukatuei dagokien egonkortze-energia edo erresonantzi energia lortzeko aukera ematen du"), M. Navarro ("Gaur egun ez da hainbat politikaren finantz tresna eraginkorra, ez birbanaketa-tresna tajuzkoa eta ez egonkortze ekonomikoko tresna"), J.M. Elortza ("Ioien egonkortzeak, beste ioi batzuk eransterakoan, eraman egiten du oreka ioi gehiago sortzearen aldera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egonkortu : AB38 6 (egonkortzera jo; oinarriko korrontea egonkortzeko; oinarriko korrontea egonkortzeko kolektoreko harpen), HiztEn (egonkor bihurtu, egonkortasuna eman), Euskalterm 6 (abiadura egonkortu; jele proteinadun egonkortu; moneta egonkortu; egonkortzeko suberaketa; egonkortzeko neurri, neurri egonkortzaile sinonimoarekin); egonkortzaile : HiztEn (1 egonkortzen duena; 2 Kim. konposatu ezegonkor baten deskonposaketa eragozten duen substantzia), Euskalterm 7 (barra egonkortzaile; mintz-egonkortzaile; mintzean duten jarduera egonkortzaile; egonkortzaile automatiko, estabilizatzaile automatiko sinonimoarekin; neurri egonkortzaile, egonkortzeko neurri sinonimoarekin); egonkortzapen : Euskalterm 3 (maiztasun-egonkortzapen; tentsio-egonkortzapen); egonkortze : Euskalterm 6 (egonkortze-energia; estabilizazio sinonimoarekin; prezioak egonkortze, prezioen estabilizazio sinonimoarekin; prezioen estabilizazio; anderakuntza eta egonkortze) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egonkortu : ElhHizt (estabilizarse), HiruMila (Zientz. estabilizar), PMuj DVC (estabilizar); egonkortzaile : ElhHizt (Kim. estabilizador, estabilizante), HiruMila (Zientz. estabilizador, -ra); egonkortzapen : HiruMila (estabilización) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egonkor(tu), egonkortzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -kor-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

egonkortzaile
iz. kim. Gai mota, beste gai bati, hondatu edo deskonposatu ez dadin, edo tasun jakin batzuk gal ez ditzan, gehitzen zaiona. Sendagaiek, gai aktiboaz gainera, egonkortzaileak eta kontserbagarriak izan ditzakete.

Aztergaia: egonkortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): egonkortzaile 71: Elhuyar 2 (adib.: “Kadmioa eta haren konposatuak pigmentuetan, egonkortzaileetan, estalduretan, aleazio berezietan, konposatu elektronikoetan eta abarretan erabiltzen dira”), Consumer 65 (adib.: “Gainera, kolore, usain, zapore eta eraketari dagokionez, nahi den itxura lortzeko, kontserbatzaileak, koloratzaileak, trinkotze kontrakoak, egonkortzaileak, etab.”), Berria 3 (adib.: “Arabako Aernnova enpresak Airbus A-350aren egonkortzaile horizontala eta jasogailua diseinatu, garatu eta egingo ditu”), EiTB (“Konpainiak automozio arloan erabiltzen diren malgukiak eta barra egonkortzaileak fabrikatzen ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egonkortzaile 6: Berria 5 (adib.: “Polimero honek dakarren arazo larrienetako bat degradazio termikoa da, eta, horrexegatik, normalean, egonkortzaileekin nahasten da PVCa”), Edorta Agirre (“alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estabilizador / fr stabilisateur: Elhuyar: 1 egonkortzaile. 2 Kim egonkortzaile. 3 egonkorgailu / Nolaerran: - / Zehazki: 1 egonkortzaile. 2 Kim egonkortzaile. 3 egonkorgailu / Labayru: 1 gogortzen | finkatzen | tinkatzen duen(a), eusten dion(a), eusgarri, finkagarri; 2 gogortzeko(a) | eusteko(a) | finkatzeko(a) | tinkatzeko(a) (tresna), finkagailu, egonkorgailu / Adorez5000: 1 finkatzaile, egonkortzaile. 2 Kim egonkortzaile. 3 finkagailu

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

egonkortze
iz. Egonkor bihurtzea, egonkortasuna ematea. Egonkortze prozesuan Irakeko herriari laguntzeko bidetik ez gaituzte desbideratuko.

Aztergaia: egonkortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egonkortze formarik.

egonkortze 82: Berria 14 (“Somalia egonkortze eta suspertze urtean da”, “Sententziak behar den eran aplikatuz gero, lanpostuen egonkortze bat eragin dezake”), Deustuko Unibertsitatea (“Egonkortze hori hurrengo tasa edo moduluen arabera zehaztea, baldin eta horiek indarrean badaude eskritura egiletsi denean eta kreditua denean”), EiTB 22 (“Lagardek azpimarratu duenez, eurogunean egonkortze zantzuak daude”, “2010ko hirugarren hiruhilekoaren datuek euskal lan merkatuaren egonkortzea sendotzen eta beheranzko bidea amaitzen ari dela berresten dute”), Elhuyar (“Egonkortze hori materiaren egitura kimikoaren konplexutasunaren araberakoa da”), Consumer (“Ahoko pH faktorea (azidotasun gradua, alegia, bertan metatzen diren karbonato eta fosfato ugariek eralda dezakete eta) egonkortze lanean dihardu eta, gainera, txantxarra agertu eta hortza galtzen hasteko bidean lehen urratsa den bakterio plaka ugaltzea galarazten du”), Espainiako Gobernua 25 (“Halaber, mutuek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian sartuko dute Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba Osagarriaren zuzkidura, babes sistema horrek nahikotasun finantzarioa izatea bermatzeko helburuarekin”), Goiena 6 (“Bestalde, Aretxabaletatik Eskoriatzako noranzkoan dagoen bidegorriko ezpondaren egonkortze lanak ere amaitu dituzte”), Jakin 4 (“izan ere, eragindako estatu hautagaiak EBn sartu nahi lukeen garaiaren aurretik egonkortze garai bat aurreikusten dute eta horrek, apriori , gatazkak murriztea ahalbidetzen du”), Laneki 2 (“Aurrerago, berrorientazio fasean, helburu errealistagoak finkatzen hasten dira, amaieran egonkortze fasera iristeko”, “erralentiaren egonkortzea”), DiarioVasco 4 (“Lehen fasea udal gobernuaren egonkortzea izan zela azaldu dute udal gobernutik”), UEU 2 (“Konponbidea ezagutzaren ezaugarritze sozialean sakonduz eskuratzen dute: ez dago egonkortze sozialaren aurretiko errealitaterik, ezta, hortaz, irizpide epistemologiko absoluturik ere”, “Hori guztia dela eta, hain zuzen ere, nekazaritza jardueraren egonkortzea eta sustapena lehen mailako helburutzat jo dute plan estrategikoek oro har”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egonkortze 12: Berria 9 (“LAB sindikatuaren esanetan, egonkortasun akordioak «balio ikaragarria» dauka, etorkizunera begira egiturazko egonkortze prozesua irekitzen duelako batez ere”), Irene Aldasoro 2 (“Nola liteke besaurrea bakarrik mugitu ahal izatea, besondoko, sorbaldako eta bularreko hezurrak zein bere gisara mugitu gabe? Gorputzeko atal bat mugitzea erabakitzearen ahalegin kontzienteak egonkortze-mekanismo landu bat jartzen du abian”), Xabier Arregi (“Erabilera-eskemek, euretaz baliatzeko arauek, eurek paper bat jokatu ahal izango duten konstelazioek, euren birtualtasun estrategikoek enuntziatuentzako egonkortze-arlo bat osatzen dute”).

Bestelakoak

egonkortu da/du ad. Egonkor bihurtu, egonkortasuna eman. Egoera egonkortzen bada gai guztiez hitz egin ahal izango dugu. Lana egonkortzeko neurriak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

egonleku
iz. Norbait dagoen edo egon ohi den lekua. Ik. egontoki; egoitza; bizileku. Saulen gudarien egonlekutik gertu. Zure arima deabruaren egonleku eginez. Israeldarrak hor-hemen zebiltzan, inon egonlekurik hartu gabe. Nire Aitarenean egonleku asko daude. Ez du hain laket izarrak egonleku berea, udaberrian ez erleak baratzeko lorea.

Aztergaia: egonleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Lantaldearen proposamena da "egontegi" baztertu eta "egoitza, egongia, egontokia" erabiltzea. Halakoetan tentuz ibili beharra dago ez baitira sinonimoak "domicilio", "residencia" eta "paradero". Bakoitzak bere eremua du, eta, horregatik, "egontegi" baztertzean, hobe "egoitza"-rik ez aipatzea".

 - [E116]: "egontegi hau zer adierazteko erabili den aipatu du lantaldeak, eta hori ikusi behar dugu guk (gaztelaniazko hitzen adierak gaztelaniak erabakiko ditu). Dena dela, adieren kontu horretan sartzea nahasbide izango bada, deus ez aipatzea da beste irtenbidea, are gehiago lehendik ere "baztertua" baldin bada (gaurko prosan ez dut aurkitu; XX. mendekoan ageri da, informatikako testu batean, baina aski zaharkitua izan liteke; OEHk hiru adieratan banatu ditu lekukotasun urriak, eta idazleak, berriz, hauek dira: S. Mendiburu, J.A. Mogel, Lizarraga Elkanokoa, L. Iza Agirre, "Pepe Artola", "Gaztelu"; Jean Etchepare)".

 - [E116]: "kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "kendu lerroa".

egontoki
iz. Egonlekua, egoitza. Zorionak hantxe bide du bere egontokia.

Aztergaia: egontoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper