4 emaitza bolada bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

bolada
1 iz. Bat-batean eta kopuru handian iristen den gauza. Ik. haize bolada. Haize haserretuaren boladek gainbehera zerabilten ontzia. Ur bolada. Jende boladak. Indian azken egunetako bero-boladak normalean baino biktima gehiago eragin ditu. Azken urteetako hotz bolada gogorrena du Europak.
2 iz. Heg. Mota bereko gauza askoren gertaldia. Aurten eztei bolada egon da auzoan.
3 iz. Heg. Denboraldia. Bolada txarra dut aspaldian. Bolada honetan badut nahikoa nahigabe. Azken bolada honetan ez dut ikusi. Lehen ere izan ditu horrelako boladak. Aski geldo ibili dela bolada batean.

Aztergaia: bolada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado sólo al Sur (...). La forma más antigua y más usada en gral. es bolada. Bolara se documenta en Bilintx y en autores guipuzcoanos de este siglo. En Dfrec hay 18 ejs. de bolada y 8 de bolara"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bolada da forma nagusia, 28 ager.ekin (G: 4; B: 2; EB-EgAs: 22); bolara 10 aldiz azaldu da (G: 3; EB-EgAs: 7). IEkoetan ez da agertu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: boladan egon.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua
Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

boladan egon

Lexemen erregulartasuna

-d-/-r-

boladaka
adb. Bolada batzuetan. Ik. aldika 1. Boladaka ongi ibiltzen da. Ehiztari ibilia zen, boladaka. Azken denboraldiotan ikusi da ia talde guztiek boladaka jokatzen dutela ondo.

Aztergaia: boladaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): boladaka 51: Elhuyar (“Ikerketa horrek ideia bat indartzen du, alegia, eboluzioa ez dela poliki eta era ordenatuan gertatzen, saltoka edo boladaka baizik”), Consumer (“Tikak hainbat aldiz agertzen dira egunean zehar, boladaka, ia egunero eta urtebete baino gehiagoz”), Berria 39 (adib.: “Hamabi jardunaldi jokatu ostean argi dago Athleticek boladaka funtzionatzen duela”), EiTB 8 (adib.: “Boladaka jokatzen ari ziren Ivanovicenak”), Argia 2 (adib.: “Europan, kalea boladaka bizi da soilik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boladaka 28: Berria 22 (adib.: “Bana berdindu zuen Arsenalek Chelsearen aurka, baina nahierara nagusitu zen, boladaka jokatuta”), Lopez de Arana (“Euriak itsas ertzeko pasealeku distiratsuaren aurka gogor jo eta haize-boladaka lehertzen zen leihoaren kontra, ura baldeka botatzen ariko bailiran”), Jokin Urain (“Boladaka, orduro-orduro egin izan dizkigute gauezko kontaketak, ordurik huts egin gabe”), Oskar Arana (“boladaka haize hotza ari zuela eta artean milioika hostok adarrei heltzen zietela”), Bernardo Atxaga (“boladaka sentitzen den haizetxoa”), Jose Morales (“Beste batzuetan, ordea, zaratak gora egiten zuen, boladaka, oldarka, mailadi apurtu batean gora lasterka balihoa bezala”), Pello Lizarralde (“Kanpoan haizea dabil boladaka eta Abelen aurpegi eta eskuetaraino iristen da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta badu gainerako libreek ez duten ñabardura semantiko bat.

boladan egon
ad.-lok. Zerbaitek jendartean arrakasta edo harrera ona, baina pasakorra, izan. Ik. modan egon. Patxadan ibiltzea dago gaur boladan. Boladan dagoen literatura mota.

Aztergaia: boladan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

boladaz
adb. Boladaka. Zerua ere boladaz urdin-urdin jartzen dela.
Loturak
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper