4 emaitza egile bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

egile
iz. Aipatzen dena egiten duen pertsona. Jainkoa, zeru-lurren egilea. Gauza guztien egilea. Euskal antzerki batzuen egilea da. Egilea du jabe. Jon Mirandek euskaratua egilearen baimenarekin. Euskarazko lehen liburuaren egilea. Liburu honen egilearen eskaintza. Ni izan naiz gaiztakeria eskerga horren egilea. Bazekiten nor zen heriotza ikaragarri haien egilea. Sendagilearengana joan zen, eta gero sendagarri-egilearengana. Bekatu mortal egilea da halakoa.

Aztergaia: egile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "gehitzeko: egilego. Izan ere, zigor-zuzenbidearen esparruan eta zuzenbidearen esparrutik kanpo ere, hitz hori erabiltzen da. Ez dago arazorik "egile" hitzari "-go" atzizkia eransteko, "tasuna" adierazteko egiten baita (euskaldungo, ahaidego... eta antzekoetan gertatzen den bezala)".

 - [E116]: "Ez dago eratorria egin ezinik. Baina -go eta -tasun osaerakoak lehian direnean, -tasun osaerakoa hobetsi izan dugu, eta begiratu ahal izan ditudan testuetan ere hala dira kontuak; gainera, bi horiek baino gehiagotan ageri da -tza osaerakoa. Hona datuak (OEHn ez dut deus aurkitu): egilego: testu 1 (JM. Apalategi); egiletasun: 5 testu (J.A. Lakarra, B. Urgell; E. Jimenez, I. Mendiguren, I. Zaldua); egiletza: 6 testu (F. Mendizabal, Tx. Ramirez de la Piscina; JA. Agirre, P. Aristi, J. Garzia, J.K. Igerabide) eta Berria-ko 20 artikulu. Horiek horrela, nik ez nuke egilego gehituko, informazio hobea izan arte".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "ez gehitu ezer".

egile eskubide, egile-eskubide
iz. pl. Zientzia, arte edo literatura lan baten egileari legez onartzen zaion eskubidea, lan hori zabaltzeko eta irabazien zati bat jasotzeko aukera ematen diona; eskubide horrengatik egileak jasotzen duen diru kopurua. Estatu gehienetan, egilea hil zenetik 70 urte pasatu arte, itzulpena kaleratzeko egile eskubideak eskuratu behar dira. SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak egile eskubideak kudeatzen ditu. 1945etik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak kobratu ditu Hitlerren liburuaren egile eskubideak.

Aztergaia: egile-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): egile-eskubide 32: Elhuyar 3 (adib.: “Egile-eskubideen kudeaketarako sistema digital" izen ponposoaren atzean, funtsean, kopiatzearen aurkako sistemak besterik ez daude”), Consumer 4 (adib.: “Lehenik, egile-eskubideak, jende guztiaren jabetzako obrak aurkitzeko ia 100 urte atzerago jo behar baita”), Berria 6 (adib.: “Baina egile-eskubideek, kontrakoa badirudi ere, berez ez dute CD eta biniloen salmentarekin zerikusi handirik”), EiTB 9 (adib.: “Hala ere, interes publikoa egile-eskubidearen gainetik zegoela uste zuen eta atzera bota zuen helegitea”), Jakin 3 (adib.: “Orain arte egile-eskubideetatik kanpoko obra klasikoak eskaini izan dira, baina une honetan asko eta asko hasita daude beren nobedadeak, paperean plazaratzeaz aparte, digitalki ere saltzen”), Argia 7 (adib.: “Alonsoren arabera, idatzita dagoen moduan, txeke zuria ematen die egile-eskubideen kudeaketaz arduratzen diren elkarteei edozein atari ixteko, denbora gutxian eta estatuaren kontura”); egile eskubide 169: Consumer 7 (adib.: “Milaka liburu, egile eskubideak preskribiturik dituztenak, doan aurki daitezke Interneten, Gutenberg Proiektuak argitaratu eta taldekatuak”), Berria 101 (adib.: “Haatik, nobelaren egile eskubideak saldu zituen Vianek”), EiTB 23 (adib.: “SGAE Egile eta Editoreen Elkarteak 20.652.676 euro bildu zituen Euskadin 2009an, egile eskubidetan”), Jakin 7 (adib.: “Zer gerta daiteke egile eskubideekin?”), Argia 26 (adib.: “Egile eskubideak, merkatuaren kontzentrazioa, sasi-monopolioak”), DiarioVasco 5 (adib.: “Egile eskubideak iraungita dituzten klasikoak dira batik bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egile(-)eskubide Berria 37 (adib.: “Liburutegi zerbitzuaren gaineko egile eskubideak ordaintzeko eskatu du Europako Batasunak”), Edorta Jimenez 3 (adib.: “Laugarrenean copyright edo egile eskubideak aipatzen dira”), Ana Urkiza 3 (adib.: “Egile eskubideei nik ez diet hainbesteko garrantzirik ematen”), Jon Arretxe (“liburuaren salmentako egile eskubideei esker poltsikoak diruz betetzen zitzaizkion bitartean”), Javi Cillero (“Ez dakit ezkerreko eskua ala eskuinekoa jaso duzun, baina zilegi bekit egileeskubideaz baliatzea: okerreko eskua jaso duzu, jauna”), Koro Navarro (“Idazleek egile eskubideak eskatzen dituzte eta haserretuta idazten dute”), Anjel Lertxundi (“egile-eskubideak babesten omen nau”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: royalty Egile eskubideengatik kobratzen den dirua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es derechos de autor / fr droits d’auteur: Elhuyar: egile-eskubideak / Nolaerran: egile eskubideak / Zehazki: egile eskubide(ak) / Labayru: egile-|autore-eskubideak / Adorez5000: -

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: derechos de autor

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa egile sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

egiletasun
iz. Egile izateko nolakotasuna, egile izatea. Ik. egiletza. Itzulpenean modu sortzaileagoan jokatuz gero, egiletasuna edo, hobeto esan, sortzaile izaera, nabarmendu egiten da. Egoera horretan, zutabegintza ez al da bihurtu egiletasuna puzteko bide?

Aztergaia: egiletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 59: Aizu, Argia 9, Berria 12, Deustuko Unibertsitatea 3, EiTB 2, Elkar, Euskaltzaindia 10, Jakin 6, UEU 15; ETC: 201.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: egiletasun iz. autoría, paternidad, Adorez: 0, Labayru: egiletasun iz. autoría; NolaErran: 0; Euskalterm: egiletasun (Erlijioa).

Bestelakoak

egiletza iz. Adierazten denaren egilea izatea. Ik. autoretza. Azahari Husin ingeniariari egotzi diote Jakartako leherketaren egiletza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, nahiz eta egiletza forma ere jasoa dagoen.

egiletza
iz. Adierazten denaren egilea izatea. Ik. autoretza. Azahari Husin ingeniariari egotzi diote Jakartako leherketaren egiletza.

Aztergaia: egiletza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): egiletza 60: Berria 17 (“All Backs errugbi taldeak egiten duen dantzaren egiletza aitortu die, gainera, Gobernuak”), EiTB 32 (adib.: “Ustezko erasotzaileak ekuadortarra da eta adierazpen kontraesankorrak egin dizkio Poliziari, baina azkenean hilketaren egiletza onartu du”), Jakin 3 (“Kasu horietan, egiletza kolektiboa dela adieraztearren, dataren eta izenburuaren artean  ipini da”), Argia 8 (adib.: “Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda daitezke, beti ere lizentzia honen izaera onartu eta lanaren egiletza aitortuz gero”); autoretza 17: Consumer, Berria 6, EiTB 4, Jakin 3, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egiletza 74: Berria 46, Herria, Asisko Fantzizko 3, Pako Aristi 3, Juan Kruz Igerabide 2, Joxean Agirre 2, Iñaki Segurola, Edorta Jimenez, Jon Alonso, Rataplan, Josu Zabaleta, Aingeru Epaltza, Imanol Unzurrunzaga, Juan Martin Elexpuru, Juan Garzia, Pello Zabala, Andres Urrutia, Andu Lertxundi, Iñaki Iñurrieta, Edorta Jimenez, Txiliku, Juan Kruz Igerabide, Iñaki Iñurrieta; autoretza 6: Berria (“Lan egiteko modu horrek autoretzari erromantizismoaren zati handi bat lapurtu dio”), Iñaki Iñurrieta 2, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Frantzizko.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoría / fr paternité; perpétration: Elhuyar: egiletasun, egiletza, autoretza; egilea izate / Nolaerran: egiletza, autoretza; - / Zehazki: autoretza, egiletza; erantzukizun / Labayru: egiletasun, autoretza, egilea izate / Adorez5000: autoretza, egiletasun, egiletza, egilea izate.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

autoretza araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

autoretza forma arautuarekin batera jasotzekoa, oso erabilia baita.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. autoretza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper