19 emaitza dantza bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

dantza
1 iz. Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena. Taldean egindako dantza. Dantza-urratsa. Dantza-jauziak. Dantza ikastaroa. Dantza taldea. Dantza saio ikusgarria. Euskal dantzak. Aurreskua da euskal dantzarik jatorrena. Dantza klasiko eta garaikideko klaseak. Herri dantzak. Dantza lohiak, lotsagarriak. Dantza nahasietan.
2 iz. Dantzatzea. Oso atsegin du dantza.
3 iz. Dantzan egiten den festa edo bilera. Igande arratsaldeetan plazan dantza izaten zen. Dantzara joan. Euskara, jalgi hadi dantzara.

Esaera zaharrak

Nola soinua, hala dantza.

Aztergaia: dantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dantza egin, dantzan egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: dantza-lagun , dantza lotu , dantzan , dantza-soka .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dantza egin, dantzan egin

dantza askatu
iz. Lagunari heldu gabe dantzatzen den dantza. Ik. dantza solte. Arratsaldean dantza askatuko txapelketa egingo dute Konstituzio plazan.

Aztergaia: dantza askatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Dantza askatua: lagunari heldu gabe egiten dena. (s.u. askatu)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezabatu askatu sarrerako adibidea eta azalpena, dantza askatu azpisarrera gisa jasoa dagoenez dantza sarreran. Bide batez, dantza solte azpisarrera jasotzea proposatu da (LBn 27 aldiz ageri denez) eta soltean azpisarreran ‘a granel’ adierako adibide bat gehitzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta askatu sarreretan.

dantza egin
ad.-lok. Dantzan egin. Ik. dantzatu. Soinua jo dizuegu eta ez duzue dantza egin. Munduaren zer esanagatik dantzarik egiten ez badute oinekin, egiten dute bihotzarekin. || Zibak dantza egin dezan, soka bat lotu behar zaio.

Aztergaia: dantza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dantza korda, dantza-korda
iz. Dantzariek, eskutik helduta edo eskutik eramaten den zapi batez helduta, osatzen duten errenkada. Ik. dantza soka. Hala nola gazteak eskuz esku eztei-eguneko dantza-korda airosean!

Aztergaia: dantza-korda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DANTZA-KORDA (H (kh-)). a) "Danse en une ligne où l'on se tient l'un l'autre un mouchoir à la main, sorte de danse basque" H. v. SOKA-DANTZA. * Gure dantza-khordako gaztek hazienda xuri hek zituzten iduri. Elsb LehE 108. Erran dezagun ere dantza-korda etzela Azkainen dantzatzen bakarrik, ez-eta beti Azkainen bezala. Zerb Azk 32. Hala nola gazteak eskuz-esku eztei-eguneko dantza-korda airosean! SoEg Herr 28-1-1960, 1. b) "Cuerda de baile (corro), farándula" A Apend. "Soka dantza o dantza korda, cuerda de danza (Valcarlos)" VocNav. * Gure dantza-korda errabiatua aldean iragaitearekin, xakurra sainga eta sainga emaiten da. Barb Leg 137. Cf. VocNav: "Danzacorda, nombre que dan al cordón que emplean para llevar colgada la guitarra (Roncal)".

Bestelakoak

korda 2 iz. Baratxuriez, tipulez eta kidekoez mintzatuz, bata bestearen ondotik loturiko multzoa. Baratxuri korda handi bana hartuz. Arto kordak. Kordak egin. || Dantza korda: dantzariek eskutik helduta osatzen dutena

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dantza-soka formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta korda sarreretan.

dantza lagun, dantza-lagun
iz. Dantza egiteko laguna edo bikotekidea. Eder ziren lore gorri eta zuriak, dantza-lagunen zain dauden neskatilen antzera.
dantza lotu
iz. Lagunari heldurik dantzatzen den dantza. Gaur egungo dantza loturik ez zuten ontzat hartzen. Dantza lotuan ibili ondoren.

Aztergaia: dantza lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lotu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dantza sarrerari dagokion azpisarrera.

dantza soka, dantza-soka
1 iz. Sokadantza. Ik. dantza korda.
2 iz. Dantzariek, eskutik helduta edo eskutik eramaten den zapi batez helduta, osatzen duten errenkada.
dantza solte
iz. Lagunari heldu gabe dantzatzen den dantza. Ik. dantza askatu. Besteak beste, aurresku eta dantza solteko txapelketa eta aire zabaleko pintura lehiaketa izango dira.

Aztergaia: dantza solte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

dantza askatu adibidea aztertzean, dantza solte aipatu da. Erabilia denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta solte sarreretan.

dantzagarri
adj. Dantza daitekeena. Bederatzi lagunez osaturiko familia honek jai giroko musika dantzagarria lantzen du batez ere. Erritmo dantzagarriz beteriko diskoa.

Aztergaia: dantzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): dantzagarri 129: Deia (“musika dantzagarria jarriko dute umeentzat”), Berria 31 (“Diskoaren ikuspegi rockero eta dantzagarriagoa erakusten ari gara”), EiTB 82, Argia 11, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dantzagarri 18, Berria (“Ohi bezala, Gazteszena aretoan egingo dira gaueko saioak, dantzagarrienak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Eratorri beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

musika dantzagarria.

dantzaldi
iz. Dantza-saioa. Arratsaldean, bertsolarien ondoren, dantzaldia. Dantzaldi bat egiteko eskatu zioten.

Aztergaia: dantzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dantzaleku
iz. Dantzan egiten den lekua. Bailara guztietan da, erromeria egunerako, dantzalekua. Biltegi zaharra dantzaleku bihurtuz. Dantzaleku eta jolastokiak.

Aztergaia: dantzaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dantzatoki, dantzaleku

dantzan
adb. Dantzatzen. Dantzan ikasi. Dantzan ari zirela. Dantzan hasterakoan. Festan, dantzan eta zorakerietan ibiltzeko. Txistularia soinua jotzen eta besteak dantzan. || Baratxuri bat dantzan ur bero pixka baten gainean.
Loturak

Aztergaia: dantzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dantza sarrerari dagokion azpisarrera.

dantzan egin
ad.-lok. Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa egin, batez ere doinu baten arabera. Ik. dantzatu. Zuk dantzan egin duzun artean. Sagardoa ez dut gogoko, dantzan —askatuan behintzat— ez dut egiten eta pilotan arras traketsa naiz. Ez daki dantzan egiten.

Aztergaia: dantzan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dantzan jarri
1 du ad.-lok. Dantzatzen jarri, dantzarazi. Los Angelesko taldeak, berriz, mundu osoa dantzan jartzea lortu du bere doinuekin. Txistulari taldeak dantzan jarri ditu han elkartutako gazteak.
2 du ad.-lok. Zerbaiti dantza moduko bat eginarazi. Eztanda ikaragarri batek dantzan jarri du etxea. Haizeak dantzan jarri zituen poltsak berriro.
3 du ad.-lok. Emozioez, irudimenaz eta kidekoez mintzatuz, mugiarazi, asaldatu. Irudimena dantzan jarrita. Emozioak dantzan jartzen dituen jokoa.

Aztergaia: dantzan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten
du ad. Dantzatzera behartu. Iristen da egun handia, lurra ez ezik, zeruko egoitzak ere pozez dantzarazten dituena.

Aztergaia: dantzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten

dantzari
1 iz./adj. Dantzan egiten duena, bereziki dantza talde batean. Emakume dantzaria. Itsuaren txakur dantzaria. Txistulari eta dantzariak. Dantzari trebea. Herriko dantzari taldea. Dantzari txapelketa. Dantzari eguna. Euskal dantzarien biltzarra.
2 (Adizlagun gisa). Izarrez izar dantzari dabiltza. Kantari eta dantzari ari direno. Ostatuetan kantari, plazetan dantzari.

Esaera zaharrak

Soinulariaren etxean, oro dantzari.

Aztergaia: dantzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dantzatoki
iz. Dantzalekua. Herri handietako dantzatoki itxi askotan.

Aztergaia: dantzatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dantzatoki, dantzaleku

dantzatu, dantza/dantzatu, dantzatzen
1 da ad. Dantzan egin. Arratsalde osoan dantzatu naiz. Zure anaia ongi dantzatzen da. Hiru orduz dantzatu ziren. Danborraren soinuarekin dantzatzen direnean. Argizagiak dira bozkarioz dantzatzen. Ongi dantzatzen dakienak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu.
2 du ad. (Objektua dantza jakin bat dela). Lehenik aurreskua dantzatu zuten. Nork dantzatuko du soinu hori?
3 du ad. Mingainaz, hankez, esku-tresnez eta kidekoez mintzatuz, eragin, mugitu, astindu. Ik. mingaina dantzatu; hankak dantzatu. Batean mutur joka, bestean ezpata dantzatzen. Labana dantzatzen oso iaioak ziren. Eta azkenik, luma hartuta, dantzatu zuen besoa. Arrauna fuerte dantzatzen dute, behera jaitsi eta gora igo.

Aztergaia: dantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dantzatu, dantza(tu), dantzatzen. da/du ad.: arratsalde osoan dantzatu naiz (ez *dantzatu dut); aurreskua dantzatu dut; makila dantzatu dut.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dantzatu, dantza(tu), dantzatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Ez ote da komenigarri adieraztea dantza egin, dantzan egin formak egokiagoak direla dantzatu baino? Gainera, dantzatuk badu beste adiera ere: makila dantzatu, mingaina dantzatu..." (1994-11-10)

 - [K104]: komeni da dantzatu naiz edo dantzatu dut zehaztea" (1994-11-04)

dantzazale
adj. Dantzaren zalea dena. Gure herria arin, bizkor, zoli eta menditar bezala beti dantzazalea izan da.

Aztergaia: dantzazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper