8 emaitza botere bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

botere
1 iz. Zerbaitetarako ahala, indarra edo eskua. Jainkoaren botere guztizkoa. Haren botere mugarririk gabea. Lurreko botere guztiak bere eskuko zituela. Infernuko botere guztiek baino gehiago izutu behar du bere ahultasunak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Botere legegilea.
2 iz. Estatu bateko gobernua edo administrazioa. Alderdi falangistak indarra galdu zuen eta boteretik apartatua izan zen. Horiek boteretik kentzea lehentasuna dela beretzat. Thatcher, berriz, lehentxeago iritsi zen boterera, 1979an. Gazan, Hamas da boterean 2006. urtetik. Boterean irautearren.

Aztergaia: botere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: boterez .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera moduan gehi daitezke botere(-)banaketa, eta, batez ere, hiru botereen izenak: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Hiztegi askok hala egiten dute, eta komunikabideetan egunero-egunero erabiltzen diren horietakoak dira'.

 - [E116]: 'AUk arrazoia du, baina kontu hau ezin da hain erraz konpondu. Gure hiztegian ez da ageri 'judizial' hitza ('betearazle' oharrik gabe onartu dugu bigarren itzulian), eta badakit lehenbiziko itzulian hitz horrekin arazoak izan genituela. Nik ez nuke sartuko atzeko atetik oraingoz, ongi aztertu gabe, nahiz adibide asko aurkitzen diren. Oraingoz utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'botere-banaketa sartu azpisarrera moduan; adibide bezala eman botere legegilea'.

botere banaketa, botere-banaketa
iz. Estatu bateko funtzio nagusien banaketa, funtzio bakoitza erakunde publiko bati esleitzen diona. Demokrazian ezinbestekoa da botere-banaketa.
botere faktiko
iz. Gizartean eta politikan duen garrantziagatik edo pisuagatik erakundeetan indar handia duen eragilea edo eragile multzoa. Macronek, botere faktikoen babesarekin, botoen % 24,01 atera du. Hedabide hegemonikoak botere faktiko bilakatu dira: informazioa boterea da.

Aztergaia: botere faktiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 83 “Bada, neurri batean, erreferente moral bat, botere faktiko bat, akaso, Kataluniako gizarte zibilarentzat?” (Argia); EPG: 24 “Eta gure partetik zein Estatuen partetik ukatzen bada, garbi da denak anai faltsuen botere faktiko totalitarioen menpe jartzen garela dituen ondorio latzekin” (Itxaro Borda); ETC: 394 “Infernuko hauspoa deitu izan zaio trikitiari, elizak eta gainerako botere faktikoek asko maite ez zuten seinale.” (Berria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: botere faktiko (batez ere pl.) poderes fácticos; Adorez: botere faktikoak: poderes fácticos; Labayru: Podere/Botere faktikoak: Poderes fácticos.

Bestelakoak

faktiko adj. Egitatezkoa, egiteetan oinarritzen dena; egiazkoa, benetakoa. Tortura sistematikoa ez da posible izan estatuaren onarpen faktikorik gabe. Botere faktikoa: Gizartean eta politikan duen garrantzia eta pisuagatik erakundeetan indar handia duen eragilea edo eragile multzoa.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa botere eta faktiko sarreretan.

boteredun
adj. Zerbaitetarako boterea duena; boteretsua. Baldin manatzeko botereduna bada. Egotzi ditu boteredunak beren jargietarik eta altxatu ditu apalak.

Aztergaia: boteredun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boteregune
iz. Boterea dagoen lekua, boteredunak biltzen diren lekua. Iruñea zen lurraldeko boteregune garrantzitsuena, apezpikua baitzegoen han.

Aztergaia: boteregune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh55 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu boteregune formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

boteregune (eta poteregune) 2: M. Goihenetxe ("Bi boteregune goren hauen projektu politikoak bata bestearen aurkakoak ziren"), F. Rodriguez ("Potereguneak, gainera, herriarengandik joan dira urruntzen"); botere-gune 1, J. Amezaga ("Botere-gunean dagoen klasearen helburua, beraz, Estatu izatetik Nazio izatera pasatzea izango da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

boteregune 55: Argia 9, Berria 27, Elkar 8, Jakin 2, Laneki 3, UEU 5, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

boteregune 10, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, baina beste -gune batzuk ere sarrera dira. Jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

boteretsu
adj. Ahaltsua. Ik. indartsu. Haren esku boteretsuaren azpian. Jainko guztiz boteretsua. Jaunaren hitz boteretsuak.

Aztergaia: boteretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boteretsuki
adb. Ipar. zah. Indar handiz.

Aztergaia: boteretsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ahaltsuki.

boterez
-en poderioz, -a dela eta. (-en atzizkiaren eskuinean). Minaren boterez. Erbesteak ematen dion pena handitzen da amodioaren boterez.
Loturak

Aztergaia: boterez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

botere sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

minaren boterez.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper