4 emaitza edozein bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

edozein
1 det. Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen den hitza, honek aditzera ematen dituen gauzetako edo pertsonetako bat, berdin da zein, adierazten duena. (Dagokion izen sintagma mugagabean erabiltzen da). Edozein ordutan eta lekutan. Edozein moduz egina. Hori edozein sendagilek esango dizu. Guztien agerian dantzan eta edozein gauza lohi egiten. Herri honetako edozein umek kantatzen duen abestia. Nire otoitzak dira laburrak, alboetara begira eta neure gogoa edozein gauzatan dudala eginak. Edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
2 (Gauzez mintzatuz, dagokion izena ezabaturik; mugagabean erabiltzen da). Literatura lanetan, beste edozeinetan bezala, helburua aldez aurretik ezagutu beharra dago. Gauza horietatik edozein egiten dutenak.
3 izord. Nornahi. Edozeinek dakien gauza. Zure gisako edozein agertzen zaionean. Edozein edozeinekin, berdin zaie. Semea ikusi eta Harengan sinesten duen edozeinek betiko bizia izan dezan. Gizonaren odola isurtzen duen edozeinen odola isuriko da. Gaurko edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak. Ni beste edozein bezain bertsozalea naiz. Horrela mintzo zaiguna ez da edozein.

Esaera zaharrak

Edozein ilek bere geriza. Edozein txoriri eder bere habia.

Aztergaia: edozein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edozein ere
zah. g. er. Edozein. Beste edozein ere janari eta edari.

Aztergaia: edozein ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDOZEIN ERE, EDOZEINBERE (H). a) (Adnominal). Cualquier. Edozein bere lekutan dagoala. Cap 125. Oera noeanean, demonioak tentatzen nabenean eta edozeinbere bear egiten asitzen dodanean. CatAnz 2. O Jauna! Zure semeak eman zidan itza, edozeñere gauza, aren izenean eskatzen nizuna, zuk emango ziñidala. Cb Eg II 81. Gogoti eroateko, zuk emon gura deustazun edozeinbere neke ta ikuskizun. Añ EL2 191. Bardin izango da edozeinbere beste ofizijokuakaz. Astar II 161. Beste edozeinbere janari ta edari. Ib. 260. Edozeinbere atxakiya edo gauzagaitik letraz edo berbaz atrebiduko balira berba egiten. Ur BulAl 20. Iges egizu edozeinbere pekaturen kerizatik. Ur MarIl 101. b) (Pronominal). Cualquiera. --Zer pekatu kenduten dau? --Pekatu orijinala, eta beste edozeinbere idaraiten dana. Cap 61. Amabost egun oneetatik edozeinberetan kunplidu leiteke parrokijagaz. Astar II 228

edozein ere 21: Deia (“alor horretako publikoari ez ezik idazletza sortzailea gustuko duen edozeini ere irekita dago bere proposamena”), Elhuyar (“Tarteko puntu horietako edozeinen kontrola duenak, dela enpresako informatikaria, tabernako jabea edo Interneteko hornitzailearekin elkar hartuta dagoen polizia --edo, wifiaren kasuan, baita wifidun ordenagailu bat hurbil duen edozeinek ere--, erraz atzeman dezake informazioa”), Consumer 3, Berria 6, EiTB 3, Jakin, Argia 2, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edozein ere 34: Herria 3 (“Bestalde, huntarik zaindu nahi luke Aita Sainduak mundua: ez dezan otoi erlisioneen haustura gaixto bat ikus gure mendeak, ez-eta edozeinek ere, alde batera jarriz kristau-mundua eta beste batera musulmano mundua, biak elgarren kontra, hortaratzea azkena bailitake”), Berria 4 (“Baita beste edozeinek ere, noski”), Pello Zabala 8 (“Bien artean, edozeinetara ere, eguraldi gaiztoa”), Josu Zabaleta 12 (“Edozeinetara ere, nik ez diot txartzat hartzen gaixo horri, erotuta dago”), Patxi Ezkiaga 2, Hasier Etxeberria, Jon Alonso, Fernando Rey, Imanol Zurutuza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da edozein sarreran.

edozein modutan (ere)
Nolanahi ere. Edozein modutan ere, zer gara gu?
edozeinetara ere
adb. Nolanahi ere, edonola ere. Ondo gauza tristea da, edozeinetara ere.

Aztergaia: edozeinetara ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edozeñetara ere 1, JMB ELB ("Edozeñetara ere, oraindik zenbait leenantzeko erritan oitura dan bezela, eizeko aztigauzak izan bear dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edozeinetara ere (eta -ñ-) 4: B. Gerra ("Edozeiñetara ere, balio aundiko gauza da, ta ondo egiten badezu, laguntasun ona emango diozu Jesusen Biotz naigabetuari"), J.L. Zurutuza ("baiña, edozeiñetara ere, ez da akordu berririk etorriko"), F. Mendizabal ("Edozeinetara ere, teknika honen ez-ohizkotasunak eta brokatuak ageri duen kalitate handiak pentsarazten digu, inondik ere artisau iaioren baten lankidetza izan zela hor"), UZEI ("Edozeinetara ere, manamendu hau ez dago interpretatzerik Estatuaren aurkez ematen den kreditu bat bezala"); edozeinetara (eta edozeiñetara) 2: Aranzazu 1932 ("Ziñesmen zuzenekoak izan arren euskeldunak, amabostgarren eunkian agertu ziran eren artean sorgiñak, esaten dutenez, deabrua gurtzen zutenak, eta edozeiñetara euskeldunen oitura onak lardaskatu zituztenak"), Sagardoa ("Edozeinetara, askotan behintzat, etzanda pilatzen dira, toki gutxian botila asko jarri daitezkelako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edozeinetara ere : DFrec 1 (ZArg: "edozeinetara ere zauriak ondo sendatu baino lehenago") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

eremu aski mugatukoa dirudi (Gipuzkoako Goierrikoa edo), eta ez dago argi zein leku dagokion euskara batuan edonola ere edo nolanahi ere hedatuagoen ondoan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Zalantzak ditut nik ere esapide honen premiaz; gutxi edo, lantaldeak dioenez, eremu mugatukoak dira erabili dutenak (J.M. Barandiaran, B. Gerra, J.L. Zurutuza, F. Mendizabal, P. Zabala, J. Zabaleta), eta aipatu gabe utz genezake oraingoz bederen".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "edozeinetara ere 'nolanahi ere, edonola ere'".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper