9 emaitza edan bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

edan1, edan, edaten
1 du ad. Isurkari bat irentsi. Baso bat ardo edan. Jatekoa, botikak eta edateko ura banatzen ari dira. Edateko ona den ura. Edateko ona ez dena. Ez dezala haurrak ardorik eta sagardorik edan. Edan ezazu iturriko ura ezeren nahaste gabe. Ur hau edaten duena berriz ere egarrituko da; baina nik emandako uretik edaten duenak ez du egundaino egarririk izango. Belar horiekin eginiko saldatik hiru aldiz edatea aski bailuke eriak, sendatzeko. Izango dugu zer jan eta zer edan. Tanta bat edan. Kopatik hurrupaka edaten. Ezer ere jan eta edan gabe egotea. Abereei edaten eman. Itsasoko ura zu bazina, agortzeraino edango nuke. Lore guztiek haginka edan zidaten odola.
2 du ad. Xurgatu. Aireko hezetasuna edaten duen lurra. Ur gehiago edaten du zuhaitz gazte eta indarrean dagoenak zaharra eta gelditzen hasitakoak baino.
3 du ad. Zerbaiten ideia edo oinarria nonbaitetik hartu. Ik. inspiratu. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak. Zure ahotik pozik, Txomin, dut edaten. Iturri klasikoetatik edan du.
4 du ad. Edari alkoholdunak hartu. (nor osagarririk gabe). Ik. zurrut egin. Badakit edaten duela. Edanda dago. Asko edaten du eta kalte egiten dio. Ezagutza galtzeraino edan. Neurriz jatea eta edatea. Jateko eta edateko gurari larregia. Anitz jateaz eta anitz edateaz jaleago eta edaleago egiten baita.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.
edan2
iz. Edatea; edaria. Ondasun, apaindura, jan, edan eta beste honelako gauzetan. Jana, edana, jokoa eta alferkeria. Edanak galduko hau. Neurriz gaineko edana, agortzen ez den gaitz iturria da. Abere bihurtzen dira gizonak edan gehiegiarekin. Bazekien bere senarra edanari emana zela.
Azpisarrerak
edan-sarri
adj. Edari alkoholdunak sarri edaten dituena. Ez dit ezerk higuin gehiago ematen, nekazari edan-sarri edo ardozaleegiak baino.

Aztergaia: edan-sarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: edan-sarri / HiztEn: - / LurE: AS: edan sarri / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: edan sarri

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-sarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

edan 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

sarri edaten duena.

edanaldi
iz. Edaten den aldia; edatea. Asteazkenean edanaldi bat dute nagusiaren lepora. Edanaldi bakoitzean topa eginez.

Aztergaia: edanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edanarazi, edanaraz, edanarazten
du ad. Edatera behartu. Edabe nazkagarri bat edanarazi zion. Edanarazten diete alkohola haurrei.

Aztergaia: edanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edanarazi, edanaraz, edanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

edanarazi, edanaraz, edanarazten

edanean
adb. Edaten. Ongi irabazten dute, baina hondatzen dute edanean, jokoan edo trabesean. Ostirala ezkero dabil edanean.
Loturak

Aztergaia: edanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDANEAN. Bebiendo. Edanean ta jokoan jai egunak igarotzen dituzuna. AA III 595. Janean, edanean, / [...] / goiz eta arratsalde. It Fab 173. Bere penak, [...], edanean ahantzi ondoan. JEtchep 97. v. tbn. Zav Fab RIEV 1909, 38. Enb 56. Or Eus 539

adib: abstinentzia 1 iz. Haragi-uztea. Ik. bijilia; mehe 9. 2 iz. Jateari edo edateari uztea. Ogia jatean baino egokiago dirudi abstinentziak edanean. || (Sexuari dagokionez). Euren esanetan, abstinentzia eraginkorra den arren, preserbatiboen erabilera bultzatzea da egun garrantzitsuena. 3 iz. Med. Norbaitek mendekotasuna eragin dion substantzia bat hartzeari uztea.

edanean 43: Aizu 2 (“txikiteoan, jan-edanean”), Deia (“marinelak edanean eta kantuan”), Consumer 17 (“Edanean: 7 puntu, garraztasunik gabea, gorputz ertain-lodia, hondar-gustu mikatz samarra eta errauts-lorratzez nabarmendua (txigortze biziegiaren adierazgarri), lakartasuna”), Berria 12 (“Edanean dabilen norbait jateaz ohartzen denerako, berandu izaten da”), EiTB 5 (“Uhartera iritsi berri ziren marinelak ere tabernara joanez gero, denak elkarrekin aritzen ziren garagardo edanean eta barre algaraka”), Argia 3 (“Tabernan berriz, gazteak edanean ikusten nituen”), Laneki (“jan-edanean asimilatzen baitira elikagai gehienak”), DiarioVasco 2 (“Baina nostalgiak ez dauka glamourrik, eta gu oraindik gerra handia emateko prest gaude, edanean ere asko bajatu garen arren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edanean 84: Berria 3 (“Donostiako alkate Odon Elorzak kalean edanean ibiltzea galaraziko duela jakinarazi du, bere esanetan, bizilagunen eskubideak zaindu behar direlako”), Juan Kruz Igerabide 13 (“Bi aldeetako hormen kontra tronuak zeuden, eta hantxe esertzen ziren jaun feaziarrak, jan eta edanean”), Elizen Arteko Biblia 12, Edorta Jimenez 9, Ramon Saizarbitoria 4, Patxi Zubizarreta, Xabier Olarra, Imanol Unzurrunzaga, Joan Mari Irigoien…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa jolasean, kantuan… bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa edan sarreran.

edangarri
adj. Edateko ona.

Aztergaia: edangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-10-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edangarri G 1 (Mb IArg); edateko ez on G 1 (Mb IArg) eta edateko ur on G 1 (Goñi); edateko ur (erateko ur) 8: B 1 (Erkiag BatB), G 5 (Lard, JAIraz Bizia 3, Uzt Sas), IE 2 (JE Bur, Zerb Azk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edangarri 8: B 1 (J. Artaraz), G 1 (Aste Santua), EB 6 (ArauErab 1988, I. Antiguedad, Medikuntza, K. Navarro, I. Uribe 2); ez-edangarri EB 1 (Kimika 1990); edangarritasun EB 1 (I. Uribe); edateko on B 1 (Habe); edateko ur : G 1 (Latxaga), EB 6 (Lan Kide Aurrezkia 1977, X. Mendiguren B., EMBOroi, M. Billelabeitia; Egin 1989, Hiriart-U).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edangarri : DFrec 2, AB38 5, HiztEn, Euskalterm 2; edangarritasun : HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edangarri : EuskHizt (Ik. edateko ona), HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; edangarritasun : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; edankizun : Lh DBF, DRA; edateko : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal potable formaren ordainak: edangarri : HiruMila, ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; edateko : HiztHand (eta edateko on), HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE (eta edateko on), HaizeG FB (edateko on), PMuj DCV (edatekoa); edateko ura : HiruMila (eta edatekoa ez den ura), ElhHizt; edangai : HaizeG FB, PMuj DCV, onartzeko moduko : HiztHand // Eta gainera, PMuj DCV: edanari, edan-naizukoa, edakizun, edaki, (agua potable) urezti, ur-motel, uezti, ur-geza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. edateko ona / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

'edateko ona' adierazteko erabili izan da, dirudienez; horretarako edateko ona aski dela uste du lantaldeak (ikus "Euskaltzainen oharrak" s.u. arnasgarri).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Neuk ere ez dut edangarri izenondoaren beharrik ikusten; lantaldeak dioen bezala, edateko on, edo edateko bera nahikoa da. Ereduzko prosa gaur edo Euskalterm kontsultatuz gero, oso adibide gutxi aurkituko ditugu".

 - [E208]: "Nik sartu egingo nuke, oso erabilia da eta. Horrek ez du kentzen, noski, edateko on eta edateko txar arruntak ere sartu behar ez direnik".

 - [E116]: "Lekuko bakarra du OEHn (S. Mendiburu); XX. mendeko testuetan dozenatik gora dira erabili dutenak (ez dakit goi-mailako idazlerik baden horien artean). Hala ere, onar litekeela uste dut, XK-k nahi duen bezala (hau da, forma hobetsia definitzaile duela): "edangarri izond. 'edateko ona'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "edangarri izond. 'kalterik egin gabe edan daitekeena'".

edanleku
1 iz. Abereei edaten emateko lekua; aska (abereei edaten ematekoa).
2 iz. Taberna. Edanleku honetan ez da alkoholik salduko.

Aztergaia: edanleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: edanleku (es abrevadero).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

edantegi
iz. g. er. Taberna.

Aztergaia: edantegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

taberna.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper